DEBAKO UDALA
Debako gazteen
aisialdirako lonjak arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena.
Debako gazteen
aisialdirako lonjak (gazteen lonjak) arautzen duen ordenantzaren
behin-behineko onespena jendaurrean egon den bitartean ez denez alegaziorik
aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, eta argitaratzen da horren testu
osoa, Toki Araubidearen Oinarriak arau tzen dituen Legearen 70.2 artikulua
aplikatuz.
Deba, 2022ko
apirilaren 8a.—Gilen Garcia Boyra, alkatea.
(2285)
Debako gazteen
aisialdirako lonjak (gazteen lonjak) arautzen duen ordenantza.
ARRAZOIEN AZALPENA
Azkeneko urteetan
gazteentzako lonja kopuruak nabarmen egin du gora Debako udalerrian. Gazteak
geroz eta gehiago elkartzen dira etxebizitzetako edo bestelako eraikinetako
beheko solairuetako lonjetan aisialdiaz gozatzera.
Hala ere, batzuetan,
gazteek lonja horiek erabiltzeak, zenbait ondorio ekartzen ditu eta gatazkak
sortzen dira lonjetako erabiltzaileen eta etxebizitzetako bizilagunen
artean, zaratagatik, garbitasun faltagatik, pertsonak etengabe sartu eta
irteten direlako, etab.
Horrez gain, kasu
askotan, lonjaren edo lonjen alboko eraikinek ez dituzte egiturazko baldintza
egokiak betetzen, ez eta oinarrizko garbitasun edota segurtasun baldintzak
ere.
Toki Araubidearen
Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak bizilagunen behar eta
nahiak asetzeko eskumenak ematen dizkie Udalei, eta zehazki, 25.2.m)
artikuluak aisialdia sustatzeko eskumenak ematen dizkie udalerriei.
Era berean,
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak, 17.1.33
artikuluan, Udalei establezimendu publikoak eta jolas-jarduerak antolatzeko
eta kudeatzeko eskumena ematen die.
Beraz, lonjak zein
baldintzetan erabili behar diren arautzeko Ordenantza behar da, gazteek
ondo pasatzeko duten eskubidea eta bizilagunek lasai egoteko eta atseden hartzeko
duten eskubidea uztartzeko, bai eta instalazioen eta lonjen segurtasun baldintzak
bermatzeko ere.
I. TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1.
artikulua. Helburua.
Ordenantza honen
helburua hauxe da: testu bakar baten jasotzea gazteen aisialdiko lonjek bete
behar dituzten gutxieneko baldintzak eta eskakizunak, gutxieneko
segurtasun- eta higiene-baldintzak errespetatzeko, eta lonjak darabiltenentzat
eta kokatuta dauden eraikineko bizilagunentzat gogaikarritasun eta
arrisku-mota guztiak saihesteko.
2.
artikulua. Definizioa.
Ordenantza honen
ondorioei dagokienez, aisialdirako lonjatzat hartuko dira, irabazi- asmorik
gabeko jardueretarako erabiltzen den esparru oro, bereziki gazteek beraien
aisialdi denboran eta topaleku legez, elkartzeko eta batzeko erabiltzen
dituztenak, baina merkataritza entitateek eta elkarte gastronomikoek egiten
dituzten jarduerak izateke, eta udalak hala sailkatzen dituenak Ordenantza
honetan jasotako baldintzak betetzen dituztenean.
3.
artikulua. Aplikazio-eremua.
Ordenantza honek
Deba udalerriko bizitegi zein industria izaerako hirilurretan kokatuta dauden
aisialdirako lonjetan izango du eragina. Gaur egun dauden lonjei zein
etorkizunean irekiko direnei ezarriko zaie.
4.
artikulua. Kanpoan uzten diren jarduerak.
Ordenantza honen
aplikazio eremutik kanpo geratzen dira familia-ospakizunak edo izaera pribatu
hutsekoak. Lan, erlijio, politika edo sindikalgintza arloko jarduerak egiten
diren lonjen kasuan, beste araubide zehatzagorik izan ezean, subsidiarioki Ordenantza
honen xedapenen arabera arautu daitezke.
Arautze honen
erregulaziotik kanpo geratzen dira berariaz, ostalaritzako jarduerak eta
establezimenduak, hala nola tabernak, kafetegiak edo jatetxeak, txoko
gastronomikoak eta jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jarduerei buruzko, otsailaren
23ko 10/2015 Legearen eranskineko III.B puntuan zerrendatutako jarduera
guztiak, 11.b puntuan jasotakoa izan ezik.
5.
artikulua. Ordenantzaren hartzaileak.
