1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

330/2022 Foru Agindua, ekainaren 14koa, TicketBAI betebeharraren mende dauden zergadunek BIHren konplimenduan aintzat hartu beharreko zehaztapenak arautu eta, salbuespen diren kasu jakin batzuetan, TicketBAI fitxategiak bidaltzeko beste modu berezi batzuk ezartzen dituena.

Azaroaren 6ko 3/2020 Foru Arauak, iruzur fiskala eragozteko lanabes teknologikoak erabili beharra ezartzen duenak, TicketBAI obligazioa betetzea ezarri zuen hainbat zergadunentzat. Zehazki, zergadun horiek dira sozietateen gaineko zergarenak, jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarenak eta establezimendu iraunkor bidez errentak lortzen dituzten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergarenak.            

Geroago, abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuak, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onesten duenak, betebehar horren erregulazioa osatzen duen erregelamenduzko garapenari ekin zion.

Dekretu horrek zenbait erregelamendu ere aldatu zituen. Zehazki, azken xedapenetako bigarrenak zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen erregelamendua aldatu zuen, eta horren helburua izan zen balio erantsiaren gaineko zergari dagozkion erregistro liburuen edukia egokitzea fakturazio erregistroen hornidura elektronikoaren bidez, hau da, berehalako informazio horniduran (BIH) oinarritutako sistemaren bidez. Horrela, ezarrita utzi zuen TicketBAI betebeharra betez Zerga Administrazioari igortzen zaion informazioa baliagarria izango dela BIHren faktura liburuetarako ere, baina horrek ez duela galaraziko, betebehar horren ondorioz informazio gehigarria bidali behar izatekotan, informazio gehigarri hori bidaltzea, TicketBAI fitxategian jasotakoaz aparte.     

Horrela, foru agindu honen xedea da ezartzea zer zehaztapen arauemaile eta tekniko hartu beharko diren kontuan informazio gehigarri hori helarazteko. Horretarako, azaroaren 7ko 467/2017 Foru Agindua aldatzen da, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak ezartzen dituena.

Alde horretatik, esan behar da bi modu gaitzen direla informazio gehigarria bidaltzeko, biak elkarren osagarri, eta bata zein bestea erabiltzekoak: alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan zergadunaren esku jarriko den web formularioa erabiliz; eta, bestetik, «osatu» fitxategia bidaliz, Osatu zerbitzuaren betekizunen eta foru agindu honetan araututako prozeduraren eta zehaztapen tekniko eta funtzionalen arabera.      


Gainera, xedapen iragankor bakarrak ezartzen du ezen, TicketBAI betebeharra ezarritako egutegiaren arabera exijigarria ez den bitartean, eta nahiz eta zergadunak bere borondatez erabaki obligazio hori ezarritako data baino lehen betetzea, erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramateko betebeharra oso-osorik bete beharko dela.          


Bestalde, TicketBAI betebeharra garatzen duen erregelamenduak, gorago aipatu denak, ezartzen du kasu jakin batzuetan modu bereziak gaituko direla TicketBAI fitxategiak bidaltzeko, eta modu berezi horien erregulazioa Ogasun eta Finantza Departamentuko diputatuaren foru agindu bidez onetsiko dela.               

Zehazki, aipatutako erregelamenduaren 14. artikuluko 4. apartatuak honako hau xedatzen du: frogatzen bada ez dagoela estaldurarik eta ezinezkoa dela inongo operadorekin sarerako sarbidea izatea, edozein teknologiatako banda zabalekoa izan edo sare mugikorrekoa izan, Estrategia Teknologikoko Zuzendariordetza Nagusiak baimena eman ahalko du TicketBAI fitxategi guztiak Zerga Administrazioari geroratuta bidaltzeko, zergadunak hala eskatu ondoren.

Bere aldetik, erregelamendu bereko 15. artikuluak dio TicketBAI betebeharra eragiketaren hartzaileak betetzen badu, TicketBAI fitxategiak jaulkitzaileari dagokion Zerga Administraziora bidali beharko direla, eta bidalketa hori jaulkitzaileak egin ahal izango duela, faktura onartu eta berehala.         


Foru agindu honek abenduaren 23ko 521/2020 Foru Agindua ere aldatzen du, TicketBAI Softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpena arautzen dituena, eta aldaketa horrek bi helburu ditu: batetik, arautzea non, nola eta zer epetan bidali behar diren TicketBAI fitxategi guztiak modu geroratuan, estaldurik ez dagoenean eta sarera konektatu ezin denean, eta, bestetik, zehaztea zer beste modu berezi dauden TicketBAI fitxategiak bidaltzeko, TicketBai betebeharra eragiketaren hartzaileak betetzen duenean.

