2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO
ETA LANDA INGURUNEKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak aldatzea eta 2022ko deialdia onestea.       

Diputatuen Kontseiluak honako erabaki hau hartu du 2022ko maiatzaren 10ean:

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoarekin bat (non Gipuzkoako garapenerako eredu ekonomiko eta sozial baten alde egiten den), egoerari aurrea hartuz eta proposatzaile eta sustatzaile papera betez, lurralde bat –Gipuzkoa– sustatzen lagundu behar du, politika ekonomiko eta sozialak diseinatuz eta aplikatuz, pertsonen eta gizarte kohesioan oinarrituta.

Hau da, jasangarritasun hirukoitzera bideratutako lurralde gisa, ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkei modu proaktiboan aurre eginez, eta, erakunde bakoitzaren gizarte erantzukizunetik abiatuta, bere aktibo ukigarriak eta ukiezinak lankidetza estrategien eta alde anitzeko konpromisoen bidez jorratuz, alderdi guztientzat balioa sortzen duten irtenbide eraginkorrak erabilita.            

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoaren susperraldi ekonomikoa finkatzen lagundu nahi du. Horretarako, portaera enpresarial aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu eta herrialde nahiz lurralde gisa gure politika industrialak eta ekonomikoak ditugun identitate ezaugarriak indartuko ditu. Azken finean, Gipuzkoa sustatu nahi da, hau da, aberastasun jasangarria eta pertsonen ongizatea sortzen direla bermatzen duen Gipuzkoa.

Eta horretarako enpresa eta enplegu gehiago eta hobeak sortzera bideratutako estrategia bat garatu nahi da, ekonomia produktiboaren alde eginda, batik bat, gure sektore estrategikoetan, aberastasuna era jasangarrian sortzea indartzen duten portaera enpresarial eta sozialak sustatuta. Gure herrialdeko industriaren alde mugimendu sozial bat sustatzen duen proiektu bat izango da, enpresa aberastasuna sortzeko eta aurrebanatzeko prozesuaren erdigunean kokatuz eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari egiten dion ekarpena azpimarratuz. Hori guztia eraldaketa enpresarialaren (antolamendua, kudeaketa eredua, hobeto lehiatzeko birdimentsionatzea, produktuen eta/edo zerbitzuen katalogo berriak eta/edo gehigarriak) aldeko politikekin bat egingo da, hau da, bereizkuntza, balio erantsia eta abantaila lehiakor iraunkorrak eskaintzen dituzten politikekin. Bestela esanda, enpresak eraldatzeko programak jarriko dira martxan; hala, lehiakortasunaren kontzeptuan eboluzionatuko da, enpresen arteko lankidetza sustatuta konpetentziak eskura ditzaten, eralda daitezen eta negozio ereduak suspertu ditzaten.

Estrategia elkarri lotutako lau jarraibideren bidez egituratzen da:

— I+G+B proiektuak bultzatzea, lehiaren arloan ezagutza sortzeko.

— Enpresaren jardunbide egokiak gizartean hedatzeko eta ebaluatzeko sistema bat antolatzea.

— Enpresetan eraldaketa prozesuen ezarpena errazteko tresnak eta baliabideak lortzea.

— Enpresetan esku hartzea garatzen laguntzea.

Horretarako, beharrezkotzat jo da Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lortzeko jarduketa ildo batean sakontzea, enpresa txikia lehenesten duena dibertsifikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak ezagueraz sakondu eta orientatzeko. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren papera prozesu horiek gauzatzeko baldintzak eta guneak ager daitezela sustatzea da eta, beraz, profil erraztailea eta katalizatzailea izango du.

Eta, horretarako, funtsezko hiru erreferentzia hartzen dira garapen eredu zehatz baterako:

— Enpresen funtsezko zeregina garapen ekonomikoari laguntzen, produktuak eta zerbitzuak ematen eta gizartearen desberdintasunak murrizten eta aurrerapena eragiten; izan ere, ekarpen soziala, beharrezkoa izateaz gain, positiboa da enpresen osperako, onuragarria da ekonomikoki, eta haien iraunkortasuna eta erresilientzia errazten ditu.

