3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ESKORIATZAKO UDALA

Beraien jarduera gizarte ekintzaren eremuan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzaren laburpena. BDNS (Identif.): 630633.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630633).     

Lehenengoa.    Onuradunak.

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, baldin eta gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte edo zerbitzuaren onuradunak eskoriatzarrak badira, eta jarduera horiek deialdi honetako helburuarekin bat baldin badatoz.

Bigarrena.    Helburua.

Oinarri hauen helburua da beraien jarduera Gizarte Zerbitzuen alorrean egiten duten elkarteei funtzionamendu gastuetarako zein proiektuak egiteko diru laguntzak, norgehiagoka erregimenean ematea.

Hirugarrena.  Oinarri arautzaileak.

Deialdiaren testu osoa, oinarriak jasotzen dituena, osorik argitaratuko da DNBn eta udal webgunean.           

Laugarrena.    Zenbatekoa.

Aurrekontu izendapena 5.700 eurokoa da, eta 2022ko honako aurrekontu-aplikazioen kargura finantzatuko da:            

— 0300.481.230.00.01 partidatik: 4.700 €.

— 0300.481.231.60.01 partidatik: 1.000 €.

Bosgarrena.    Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea diru laguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egun baliodunean hasiko da.

Eskoriatza, 2022ko ekainaren 1a.—Alkatea.     (3748)