3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZURKILGO UDALA

Aisialdia, kirola, kultura, hezkuntza, gaztetxo eta euskara inguruko ekintza interesgarriak finantzatzeko dirulaguntzen deialdia. BDNS (Identif.): 624752.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/624752).     

Lehenengoa.    Onuradunak.

Zizurkilgo pertsona fisikoak eta elkarte edo erakunde pribatuak, irabazi-asmorik gabe, jarduera hauek sustatzen dituztenak: denbora libreko jarduerak, kirol jarduerak, kultura, hezkuntza, gazteria eta euskara.

Bigarrena.   Xedea.

Denbora libreko, kiroleko, kulturako, hezkuntzako, gazteko eta euskarako jarduerak finantzatzea.

Hirugarrena.   Eskabideak aurkezteko modua, lekua eta epea.

Eskabidea eta dokumentazio osagarria telematikoki aurkeztuko dira Zizurkilgo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (eskatzailea pertsona fisikoa ez denean).  

Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2022ko maiatzaren 25era arte.

Laugarrena.   Justifikazioa.

Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epea 2022ko abenduaren 16an amaituko da.

Bosgarrena.   Finantziazioa.

Diru-laguntzen finantzaketa 2022ko ekitaldiko udal-aurrekontuko partida hauen kontura egotziko da:          

— 1 0400.481.341.00.01.2022 (Kirola): 13.100,00 euro.

— 1 0700.481.334.00.01.2022 (Kultura): 16.500,00 euro.

— 1 1600.481.335.00.01.2022 (Euskara): 2.200,00 euro.

Zizurkil, 2022ko maiatzaren 4a.—Iker Urruzola Aizpurua, alkatea. (2838)