Honako hauek dira
Ordenantza honen hartzaileak:
a) Gazteak:
Lonjen erabiltzaile gisa. Ordenantza honen bidez gazte erabiltzaileen
eskubideak eta betebeharrak ezagutarazi nahi dira.
b) Auzotarrak:
Lonja dagoen eraikineko bizilagunak edota eraginpean egon daitezkeen alboko
eraikinetako bizilagunak. Ordenantza honen bidez jarduera honen ondorioz sor
daitezkeen gatazkak murriztu eta bizilagunek atsedenerako duten eskubidea
bermatu nahi da.
c) Lonjetako
jabeak: Lonjek Ordenantza honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituztela
ziurtatu beharko dute.
d) Guraso
edo tutoreak: adin txikiko erabiltzaileen guraso edo tutoreek, adin txikikoen
jardueren ondorioen erantzule zibilak izan daitezkeen heinean, Ordenantzaren
berri izan behar dute.
II. TITULUA
LONJEN AZPIEGITURA ETA ERABILPEN BALDINTZAK
6.
artikulua. Lonjek bete beharreko baldintzak: gutxieneko
azpiegitura.
1. Lonja
eraikin baten beheko edo erdi-sotoko solairuan kokatuta egongo da eta bide
publikora zuzeneko sarrera-irteera eduki beharko du, ataritik edo eremu
komunitarioetatik ez da sarbiderik onartuko.
2. Lonjak,
gutxienez, honako ezaugarriak izango ditu:
a) Gutxienez,
2,50 m-ko altuera librea.
b) Lonjaren
fatxadak, luzeran, 3 m baino gehiago izango ditu eta, gutxienez, 0,90 m-ko
orri-zabalerako atea edukiko du. Kanpora irteteko ateak erraz irekitzeko
modukoa izan behar du, eta ez da onartuko ate lerragarririk, oinezkoentzako
aterik gabeko garaje-aterik, ez eta ate-funtzioa betetzen duen pertsianarik
ere. Pertsiana izanez gero, irekita egon beharko da lonjaren okupazio-aldian.
c) Fatxada
zarpiatuta eta margotuta egongo da, inguruarekiko begirune eta txukuntasun baldintzak
errespetatuz.
d) Uraren
eta energia elektrikoaren hornikuntza aparteko kontratuetan bideratuko dira.
Ezinbestekoa izango da Gipuzkoako Urak agentziaren oniritzia izatea eta
indarrean dagoen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako
instalakuntza dela jasotzen duen Industriako Buletina eguneratuta edukitzea.
e) Lonjetan
lehen sorospenetarako botikin bat egon beharko da.
f) Komuna:
Lonjek komuna izan behar dute. Aireztapen naturalik ez badu aireztapen
mekanikoa izango du teilatura, eta azken hau ezin bada lortu, fatxadara. Ur
korrontea, konketa eta komunontzia izango ditu.
g) Su
itzalgailu homologatua: ABC motakoa (6 kg), sarrera-irteera atetik gertu
egongo da eta lurretik gehienez ere 1,70 m-ko altueran. Lonja bakoitzak, gutxienez,
100 m² bakoitzeko, 15 m-ko ibilbide bakoitzeko eta solairu bakoitzeko,
su-itzalgailu bat izango du. Lonjan dauden su-itzalgailuek mantentze
kontratua izango dute.
h) Berogailua:
elektrikoa izan beharko da, eta entxufeak gainerako lonjarekiko independentea
izango den diferentziala eduki beharko du.
i) Larrialdi-argia:
lonjaren gela guztietan egon beharko da.
j) Galarazita
dago elektrikoak ez diren bestelako argiztatze moduak erabiltzea.
k) Ikusteko
moduko tokiren batean lonjaren planoa ipintzea gomendatzen da.
3. Lonjaren
edukiera ezin da 2 m²-ko pertsona bat baino gehiagokoa izan. Lonjaren gehieneko
edukiera adierazten duen kartela jarri beharko da, ikusteko moduko toki batean.
4. Artikulu
honetan aurreikusi ez den guztian, Ordenantzaren gainerako ataletan
ezarritakoa beteko da, eta, halakorik ezean, Eraikuntzako kode Teknikoan eta
aplikatzekoa den sektoreko gainerako araudian ezarritakoa.
7.
artikulua. Lonjei eskatzen zaien gutxieneko
isolamendu akustikoa.
1. Lonja
guztiek egin beharko dituzte, gutxienez, 55 dezibelioko isolamendu akustikoa
lortzeko beharrezkoak diren egokitze-lanak, dagokion instalatzailearen
aldeko txostenarekin.
