3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 9an hartu zuen Akordioaren laburpena. Akordio horren bitartez, deialdia egiten da, norgehiagoka bidez, Elgoibarko emakumeen elkarteei dirulaguntzak emateko; hartara, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako berariazko programak egin ditzaten. BDNS (Identif.): 629090.               

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/629090).     

Lehenengoa.    Dirulaguntzaren xedea.

Beraien jarduera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko asmotan, berdintasunaren aldeko programa zehatzak bideratzen dituzten Elgoibarko emakumeen elkarteak.

Bigarrena.    Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

Zehazki, dirulaguntza hauek emakumeen elkarteek eska ditzakete, baldin eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere ez sartuta ez badaude, irabazi asmorik gabeko elkarteak badira, Elgoibarko udalerrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak garatzen edota bideratzen dituztela egiaztatzen badute eta ondoko baldintza betetzen badute:

— Udalaren Berdintasun Arloak edota Lilako Mahaiak bultzatzen dituzten jardueretan laguntzea edota parte hartzea.

Hirugarrena.    Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 6.000 €.

Laugarrena.    Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako, 30 laneguneko epea izango da deialdi honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak telematikoki, www.elgoibar.eus, udal web orriaren bitartez aurkeztuko dira.

Elgoibar, 2022ko maiatzaren 25a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.      (3494)