3
TOKI ADMINISTRAZIOA

BEASAINGO UDALA

Beasaingo udalerrian emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzen duten elkarteentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak. 2022. urteko deialdia. BDNS (Identif.): 627879.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/627879).     

1.    Dirulaguntzaren xedea.

1.1.    Oinarri hauen xedea da Beasaingo Udalak Elkarteen ohiko funtzionamendu-gastuetarako eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko programa espezifikoak eta/edo zerbitzuak garatzeko emango dituen laguntzak arautzea.        

1.2.    Programa eta jarduera horiek ez dute irabazteko asmorik izango; Beasaingo udalerrian garatuko dira edo, udalerritik kanpo garatzen badira, haien onuradunak Beasainen erroldatutako pertsonak izan behar dute; eta diru-laguntza deialdiari dagokion ekitaldian garatuko dira.           


2.    Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

a)    Legez eratuta egon behar dute eta, elkarteek eta fundazioek, horrez gain, Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Eusko Jaurlaritzako Erregistro Berezietan inskribatuta egon behar dute. Deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eguna baino, gutxienez, urtebete lehenago egon behar dute inskribatuta dagokion Erregistro Publikoan.

b)    Elkarteek Beasainen izan beharko dute egoitza soziala, ordezkaritza edo administrazio-egitura iraunkorra.

c)    Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako diru-laguntzak lortzeko debekuen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehapen-prozeduraren baten eraginpean ez egotea, sexu-diskriminazioagatik administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso ez izana, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera diru-laguntzen edo laguntzen deialdietan parte hartzeko debekurik ez izatea.

d)    Beasaingo Udalak aurretik emandako diru-laguntzen justifikazioarekin egunean egotea.

e)    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin egunean izatea.

3.    Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdi bakoitzean eman ahal izango diren kontzeptuak eta gehieneko zenbatekoak honako hauek dira:         

a)  Beasaingo emakume-elkarteak eta elkarte feministak mantentzea, funtzionatzea eta indartzea.


Proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren kostuetako gastuen % 80 gaindituko. Diru-laguntzaren zenbatekoa ezingo da izan, inola ere, bakarka edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

b)  Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko proiektu interesgarriak.

Proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoak ez du programa edo ekintzaren kostuetako gastuen % 70 gaindituko. Diru-laguntzaren zenbatekoa ezingo da izan, inola ere, bakarka edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera, garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

4.    Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Epea:

Udalbatzak onetsitakoan, DNBra bidaliko dira, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eskaerak aurkezteko epea hasiko da. Epea hilabetekoa izango da, oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Modua:

Eskabidea oinarri hauetako 1. eranskinean jasotako ereduaren arabera aurkeztu beharko da, eta hurrengo puntuan adierazten diren agiriekin batera aurkeztuko da. Eskabideak honela aurkeztuko dira:

— Nagusiki, Beasaingo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez: http://www.beasain.eus/es/bulego-birtuala.

— Posta zerbitzuaren bidez.

— Aurrez aurre, Igunean.

Beasain, 2022ko maiatzaren 19a.—Leire Artola Ugalde, alkatea.     (3336)