USURBILGO UDALA
Nekazaritzako eta abeltzaintzako 2022ko dirulaguntzak
Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak 2022ko ekainaren 15ean egindako bilkuran, segidan jasotzen den ebazpen-proposamena egin du nekazaritzako eta abeltzaintzako 2022ko dirulaguntzen inguruan.
Interesatuek, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita 10 laneguneko epea dute, ebazpen-proposamen honi alegazioak aurkezteko beharrezko ikusten badute.
Usurbil, 2022ko ekainaren 17a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (4201)
EBAZPEN-PROPOSAMENA
«Ikusirik
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2022ko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.
Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Eskaerak aurkezteko epean 11 eskaera hauek aurkeztu dira:
Erregistroa Interesatua Espediente zkia. Data Zbkia. 1 2022/03/16 1165 PORTULARRUME UNANUE, ARKAITZ 2022-NDIU-0002 2 2022/03/18 1217 MACHAIN ARROZPIDE, IGOR 2022-NDIU-0003 3 2022/03/21 1248 ARGOTE BENGOECHEA, JON 2022-NDIU-0004 4 2022/03/21 1255 AGIRRESAROBE ARZALLUS, JESUS M 2022-NDIU-0005 5 2022/03/22 1264 ARROSPIDE IRAETA, ARANTXA 2022-NDIU-0006 6 2022/03/23 1305 AZCONOBIETA ESNAL, JOAQUINA 2022-NDIU-0007 7 2022/03/28 1372 ZUBIMENDI URDAMPILLETA, JOXE MARI 2022-NDIU-0008 8 2022/03/30 1417 UGARTE LIZARGARATE, JON 2022-NDIU-0009 9 2022/04/04 1485 ARRUTI USTOA, MIREN ARANTZAZU 2022-NDIU-0010 10 2022/04/04 1491 HUEGUN ZAPIRAIN, KOLDO 2022-NDIU-0011 11 2022/04/05 1541 ROLDÁN CANTERO, GEMMA 2022-NDIU-0012
Saileko teknikariak txostena egin du 2021eko maiatzaren 17ko datarekin.
Araudi aplikagarria:
—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.
—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).
—Usurbilgo Udalaren 2019-22 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2020/01/22).
—Dirulaguntzaren oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/03/08).
Aurreko guztia kontuan izanda, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, 2022ko ekainaren 15eko bilkuran, ebazpen proposamen hau egiten dio Alkate-lehendakariari:
Lehena: Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2022an ondoko dirulaguntzak onartzea:
Eskatzailea Onartutako zenbatekoa Izendatutako dirulaguntza PORTULARRUME UNANUE, ARKAITZ 7.235,23 € 2.000,00 € MACHAIN ARROZPIDE, IGOR 3.152,94 € 1.576,47 € ARGOTE BENGOECHEA, JON 1.664,50 € 832,25 € AGIRRESAROBE ARZALLUS, JESUS M 2.406,78 € 1.203,39 € ARROSPIDE IRAETA, ARANTXA 10.477,61 € 2.000,00 € AZCONOBIETA ESNAL, JOAQUINA 3.048,96 € 1.524,48 € ZUBIMENDI URDAMPILLETA, JOXE MARI 1.282,20 € 641,10 € UGARTE LIZARGARATE, JON 546,89 € 273,45 € ARRUTI USTOA, MIREN ARANTZAZU 1.442,64 € 721,32 € HUEGUN ZAPIRAIN, KOLDO 5.825,94 € 2.000,00 € Guztira 37.083,69 € 12.772,46 €
Bigarrena: Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko 2022an ondoko dirulaguntza eskaerak baztertzea:
Eskatzailea Arrazoia ROLDÁN CANTERO, GEMMA Ustialekua ez dago Usurbilen
Hirugarrena: Ebazpen proposamen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesatuei alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea ematea.
Laugarrena: Aipatutako epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ebazpen proposamen hau finkoa izango da.»