— Balio sozial partekatua, enpresaren eta komunitatearen arteko balio multzo baten sormen gisa, eta enpresa baten balio ekonomikoaren eta balio sozialaren arteko elkargune gisa ulertua; hau da, enpresaren bi balio moten arteko lotura gertatzen da, eta horren ondorioz, enpresak, proiektu partekatu gisa, bere azken balioa handitzen du.

— Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH), gida eta mapa gisa, aukera emango die enpresei gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten inpaktuak gizarteari baliorik ematen dion identifikatzeko, eta, ondorioz, haien ospea eta interes taldeekin dituzten harremanak sendotzeko.

Planteamendu hori indartu egin da trantsizio sozio-ekonomikoei erantzuteko, garapen ekonomiko-sozialeko ereduak eta enpresen funtsezko zeregina birplanteatzea eskatzen ari baita. Horregatik, honako kontzeptu hauek bateratu behar dira:    

— Enpresa eskuin-ezkertia eta barnekintzalea, bere eskumenak ezagututa, eraginkortasuna eta eraldaketa konbinatzeko gai dena, hau da, egungo negozioa ustiatzeko eta, aldi berean, negozio aukera berriak esploratzeko gai dena.              

— Ekonomia zirkularra, garapenerako aukera garrantzitsuak sor ditzakeena, hazkundea eta jasangarritasuna lotuz.

— Lehiakortasun jasangarriak etengabe elikatzen diren prozesuak eta sistematikak dituzten erakundeak behar ditu, eta baita ere alderdi hauek, besteak beste, gehitzen dituztenak: aukerak identifikatzea, horiek baliagarri bihurtzea aintzat hartzeko gai direnentzat, eta emaitza ekonomiko eta sozialen iturri izatea, non ekonomia sortzaileak funtsezko zeregina baitu.               

Beraz, kontua da eraldaketa lehiakortasunerantz egiteko bide gisa sustatzea. Hainbat etapen bidez, balioa era jasangarrian sortzera bideratutako prozesua izango da eta, bertan, enpresa bakoitzak bere ibilbidea eraiki beharko du.

Orain arte jorratutako dirulaguntza programaren balorazioa oso positiboa da eta horregatik dirulaguntza programaren araudia mantenduko da. Bakarrik 11. eta 15. oinarri arautzaile orokorrak aldatuko dira, aplikatzekoak diren arauetara hobeto egokitzeko eta oinarri arautzaile espezifikoetan aldaketa puntualak egingo dira, hain zuzen ere entitate onuradunen baldintzei eta diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez.        

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak, ardazte eta leheneste politika baten bidez, estrategia bat gauzatzen du (ikusmolde integral batekin, beste politika batzuekin batera garatuta), zazpi jarduketa ardatzen bidez garatzea:

— Gipuzkoako enpresen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzea.

— Jarduera enpresarialaren jarraitutasuna sustatzea.

— Enpresen arteko lankidetza dinamikak gauzatzea.

— Ekonomia zirkularra sartzea enpresa jardueraren balio kate osoan.

— Balioa ematea ekonomia sortzaileari.

— Balio sozial partekatua sortzea eta garapen jasangarrirako helburuak (GJHak) betetzen laguntzea.

— Ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzea.

Dirulaguntza hauek 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta daude.

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak proposatuta eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.    Onestea Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokor eta espezifikoen aldaketa, erabaki honen I. eranskinean ezarritako baldintzetan.        

Bigarren.    Onestea aipatutako dirulaguntzen 2022. urteko deialdia, erabaki honen II. eranskin modura doana.

Hirugarren.    2022ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 3.498.830,00 euroko gastua baimentzea, jarduera-eremu eta aurrekontu sail hauen arabera:

a)    Milioi bat laurehun mila euro (1.400.000,00 €), aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko proiektuak finantzatzeko (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.08.2022: 455.903,00.

1.0410.100.481.00.05.2022: 109.097,00.

5.0410.100.470.00.08.2023: 641.785,00.

5.0410.100.481.00.05.2023: 193.215,00.

b)    Hirurehun eta berrogeita hamar mila euro (350.000,00 €), enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.10.2022: 142.784,00.

1.0410.100.481.00.02.2022: 32.216,00.

5.0410.100.470.00.10.2023: 148.750,00.

5.0410.100.481.00.02.2023: 26.250,00.

c)    Berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000,00 €), enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.09.2022: 116.000,00.