2. Lonjetan
sortutako zaratagatik auzotarren kexa sortzen den unean, Udalak kontrol
akustikoko ekipo bat jarriko du.
8.
artikulua. Erantzukizun zibileko asegurua.
Lonjek erantzukizun
zibileko aseguru poliza izan beharko dute, gutxienez 150.000 euroko arrisku
estaldurarekin, lonjan gerta daitekeen edozein ezbeharrei aurre egiteko, bai
lonjaren erabiltzaileak eta beren ondasunak, baita hirugarrenak babesteko ere.
9.
artikulua. Kontratua.
Ordenantza honetan
araututako xederako erabiltzen diren lonja guztiek alokairu edo lagapen
kontratu bat eduki behar dute, lonjaren jabeak eta lonjaren erabiltzaileek
sinatuta. Erabiltzaileak adin txikikoak izanez gero, dokumentua euren
gurasoek edo legezko tutoreek sinatu beharko dute.
10.
artikulua. Erabilerari eta segurtasunari buruzko
xedapen orokorrak.
1. Horrelako
lonjak erabiltzea erabakitzen duten gazteek Ordenantza honetan eskatzen
diren baldintzak onartu eta beteko dituzte.
2. Erabilpenerako
xedapen orokorrak dira:
a) Lonja
bakoitzeko bi pertsona izendatuko dira ordezkari eta solaskide gisa, eta
honako datu hauek emango dizkiote Udalari: izen-abizenak, posta elektronikoko
helbidea eta telefono-zenbakia, edozein arrazoirengatik Udala haiekin
harremanetan jar dadin (herritarren kexak, abisuak, bileretarako deialdiak,
zehapen-espedienteak,…).
b) Eskola-orduetan
ez da onartuko lonjan 16 urtetik beherako pertsonak egotea.
c) 18
urtetik beherakoek ezingo dute lonjetan alkoholik edota tabakorik kontsumitu.
d) Lonja
hauetan ezingo da gazteen aisialdiarekin zuzenean lotuta ez dagoen jarduerarik
garatu, ez eta auzokideentzat gogaikarriak, sexistak, debekatuak edota
eraikinaren segurtasuna arriskuan jartzen duten jarduerarik ere. Halaber,
debekatuta dago kanpoko jendeari produktuak saltzea.
e) Istripu
arriskuak gutxitzeko eta lonjaren funtzionamendu egokia bermatzeko,
beharrezkoa izango da erabiltzaileek, urtero, higiezina Lonjen Udal
Erregistroan inskribatu eta hurrengo egunetik aurrera, Udalean honako agiri hauek
aurkeztea:
— Erantzukizun
zibileko aseguruaren polizaren ordainagiriaren kopia.
— Su-itzalgailuen
urteko berrikuspenaren ziurtagiriaren kopia.
Era berean, erabiltzaileek
Ordenantza honetan eskatzen diren datuetan eta/edo dokumentuetan aldaketarik
gertatuz gero, erabiltzaileek Udalari jakinarazi beharko diote.
f) Debekatuta
dago lonjan animaliak bakarrik uztea eta inoiz ezingo dute gaua bertan pasa.
Animalien portaerak auzokoen lasaitasuna oztopatu ez dezan, erabiltzaileek
beharrezko neurriak hartu beharko dituzte. Inola ere ezin izango dira egon
lonjatan arriskutsuak izan daitezkeen animaliak.
3. Erabiltzaileek
honako segurtasun neurriak errespetatu beharko dituzte:
a) Debekatuta
dago produktu sukoiak biltzea, zein material piroteknikoa erabiltzea.
b) Debekatuta
dago eta ezingo da sukalderik, laberik, frijigailurik edo plantxarik jarri,
ez eta kea araztea edo erauztea behar duen beste etxe tresnarik ere, lonjak
kea ateratzeko hodi esklusiborik ez badu. Hodia jarri ahal izateko Udalari
dagokion baimena eskatu beharko zaio.
c) Gazte
lonjek ezingo dute ohiko egoitza edo etxebizitza izaera izan erabiltzaileentzat,
eta ezingo dira erabili bertan gaua egiteko.
11.
artikulua. Garbitasuna eta higienea.
1. Lonjaren
erabiltzaileek gutxieneko batzuk betetzen direla bermatu beharko dute,
lonjaren ordenari eta garbitasunari dagokionez, eta lonjaren higiene-baldintzen
erantzule izango dira.
2. Ez
da zaborrik pilatzea onartuko, ez lonjaren barruan, ez eta kanpoan ere.
Erabiltzaileek hondakinak biltzeko udal-araudia bete beharko dute.
