3
TOKI ADMINISTRAZIOA

LEGORRETAKO UDALA

2022ko «udaleku irekietarako» begiraleak oposaketa-lehiaketa sistemaren bitartez kontratatzeko oinarriak eta deialdia onartzea.

2022ko maiatzaren 16ko 171/2022 Alkatetza Dekretu bidez Legorretako Udaleko «Udaleku irekietarako» begiraleak lehiaketa-oposaketa sistemaren bitartez kontratatzeko prozesua arautuko duten oinarriak onartzea eta dagokion deialdia egitea erabaki da.

Ebazpen honek administrazioaren bidea agortu du, eta horren aurka egiteko bi aukera ditu interesdunak; bata, berraztertze-errekurtsoa aurkeztea, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Legorretako Udal honen alkatearen aurrean; bestea, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea Donostiako Administrazioarekiko Auzi Epaitegiaren aurrean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Legorreta, 2022ko maiatzaren 16a.—Alkatea.  (3201)

2022ko «udaleku irekietarako» begiraleak kontratatzeko oinarri arautzaileak.

1.    Deialdiaren xedea.

Oinarri hauen helburua Legorretako Hezkuntza-Kultur sailak antolatzen dituen «Udako udaleku irekietarako» begiraleen aldi baterako lan kontratazioak, oposizio-lehiaketa sistemaren bitartez, egiteko deialdia arautzea da.       

Udaleku irekien helburu nagusiak honako hauek dira:     

— 3-12 bitarteko umeentzat, zehazki, Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleentzat, biak barne, gozamenerako aisialdia eskaintzea euskara, autonomia pertsonala, berdintasuna eta elkarbizitza, besteak beste, sustatuz (1. Programa).

— 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei, zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta 1. Batxilergoko ikasleei, irteerak, jarduerak eta txangoak eskaintzea (2. Programa).

Programen ezaugarriak honako hauek dira:

*  1. programan: Legorretako Udalak ezarriko du lanaldia, programaren beharrizanak kontuan hartuta; gutxi gorabehera, astelehenetik ostiralera, goizez.               

Aldi baterako lan-kontratuaren iraupena 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 29ra (biak barne) izango da, hau da, bost aste, 33 egun (4 ekainean eta 29 uztailean).

Dedikazioa % 71,42koa izango da (bost ordu egunean).

Gutxi gorabeherako ordainsari gordina 1.611,97 eurokoa da (2.160,03 euro, Gizarte Segurantzako gastuak barne), hau da, 1.286,72 euro hileko.

*  2. programan: Legorretako Udalak ezarriko du lanaldia, programaren beharrizanak kontuan hartuta; gutxi gorabehera honako modu honetan:

— Astean bi egunetan egingo dira irteerak eta jarduerak, eta zortzi orduko iraupena izango dute, gutxi gorabehera.

— Programatutako zortzi irteera edo jarduerak lau astez egingo dira (2022ko ekainaren 27tik uztailaren 22ra).

— Programa hau prestatzeko eta antolatzeko, hamasei ordu gehiago behar dira.

Gutxi gorabeherako ordainsari gordina 1.029,32 eurokoa da (1.866,31 euro, Gizarte Segurantzako gastuak barne).

Egin beharreko kontratua izango da Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 15.2 artikuluko (4. paragrafoko) aldi baterako kontratua produkzioaren inguruabarrengatik.

Lan kontratazioa programetan parte hartzen duten haur eta nerabe kopuruaren arabera egingo da.

2.    Prozesuan parte hartzeko baldintzak.

Onartua izateko eta, hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:

1.    Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo bestela, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.          

Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta bere ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

Aurreko paragrafoetan azaldutako atzerritarrez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak ere aurkeztu ahal izango dira.

2.    16. urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.    Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.

4.    Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko B-2 maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria izatea (Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea); den tituluaren jabe izatea; egiaztatu ezin bada, ahozko eta idatzizko proba bat egingo da hautaketa-epaimahaiko kideek xedatutako moduan.

5.    Funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.           

6.  Inolako administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.            

7.    Sexu- delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.       

Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira.

3.    Eskabideak aurkeztea.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuko da 2022ko maiatzaren 24an. Adierazi behar da zein den hautatutako programa (bata edo biak izan daitezke). Eskabideak, behar bezala beteta, toki hauetako batean aurkeztu behar dira:            

— Legorretako Udaleko erregistro orokorrean modu elektronikoan (www.legorreta.eus egoitza elektronikoaren bidez) edo presentzialaki (Kale Nagusia 12, 20250 Legorreta) 08:00etatik 14:00etara.

— Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.

Eskabide orria posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal ireki batean eraman behar da: Correoseko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Legorretako udaletxeko erregistroan.            

4.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

— Eskaera orriaren inprimaki normalizatua beteta (I. eranskina) (www.legorreta.eus egoitza elektronikoan zein Legorretako udaletxeko erregistro gaietan laguntzeko bulegoan eskuragarri egongo da).

— NANaren kopia.

— Eskatzen den tituluaren kopia.

— Eskaeran aipatutako merezimenduak egiaztatzen dituen agirien kopiak.

— Sexu-delituen ziurtagiria, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako datarekin.

Udala, une honetan, administrazioen artean datuak trukatzeko prozedurak izapidetzen ari da, eta ezin du bermatu interesdunek beste administrazio batzuek egindako dokumentuak ez aurkezteko duten eskubidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1d) artikuluan aurreikusitako prozedura honetan eskatzen direnak.              

Ondorioz, parte-hartzaile guztien berdintasuna bermatzeko, salbuespen gisa eskatzen da dokumentazio hori aurkeztea. 

2.    Lan-esperientzia ziurtatzeko kontratu laboralaren fotokopia aurkeztuko da edo erakundeak egindako ziurtagiria, eta bertan lanpostua eta iraupena era egokian jaso beharko da, bestela ez da kontuan izango.

Hautaketa-epaimahaiak nahi dituen egiaztapenak egin ahalko ditu.

5.    Izangaiak onartzea.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaituta, alkateak ebazpena emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda eta epaimahaiaren osaketa onartzeko.

Zerrenda hori egoitza elektronikoan (www.legorreta.eus) argitaratuko da.

Ondorengo izapideak eta iragarkiak, baita, egoitza elektronikoan (www.legorreta.eus) argitaratuko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1b) artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Behin-behineko zerrenda argitaratu eta ondorengo egunetik hasita, izangaiek erreklamazioak aurkeztu edo eskabideak zuzendu ahalko dituzte 2022ko ekainaren 1era arte.

Behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da, baldin eta erreklamaziorik edo zuzenketarik egiten ez bada. Erreklamazio edo zuzenketaren bat izanez gero, beste ebazpen baten bitartez onetsiko edo ezetsiko dira; eta halaber, ebazpen horren bitartez onartuko da behin betiko zerrenda, eta www.legorreta.eus egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.    Hautaketa-epaimahaia.

Hautaketa-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua:

— Jesus Maria Arrizabalaga Etxeberria, Legorretako Udaleko karrerako funtzionarioa.

1. mahaikidea:

— Ana Rosa Agirre Garmendia, Legorretako Udaleko karrerako funtzionarioa.

2. mahaikidea:

— Maria Jose Urretabizkaia Garro, Legorretako Udaleko karrerako funtzionarioa.

Epaimahaiko idazkaria:

— Ana Rosa Agirre Garmendia.

Epaimahaiak beste pertsona edo erakunde batzuen asistentzia ea aholkularitza izan dezake.

7.    Hautaketa prozesua.

1.    Oposizio-aldia: 60 puntu.

2022ko ekainaren 4an (larunbata), 09:00etan, proba bat egingo da: lehenengo epaimahaiko kideen aurrean erantzun alternatiboak emango dira, udalerriarekin zerikusia duten kultura orokorreko gaiei eta beste galdera orokor batzuei buruz. Erantzun ez-egokiak ez dira zigortuko.

Euskararen ezagutza egiaztatu ez duten eta azterketa hau euskaraz egin ez dutenek, froga hau amaitutakoan, idatzizko eta ahozko euskara-proba egingo dute epaimahaikideen aurrean.       

50 puntu edo gehiago lortzen dituzten pertsonek ez dute proba hau egin beharrik izango hurrengo hiru deialdietan.      

2.    Lehiaketa-aldia: 40 puntu.

1.— Formakuntza: 25 puntura arte.

Merezimendu hauek baloratuko dira:

*  Titulazio espezializatua: gehienez 14 puntu.

— Aisialdiko zuzendari titulua edo baliokidea: 9 puntu.

— Aisialdiko monitorearen titulua edo baliokidea: 7 puntu.

*  Ikasketak: puntuazioak metatu ahal izango dira.