5.0410.100.470.00.09.2023: 134.000,00.

d)    Zazpiehun mila euro (700.000,00 €), ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak finantzatzeko (V. eranskina):

1.0410.100.470.00.16.2022: 202.500,00.

1.0410.100.481.00.09.2022: 202.500,00.

5.0410.100.470.00.16.2023: 147.500,00.

5.0410.100.481.00.09.2023: 147.500,00.

e)    Berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000,00 €), ekonomia sortzailea balioesteko proiektuak finantzatzeko (VI. eranskina):

1.0410.100.470.00.14.2022: 82.365,00.

1.0410.100.481.00.03.2022: 32.635,00.

5.0410.100.470.00.14.2023: 101.250,00.

5.0410.100.481.00.03.2023: 33.750,00.

f)    Hirurehun mila euro (300.000,00 €), Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) sustatzeko eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko proiektuak finantzatzeko (VII. eranskina):               

1.0410.100.470.00.13.2022: 93.333,00.

1.0410.100.481.00.16.2022: 46.667,00.

5.0410.100.470.00.13.2023: 106.667,00.

5.0410.100.481.00.16.2023: 53.333,00.

g)    Berrehun eta berrogeita zortzi mila zortziehun eta hogeita hamar euro (248.830,00 €) Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzeko proiektuak finantzatzeko (VIII. eranskina):

1.0410.100.745.00.02.2022: 13.800,00.

1.0410.100.770.00.03.2022: 83.630,00.

1.0410.100.781.00.02.2022: 41.400,00.

5.0410.100.745.00.02.2023: 11.000,00.

5.0410.100.770.00.03.2023: 66.000,00.

5.0410.100.781.00.02.2023: 33.000,00.

Laugarren.    Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.      

Nolanahi ere, dirulaguntzek gastu arruntak nahiz inbertsiokoak finantzatu ditzaketenez, jasotzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egokitzapenak izapidetuko dira, emango diren laguntzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egokitzearren.               

Bosgarren.    Erabaki honen bidez onetsitako oinarri arautzaileen aldaketak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sortuko dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, BI hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, aldez aurretik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoari espresuki erantzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egokitzat jotako beste errekurtso oro aurkeztu ahal izango da.           

Donostia, 2022ko maiatzaren 13a.—Segundo Díez Molinero, Departamentuko idazkari teknikoa. (3153)

I. ERANSKINA

2021eko ekainaren 15ean Diputatuen Kontseiluak onetsi zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 18an, 114 zk.) Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren dirulaguntzen oinarri arautzaile orokorren eta espezifikoen aldaketa.               

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren I. eranskineko oinarri arautzaile orokor hauek aldatu egiten dira eta honela jasota gelditzen dira:

11. oinarria.    Dirulaguntzak ordaintzea.

11.1.    Dirulaguntza, proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.            

11.2.    Hala eta guztiz ere, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, bermeen beharrik gabe, beharrezko finantzaketa gisara dirulaguntzari atxikitako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, aintzakotzat hartuta zer helburu duen laguntzak, proiektuen sustapen eta ekimen programa, horien xedea izanik garatzea lehiakortasun jasangarriko eta lurralde edo sektorekako harremanetako eredu berriak, halako prozesuak sortzen baitira epe luzeko ikuspegi batekin eta zuzeneko inpaktu bat izango dutenak pertsonen ongizatean eta lurraldearen iraunkortasunean, zeintzuen izaera esperimentalak zailtzen baitu eskuragarritasuna finantza erakundeen barruan, prozesu horiek berekin baitakarte gauzatze aldi luzeak, zeintzuentzat beharrezkoa baita finantzaketa edukitzea hasieratik, egingarri eta bideragarri egin dezan haien garapena eta diruz lagundutako proiektuak hasi ahal izateko funtsen beharra kontuan hartuta, proiektu gehienak irabazi asmorik gabeko erakundeek enpresa txiki eta ertainetan inplementatuak baitira, zeintzuek finantza zailtasun handiak baitituzte dirulaguntzaren helburuak garatzeko, eta kontuan harturik aurreko esperientzietan proiektuek izan duten gauzatze maila. Dena den, entitate onuradunak aurretik eskatu eta zurituko du ordainketa aurreratuaren beharra. Laguntzaren aurrerakinak proiektuari ekiten zaionean eta hasiera hori behar bezala egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira, betiere, aurrekontuetan baliabide nahikoa badago eta dirulaguntza osoaren % 60 gainditzen ez bada.

