3
TOKI ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO UDALA

2022. urtean emango diren irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. BDNS (Identif.): 624706.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/624706).     

Alkateak, 2022ko maiatzaren 4an emandako Dekretuaren bitartez ebatzi du dirulaguntza hauek emateko deialdia egitea:               

— Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak.

— Gizarte-zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako dirulaguntzak.

— Berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei dirulaguntzak.

— Kultura-entitateek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

— Bergarako kirol entitateei ohiko eta ezohiko jarduerak finantzatzeko laguntza edo dirulaguntza programa.

— Ingurumen-entitateek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko laguntza programa.

Horretarako baimendutako gastua honako hau da:

— 35.660,00 eurokoa 1 0500.481.230.20.01 2022 partidan, Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak emateko.               

— 35.660,00 eurokoa 1 0500.481.230.20.01 2022 partidan, Gizarte-zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako dirulaguntzak emateko.

— 6.000,00 eurokoa 1 0500.481.230.20.01 2022 partidan, Berdintasunaren aldeko ekintzak eta programak garatzeko elkarte eta taldeei dirulaguntzak emateko. 

— 46.116,00 eurokoa 1 3310.482.334.20.01. 2022 partidan, kultura elkarteei urteko egitarauak garatzeko dirulaguntzak emateko.

— 89.500,00 eurokoa 1 3320.482.341.00.01 2022 partidan, Bergarako kirol entitateei ohiko eta ezohiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntza emateko.               

— 1.500,00 eurokoa 1 2800.482.172.10.01 2022 partidan, Ingurumen-entitateek egiten dituzten urteko jarduerak finantzatzeko dirulaguntza emateko.               

Dirulaguntza hau eskatzeko epea 21 lanegunekoa da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Deialdiari buruzko informazio eta dokumentazio guztia BDNS webgunean, udalaren webgunean (www.bergara.eus) –herritarren zerbitzura atalean, dirulaguntzak azpiatalean– eta Bergarako Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuan egongo da eskuragarri.

Bergara, 2022ko maiatzaren 4a.—Gorka Artola Alberdi, alkatea.    (2836)