3. Garbigunera
eraman beharko dira kendu behar diren altzari edo tresna handi guztiak, edo
Udaleko tresnak biltzeko zerbitzura deitu.
4. Lonja
behar bezala aireztatuta egon beharko da uneoro.
12.
artikulua. Zarataren kontrola.
1. Lonjaren
erabiltzaileek, hots-kutsadura murrizteko eta bizilagunei eragozpenak
ekiditeko, ez dute honako hau egingo:
a) Lonjetako
ateak edota leihoak eten gabe irekita edukitzea.
b) Kanpoan
gehiegizko zaratarik sortu: hala nola motorrek, autoek eta horrelakoek
sortutakoak.
c) Lonjaren
kanpoaldean hainbat pertsona biltzearen ondoriozko zarata etengabeak sortzea
(oihuak, txistuak, ahots altuak, kantak,…).
d) Lonjaren
berezko jarduerak egin atarian edo kanpoan.
e) Aulkiak,
mahaiak eta zaratak eta bibrazioak transmititzen dituzten bestelako tresnak
arrastratzea eta mugitzea.
f) Etxetresna
elektrikoak instalatzea zaratarik eta bibraziorik ez transmititzeko
beharrezko neurriak hartu gabe.
g) Lonjako
ateak eta leihoak 23:00tik aurrera irekita egotea, eta soinu tresna bat piztuta
dagoen aldiro itxiko dira.
h) Ezingo
da lonjan 65 dBtik gorako igorpen bolumena duen telebista, irrati edo
musika-aparaturik ipini, lonjak horretarako behar bezalako isolamendu
akustikorik ez badu. Edozein kasutan, tresna hauek sarrerako atetik eta
leihoetatik urrun jarriko dira.
2. Erabiltzaileek
zorrotz errespetatu beharko dituzte lonja irekitzeko ordutegi hauek:
a) Igandetik
ostegunera, gaueko 23:30etik aurrera lonjak itxi egingo dira eta ez dute inongo
jarduerarik izango. Lonjaren erabiltzaileen artean, adin txikiko gazteak
badaude, ixteko ordutegia 22:30ak izango da.
b) Ostiral,
larunbat eta jaiegun bezperetan lonja 01:30ak arte irekita egon daiteke.
Lonjaren erabiltzaileen artean, adin txikiko gazteak badaude, ixteko
ordutegia 23:30ak izango da. Herriko jaietan ordutegi hori bi orduz luzatuko
da.
c) Ordenantza
honetan arautzen diren aisialdirako lonjetan ez da izango jendea bilduko
lukeen inongo jarduerarik goizeko 10:00ak baino lehen. Nolanahi ere, 11:00ak
baino lehen ezingo da musika-ekipamendurik eta antzekorik martxan jarri.
d) Igandetik
ostegunera, gaueko 22:00etatik goizeko 10:00ak bitartean lonjetako ate eta
leihoak itxita egon beharko dira, eta 23:00etatik 10:00ak bitartean ostiral,
larunbat eta jai egun bezperetan.
e) 22:00etatik
aurrera (igandetik ostegunera arte) eta 23:00etatik aurrera (ostiral, larunbat
eta jaiegun bezperetan) musika itzali eta tresna soinuak ahalik eta gehien jaitsiko
dira. Herriko jaietan ordutegi hori bi orduz luzatuko da.
f) Ordutegia
ez errespetatzeagatik, zarata ateratzeagatik edo funtzionamendu arauak ez
betetzeagatik salaketa egiaztatuak egonez gero, ordutegi berezia ezarri ahal
izango zaie arauak hautsi dituzten lonja erabiltzaileei, bai eta diziplina
araubidean agertzen diren neurri zuzentzaile edo zigorrak ere; arazoaren
larritasunaren arabera, gazte lonja ixteko erabakia ere hartu ahal izango da.
3. Dezibelioen
mugak:
a) Igandetik
ostegunera:
— 10:00etatik
22:00etara, zarata-maila 65 dBA-tik behera mantenduko da.
— 22:00etatik
aurrera, zarata-maila 55 dBA-tik behera mantenduko da.
— Nolanahi ere,
lonjaren gainean dagoen etxebizitzan inoiz ez da 30 dBA-ko inmisio- maila
gaindituko gaueko ordutegian (23:00etatik aurrera), ezta 40 dBA-koa ere eguneko
ordutegian.
b) Ostiral,
larunbat eta jai-bezperak:
— 10:00etatik
24:00etara, zarata-maila 65 dBA-tik behera mantenduko da.
— 24:00etatik
aurrera, zarata-maila 55 dBA-tik behera mantenduko da.