Halaber, dirulaguntzaren izaerak hala justifikatzen duenean, bigarren ordainketaren aurrerakina egin ahal izango da, % 25ekoa, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauzatze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.

11.3.    Salbuespen gisa, emandako dirulaguntza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa moduan, horretarako banku edo finantza erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena % 3 gehituta izango da.     

Abala indargabetu egingo da dirulaguntzaren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finantzarioz egiaztatzen denean, hain justu, 13. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

11.4.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin entitate onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko edota entitate laguntzaileekiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean. Hori dela eta, ordaindu baino lehen, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

11.5.    Ordainketa aurreratua eginez gero, entitate onuradunak pasibo gisa adierazi beharko du jasotako aurrerakina enpresaren kontabilitatean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharko dio aurrerakin horren itzulketa erabitzen duen ebazpenean horrela ezartzen bada.      

15. oinarria.    Ez betetzeak eta itzulketak.

15.1.    Entitate onuradunak ez badu betetzen oinarri hauetan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta aplikagarriak diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo baldintzetako edozein, dirulaguntza jasotzeko eskubidea erabat edo zati batez galduko du, eta dirulaguntza osorik edo zati batez itzuli beharko du, dagozkion berandutze interesak ordaintzeaz batera, aipatutako Foru Arauaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Osterantzean, honetatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak egokituko zaizkio, Foru Arau horretako 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ildotik.

15.2.    Ez betetzeak mailakatzeko, proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira. Horiek organo izapidegileak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.

15.3.    Borondatezko itzulketatzat jotzen da entitate onuradunak dirulaguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzultzeko prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:

Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Borondatezko itzulketa egiteko arrazoien azalpena.     

Tokia eta data.

Sinadura.

Eskaera hori jaso ondoren, Ekonomia Sustapeneko zerbitzuak ordainketa gutuna bidaliko dio, itzultzeko zenbatekoa eta dagozkion berandutza interesak adieraziz.

Aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifiko (programaren II. eranskina) hauek aldatu egiten dira eta honela jasota gelditzen dira:    

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira:

a)    Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.               

c)    EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.       

2.2.    Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7. oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.    Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta sozietate publikoak, 2.1 b) eta c) oinarrian ezarritako entitateak salbu.

2.4.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.5.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.6.    Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.7.    2.4, 2.5 eta 2.6 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.8.    Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

5. oinarria.    Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.    Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 25a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.    Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

5.3.    Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

5.4.    Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, kostu hautagarri gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

Enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifiko (programaren III. eranskina) hauek aldatu egiten dira eta honela jasota gelditzen dira:         

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira:

a)    Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.               

c)    EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.       

2.2.    Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7 oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.           

2.3.    Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta sozietate publikoak, 2.1 b) eta c) oinarrian ezarritako entitateak salbu.

2.4.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.5.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.6.    Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.7.    2.4, 2.5 eta 2.6 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.8.    Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

5. oinarria.    Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.    Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 25a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.    Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.    Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

5.4.    Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifiko (programaren IV. eranskina) hauek aldatu egiten dira eta honela jasota gelditzen dira:    

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako eta lankidetza edota laguntza formularen baitako enpresak.            

2.2.    Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden, aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7 oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.           

2.3.    Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta Sozietate publikoak.

2.4.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.5.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.6.    Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.7.    2.4, 2.5 eta 2.6 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.8.    Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

5. oinarria.    Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.    Barruko langileen kostuen gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.    Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.    Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifiko (programaren V. eranskina) hauek aldatu egiten dira eta honela jasota gelditzen dira:

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldintzak.

2.1.    Entitate onuradunak izango dira:

a)    Gipuzkoan kokatutako enpresak.

b)    Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta, klusterrak.               

c)    EAEn kokatutako enpresen elkarteak, enpresen elkarteen federazioak eta elkarteak, eta klusterrak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.       

2.2.    Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.7 oinarrian aipatzen den erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren adierazpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.    Ez dira entitate onuradunak izango: elkarteak, fundazioak, federazioak, eta, entitate eta sozietate publikoak, 2.1 b) eta c) oinarrian ezarritako entitateak salbu.

2.4.    Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuetan.            

