3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 9an hartu zuen Akordioaren laburpena. Akordio horren bitartez, deialdia egiten da, norgehiagoka bidez, Elgoibarko irabazi asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko; hartara, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko programak egin ditzaten udalerrian. BDNS (Identif.): 629079.      

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/629079).     

Lehenengoa.    Dirulaguntzaren xedea.

2022 urtean zehar, udalerriko emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak, programak eta berariazko proiektuak egin ditzaten, eta Elgoibarko IV. Berdintasun Planaren (2020-2023) helburuak osatzen eta lortzen lagun dezaten; eta hain zuzen ere, emakumeen autonomia eta jabekuntza garatzen, genero kontzientzia hartzen eta balioen aldaketa sustatzen lagun dezaten, horretarako, rolak, estereotipo sexistak eta aurreiritziak desagerraraziz, Elgoibarko irabazi asmorik gabeko elkarteei.

Bigarrena.    Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

Zehazki, dirulaguntza hauek irabazi asmorik gabeko elkarteek eta erakundeek, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro batean edo Herri Administrazioren baten erregistro ofizialen batean legez eratuta eta inskribatuta daudenek, eskatu ahal izango dituzte, baldin eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere ez sartuta ez badaude, eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

— Egoitza Elgoibarko udalerrian izatea eta jarduerak bertan egitea.

— Jarduerak kirolaren, kulturaren edo haurren eta gazteen esparruan burutzea.

— Dirulaguntzen onuradun izateko azaroaren 9ko Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku batean ere sartuta ez egotea.    

Hirugarrena.    Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Zenbatekoa: 4.000 €.

Laugarrena.    Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako, 30 laneguneko epea izango da deialdi honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak telematikoki www.elgoibar.eus, udal webgunearen bitartez aurkeztuko dira.

Elgoibar, 2022ko maiatzaren 25a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.      (3493)