— Nolanahi ere,
lonjaren gainean dagoen etxebizitzan inoiz ez da 30 dBA-ko inmisio-maila
gaindituko gaueko ordutegian (23:00etatik aurrera), ezta 40 dBA-koa ere eguneko
ordutegian.
c) Herriko
jaiak, inauteriak eta Urtezahar gaua:
— 10:00etatik
24:00etara, zarata-maila 75 dBA-tik behera mantenduko da.
— 24:00etatik
02:00etara, zarata-maila 65 dBA-tik behera mantenduko da.
— 02:00etatik
aurrera, zarata-maila 55 dBA-tik behera mantenduko da.
— Nolanahi ere,
lonjaren gainean dagoen etxebizitzan inoiz ez da 30 dBA-ko inmisio-maila
gaindituko gaueko ordutegian (23:00etatik aurrera), ezta 40 dBA-koa ere eguneko
ordutegian.
III. TITULUA
LONJA LONJEN UDAL ERREGISTROAN INSKRIBATZEA
13.
artikulua. Aurretiazko komunikazioa edo eskaera.
1. Ezingo
da jarduera hasi aldez aurretik jardueren aurretiko eskaera formalizatu ez bada
eta lonja Udal Erregistroan inskribatu ez bada.
2. Jardueren
aurretiazko eskaera formalizatzeko, udaletxean aurkeztu beharko da, honako
agiriekin batera:
a) Lonjen
deskripzio-memoria, honako hauek barne hartzen dituena:
— Gelen eskalako
planoa, bakoitzaren erabilerak eta azalerak adierazita.
Planoan adieraziko
da hornidura elektrikoaren, su-itzalgailuen, larrialdietako argien,
sarbide-ateen, biraketa norabidearen eta zabaleraren kokapena, bai eta leihoen
kokapena ere.
— Gehieneko
edukieraren kalkulua, Ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.
— Erantzukizun
zibilaren aseguru-poliza duela frogatzen duen egiaztagiria, Ordenantza
honetan ezarritako baldintzetan.
— Lonjaren arduradun
eta jardueraren titular gisa diharduten pertsonen datuak. azaldu behar dira.
Jardueraren
titularra adin txikikoa den kasuetan, arduradun gisa bere gurasoak edo
tutoreak jarriko dira, beraien adostasuna jasota.
b) Zuzenean
etxebizitza bat gainean duten lonjen kasuan, lonjak Ordenantza honetan
ezarritako isolamendu akustikoa duela egiaztatzen duen txostena, instalatzaileak
egina.
c) Lonjaren
instalazio elektrikoaren ziurtagiri baimendua.
Aurkeztutako
dokumentazioa eskatutakoa ez bada, hamar eguneko epea emango da akatsak zuzentzeko,
errekerimendua egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Adierazitako epean
aurkezten ez bada, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu
egingo da.
14.
artikulua. Gazte Lonjen Erregistroan izena emateko
eskabidea.
1. Ordenantza
hau indarrean jartzen den egunean dauden lonja guztiek edo ondoren sortuko
direnek Gazte Lonjen Erregistroan izena emango dute. Horretarako, Alkateari
bidaliko zaio eskaera eta bertan, ondorengo datuak aipatu beharko dira:
a) Lonjaren
erabiltzaileen izen-abizenak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta
harremanetarako telefonoa. Eta hauek adinez txikiak izanez gero, bere
gurasoena edo tutoreena.
Edozein kasutan,
erabiltzaileak 14 urte baino nagusiagoak izan beharko dira, eta gutxienez,
erabiltzaileen hiru laurdenak bere ohiko bizitokia Deban izan behar dute.
Erabiltzaileen
artean, bi udalaren aurrean arduradun eta solaskide moduan identifikatuko
dira.
b) Lonjaren
jabearen datuak: izen-abizenak eta telefonoa.
c) Lonjaren
kokalekua eta deskribapena: kalea eta zenbakia, azalera osoa eta atalkako
azalera (bainugela, biltegia,...). Segurtasun neurriak jarrita dauden guneen
planoa eta zehaztapena.
d) Lonjaren
jabetza egiaztatuko duen dokumentua edo alokairuaren kontratua.
e) Jabearen
aitorpen erantzulea, esanaz Ordenantzaren eta hortik eratorriko diren erantzukizunen
jakinaren gainean dagoela.
f) Erantzukizun
zibileko aseguruaren kopia.
Eskabidea sortuko
den lonja baterako denean, erantzukizun zibileko aseguruaren aurrekontua
aurkeztu beharko da. Azkenean erabilera baimena lortzen baldin bada, aste
beteko epean aurkeztu beharko da erantzukizun zibileko aseguruaren kopia.