2.5.    Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.6.    Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, abenduaren 28ko 14/2007 Legeak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.7.    2.4, 2.5 eta 2.6 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

2.8.    Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren eta deialdia ebatzi aurretik titulartasuna aldatzen bada, entitate eskatzailearen izaera galduko da.         

Aldaketa eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen egiten bada, entitate titular berriak eskaera berri bat egin beharko du.

5. oinarria.    Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.    Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 35a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.2.    Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

5.3.    Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

5.4.    Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu enpresa elkarte eta klusterren kasuan; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.

Ekonomia sortzailea balioesteko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifiko (programaren VI. eranskina) hauek aldatu egiten dira eta honela jasota gelditzen dira:

Garapen Jasangarriko helburuak (GJH) sustatzeko eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifiko (programaren VII. eranskina) hauek aldatu egiten dira eta honela jasota gelditzen dira:               

Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaile espezifiko (programaren VIII. eranskina) hauek aldatu egiten dira eta honela jasota gelditzen dira:              

5. oinarria.    Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

5.1.    Diruz lagunduko dira:

a)    Langileen kostu zuzenak, proiektuari lotutako lanetan ari diren neurrian (ikertzaileak, teknikariak, eta ikerketa lanetan aritzen diren beste langile batzuk, entitate eskatzailearen plantillakoak).

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

b)    Kontratuzko ikerketak, eskuratutako ezagutzek, eta, kanpoko iturrien baimen bidez, erabateko eskumen baldintzekin, lortutako patenteek eragindako kostuak, eta baita ere proiektura bideratutako aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostuak.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

c)    Kanpoko aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostua (entitate parte hartzaileetako langileak ez diren laguntzaileak, eta proiektuaren oso espezializatuak diren zatien azpikontratazioa barne), betiere kanpoko iturriei erosita, zerbitzu horiek ikerketarako soilik eta modu jarraian erabiltzeko baldin badira, ezagutza teknikoak eta ikerketa ezagutzak barne.        

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

d)    Lan horretarako akreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen azpikontratazioaren kostuak.

Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

e)    Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

f)    Kostu orokorrak edo zeharkakoak: zeharkako kostu gisa konputatuko da diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a.

g)    Lanabesen eta materialen kostuak, proiekturako erabiltzen diren neurrian; lanabesen eta materialen bizitza baliagarri osoa ez bada proiekturako erabiltzen, diruz lagungarritzat hartuko dira proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio kostuak, orokorrean onartutako kontabilitateko printzipioen arabera kalkulatutakoak.     

h)    Proiektutik zuzenean eratorritako ustiapen gastuak, material, hornidura eta antzeko produktuen kostuak barne.    

5.2.    Aurreko atalean aipatutako diruz lagungarriak diren gastuak 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, 2 eta 25 artikuluetan ezartzen duenaren arabera interpretatuko dira.

II. ERANSKINA

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen 2022ko deialdia.         

1.    Oinarri arautzaileak.

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programako dirulaguntzen oinarri arautzaileak Diputatuen Kontseiluak 2021eko ekainaren 15eko Akordioaren bidez onetsi ziren (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 114 zk., 2021eko ekainaren 18koa).             

2.    Eskaerak aurkeztea.

2.1.    Eranskin gisa jasotzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II., III., IV., V. VI., VII. eta VIII. eranskinetako 2. oinarria espezifikoan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateek.

2.2.    Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko ekainaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.             

3.    Jarduerak gauzatzeko epea.

Dirulaguntzaren xede diren jarduketak laguntza eskatu ondoren hasi behar dira, urte naturalaren barruan, eta 2023ko ekainaren 8rako amaitu behar dira.

4.    Ebazpena jakinarazteko bidea.

Dirulaguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena entitate eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

5.    Finantzaketa.

Deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzen zenbateko osoa 3.498.830,00 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2022ko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:     

a)    Milioi bat laurehun mila euro (1.400.000,00 €), aukerak eta gaitasunak balio alorretan eraldatzeko proiektuak finantzatzeko (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.08.2022: 455.903,00.

1.0410.100.481.00.05.2022: 109.097,00.

5.0410.100.470.00.08.2023: 641.785,00.

5.0410.100.481.00.05.2023: 193.215,00.

b)    Hirurehun eta berrogeita hamar mila euro (350.000,00 €), enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.10.2022: 142.784,00.

