3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Euskara Arloa

2022ko dirulaguntza deialdi orokorra. 26. eranskina: Euskaraz Baietz! Irungo ikastetxe, institutu eta elkarteetan euskararen erabilera indartzeko egitasmoetarako dirulaguntzak. BDNS (Identif.): 630266.  

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630266).     

Dirulaguntzen 2022ko deialdi orokorra onartzeko Irungo Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 26ko 622 zk. Ebazpenaren laburpena.

— Dirulaguntza lerroa: Euskaraz Baietz! Irungo ikastetxe, institutu eta elkarteetan euskararen erabilera indartzeko egitasmoetarako diru-laguntzak.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datutegi Nazionalean aurki daiteke. (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/organo/L01200454).

Deialdi honekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia Irungo Udalaren Interneteko atarian kontsulta daiteke: www.irun.org.

Xedea.

Diruguntza honen xedea da Irungo ikastetxeetan, institutuetan eta elkarteetan euskararen erabilera indartzeko egitasmoetarako diru-laguntzen kontzesioa norgehiagoka.         

Onuradunak eta betekizunak.

Irungo Haur Hezkuntzako ikastetxeek (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, Bigarren Hezkuntzako institutuek, Hizkuntza Normalkuntza Plana (HNP) aurrera daramaten DBHOko institutuek eta Guraso Elkarteek eska ditzakete diru-laguntza hauek.            

Zuzkidura ekonomikoa eta zenbatekoa.

Aurrekontu zuzkidura: 31.235 euro.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez, 3.000 euro egitasmoko.      

Dokumentu kontablea: A-1423/2022.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta 2022ko urriaren 31n amaituko da.

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Irun, 2022ko maiatzaren 30a.—Idazkaritza Orokorreko eta Zerbitzu Juridikoen teknikaria.             (3657)