3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Kultura eta Kirol Arloa

2022ko dirulaguntza deialdi orokorra. 10. eranskina. Kulturaren beste eremu batzuetako jardueren sustapena. BDNS (Identif.): 630229.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630229).          

Dirulaguntzen 2022ko deialdi orokorra onartzeko Irungo Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 26ko 622 zk. Ebazpenaren laburpena.          

Dirulaguntza lerroa: 10. Eranskina. Kulturaren beste eremu batzuetako jardueren sustapenak.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datutegi Nazionalean aurki daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/organo/L01200454).  

Deialdi honekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia Irungo Udalaren Interneteko atarian kontsulta daiteke: www.irun.org.

Xedea.

Dirulaguntza lerro honen helburua da irabazi asmorik gabeko entitateentzako laguntza ekonomikoen lehia-erregimeneko emakida arautzea, kulturaren beste eremu batzuetako jarduerak sustatzeko, betiere haien proiekzioagatik eta interesagatik Irungo Udalaren helburuekin bat egiten badute.

Laguntza horiek urteko izaeraz banatuko dira, eta gauzatutako ohizko jardueren arabera.

Onuradunak eta betekizunak.

Entitateek betekizun hauek bete beharko dituzte onuradun izaera lortu ahal izateko:

— Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.

— Elkartearen egoitza Irungo udalerrian errotuta izatea.

— Dirulaguntzaren xedearekin zerikusia duten ekitaldi edo jarduerak Irunen egitea.

Salbuespena eginda, dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Irundik kanpoko entitateek, baldin eta beren jardueraren zati nabarmena udalerri honetan egiten badute edo hiriarentzat interesgarria dela irizten bazaio.

Zuzkidura ekonomikoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Aurrekontu-zuzkidura: 10.198,00 euro.

Aurrekontu aplikazioa: 1.0510.481.01.334.30 Dokumentu kontablea: A-1408/2022.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren bitartez, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Irun, 2022ko maiatzaren 30a.—Idazkaritza Orokorreko eta Zerbitzu Juridikoen teknikaria.         (3670)