3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Informazioaren Gizarte, Herritarren Parte-Hartze
eta Auzoetarako Arloa

2022ko dirulaguntza deialdi orokorra. 25. eranskina: Auzoetako izaera kultural, informatibo eta ludikoa daukaten jarduerak sustatzeko diru-laguntzak. BDNS (Identif.): 630265.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630265).          

Dirulaguntzen 2022ko deialdi orokorra onartzeko Irungo Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 26ko 622 zk. Ebazpenaren laburpena.          

Diru-laguntza lerroa: Auzoetako izaera kultural, informatibo eta ludikoa daukaten jarduerak sustatzeko diru-laguntzak.               

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datutegi Nazionalean aurki daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/organo/L01200454).                          

Deialdi honekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia Irungo Udalaren Interneteko atarian kontsulta daiteke: www.irun.org.

Xedea.

Diru-laguntza lerro honen helburua da kultur, informazio eta jolas izaerako jarduerak eginez herritarren parte-hartzea sustatzeko eta garatzeko.

Onuradunak eta betekizunak.

Dirulaguntzaren onuradun izan ahal izango dute helbide soziala Irunen duten auzo elkarteek, beren jarduera-esparrua Irungo udalerria bada eta deialdi honetan ezarritako irizpideetara egokitzen badira.

Zuzkidura ekonomikoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Aurrekontu-zuzkidura: 40.000 euro.

Aurrekontu aplikazioa: 1.0910.481.01.924.20. Dokumentu kontablea: A-1422/2022.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez ezarritako baremoaren arabera, lortutako puntuaketarekiko proportzionala den banaketa bat ezarriz eta elkarte bakoitzerako 5.500 €-ko gehieneko limiterarekin.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Irun, 2022ko maiatzaren 30a.—Funtzio Publikoko teknikaria.            (3656)