3
TOKI ADMINISTRAZIOA

EIBARKO UDALA

Dirulaguntza deia: garapenerako lankidetzarekiko sentsibilizazio proiektuak gauzatzeko norgehiagoka-araubidez. 2022ko ekitaldia. BDNS (Identif.): 634656. 

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/634656).         

1.    Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honek 2022ko ekitaldian eraldaketa sozialerako sentsibilizazio- edo/eta heziketa-proiektuetarako dirulaguntzak ematea du xede.

2.    Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

Dirulaguntza hauek jaso ditzakete irabazteko asmorik ez duten Gobernuz Kanpoko Erakundeek edo Instituzioek, baldin eta DLOren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:            

a)    Erakundearen jarduerak eta dirulaguntzaren xedea bat etortzea.

b)    Dagokien Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.   

c)    Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Eibarren izatea, eta Udalaren Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.

d)    Eibarko udalerrian garapenerako sentsibilizazio/heziketa programak eta/edo horretarako jarduera espezifikoak garatzea.

Espresuki geratzen dira deialdi honetatik kanpo Estatuaren menpeko instituzioak eta zerbitzuak eta gainerako administrazio publikoak, baita finantza-erakundeen menpeko erakundeak ere.   

3.    Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 25.000 €.

4.    Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulaguntza eskaerak elektronikoki egingo dira www.eibar.eus udal webgunearen bidez.

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabidea aurkezteko epea deialdi honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 30 egun naturaleko epean bukatuko da. Eskabidea deialdia egin duen organoari zuzenduko zaio, onuradunak edo horren izenean diharduenak izenpetuta eta dagokion dokumentazioa atxikita. Azken eguna baliogabea izango balitz (larunbata, igandea edo jaieguna), hurrengo lehenengo egun balioduneraino luzatuko litzateke.

Eibar, 2022ko ekainaren 20a.—Enrique Errasti, Kontratazioen eta Dirulaguntzen Unitateko zuzendaria.         (4141)