3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAUZKO UDALA

Zarauzko gazteek proiektuak garatzeko 2022. urteko dirulaguntzak emateko deialdia. BDNS (Identif.): 627878.             

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/627878).    

Onuradunak: Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte pertsona fisikoek, eta baita nortasun juridikoa dutenek ere, gazte proiektu edo jarduera zehatz bat gauzatu nahi badute. Eskatzaileek 16-30 urte bitartean izango dituzte (taldearen hiru laurdenek gutxienez) eta Zarauzko udalerrian bizi behar dute azken hiru urteetan.

Helburua: Oinarri hauen helburua da Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentutik gazteei, norgehiagoka araubidez, 2022. urtean proiektuak garatzeko dirulaguntzak ematea. Urtean zehar edozein arlotan egindako proiektuak, gazteen interesa eta grina berezia islatzen dutenak, banaka zein taldeka aurkeztuak.               


Oinarri arautzaileak: Oinarri espezifiko hauetan aurreikusi ez den orotan beste arau hauek aplikatuko dira: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa (2003ko azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 276 zk.), 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena (2006ko uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 176 zk.), Zarauzko Udalak dirulaguntzak emateko Ordenantza Orokor Arautzailea (2022ko otsailaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 34 zk.), eta Zarauzko udalak gazteei proiektuak garatzeko oinarri berezietan (2022ko apirilaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 74 zk.) jasotakoa eta zuzenketa (2022ko maiatzaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 82 zk.).  

Zenbatekoa: 20.000 €.

Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural.

Zarautz, 2022ko maiatzaren 9a.—Xabier Churruca Fernández, alkatea.           (3339)