— Magisteritza: puntu 1.

— Gizarte-hezkuntza: puntu 1.

— Pedagogia-psikologia: puntu 1.

— Animazio soziokulturala: puntu 1.

— Gizarte eta kirol arloko irakaskuntza eta animazioa: puntu 1.

— Gizarteratzea: puntu 1.

— Haur Hezkuntzako goi-mailako zikloa: puntu 1.

Gradu bikoitzetan: 2 puntu.

*  Prestakuntza-ikastaroak: gehienez 5 puntu emango dira.

Jolasei, aisialdiari, genero-berdintasunari, haurrei eta abarri buruzko prestakuntza-ikastaroak: gutxienez 10 orduko ikastaro bakoitzeko 0,5 puntu (10 ordutik beherako ikastaroak ez dira kontuan hartuko).

*  Euskara:

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoko C1 maila egiaztatzen duen titulua edo ziurtagiria (HE3/C1/baliokidea): 3 puntu.

*  Sorospen edo lehen sorospenen ziurtagiria edo titulua: 3 puntu.

2.— Lanbide-esperientzia: gehienez 15 puntu emango dira.            

— Ludoteka batean egindako lanak: 0,50 puntu lan egindako 6 hilabeteko (ez dira kontuan hartuko 6 hilabetetik beherako aldiak).

— Udaleku irekietan zuzendari-postuan izandako esperientzia: 0,30 puntu 15 eguneko.

— Udaleku itxietan zuzendari-postua izatea: 0,25 puntu 15 eguneko.

— Udaleku irekietan begirale gisa aritzea: 0,20 puntu 15 eguneko.

— Udaleku itxietan begirale gisa izandako esperientzia: 0,15 puntu, 15 eguneko.

— Aisialdiko taldeetan begirale lanak egiteagatik: puntu 1 urtean, gehienez ere 3 puntu.

8.    Izangaien zerrenda.

Hautagai bakoitzaren azken kalifikazioa hautaketa-prozesuan lortutako puntuazio guztiek osatuko dute.

Berdinketa gertatuz gero, ordena ezarriko da, hurrenez hurren irizpide hauek kontuan hartuta:

1.    Zuzendari edo begirale titulua.

2.    Hezkuntzarekin lotutako ikasketak.

3.    Lehen sorospenekin lotutako ziurtagiria edo titulua.

4.    Aisialdiarekin lotutako prestakuntza-ikastaroak.

5.    Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparruko (HE 3/EGA edo baliokidea) C1 ezagutza-maila egiaztatuta izatea.

Bi programetan izena emanez gero, hautagaiek komunikatuko dute zein den lehenetsitako programa lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.   

Hautaketa-epaimahaiak egoitza elektronikoa (www.legorreta.eus) argitaratuko du, lortutako puntuazioaren arabera, eta lan-kontratua onartzeko eta kontratatzeko proposamena egingo du.               

9.    Begiraleen betebeharrak.

Kontratatu honen ezinbesteko baldintzak izango dira UEMAk eta Oinherri elkarteak emango duten formazio-saioan parte hartzea eta programa prestatzera joatea, udaleku irekiak (1. eta 2. programak) hasi aurretik.

Ezarritako baldintzak ez betetzeak edo une bakoitzean indarrean dagoen Covid-19ari dagokionez osasun-protokoloa edo -araudia ez errespetatzeak automatikoki hautagaien zerrendatik kanporatzea ekarriko du. Era berean, oinarri hauetan ezarritako baldintza guzti-guztiak betetzen ez direla hautematen bada, horrek automatikoki izangaien zerrendatik kanporatzea ekarriko du.

Lanpostutik kanpo egonez gero, arrazoia edozein dela ere, idatziz jakinarazi beharko da, gertatu baino 48 ordu lehenago.             

Justifikatu gabeko lanpostu-absentziak eta osasun-araudia ez betetzea hutsegite oso larritzat zehatu ahal izango dira, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 96.b) artikuluaren 96. artikuluaren arabera. 

10.    Datu pertsonalen babesa.

Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Araudiak 2016ko apirilaren 27koak datu pertsonalen tratamendu eta datu horien zirkulazioa libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoak (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta datuen babesari buruz indarrean dagoen gainerako araudiak ezarritakoa betez, datu pertsonalak tratatuko dira eta Legorretako Udaleko langileen erregistro izeneko tamendu-jardueran sartuko dira.