3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ANDOAINGO UDALA

Hezkuntza eta Kultura

Udalerriko kultur taldeei, bere urteko aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko, 2022 ekitaldiko diru-laguntza deialdia.

2022/05/11ko 0821/2022 zenbakiko Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzi Ahaldunaren Ebazpenaren bidez, Udalerriko kultur taldeei, bere urteko aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko, ekitaldiko diru-laguntza deialdiaren oinarriak onartu zituen.

Horrenbestez, deialdiaren deia egiten da.

1.    Erakundea.

a)    Erakundea: Andoaingo Udala.

b)    Espedientea izapidatzen duen lansaila: Hezkuntza eta Kultura.

2.    Deialdiaren xedea.

2022. urtean Udalerriko kultur taldeek bere aurreikusitako jardueren antolakuntza finantzatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

3.    Aurrekontua.

Programa honen xede diren dirulaguntzetara bideratutako diru kopurua 65.000 €koa da eta 0380 kodea duen aurrekontu partidaren kontura finantzatuko da.

4.    Dokumentazioa. Aurkezteko lekua eta epea.

— Dokumentazioa:

Aurkeztu beharreko agiri-sorta: Kultura elkarteei urteko egitarauak garatzeko diru laguntzak emateari buruzko araudian zehaztutakoa. Oinarriak Udalaren www.Andoain.eus web orrian eskuratu daiteke.

— Lekua:

Ataria - Herritarren Arreta Zerbitzua (Udalatxearen beheko solairuan) - tf.: 943.300.830.

Bastero Kulturgunea (Ondarreta kalea 1B) - tf.: 943.303.540.

— Aurkezteko epea: 30 egun iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Andoain, 2022ko maiatzaren 12a.—Alkatea.    (3098)