2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

«KABIA» FORU ORGANISMO AUTONOMOA

Iragarkia

Kabia foru organismo autonomoko Gobernu Batzordeak, honako erabaki hau hartu du 2022ko maiatzaren 25eko ohiko bileran:

«Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bateginak, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoak, 70.1 artikuluan ezartzen du ezen, giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoko eskaintza egin behar dela.

Enplegu publikoko eskaintzari dagokionez, 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legeak 20.Bat.1 artikuluan ezartzen du ezen, sektore publikoan harreman mugagabea duten langile berriak sartzeko, artikulu horretan adierazitako birjarpen tasa aplikatuko zaiela, hargatik eragotzi gabe enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuaren ondoriozko egonkortze-prozesuak.

Errege lege-dekretu hori baliozkotu eta lege-proiektu gisa izapidetu ondoren, abenduaren 28ko 20/2021 Legea onartu zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa. Lege horrek 2.1. artikuluan, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen du. Tasak barnean hartuko ditu administrazio publikoetako lanpostuen zerrenden, plantillen edo giza baliabideak antolatzeko beste moduren baten barruan egon zein ez, eta aurrekontuan diruz hornituta egonik, 2020ko abenduko 31 baino lehenagoko hiru urteetan aldi baterako eta etenik gabe okupatuta egon diren egiturazko lanpostuak. Lanpostu horietara oposaketa-lehiaketaren sistemaren bidez sartuko da.           

Era berean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak seigarren xedapen gehigarrian ezartzen du aipatutako baldintzak bete eta 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako eta etenik gabe beteta egon diren lanpostuak lehiaketa-sistemaren bidez deituko direla. Zortzigarren xedapen gehigarrian adierazten du, gainera, seigarren xedapen gehigarrian jasotako egonkortze-prozesuek beren deialdietan sartuko dituztela egiturazko lanpostu hutsak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko izaera horretako harremana duten langileek aldi baterako betetzen dituztenak.    


Bestalde, abenduaren 28ko 20/2021 Legeak ezartzen du egonkortze-prozesu berria artikulatzen duen enplegu publikoaren eskaintza onartu eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratu beharko dela 2022ko ekainaren 1a baino lehen, eta lanpostu horiek betetzeko hautaketa-prozesuen deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko direla, eta prozesu horiek 2024ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko direla.

Horren arabera, akordio honen xedea da aldi baterako enplegua egonkortzeko plazei dagokien Kabia foru organismo autonomoaren lan-eskaintza publikoa onartzea, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera.

Kabiak ez du lanpostuen zerrenda bateratu bat, hori dela eta Kabiak eta egoitzak, eta dagokionean eguneko zentroak, Gipuzkoako Foru Aldundira eskualdatu aurretik kudeatu zituzten Udalek eta erakundeek onartutako lanpostuen zerrendetako ezaugarri eta baldintzak dituzte lan eskaintza publikoko plazek. Hori dela eta, plazen zerrendan erakunde horiek plaza bakoitzerako erabilitako izen desberdinak sartu dira. Bestetik, Oñatiko egoitzan lanpostu zerrendarik ez zegoenez, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren txostenaren arabera ezarri dira hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak. Azkenik, funtzio aldaketa dela eta, egokitze bat izan duten lanpostuen kasuan, funtzio aldaketaren ondorioz dauden ezaugarrien arabera egingo da deialdia.      



Horrenbestez, sektoreko erakunde sindikal adierazgarrien ordezkariekin negoziatu eta adostu ondoren, Lehendakariak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren, Gobernu Batzordeak              

ERABAKITZEN DU

Lehena.    Aldi baterako enplegua egonkortzeko plazei dagokien Kabia foru organismo autonomoaren enplegu publikoko eskaintza onartzea, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera. Eskaintza horrek erabaki honen I. eranskinean jasotako lanpostuak hartzen ditu barne.

Bigarrena.    Ezartzea giza baliabideen plangintza neurri gisa, aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoko eskaintzaren ondoriozko langileak hautatzeko deialdietan, honako hau: karrerako funtzionario izendatutako pertsonek edo laboral finko kontratatutakoek lanpostua gorde gabeko eszedentzia eskatzen badute, izan lanpostua jabetzan hartzeko unean edo izan abenduaren 28ko 20/2021 Legean aldi baterako enplegua egonkortzeko deitutako hautaketa prozesuen barruan beste lanpostu bat lortu ondoren, hutsik geratzen diren plazak esleitu ahal izango dira. Ondorio horietarako, Epaimahai Kalifikatzaileak karrerako funtzionarioak izendatzeko edo laboral finkoak kontratatzeko egindako proposamen osagarria erabiliko da.      

Hirugarrena.    Erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta lehenengo puntuan adierazitako enplegu publikoko eskaintzaren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete administrazioarekiko auzien Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkezteko Gobernu Batzorde honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.»             

Eta horrela jasota gera dadin, ziurtagiri hau egiten dut.

