3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ANDOAINGO UDALA

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten erakunde eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdiaren oinarriak.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 20an egindako bilkuran, Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten erakunde eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia egitea onartu zuen.

Horrenbestez, deialdiaren deia egiten da.

1.    Erakundea.

a)    Erakundea: Andoaingo Tokiko Gobernu Batzarrak. 

b)    Espedientea izapidatzen duen lansaila: Gizarte Zerbitzuak.       

2.    Deialdiaren xedea.

2022. urtean Gizarte Zerbitzuen alorrean lan egiten duten Andoaingo erakunde eta elkarteek dituzten urteko programak finantzatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.  

3.    Aurrekontua.

Programa honen xede diren dirulaguntzetara bideratutako diru kopurua 15.000,00 eurokoa da eta 313 kodea duen aurrekontu partidaren kontura finantzatuko da.

4.    Dokumentazioa. Aurkezteko lekua eta epea.

Dokumentazioa:

Aurkeztu beharreko agiri-sorta: Gizarte Zerbitzuetako alorrean diharduten erakunde eta elkarteei diru laguntzak emateari buruzko araudian zehaztutakoa. Ordenantza Udalaren www.andoain.eus web orrian eskuratu daiteke.

Lekua:

— Udalaren www.andoain.eus web-orriko egoitza elektronikoan.

— Ataria –Herritarren Arreta Zerbitzua (Udalatxearen beheko solairuan)– Tf.: 943.300.830.

— Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako zentrua Pio Baroja 1B) - Tf.: 943.304.343.

Aurkezteko epea:

20 egun natural iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Andoain, 2022ko maiatzaren 24a.—Maider Lainez Lazcoz, alkatea.                (3478)