3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa

2022ko dirulaguntza deialdi orokorra. 7. eranskina: Gazte-elkarteen eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteen programa eta jardueretako dirulaguntzak. BDNS (Identif.): 630217.        

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630217).          

Dirulaguntzen 2022ko deialdi orokorra onartzeko Irungo Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 26ko 622 zk. Ebazpenaren laburpena.          

Diru-laguntza lerroa: Gazte-elkarteen eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteen programa eta jardueretako diru-laguntzak.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datutegi Nazionalean aurki daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/organo/L01200454).  

Deialdi honekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia Irungo Udalaren Interneteko atarian kontsulta daiteke: www.irun.org.

Xedea.

Diru-laguntza lerro honen helburua da Irungo udalerriko haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteentzako eta gazte-elkarteentzako laguntza ekonomikoen lehia-erregimeneko emakida arautzea, programak eta jarduerak garatzeko, betiere haien proiekzioagatik eta interesagatik Irungo Udaleko Gazteriako Ordezkaritzaren helburuekin bat egiten badute. 

Onuradunak eta betekizunak.

Diru-laguntzaren onuradun izan ahal izango dute honako betekizun hauek bete beharko dituzte gazte-elkarteek eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteek.

a)    Irunen errotuta egonda deialdi honen arlo zehatzetan jarduerak egiten dituzten eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteek eta gazte-elkarteek.  

b)    Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.

c)    Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Irunen errotuta ez dauden erakundeek, baldin eta beren jardueraren zati nabarmena udalerri honetan egiten badute.

Zuzkidura ekonomikoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Aurrekontu-zuzkidura: 23.900,00 euro.

Aurrekontu aplikazioa: 1 0430.481.01.337.20. Dokumentu kontablea: A-1406/2022.

Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntzari dagokion zenbatekoa formula honen aplikazioaren emaitza izango da:

I = (Q / P) x p.

Non:

Q = Modalitateari esleitutako zenbateko ekonomikoa.

P = Eskatzen zen gutxieneko puntuazioa gainditu duten entitate eskatzaile guztiek lortutako puntuazioen batura osoa.    

p = Entitate eskatzaileak lortutako puntuazioa.

I = Ondorioz, banakako diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntza emateko proposamenean jasoko dira bakar-bakarrik gutxienez 50 puntu balorazioa duten eskaerak.         

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko era.

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Irun, 2022ko maiatzaren 30a.—Idazkaritza eta Zerbitzu Teknikoen teknikaria.               (3669)