Horrenbestez, hau

XEDATZEN DUT

1. artikulua.    Aldatzea azaroaren 7ko 467/2017 Foru Agindua, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak ezartzen dituena.

Lehena.  Honela aldatzen da azaroaren 7ko 467/2017 Foru Agindua, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak ezartzen dituena:             

Bat.  «Eranskinari» eta «eranskin» horren errubrikari egiten zaizkien erreferentziak kendu eta haien ordez «I. eranskina» jartzen da.

Bi.    9. artikulua gehitzen da, eta honela dio:

«9. artikulua.  TicketBAI betebeharra betetzeko bidalitako informazioaz gain, informazio gehigarria igortzeko prozedura eta baldintzen zehaztasunak.

1.    Erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramateko betebeharragatik, egindako fakturen erregistro liburuan adierazi behar diren eta, TicketBAI betebeharra betez, TicketBAI fitxategietan sartzekoak ez diren informazio eremuak jasoko dira artikulu honetan aipatzen den informazio gehigarrian.    

2.    Informazio gehigarri hori emateko, aurrenik TicketBAI betebeharra bete beharko da, zerga betebehar jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduak, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 36.5 artikuluko laugarren paragrafoan xedatutakoaren arabera.             

3.    Artikulu honetan aipatzen den informazio gehigarriak eremu hauek jasoko ditu, hala badagokio:

a)    Kanpoko erreferentzia.

b)    Higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik jasotako zenbatekoa.

c)    Legezko ordezkariaren IFZ.

d)    Kontrapartearen ordezkariaren IFZ.

e)    Fakturazio akordioaren erregistro zenbakia.

f)    Entitate oinordetua.

g)    Kupoia.

h)    Eman beharreko informazioak zerikusia badu negozio-lokal baterako atxikipenik gabe errentan emandako higiezin baten datuekin, higiezinaren egoerari eta katastroko erreferentziari buruzko informazioa emango da.

4.    Aurreko 1. apartatuan aipatutako informazio gehigarria bidaltzeko, bide hauetako edozein erabili ahal izango da:   

a)    Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan zergadunaren esku propio jarriko den web formularioa.       

b)    XML formatuko mezuen trukean oinarritutako web zerbitzuak, web zerbitzuaren eskakizunen, prozeduraren eta artikulu honetan arautzen diren zehaztapen tekniko eta funtzionalen arabera. Mezu horietako bakoitzean fitxategi bakarra etorriko da informazio gehigarriarekin, banaka bidaliko dena eta Osatu fitxategia izendatuko dena.

5.    Informazio gehigarria bidaltzen den une berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak, web zerbitzuen bidez, erantzun mezu bat bidaliko du adierazteko informazioa onartu edo errefusatu den eta, errefusatuz gero, horren arrazoia zein izan den.              

Informazio gehigarria onartzen bada, mezu informatikoak egiaztapen kode seguru bat ere izango du, eta, bertan, aurkezpen data eta ordua ere agertuko dira, aurkeztutako eta onartutako informazio gehigarria benetan bidali dela justifikatzeko.

Balioztapenak harrerakoak baino ez dira izango, eta modu sinkronoan egingo dira.

Informazio gehigarriak ez badu harrerako balioztapenen bat gainditzen eta horregatik atzera botatzen bada, beharrezko zuzenketak egin beharko dira eta informazioa berriro bidaliko da. Errefusatutako informazio gehigarria ez da erregistratuko Gipuzkoako Foru Aldundiaren sistema informatikoan.

6.    Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan ikusgai jarriko dira «osatu» fitxategiek gainditu behar dituzten balioztapenak, horietako bakoitzari dagozkion erroreen tipifikazioa, errore horiekin lotutako kodeak eta deskribapenak, eta fitxategien harrerarekin zer ikusia duten gainerako abisuak.       

7.    Rest zerbitzuetara informazioa bidaltzen duten softwareak ziurtagiri elektroniko baten bidez autentifikatu beharko dira bezeroaren aldetik, TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpena arautzen dituen abenduaren 23ko 521/2020 Foru Aginduaren IV. eranskineko 3.1 puntuan ezartzen den moduan.   

Hala ere, gailuaren ziurtagiriaren kasuan, gailuak bere izenean mezuak bidal ditzan, beharrezkoa da 3.1 puntuan aipatutako baimena informazioa bidali aurretik ematea.      

8.    Artikulu honetan aipatzen den informazio gehigarria bidaltzeko erabiltzen diren mezu informatikoak foru agindu honen II. eranskinean agertzen diren erregistro eremuetara egokituko dira, eta haien egitura, formatua eta diseinua Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan jasota daudenak izango dira.               

Hiru.    Bigarren xedapen gehigarria xedapen gehigarri bakarra bihurtzen da.