1.0410.100.481.00.02.2022: 32.216,00.

5.0410.100.470.00.10.2023: 148.750,00.

5.0410.100.481.00.02.2023: 26.250,00.

c)    Berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000,00 €), enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.09.2022: 116.000,00.

5.0410.100.470.00.09.2023: 134.000,00.

d)    Zazpiehun mila euro (700.000,00 €), ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak finantzatzeko (V. eranskina):

1.0410.100.470.00.16.2022: 202.500,00.

1.0410.100.481.00.09.2022: 202.500,00.

5.0410.100.470.00.16.2023: 147.500,00.

5.0410.100.481.00.09.2023: 147.500,00.

e)    Berrehun eta berrogeita hamar mila euro (250.000,00 €), ekonomia sortzailea balioesteko proiektuak finantzatzeko (VI. eranskina):

1.0410.100.470.00.14.2022: 82.365,00.

1.0410.100.481.00.03.2022: 32.635,00.

5.0410.100.470.00.14.2023: 101.250,00.

5.0410.100.481.00.03.2023: 33.750,00.

f)    Hirurehun mila euro (300.000,00 €), Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) sustatzeko eta enpresen balio sozial partekatua sortzeko proiektuak finantzatzeko (VII. eranskina):               

1.0410.100.470.00.13.2022: 93.333,00.

1.0410.100.481.00.16.2022: 46.667,00.

5.0410.100.470.00.13.2023: 106.667,00.

5.0410.100.481.00.16.2023: 53.333,00.

f)    Berrehun eta berrogeita zortzi mila eta zortzirehun eta hogeita hamar euro (248.830,00 €) Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzeko proiektuak finantzatzeko (VIII. eranskina):

1.0410.100.745.00.02.2022: 13.800,00.

1.0410.100.770.00.03.2022: 83.630,00.

1.0410.100.781.00.02.2022: 41.400,00.

5.0410.100.745.00.02.2023: 11.000,00.

5.0410.100.770.00.03.2023: 66.000,00.

5.0410.100.781.00.02.2023: 33.000,00.

6.    Urteko lehentasunak.

6.1.    Honako hauek dira 2022ko ekitaldian II. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:

ETEek garatzen dituzten edo haiek xedatutako proiektuak, batez ere enpresa txikiei.

Industria sektoreko eta industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresen proiektuak.

Enpresen eskaintza dibertsifikatzen duten eta balio katean kokatzen duten proiektuak.

Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.

Ekonomia zirkularrarekin, industria aurreratuarekin eta biozientzia-osasunarekin eta ekonomia sortzailearekin zerikusia duten proiektuak.

6.2.    Honako hauek dira 2022ko ekitaldian III. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:

— ETEek garatzen dituzten edo haiek hartzen dituzten proiektuak, batez ere enpresa txikiak.

Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.

Enpresa jardueraren jarraipena ahalbidetuko duen hausnarketa estrategikoa.

Kalitatezko enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.

6.3.    Honakoak dira 2022ko ekitaldian IV. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:        

ETEek garatutako planak, batez ere, enpresa txikiek.  

Industria sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.

Zenbait sektoreen hibridazioaren emaitza diren proiektuak.        

Guztira 30 pertsona batzen dituen enpresen multzoei buruzko proiektuak.

Enpresen arteko lankidetza prozesu berriak.

7.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran honako informazioa sartu behar da:

a)    Laguntza eskatzen duen entitatearen datuak.

b)    Dirulaguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplikatzeko aukera ematen duena.

c)    Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)    Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)    Eskuragarri dagoen azken Langileen Zerrenda Nominala-RNT edo/eta Langile autonomoen eta/edo bazkide kooperatibisten kasuan, RNT beharrean, dagokion Gizarte Segurantzaren edo antzeko entitatearen ziurtagiria, VIII. eranskinean izan ezik.        

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du egunean dagoela zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan. Horretarako, zuzenean eskatuko die datu horiek dagozkion organismo igorleei; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio, salbuespen gisa, dagokion dokumentazioa aurkeztea.

Eskaeran berariaz adierazi ahal izango dute egiaztapen automatikoaren aurka daudela; kasu horretan, Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako organo administratiboek emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko diutzte.

8.    Borondatezko itzulketa.

Onuradunak borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatuari 15. oinarri orokorrean zehazten den moduan.