3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA

Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloa

2022ko dirulaguntza deialdi orokorra. 2. eranskina: Adinekoen elkarteek garatutako jarduera-programetarako dirulaguntzak. BDNS (Identif.): 630144. 

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/630144).          

Dirulaguntzen 2022ko deialdi orokorra onartzeko Irungo Udaleko Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 26ko 622 zk. Ebazpenaren laburpena.          

Diru-laguntza lerroa: Adinekoen elkarteek garatutako jarduera-programetarako dirulaguntzak.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datutegi Nazionalean aurki daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias/organo/L01200454).  

Deialdi honekin lotutako dokumentazio eta informazio guztia Irungo Udalaren Interneteko atarian kontsulta daiteke: www.irun.org.

Xedea.

Honako jarduera hauek bultzatu nahi dira bereziki eremu honetan:

— Prebentziozkoak: adinekoen ongizate fisiko eta psikikoa sustatzekoak.

— Kulturazkoak.

— Aisia-gizartezkoak.

— Adinekoei lagun egitea eta animazioa.

— Boluntarioei, familiarrei edo laguntzaileek prestakuntza eta arreta ematea.

Eremu guzti hauetan diruz lagundu ahal izango dira Irunen gauzatzen eta Irun udalerrirako garatzen diren jarduerak edo jardueren programak.

Onuradunak eta betekizunak.

Diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte irabazteko asmorik ez duten eta udalerrian adinekoentzako gizarte programak garatzen dituzten elkarteek, Deialdi honetan xedatzen diren baldintzetan.

Zuzkidura ekonomikoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Aurrekontu-zuzkidura: 33.500 euro.

Aurrekontu aplikazioa: 1.0410.481.02.230. 30, kontabilitate dokumentua A-1401/2022.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Eskatutako zenbateko osoak erabilgarri dagoen kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoaren % 100a emango zaie eskaera guztiei. Bestela, eskatutako kopuruaren gaineko portzentajean puntuazioa aplikatuz zehaztuko da zenbatekoa.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

Irun, 2022ko maiatzaren 30a.—Gizarte Ongizateko AOT.   
                (3635)