3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa

2022ko dirulaguntza deialdi orokorra. 3. eranskina: Garapenerako Lankidetza proiektuei diru-laguntzak. BDNS (Identif.): 630157.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630157).          

Dirulaguntzen 2022ko deialdi orokorra onartzeko Irungo Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 26ko 622 zk. Ebazpenaren laburpena.          

Diru-laguntza lerroa: Garapenerako Lankidetza proiektuei diru-laguntzak.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datutegi Nazionalean aurki daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/organo/L01200454).  

Deialdi honekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia Irungo Udalaren Interneteko atarian kontsulta daiteke: www.irun.org.

Xedea.

Diru-laguntza lerro honen helburua da Garapenerako Lankidetza proiektuei konkurrentzia erregimenean diru-laguntzak ematea.

Onuradunak eta betekizunak.

Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izango dute irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek, esate baterako, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE), kongregazio erlijioso, fundazio eta antzekoek, beren estatutuetan helburu nagusia garapenerako lankidetzaren esparruan ekintzak garatzea dutenean, eta bideratzen dituzten jarduerak oinarri honetan irizpideekin bat datozenean.

Zuzkidura ekonomikoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Aurrekontu-zuzkidura: 200.000,00 euro.

Aurrekontu aplikazioa: 1.0410.481.02.230.20, kontabilitate-agiria: A-1402/2022.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: gehienez 14.000,00 euro /gehienez proiektuaren % 80a.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Irun, 2022ko maiatzaren 30a.—Gizarte Ongizateko AOT.   
                (3662)