3
TOKI ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO UDALA

Berrikuntzarako diru laguntzak Tolosako enpresentzako. BDNS (Identif.): 623062.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/623062).     

Berrikuntzarako diru laguntzak Tolosako enpresentzako

Tolosako Udaleko Zinegotzi Delegatuaren erabakiaren estraktua, Tolosako udalerrian eta Apatta-errekan kokatuta dauden eta gehienez ere 50 langile dituzten enpresen garapen esperimentalei, prototipoen egintzari eta soluzio edota zerbitzu berritzaileei bultzada ematen dieten proiektuak, eta halaber, prototipo-soluzio eta/edo zerbitzu horien balioztapena egitea. Dirulaguntza horiek norgehiagokako erregimenaren bidez emateko 2022ko deialdia onartzen denekoa.               

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8 artikuluek diotenaren arabera, deialdiaren estraktua argitaratzen da, eta deialdiaren testu osoa «Base de Datos Nacional de Subvenciones» delakoan ikus daiteke: (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index) eta Tolosako Udalaren web orrian (www.tolosa.eus).       

Lehena.    Oinarri espezifikoak arautzen dituen deialdiaren xedea.

Tolosako udalerrian eta Apatta-Errekan kokatuta dauden eta gehienez 50 langile dituzten enpresen garapen esperimentalei, prototipoen egintzari eta soluzio edo zerbitzu berritzaileei bultzada ematen dieten proiektuak, eta halaber, prototipo-soluzio eta/edo zerbitzu horien balioztapena egiten bultzatzea.

Bigarrena.    Enpresa onuradunek Dirulaguntza eskuratzeko bete behar dituzten baldintzak.

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta ondasun-erkidegoek jaso ahal izango dituzte diru-laguntza hauek:

— Tolosan edo Apattaerrekan lantokiren bat izatea.        

— Azken 6 hilabeteetan 50 langile edo gutxiago izatea.   

— Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan diru-laguntzak jasotzea debekatzen duen egoeretako batean ere ez egotea.

— Enpresak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egon behar du.

— Zerga-betebeharrak egunean izatea Ogasunarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Tolosako Udalarekin.

Hirugarrena.    Eskabideak aurkezteko modua, lekua eta epea.

Modua:

— Eskabideak deialdi honi erantsitako eskabide-ereduaren arabera aurkeztu beharko dira, deialdi honen 8. artikuluan eskatutako dokumentazioarekin batera.

— Eskabideak zuzenean edo ordezkaritza zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatzen duten pertsonek sinatuko dituzte.

— Eskatzaileak bere datu pertsonalak kontsultatzeari uko egiteko eskubidea baliatu ahal izango du, eskabide-ereduan berariaz adierazita. Interesdunak bere datu pertsonalak kontsultatzeari uko egiteko eskubidea baliatzen badu, aurkakotasun hori justifikatu beharko du.

Lekua:

Eskabidearen eta dokumentazio osagarriaren aurkezpena telematikoki Tolosako Udaleko erregistro elektronikoan egingo da, (ez da onartzen posta elektronikoz bidalitako eskaerarik). Hala ere, eskabideen aurkezpena arautzeko, Administrazio-Prozeduraren 2015/39 Legeko 16.4 artikuluan xedaturikoa hartuko da aintzat.  

Aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 30 egun naturaleko epean amaituko da.           

Laugarrena.    Egikaritzeko epea eta ekintzen justifikazioa.

Egikaritzeko epea:

Diruz lagunduko diren ekintzek urte naturalaren barnean hasi behar zuten, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta amaituko dira urte bereko abenduaren 31rako.

Justifikazioa:

Justifikazioa aurkezteko epea hilabetekoa izango da, proiektua egiteko epea amaitzen denetik hasita, Tolosako Udalaren eta haren erakunde publikoen dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz, eta beranduenera ere 2023ko urtarrilaren 31n bukatuko da.

Bosgarrena.    Dirulaguntzak emateko prozedura.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da; Tolosako Udalaren eta bere erakunde publikoaren dirulaguntzen Ordenantza Orokorrean aurreikusitakoa.      

