ULIAZPI FUNDAZIOA
2022. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea («ohiko» deialdia eta iraupen luzeko aldi baterako
enplegua finkatzeko salbuespenezko deialdia).
Gipuzkoako Foru Aldundiko «Uliazpi Fundazioa» Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordeak, 2022ko maiatzaren
25ean egindako bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen
2022ko Lan Eskaintza Publikoa onartzeari buruzkoa, eta horren azalpen-zatia
hauxe da:
ERABAKI DU
Lehenengoa. 2022. urteko Enplegu
Publikoaren Eskaintza onartzea. Eskaintza horren barruan sartzen dira birjarpenetik eratorritako lanpostuak –ohikoa–, bai eta aldi baterako enplegua
egonkortzekoak ere, erabaki
honen azalpen-zatian aipatutako salbuespenezko deialdi bakarraren bidez, erabaki honen eranskinean jasotzen direnak.
Bigarrena. 2022ko Lan Eskaintza
Publikoari dagozkion hautaketa-prozesuen «ohiko» deialdia onartzeko gehieneko epea hiru urtekoa izango
da.
Hirugarrena. Ezartzea giza baliabideen plangintza neurri gisa, aldi baterako
enplegua egonkortzeko enplegu publikoko eskaintzaren ondoriozko langileak hautatzeko deialdietan, honako hau: lan-kontratuko langile finko gisa
kontratutako pertsonek lanpostua gorde gabeko eszedentzia eskatzen badute, izan lanpostua kontratua formalizatzeko unean edo izan abenduaren 28ko
20/2021 Legean aldi baterako enplegua egonkortzeko deitutako hautaketa prozesuen barruan beste lanpostu
bat lortu ondoren, hutsik geratzen diren plazak esleitu ahal izango dira.
Ondorio horietarako, Epaimahai Kalifikatzaileak lan-kontratuko langile finkoak kontratatzeko proposamen osagarria erabiliko da.
Laugarrena. Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta lehenengo puntuan aipatutako lan-eskaintza publikoaren laburpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Erabaki hori behin-betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari.
Erabaki horren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
jarri ahal izango dute interesdunek
zuzenean Donostiako administrazioarekiko auzien epaitegien aurrean, erabakia jakinarazten den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala eta guztiz ere, horren aurretik, aukerako berraztertze-errekurtsoa
jarri ahal izango dute interesdunek
Uliazpiko Gobernu Batzarraren aurrean, erabakia jakinarazten den egunaren biharamunetik hilabete bateko epean. Kasu horretan,
ezingo da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik,
berraztertze-errekurtsoa espreski
ebatzi arte edo errekurtso hori ustez gaitzetsi arte. Horrez gainera, egoki iritzitako beste edozein errekurtso
ere aurkeztu ahal izango da.
Beraz, horren berri ematen da, denak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2022ko maiatzaren 25a.—Maite Peña López, Gipuzkoako
Foru Aldundiko «Fundación Uliazpi» Erakunde Autonomoko presidentea. (3532)
ERANSKINA / ANEXO ENPLEGU PUBLIKOKO ESKAINTZA / OFERTA DE EMPLEO
PÚBLICO 2022 “OHIKO” DEIALDIA / CONVOCATORIA “ORDINARIA” LANGILE FUNTZIONARIOAK / PERSONAL LABORAL C (C1) SAILKAPEN TALDEA / D (C2) SAILKAPEN TALDEA GRUPO DE CLASIFICACIÓN C (C1) / GRUPO DE CLASIFICACIÓN
D (C2) Plaza Guztira HE derrigorrezkoa Txanda librea / Turno libre Izaera orokorra Desgait. gordeak Best. Intel. Pertsonak
Kudeatzeko Arloko Arduraduna Responsable
Área Gestión de Personas 1 1 1 - - Zaintzailea Cuidador/a 21 19 19 2 - Sukaldaria Cocinero/a 2 2 2 - - IRAUPEN LUZEKO ALDI BATERAKO ENPLEGUA FINKATZEKO
SALBUESPENEZKO DEIALDIA / CONVOCATORIA EXCEPCIONAL DE CONSOLIDACIÓN DE
EMPLEO TEMPORAL DE LARGA DURACIÓN LANGILE FUNTZIONARIOAK / PERSONAL LABORAL SAILKAPEN TALDEAK: B (A2) / C (C1) / D (C2) GRUPOS DE CLASIFICACIÓN: B (A2) / C (C1) / D (C2) Plaza Guztira HE derrigorrezkoa Txanda librea / Turno libre Izaera orokorra Desgait. gordeak Best. Intel. Fisioterapeuta 2 2 2 - - Kalitate
Teknikaria Técnico/a de
Calidad 1 1 1 - - Giza Baliabide
Saileko Administraria Administrativo
Recursos Humanos 1 1 1 - - Zaintzailea Cuidador/a 2 2 2 - - Sukaldaria Cocinero/a 6 5 6 - -
Total
PL preceptivo
Acceso general
Reserva disc.
Otras
Intel.
Total
PL preceptivo
Acceso general
Reserva disc.
Otras
Intel.