2. Aurkeztutako
dokumentazioa eskatutakoa ez bada, 10 eguneko epea emango da akatsak zuzentzeko,
errekerimendua egin eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epean aurkezten
ez bada, eskaeran atzera egin dela ulertuko da, eta artxibatu egingo da.
3. Dokumentazio
guztia aurkeztu ondoren, Udalak behar diren egiaztapenak egingo ditu lonjak
Ordenantza honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituen ala ez
zehazteko, eta. gehienez ere. hilabeteko epean erabakiko du lonja Lonjen Udal
Erregistroan inskribatzea komeni den ala ez.
4. Lonjak
bi taldetan sailkatuko dira, erabiltzaileen adinaren arabera:
A taldea: Adin txikikoek
gobernatutako lonjak.
B taldea: Adin
nagusikoek gobernatutako lonjak.
Lonja berean erabiltzaile
adin txikiko eta adin nagusikoak badaude, lonja A taldean sailkatuko da.
5. Inskripzioa
egin ondoren, Udalak inskripzioa egiaztatzen duen ziurtagiria entregatuko du.
Bertan, lonjaren talde sailkapena, irekiera-itxiera ordutegia eta
edukiera-muga adieraziko da.
Ziurtagiri hori lonjaren sarreran jarri
beharko da, ikusteko moduko toki batean.
6. Lonjaren
jarduera Udal Lonjen Erregistroan inskribatzen denetik aurrera baino ezingo da
hasi.
7. Udalak ez du
inskribatuko lonja, baldin eta Ordenantza honetan jasotako gutxieneko baldintzak
bermatzen dituen dokumentazioa aurkezten ez bada, edo alderdien artean
adostutakoari dagokionez ez ohiko egoeraren bat atzematen bada.
8. Lonja erabiltzeari
uzten bazaio, Udalari jakinarazi beharko zaio.
15.
artikulua. Jardueran aritzeko baimenaren iraungitzea.
Lonjak inongo jarduerarik egiteke sei
hilabete jarraian egiten baditu, arrazoia edozein izanda ere, eten horrek
jardueran aritzeko baimenaren iraungitzea ekarriko du.
Berriro jarduerari ekin nahi izanez gero,
hasi baino lehen aurretiazko komunikazio berri bat aurkeztu beharko da.
Lonjaren baldintzak eta aplikatzekoa den araudi teknikoa aldatzen ez
badira, agiri edo dokumentu teknikoak ez dira berriro aurkeztu beharko.
16.
artikulua. Erregistratu gabeko lonjak.
Bidezko izan daitezkeen bestelako zigorrak
baztertu gabe, lonja batek Ordenantza honek ezartzen dituen baldintzak ez
dituela betetzen jakindakoan, honako neurriak hartuko dira:
a) Lonja
erregularizatu badaiteke, erantzuleei eskatuko zaie haren egoera
erregulariza dezatela. Horretarako, gehienez ere, hiru hilabeteko epea emango
zaie, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik. Horrez gain, lonja itxi
ahal izango da, baldin bada.
Epe horretan lonja kautelaz ixteko agindua
eman ahalko da, hori egokitzat jotzen bada, interesdunei aurrez entzunda.
b) Lonja
erregularizatzea ezinezkoa baldin bada, Ordenantza hau betetzen ez duelako,
lonja itxi egin beharko da, interesdunei aurrez entzunda.
IV. TITULUA
DIZIPLINA ARAUBIDEA
17.
artikulua. Ikuskapen- eta kontrol-jarduera.
1. Lonjen eta
instalazioen ikuskapena, eta bertan burutzen diren jarduerena, udal funtzionarioek
burutuko dute. Ikuskapena egiten duten funtzionarioak agintaritzaren agentetzat
hartuko dira ondorio guztietarako.
Horretarako, udaleko zerbitzu teknikoek
behar besteko ikuskaritzak egingo dituzte instalazioen funtzionamendu egokia
egiaztatzeko eta, hala badagokio, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen
direla egiaztatzeko.
2. Ikuskaritzak
egin ondoren akta bat idatziko da beti, eta irregulartasunaren edo arau-
haustearen arrazoi izan daitezkeen gertaeren deskribapena egingo da. Era
berean, akta horretan, lonjaren arduradunak aurkezten dituen alegazioak jaso
beharko dira. Aipatutako akta ikuskaritza egiten duen pertsonak eta lonjaren
arduradunak sinatu beharko dute.
