3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZARAUZKO UDALA

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko dirulaguntzak emateko 2022. urteko deialdia. BDNS (Identif.): 627872.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/627872).     

Onuradunak: Diru-laguntza hauek pertsona fisikoek eta irabazi-asmorik gabeko Zarauzko gazte elkarteek eskatu ahal izango dituzte; legearen arabera eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta egongo dira, beren IFZ izango dute, eta beren jarduera Zarauzko udalerrian garatuko dute. Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren jarduerak ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan.

Helburua: Oinarri hauen helburua da Zarauzko gazteek eta irabazi-asmorik gabeko gazte- edo gizarte-elkarteek dirulaguntzak eskatzeko eta horiek norgehiagoka araubidez emateko prozedura arautzea.

Oinarri arautzaileak: Oinarri espezifiko hauetan aurreikusi ez den orotan beste arau hauek aplikatuko dira: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, dirulaguntzei buruzkoa (2003ko azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 276 zk.), 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena (2006ko uztailaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 176 zk.), Zarauzko Udalak dirulaguntzak emateko Ordenantza Orokor Arautzailea (2022ko otsailaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 34 zk.), Zarauzko udalerriko irabazi asmorik gabeko gazte- edo gizarte-elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak (2022ko apirilaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 74 zk.) eta zuzenketa (2022ko maiatzaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 82 zk.).

Zenbatekoa: 23.000 €.

Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural.

Zarautz, 2022ko maiatzaren 9a.—Xabier Churruca Fernández, alkatea.           (3338)