Bigarrena.    II. eranskin bat gehitzen zaio azaroaren 7ko 467/2017 Foru Aginduari, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak ezartzen dituenari, foru agindu honetan eranskin gisa jasotzen dena.

2. artikulua.    Aldatzea abenduaren 23ko 521/2020 Foru Agindua, TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpena arautzen dituena.

Aldaketa hauek sartzen dira TicketBAI softwarearen zehaztapen tekniko eta funtzionalak eta TicketBAI Softwarearen Erregistroan alta emateko aitorpena arautzen dituen abenduaren 23ko 521/2020 Foru Aginduan:

Bat.    1. artikuluari azken paragrafo bat gehitzen zaio, honako hau dioena:

«Azkenik, foru agindu honek TicketBAI fitxategiak bidaltzeko beste modu berezi batzuk ere garatzen ditu, aipatutako erregelamenduan jada aurreikusiak.»

Bi.    Hirugarren sekzio bat gehitzen da, eduki honekin:  

«Hirugarren sekzioa.  TicketBAI fitxategiak bidaltzeko modu bereziak.

11. artikulua.    TicketBAI fitxategiak modu geroratuan bidaltzea estaldurarik ez dagoela eta sarerako sarbiderik ezin dela lortu frogatzen den kasuetan.

Artikulu honetan xedatutakoa aplikatzekoa izango da Estrategia Teknologikoko Zuzendariordetza Nagusiak, zergadunak aurrez eskatuta, TicketBAI fitxategiak modu geroratuan bidaltzea baimendu duenean, estaldurarik ez egoteagatik eta sarerako sarbiderik ezin lortzeagatik, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 14.4 artikuluan aurreikusi bezala.

Bidalketa geroratu hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egingo da, TicketBAI fitxategien inportazioa dela medio.

Hilabete natural bakoitzari dagozkion TicketBAI fitxategien bidalketa geroratua hurrengo hilaren 15a baino lehen egin beharko da.

Aldiz, uztaileko TicketBAI fitxategiak irailaren 15a baino lehen bidaliko dira modu geroratuan.   

12. artikulua.    TicketBAI fitxategiak bidaltzeko kasu berezia, TicketBAI betebeharra eragiketaren hartzaileak betetzen duenean. 

Artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko da TicketBAI betebeharra eragiketaren hartzaileak betetzen duenean eta TicketBAI fitxategiak jaulkitzaileak berak bidaltzen dituenean faktura onartu bezain laster, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 15.2 artikuluko b) letran xedatzen duen bezala.       


Bidalketa hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egingo da, TicketBAI fitxategien inportazioa dela medio.

Zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamenduak, abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 36. artikuluko 5. apartatuan aipatzen dituen jaulkitzaileen kasuan, TicketBAI fitxategiak faktura egin eta gehienez 8 egun naturaleko epean bidali beharko dira.»

Hiru.    TicketBAI alta fitxategien egitura eta balioztapenak izena duen I. eranskineko I. apartatuan (altako mezuen erregistro eremuak eta zehaztapen funtzionalak) ageri den hurrengo eremua:

Blokea

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Formatua

Deskribapena

Balio posibleak

Faktura

Fakturaren datuak

Faktura-ren xehetasunak

Fakturaren xehetasunen identifikatzailea

(1 a 1000)

Kopurua

 

 

 

 

Dezimala (12,2)

Faktura lerroaren kopurua

 

 

Honela geratzen da idatzita:

Blokea

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Datuak/ Multzoa

Formatua

Deskribapena

Balio posibleak

Faktura

Fakturaren datuak

Faktura-ren xehetasunak

Fakturaren xehetasunen identifikatzailea

(1 a 1000)

Kopurua

 

 

 

 

Dezimala (12,8)

Faktura lerroaren kopurua

 

 

Lau.    «TicketBAI alta fitxategien egitura eta balioztapenak» izena duen I. eranskineko II. apartatuaren barruan (Zerrenda motako eremuetan baimendutako gakoak eta balioak) bi eremu gehitzen zaizkio L9 blokeari (BEZaren eta zerga garrantzia duten eragiketen araubide bereziko gakoa), eduki honekin:

Balioak

Deskribapena

17

IX. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako araubideetako batera (OSS edo IOSS) bildutako eragiketa

19

Nezakaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezian (NAAAB) dauden jardueren eragiketak

 

Xedapen iragankor bakarra.

Bere jarduera sailkatuta dagoen epigrafeagatik eta TicketBAI betebeharra ezartzeko egutegiagatik TicketBAI betebeharra zergadunarentzat exijigarria ez den bitartean, zergadunak oso-osorik bete beharko du egindako fakturen erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez eramateko obligazioa. Gainera, 467/2017 Foru Aginduak, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez nola eraman garatzen duten zehaztapen tekniko eta arauemaileak ezartzen dituenak, 9. artikuluan xedatzen duena ez da aplikatuko.  

