3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ANDOAINGO UDALA

Gizarte Zerbitzuak

Garatze bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak garatzeko Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzak emateko deialdia.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 20an egindako bilkuran, Garatze bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak garatzeko Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia egitea onartu zuen.

Horrenbestez, deialdiaren deia egiten da.

1.    Erakundea.

a)    Erakundea: Andoaingo Tokiko Gobernu Batzarrak. 

b)    Espedientea izapidatzen duen lansaila: Gizarte Zerbitzuak.       

2.    Deialdiaren xedea.

Garatze bidean dauden herrialdeetan lankidetza programak garatzeko gobernuz kanpoko erakundeek 2022. urteko programak finantzatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.  

3.    Aurrekontua.

Programa honen xede diren dirulaguntzetara bideratutako diru kopurua 140.350,00 eurokoa da eta 249 kodea duen aurrekontu partidaren gainkontura finantzatuko da.

4.    Dokumentazioa. Aurkezteko lekua eta epea.

Dokumentazioa:

Aurkeztu beharreko agiri-sorta: garapen bidean dauden herrialdeekiko lankidetza programen udal ordenantzan zehaztutakoa. Ordenantza Udalaren www.andoain.eus web orrian eskuratu daiteke.

Lekua:

— Udalaren www.andoain.eus web-orriko egoitza elektronikoan.

Aurkezteko epea:

30 egun iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Andoain, 2022ko maiatzaren 20a.—Maider Lainez Lazcoz, alkatea.                (3479)