3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ESKORIATZAKO UDALA

Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) garapenerako lankidetza programak burutzeko dirulaguntzaren laburpena. BDNS (Identif.): 630612.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630612).     

Lehenengoa.    Onuradunak.

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte:

a)  Diru laguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak.           

b)  Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza eta administrazio-egitura iraunkorra.

c)  Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen erregistroan edo beste erregistro publikoren batean inskribatuta egotea eta identifikazio fiskaleko kodea izatea. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte.    

d)  GKE bakoitzak ezin izango ditu aurkeztu 2 proiektu baino gehiago urtean zehar egiteko.

Bigarrena.    Helburua.

Oinarri hauen helburua da Gobernuz kanpoko erakundeei norgehiagoka erregimenean diru laguntzak emateko araubidea ezartzea, erakunde horiek garapenerako lankidetza-programak antolatu eta gauzatu ditzaten, garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetze aldera.               

Hirugarrena. Oinarri arautzaileak.

Deialdiaren testu osoa, oinarriak jasotzen dituena, osorik argitaratuko da DNBn eta udal webgunean.           

Laugarrena.    Zenbatekoa.

Aurrekontu izendapena 7.500 eurokoa da, eta 2022ko honako aurrekontu-aplikazioaren kargura finantzatuko da: 0300.481.230.20.01.

Bosgarrena.    Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea diru laguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egun baliodunean hasiko da eta hilabeteko epean amaituko da. Azkeneko eguna igandea edo jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Eskoriatza, 2022ko ekainaren 1a.—Alkatea.     (4015)