3. Lonjaren
erabiltzaileak behartuta egongo dira udal-langileei ikuskapenak erraztera.
18.
artikulua. Arau-hausteak.
1. Ordenantza
honetako xedapenen aurkako egite edo ez-egiteak, arau-hauste arin, larri eta
oso larritzat tipifikatzen dira.
2. Arau-hauste
arinak izango dira:
a) Ordenantza
honetan jasotako betebeharrak ez betetzea, higienean, segurtasunean edo
herritarren lasaitasunean eragin larririk ez badute.
b) Altzariak
kalera ateratzea.
c) Araudian
baimendutako gehieneko zarata maila gainditzea.
d) Ate edo
leihoak ez ixtea, zaratak areagotuz eta auzokoak molestatuz.
e) Auzokoen atsedena
eragozten duten zarata edota bibrazioak sortzea.
f) Lonjan eta
inguruan gutxieneko garbitasuna eta higienea ez zaintzea.
g) Animaliak
lonjan bakarrik uztea.
h) Zehaztutako
ordutegiak ez betetzea.
i) Lonjaren
sailkapen-taldea eta gehieneko edukiera adierazten dituen udal ziurtagiria ez
izatea leku ikusgai batean.
j) Ordenantza
honen beste edozein arau haustea, falta larritzat edo oso larritzat jo ez
dena.
3. Arau-hauste
larriak izango dira:
a) Baimendutako
gehieneko edukiera gainditzea.
b) Araudian
baimendutako gehieneko zarata maila gainditzea, auzokoak larriki gogaituz.
c) Berogailu
sistemei dagokienez, eskatutako baldintzak ez betetzea.
d) Urtebeteko
tartean hiru falta arin egin izana.
e) Datuak ezkutatzea
edota jardueraren jabeei eskatutako datuak eman nahi ez izatea.
f) Hautemandako
gabeziak zuzentzeko Administrazioak egindako errekerimenduak ez betetzea.
g) Arau-hauste
arinak bezala jasotakoak, pertsonei, haien ondasunei edo ingurumenari
arrisku, kalte edo eragozpen larriak eragiten dizkietenean eta ordenamendu
juridikoa urratuz egiten direnean.
h) Su-itzalgailuaren
instalazioa funtzionamendu-baldintza onean ez edukitzea.
i) Lonjen Udal
Erregistroan alta eman izanaren udal-ziurtagiria manipulatzea, faltsutzea
eta/edo aldatzea.
j) Hurrengo
zenbakian aurreikusitako arau-hausteetako edozein, bere izaera, abagune edo
zirkunstantziagatik oso larritzat kalifikatzeko modukoa ez denean.
4. Arau-hauste
oso larriak izango dira:
a) Lonjak
Ordenantza honen arabera behar duen azpiegiturazko baldintza minimoak ez
izatea.
b) Indarrean
dagoen erantzukizun zibileko asegururik gabe jarduera aurrera eramatea.
c) Udalaren
ikuskatzailetza lanari era aktiboan nahiz pasiboan oztopoak ipintzea.
d) Lonjak irekitzea,
haietan funtsezko aldaketak egitea eta jarduera aldatzea, lonjen Udal
Erregistroan inskribatu gabe eta eskatutako neurriak erregularizatu gabe.
e) Urtebeteko
epean 3 arau-hauste larri egitea.
f) Lonjaren
jarduera debekatzeko eta eteteko ebazpenak ez betetzea.
19.
artikulua. Zehapenak.
a) Arau-hauste
arinak eginez gero, 750 euro arteko isuna ipiniko da eta ezingo da lonja
okupatu astebeteko eta hilabete arteko epean.
b) Arau-hauste
larriak eginez gero, 751 eurotik 1.500 eurora bitarteko isuna ipiniko da eta
ezingo da lonja okupatu hiru hilabete eta urtebete bitarteko epean.
c) Arau-hauste
oso larriak eginez gero, 1.501 eurotik 3.000 eurora bitarteko isuna ipiniko da
eta lonja epe mugagabean itxiko da, gutxienez urtebeterako.
20.
artikulua. Zehapenak zehaztea.
Zehapenak zehazteko
eta ezartzeko, kontuan hartuko dira arau-hauslearen erantzukizuna eta
arau-haustea egitean gertatzen gainerako inguruabarrak, eta, bereziki, honako
hauek:
a) Partikularrei
eragindako kalteen izaera eta zenbatekoa.
b) Arau-haustea
gizartean duen eragina.
c) Garatutako
jarduerak sortutako arriskua.
d) Intentzionalitatea
edo errepikapena egotea.
e) Araudiaren
kontra lortutako onura.
f) Zehapen-espedientea
amaitu aurretik eska daitezkeen konponketa-neurriak hartzea.
g) Arau-haustearen
gaitzespen-mailan eragin dezakeen beste edozein, aringarri edo astungarri
gisa.
