BEASAINGO UDALA
Igartza Musika Beka.
BDNS (Identif.): 631388
Diru-laguntza
orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a
artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen
da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak
(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/631388).
1. Dirulaguntzaren
xedea.
Beka honen helburua
Euskal Herrian kultura sustatzea eta musika hedatzea da, bereziki goi mailako
musika-hezkuntzaren esparruan.
2. Dirulaguntza
eskatzeko bete behar diren baldintzak.
Deialdia Musikenen,
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Interpretazio espezialitateetan
(klasikoa edo jazza) matrikulatuta dauden eta ikasketak egiten ari den edozein
adin edo nazionalitatekoparte hartzaileri dago irekia.
Musikenen Goi
Mailako Titulazioaren laugarren urtean eta Interpretazio Masterretan (Orkestra
Ikasketen Masterrak, Musika Interpretazio Masterra eta Jazz-Interpretazio
Masterra) matrikula egina duten ikasleek izango dute saria jasotzeko aukera,
hurrenez hurren.
Bekak helburu dituen
ikasketak 2022/2023 ikasturtean egin beharko dira.
Eskatzaileek
curriculum labur bat eta programa libre baten egitaraua eman beharko dituzte,
gehienez hamabost minutuko iraupenekoa. Egitarauak barne hartzen dituen bi obra
gutxienez, edo obren mugimenduak, estilo ezberdinetakoak izan beharko dira.
Hala behar duten
obrak laguntzaile batekin jo beharko dira, hautagaiek eraman beharko dute.
3. Dirulaguntzaren
zenbatekoa.
Bi motatako sariak
izango dira:
— 3.000 €ko beka
Master ikasleentzat.
— 2.000 €ko beka Goi
Mailako ikasleentzat.
4. Eskaerak
non eta noiz aurkeztu.
Epea: Eskaerak
jasotzeko epemuga 2022ko urriaren 22a izango da.
Aurkezteko tokia:
Eskaerak master@musikene.eus, helbidera bidaliko dira Master ikaslea bada eta
mgenua@musikene.eus, Goi Mailako ikaslea bada. Horretarako oinarri hauetako I.
eranskinean azaltzen den eskaera-orria bete eta eskatzen den dokumentazioa
atxiki beharko da.
Beasain, 2022ko
ekainaren 3a.—Leire Artola Ugalde, alkatea. (3853)