3
TOKI ADMINISTRAZIOA

OÑATIKO UDALA

Haur eta Gazteria Departamenduak kudeatzen dituen programaren kontura emango diren diru laguntzen deialdia. BDNS (Identif.): 625481.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/625481).     

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 28an egindako bileran, besteak beste, ondoko erabakia hartu du:

Horrenbestez, Tokiko Gobernu Batzarrak, Haur eta Gazteria Batzordeak proposatuta, eta eztabaidatu ondoren

ERABAKITZEN DU

Lehenengo.

Onartzea jarraian ageri diren diru-laguntza lerro hauen oinarriak:

Gazte elkarte eta sormen diru-laguntzak. Diru-laguntza hauek jarraian zerrendatzen diren ataletan oinarrituko dira:                       

— Urteko programaketa - Elkarteen sustapena.

— Kultur sormena eta hedapena.

— Ez-ohiko jarduerak.

Bigarren.

— Onartzea aipatutako diru-laguntzen 2022ko deialdia.  

1.    Finantziazioa.

Dealdi honetan araututako diru-laguntza ekonomikoak emateko igorritako kredituaren zenbatekoa 1.0812.481.337.20.01.
2022 (00540) partidan zehaztutakoa izango da.

2.    2022ko urtean eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egunetara bukatuko da. Kultur sormena eta hedapenagatik eskatuko diren diru-laguntzen kasuan, deialdi beraren barruan epe bat gehiago egongo da: urriaren 15etik hasita, hogei egunekoa, hain zuzen (aurrekontuan dotaziorik balego).               

Oinarriak: Oñatiko Udaleko web orrian, Gaztelekuko Bulegoan edo Oñatiko Udaleko HAZ Bulegoan goizeko 7:30etatik 15:30etara jaso ahal izango da.

Azken xedapena.

Erabaki honen bidez onartutako oinarri arautzaileek eragina izango dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari.

Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko Gobernu Juntari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.       

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.

Oñati, 2022ko maiatzaren 9a.—Alkatea.           (2942)