Donostia, 2022ko maiatzaren 25a.—Kabiako Gobernu Batzordeko idazkaria. (3503)

I. ERANSKINA / ANEXO I

 

ENPLEGU PUBLIKOKO ESKAINTZA - BEHIN BEHINEKO ENPLEGUA EGONKORTZEA /

OFERTA DE EMPLEO PÚBLICO - ESTABILIZACIÓN DE EMPLEO TEMPORAL

 

LAN KONTRATUPEKO LANGILEAK / PERSONAL LABORAL

Plaza

Taldea/Azpitaldea

Grupo/Subgrupo

Guztira

Total

Derrigorrezko H.E. duten plaza kopurua

N.º de plazas con P.L. preceptivo

Lehiaketa

Concurso

Lehiaketa-oposizioa

Concurso-oposición

Txanda librea

Turno libre

Txanda librea

Turno libre

Izaera orokorra

Acceso general

Izaera orokorra

Acceso general

Desgait. gordeak

Reserva disc.

Best.

Otras

Intel.

Intel.

Langileen kudeaketa arloko arduraduna

Responsable área de gestión de personal

A1

1

1

 

1

 

 

Psikologoa (% 27)-Dinam. Sozio- kulturala (% 48)

Psicólogo/a (27 %)-Dinamizador/a socio-cultural
(48 %)

A1

1

1

 

1

 

 

Ekonomia-administrazio teknikaria-egoitzaburua

Técnica/o Administración-Economía-jefa/e de residencia

A2

1

1

 

1

 

 

Erizain asistentziala/

Erizain koordinatzailea

Enfermera/o asistencial/ Coordinador/a de enfermería

A2

1

1

1

 

 

 

Erizaina/Teknikari sozio sanitarioa/Egoitzako EDU

Enfermera/o/Técnica-a sociosanitaria/o/DUE residencia

A2

6

6

5

1

 

 

Zerbitzu gainbegirale orokorra

Supervisor/a general de servicios

A2

1

1

 

1

 

 

Administraria

Administrativa/o

C1

4

4

1

2

1

 

Administrari laguntzailea

Auxiliar administrativa/o

C2

1

1

1

 

 

 

Osasun-laguntzaile gainbegiralea

Supervisor/a auxiliar sanitario

C2

2

2

2

 

 

 

Solairuko arduraduna

Encargada/o de planta

C2

1

1

1

 

 

 

Sukaldaria

Cocinera/o

C2

2

1

2

 

 

 

Sukalde arduraduna

Encargada/o de cocina

C2

1

1

1

 

 

 

Zaintzailea/Egoitzako laguntzailea/Klinika laguntzailea/Osasun laguntzailea

Cuidador-a/Auxiliar de residencia/Auxiliar de clínica/Auxiliar sanitario/a

C2

49

44

49

 

 

 

Garbiketa gainbegiralea

Supervisor/a limpieza

E

1

1

1

 

 

 

Garbitzailea/Garbitzaile-zerbitzaria

Limpiador/a/ limpiador/a-camarero/a

E

14

11

14

 

 

 

Harreragilea/Harreragile laguntzailea

Recepcionista/Auxiliar recepcionista

E

2

1

2

 

 

 

 

 

LANGILE FUNTZIONARIOAK / PERSONAL FUNCIONARIO

Plaza

Taldea/Azpitaldea

Grupo/Subgrupo

Guztira

Total

Derrigorrezko H.E. duten plaza kopurua

N.º de plazas con P.L. preceptivo

Lehiaketa

Concurso

Lehiaketa-oposizioa

Concurso-oposición

Txanda librea

Turno libre

Txanda librea

Turno libre

Izaera orokorra

Acceso general

Izaera orokorra Acceso general

Desgait. gordeak

Reserva disc.

Best.

Otras

Intel.

Intel.

Arlo juridiko eta kontratazio arloko arduraduna

Responsable área jurídica y de contratación

A1

1

1

 

1

 

 

Ekonomia arloko arduraduna

Responsable área económica

A1

1

1

1

 

 

 

Erizain asistentziala/Erizain koordinatzailea

Enfermera/o asistencial/ Coordinador/a de enfermería

A2

1

1

1

 

 

 

Erizaina/Teknikari sozio sanitarioa/Egoitzako EDU

Enfermera/o/Técnica-a sociosanitaria/o/DUE residencia

A2

4

4

4

 

 

 

Hirugarren Adinekoen Zentroen Arduraduna

Responsable centros de la tercera edad

A2

1

1

1

 

 

 

Administraria

Administrativa/o

C1

2

2

2

 

 

 

Administrari laguntzailea

Auxiliar administrativa/o

C2

1

1

1

 

 

 

Sukaldaria

Cocinera/o

C2

1

0

1

 

 

 

Sukaldari laguntzailea

Cocinera/o ayudante

C2

1

1

1

 

 

 

Zaintzailea/Egoitzako laguntzailea/Klinika laguntzailea/Osasun laguntzailea

Cuidador-a/Auxiliar de residencia/Auxiliar de clínica/Auxiliar sanitario/a

C2

7

7

7

 

 

 

Garbitzailea/Garbitzaile-zerbitzaria

Limpiador/a/limpiador/a-camarero/a

E

1

0

1

 

 

 

Sukaldari laguntzailea

Ayudante/a cocina

E

1

0

1

 

 

 

Zeladorea

Celador/a

E

2

0

2