3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAUZKO UDALA

Hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuetarako dirulaguntzak norgehiagoka araubidez emateko 2022. urteko deialdia. BDNS (Identif.): 632669.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/632669).     

Onuradunak: Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu dirulaguntzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoitza nagusia edo legez osatutako ordezkaritza.

Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren kooperazio proiektuek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan.

Helburua: hegoaldeko herrialde pobretuetan bazterkeria kausen aurka borrokatzeko eta giza garapen iraunkorra eta bidezkoa sustatzeko kooperazio-proiektuak egiteko norgehiagoka prozeduraren bidez emango diren dirulaguntzak arautzea. 

Hegoaldeko herri pobretuetako leku behartsuenen garapen politiko, sozial eta ekonomikoa bultzatuko duten prozesuak eta proiektuak lagunduko dira. OCDEren garapenerako laguntzako batzordearen laguntza hartzaileen zerrendan sartuta dauden herrialdeak dira.

Oinarri arautzaileak: Gizarte Zerbitzuetako dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak (2022ko maiatzaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 89 zk.).

Zenbatekoa: 200.000 €.

Eskabideak aurkezteko epea: hilabeteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Zarautz, 2022ko maiatzaren 30a.—Xabier Churruca Fernández, alkatea.         (3954)