3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa

2022ko dirulaguntza deialdi orokorra. 1. eranskina: Gizarte Ongizatearen eskumenen esparruan jarduketak egiteko dirulaguntzak. BDNS (Identif.): 630128.       

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630128).          

Dirulaguntzen 2022ko deialdi orokorra onartzeko Irungo Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 26ko 622 zk. Ebazpenaren laburpena.          

Dirulaguntza lerroa: Gizarte Ongizatearen eskumenen esparruan jarduketak egiteko dirulaguntzak.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datutegi Nazionalean aurki daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/organo/L01200454).  

Deialdi honekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia Irungo Udalaren Interneteko atarian kontsulta daiteke: www.irun.org.

Xedea.

Diru-laguntza lerro honen helburuak honako hauek dira:   

— Immigrazioa eta dibertsitatearen kudeaketa.

— Gizarte-sustapena eta gizarteratzea.

— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

— Eremu soziosanitarioa: deialdi honen bidez herritarrak sentsibilizatzeko, aisialdiko eta denbora libreko eta familiaren laguntzeko alorretako proiektuak soilik lagundu ahal izango dira.

— Lehen mailako beharrei arreta (janari-hornikuntza, arropa, etab.), bazterketa-egoeran edo arriskuan dauden irundarrentzako.

Eremu hauetan guztietan, bakarrik lagunduko dira diruz Irunen, 2022an garatzen diren eta hartzaileak Irungo herritarrak dituzten jarduerak edo programak.

Onuradunak eta betekizunak.

Udalerrian programa sozialak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteek izango dute dirulaguntzak eskatzeko aukera, dirulaguntzaren deialdian azaltzen diren baldintzetan.

Zuzkidura ekonomikoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Aurrekontu-zuzkidura: 61.176 euro, honela banakatuta:     

— Gizarte sustapena eta gizarteratzea, Immigrazioa eta dibertsitatearen kudeaketa: 10.000 euro.

— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: 14.800 euro.

— Eremu soziosanitarioa: 6.176 euro.

— Lehen mailako beharrei arreta: 30.200 euro.

Aurrekontu aplikazioa: 1.0410.481.01.231.70 - Bestelako transferentziak, kontabilitate dokumentua: A 1400/2022.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Irun, 2022ko maiatzaren 30a.—Gizarte Ongizateko AOT.   
                (3636)