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzekoa izango da, baita zergadunak TicketBAI betebeharra borondatez betetzen duenean ere.

Azken xedapen bakarra.  Indarrean jartzea.

Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2022ko ekainaren 14a.—Ogasuna eta Finantza Departamentuko foru diputatua.             (4036)

II. ERANSKINA: OSATU FITXATEGIAREN EGITURA ETA BALIOZTAPENAK

 

ALTAKO MEZUEN ERREGISTRO EREMUAK ETA ZEHAZTAPEN FUNTZIONALAK

 

Azalpena:

Gorria = Nahitaezko eremuak (nahitaezkoak direla ezartzeko, BIH sisteman zehaztutakoa hartu da kontuan)

Beltza = Hautazko eremuak

Datuen blokea

Datua edo datu multzoa

Formatua

Deskribapena

Balio posibleak

Goiburua

ID Bertsioa

Alfanumerikoa (5)

Erabilitako eskemaren bertsioaren identifikazioa

L0

ID Faktura

Fakturaren identifikazio datuak

IFZ

IFZ Formatua

(9)

Jaulkitzailearen IFZ

Faktura seriea

Alfanumerikoa (20)

Faktura identifikatzen duen serie zenbakia.
Erabili karaktere joko hau: 0123456789ABCDEFGHJKLMNPQRSTUVXYZ.
Saihestu I, O eta W letrak, irakurgarritasuna hobetzeko.
Ez erabili letra xeherik.
Zuriuneen kasuan, erabili karaktere bakarra.
Doitu testua ezkerrera, zuriuneekin hasi gabe.
Ez erabili tilderik.
"-" gidoi ertaina erabil daiteke

Faktura zenbakia

Alfanumerikoa (20)

Faktura identifikatzen duen zenbakia.
Faktura zenbakiak karaktere numerikoak baino ez ditu eduki behar. Ez da zuriuneekin hasi behar (beraz, ezkerrera doitu behar da testua)

Fakturaren jaulkipen data

Data Formatua (10)

Fakturaren jaulkipen data

(uuuu-hh-ee)

OSATU

Beste datu tributario batzuk

Kanpoko Erreferentzia

Alfanumerikoa (60)

KanpokoErreferentzia Eduki libreko datu gehigarria, aplikazio bezero batzuek
bidalia (kontabilitate idazpena, etab.)

Higiezinak

Higiezinaren Xehetasuna

Higiezinaren kokapena

Numerikoa

(1)

Higiezina non dagoen zehazten duen identifikatzailea

L1

Katastro erreferentzia

Alfanumerikoa (25)

Higiezinaren katastro erreferentzia

Higiezineneskualdaketa
BEZari lotutako zenbatekoa

Dezimala

(12,2)

Higiezinak BEZari lotuta eskualdatzeagatik jasotako zenbatekoa

Ordezkariaren IFZ

IFZren Formatua (9)

Erregistro liburuaren titularraren ordezkariaren IFZ

Kontrapartearen
ordezkariaren IFZ

IFZren Formatua (9)

Eragiketaren hartzailearen edo kontrapartearen ordezkariaren IFZ

FakturazioAkordioaren
erregistro zenbakia

Alfanumerikoa (15)

Fakturazioaren edo erregistro liburuen baimen zenbakia

Entitate oinordetua

Entitatearen Xehetasuna

IFZ

IFZren Formatua (9)

Berregituratze eragiketa baten ondorioz oinordetutako entitatearen IFZ

Deiturak Izena Sozietate Izena

Alfanumerikoa (120)

Berregituratze eragiketa baten ondorioz oinordetutako entitatearen izena-sozietate izena

Kupoia

Alfanumerikoa (1)

Kupoiak, hobariak edo deskontuak emateagatik, R1 edo R5 motako fakturan zerga oinarria murriztuta dagoen zehazten duen identifikatzailea, fakturaren jatorrizko alea baino jaulkitzen ez denean.

L2

 

II. ZERRENDA MOTAKO EREMUETAN BAIMENDUTAKO GAKOAK ETA BALIOAK

 

L0 – ID Bertsioa

Balioak

Deskribapena

1.0

Erabilitako eskemaren egungo bertsioa

 

L1 – Higiezinaren kokapena

Balioak

Deskribapena

1

Katastro erreferentzia duen higiezina, lurralde espainiarreko edozein tokitan kokatua, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan izan ezik

2

Katastro erreferentzia/zenbaki finkoa duen higiezina, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan kokatua

3

Aurreko egoeretako edozeinetan sartutako higiezina, katastro erreferentziarik eta zenbaki finkorik gabea.

4

Atzerrian kokatutako higiezina

 

L2 – Kupoia

Balioak

Deskribapena

S

BAI