Seigarrena.    Proiektuak baloratzeko irizpide eta balioespena.

Proiektuak era honetan baloratuko dira:

A)    Proiektuaren justifikazio-memoria, 10. artikuluan agertzen diren atalak sartuta dituela: 25 puntu.

B)    Baloratuko da Proiektuak ze lotura duen Euskadiko Zientzia eta Teknologiako Planarekin, eta zehazki, lehentasunezko arlo eta teknologiekin: 15 puntu.

— Biozientzia eta Osasuna.

— Energia.

— Fabrikazio aurreratua.

— Elikadura.

— Ekosistemak.

— Giza habitata.

— Industria kultural, sortzaile eta digitalak.

C)    Proiektuak eragiten du enpresaren lehia-hobekuntzan, produktu berriak sortuta edo merkatu berrietan sartuta: 10 puntu.

D)    Proiektuak eragiten du enpresaren lehia-hobekuntzan prozesuetan eta/edo bere produktuen hobekuntzan: 10 puntu.             

E)    Proiektuaren alderdi berritzailea: 13 puntu.

F)    Proiektuaren plangintza: 6 puntu.

G)    Proiektuaren kalitatea, behar diren baliabideen eta proposatutako helburuen arteko koherentzia: 10 puntu.

H)    Proiektuak genero ikuspegia kontuan hartzea: 5 puntu.

I)    Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria: 3 puntu.

J)    Plantillan aldi-baterako kontratuak % 20 baino gutxiago izatea: 3 puntu.

Zazpigarrena.    Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

2022. urterako 15.000 euroko kreditua ezarri da 1100.481.
01.430.00 partidaren kargura.

Eskatzaile bakoitzari eman dakiokeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, deitutako zenbatekoaren barruan, ezingo da izan proiektuaren kostuaren % 75 baino handiagoa, ezta hiru mila eurotik (3.000,00 €) gorakoa ere.

Zortzigarrena.    Dokumentazioa.

1.    Eskaera-imprimakia, behar bezala beteta.

2.    Diruz lagundu behar den proiektuaren memoria.

3.    Proiektuaren aurrekontua.

4.    Gizarte Segurantzak egindako lan bizitzaren txostena eta kontratu finkoen kopurua zehazten duen enpresaren ziurtagiria.      

5.    Hala badagokio, Bai Euskarari eta/edo Bikain ziurtagiria.

Bederatzigarrena.    Justifikatzeko kontu erraztua.

Dirulaguntza justifikatzeko justifikazio kontu erraztua erabiliko da.

Hamargarrena.    Organo eskudunak Dirulaguntza emateko prozedura instruitu eta ebazteko.   

— Instrukzioa.

Emakida honen prozeduraren jardunbidea Tolosako Udalaren Garapen Ekonomiko eta Enpleguaren Sustapenerako Azpisailari dagokio, zeinak betetako espedienteen ebaluazioa eta azterketa egin ondoren, eta 2022. urterako dagoen aurrekontua bukatu arte, dagozkion txostenak egingo dituen eta egindako ebaluazioaren emaitzak zehaztu haietan. 


— Balioespena:

Herritarren arloko informazio-batzordeari dagokio eskabideak baloratzea, saileko arduradunak emandako txostenean oinarrituta. Balorazio era ebazpen-proposamena organo eskudunari aurkeztuko zaizkio, honek onar ditzan.              

— Ebazpena:

Zinegotzi delegatuak egingo du, une bakoitzean Udalaren antolaketa administratiboan indarrean dauden eskumenen eta eskuordetzen arabera.            

Hamaikagarrena.    Ebazpenaren edukia eta jakinarazteko epea.

Dirulaguntza emateko ebazpenak adierazi beharko du zer enpresari ematen zaion eta zer zenbateko duen.

Prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez ere 6 hilabetekoa izango da, eskabidea egin den egunetik kontatuta, Tolosako Udalaren eta bere Erakunde Publikoen dirulaguntzen Ordenantza Orokorraren 25.5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Tolosa, 2022ko apirilaren 26a.—Begoña Tolosa Mendia, zinegotzi ordezkaria.               (2575)