21.
artikulua. Erantzuleak.
1. Erantzuleak
izango dira, dolu, erru edo zabarkeria hutsagatik, Ordenantza honetan
tipifikatutako ekintza edo ez-egiteetan erortzen diren pertsona fisiko edo
juridikoak, eta, zehazki:
a) Lonjen
jabeak.
b) Erabiltzaileak.
c) Erabiltzaileen
gurasoak edo tutoreak, haiek adingabeak badira.
2. Lonja
gaizki erabiltzeagatik edo gaizki jokatzeagatik egindako arau-hausteen erantzule
izango dira erabiltzaileak. Adingabeak badira, haien gurasoak edo tutoreak
izango dira erantzule.
3. Lonjak
Ordenantza honetan ezarritako eskakizunak betetzen ez baditu, lonjaren jabeak
erantzungo du.
22.
artikulua. Organo zehatzaile eskuduna.
Alkatetza izango da
zehatzeko organo eskuduna, kasuan kasuan dagozkion jarraipen-batzordeak
egitearen ondorioz lortzen den balorazioari kalterik egin gabe.
23.
artikulua. Preskripzioa.
1. Ordenantza
honetan aipatzen diren arau- hauste arinak sei hilabeteko epean preskribatuko
dira, bi urteko epean larriak eta hiru urteko epean oso larriak.
Preskripzio epe hori
egintza burutzen denetik hasita zenbatuko da, edo kaltea detektatzen
denetik, baldin eta kaltea berehalakoa ez denean.
2. Zehapen
arinak sei hilabeteko epean preskribatuko dira, bi urteko epean larriak
eta hiru urteko epean oso larriak.
Preskripzio epe hori
zehapena irmo bihurtzen denetik hasita zenbatuko da.
24.
artikulua. Behin-behineko neurriak.
1. Zigor-espedientea
irekitzeko aginpidea duten organoek, edozein unetan, behin-behineko zenbait
neurri har ditzakete, beti ere arrazoiak eskainiz, baldin eta neurri horiek
beharrezkoak eta egokiak badira balizko erabakiaren eraginkortasuna ziurtatzeko,
arau-hausteen ondorioek bere hartan jarraitzea eragozteko eta pertsonen eta
ondasunen segurtasuna bermatzeko.
Hona hemen har
daitezkeen neurriak:
a) Jarduera
aldi baterako bertan behera uztea, bere osotasunean edo zati batean, edo haren
ordutegia murriztea.
b) Pertsonentzako,
establezimenduetarako edo instalazioetarako behin-behineko segurtasun neurriak
hartzea, jarduerarekin zerikusia duten elementuak -arrisku-iturri direnak edo
eragozpenak sortzen dituztenak- erretiratzea edo behin-behinean zigilatzea.
c) Lonja
berehala ixtea, hogeitalau orduz.
2. Berehalako
arrisku bat hautematen denean, neurri horiek hartu ahal izango dira aldez
aurretik entzun beharrik izan gabe.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehen xedapen
gehigarria.
Udalak Ordenantza
honetan araututakoaren arabera baimena duten lonjen erregistro berezia sortuko
du, eta bertan azalduko dira arduradunen eta erabiltzaileen datu pertsonalak
eta lonjen ezaugarri deskriptiboak.
Bigarren xedapen
gehigarria.
Ordenantza honetan
ezarritako araubidea bete beharrekoa izango da, hargatik eragotzi gabe
gainerako administrazio publikoek beren eskumenak baliatuz egin ditzaketen
jarduerak.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Xedapen iragankorra
bakarra.
Ordenantza honek
bere aplikazio-eremupean dauden lonja guztiak araupetzen ditu, jarduerari
hasiera zein unetan eman zioten kontuan hartu gabe.
Sei hilabeteko epea
ezartzen da Ordenantza hau indarrean sartzen denetik aisialdirako lonjen erabilera
erregularizatzeko.
Horretarako, Ordenantza
hau indarrean sartu aurretik jardunean egon eta baimenik ez duten lonjek erantzukizunpeko
aitorpena aurkeztu beharko dute epe horretan, Ordenantzaren 14. artikuluan
eskatutako gainerako agiriekin batera, eta era berean, Ordenantza honetan
jasotako zehaztasun guztiak bete beharko dituzte.
AZKEN XEDAPENA
Azken xedapen bakarra.
Ordenantza hau
indarrean sartuko da bere testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.