USURBILGO UDALA
Ingurumeneko 2022ko dirulaguntzak
Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak 2022ko ekainaren 15ean egindako bilkuran, segidan jasotzen den ebazpen-proposamena egin du ingurumeko 2022ko dirulaguntzen inguruan.
Interesatuek, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita 10 laneguneko epea dute, ebazpen-proposamen honi alegazioak aurkezteko beharrezko ikusten badute.
Usurbil, 2022ko ekainaren 17a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea. (4200)
EBAZPEN-PROPOSAMENA
«Ikusirik
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko otsailaren 17ko datan, ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2022ko dirulaguntza oinarriak onartu zituen.
Aipatutako oinarriak 2022ko martxoaren 8an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Eskaerak aurkezteko epean 10 eskaera hauek aurkeztu dira:
Erregistroa Interesatua Espediente zkia. Data Zbkia. 1 2022/03/17 1198 MANTEROLA AIZPURUA, M. PILAR 2022-JDIU-0002 2 2022/03/18 1211 REZOLA AZURMENDI, JOSE MARIA 2022-JDIU-0003 3 2022/03/18 1213 REZOLA MENDIKUTE, ARKAITZ 2022-JDIU-0004 4 2022/03/25 1341 USABIAGA CARRERA, MAIDER 2022-JDIU-0005 5 2022/03/25 1342 AIZPURUA AIZPURU, MARIA ICIAR 2022-JDIU-0006 6 2022/03/30 1409 SALABERRI BULMAN, MAITE 2022-JDIU-0007 7 2022/04/04 1469 ALCORTA MACHAIN, JOSU 2022-JDIU-0008 8 2022/04/04 1493 HUEGUN ZAPIRAIN, KOLDO 2022-JDIU-0009 9 2022/04/05 1543 VILLAFAFILA EIZAGIRRE, IÑIGO 2022-JDIU-0010 10 2022/04/06 1551 AÑORGA MANTEROLA, AMAIA 2022-JDIU-0011
Saileko teknikariak txostena egin du 2022ko ekainaren 9ko datarekin.
Araudi aplikagarria:
—Azaroaren 17ko 38/2003 Legea, dirulaguntzak arautzen dituena.
—Dirulaguntzak arautzeko udal ordenantza (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008/07/01).
—Usurbilgo Udalaren 2019-22 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2020/01/22).
—Dirulaguntzaren oinarriak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022/03/08).
Aurreko guztia kontuan izanda, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak, 2022ko ekainaren 15eko bilkuran, ebazpen proposamen hau egiten dio Alkate-lehendakariari:
Lehena: Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko 2022an ondoko dirulaguntza eskaerak baztertzea:
Eskatzailea Arrazoia MANTEROLA AIZPURUA, M. PILAR Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea REZOLA AZURMENDI, JOSE MARIA Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea REZOLA MENDIKUTE, ARKAITZ Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea USABIAGA CARRERA, MAIDER Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea AIZPURUA AIZPURU, MARIA ICIAR Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea SALABERRI BULMAN, MAITE Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea ALCORTA MACHAIN, JOSU Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea HUEGUN ZAPIRAIN, KOLDO Ez da aintzat hartu, nekazaritzako egitasmoa delako VILLAFAFILA EIZAGIRRE, IÑIGO Oinarrietako baldintzak ez betetzea: diru-sarreren muga gainditzea AÑORGA MANTEROLA, AMAIA Eskaera epez kanpo aurkeztea
Bigarrena: Ebazpen proposamen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesatuei alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea ematea.
Hirugarrena: Aipatutako epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ebazpen proposamen hau finkoa izango da.»