MUTRIKUKO UDALA
Iragarkia
Tokiko Gobernu Batzarrak,
2022ko apirilaren 6an egindako bilkuran kirol alorrean Mutrikuko Udalak
dirulaguntzak emateko programa arautzeko 2022 ekitaldiari dagozkion
oinarriak onartu zituen.
Kontuan harturik
adierazitako oinarriak, dirulaguntza honi dagokion deialdia burutzen da
eskariak aurkezteko epea irekiz.
Mutriku, 2022ko
apirilaren 8a.—Alkatea. (2279)
Kirol alorrean
Mutrikuko Udalak dirulaguntzak emateko programa arautzeko oinarriak. 2022ko
deialdia
ATARIKOA
Mutrikuko Udalak
azken urteetan bezala, bere eskuduntzen baitakoa den kirolaren sustapena aintzakotzat
hartuz 2022. urtean dirurik irabazteko asmorik gabeko kirol elkarteei,
norbanakoei eta zenbait kirol jarduera burutzeko elkartzen diren pertsona
fisikoei dirulaguntzak emateko oinarrien programa bat aurrera eramateko
beharra ikusi du. Honen helburua, adierazitako eskuduntzaren garapen eta
exekuzio moduan Mutrikuko udalerrian kirola eta soin jarduerak suspertzea da
gizartearen onura orokorra lortzera bideratuz.
Lehena. Xedea.
Deialdi honen
helburua Mutrikuko udalerriko dirurik irabazteko asmorik gabeko kirol
elkarteei, norbanakoei eta zenbait kirol jarduera burutzeko elkartzen diren
pertsona fisikoei dirulaguntzak emateko oinarriak arautzea da, 2022an
Mutrikuko udalerrian kirola eta soin jarduerak suspertzeko. Jarduera hauek,
beti ere, bat egin behar dute Mutrikuko Udalaren Kirol Politikaren helburuekin.
Dirulaguntzak
ondorengo lerroetan eskatu ahal izango dira:
a) Mutrikuko
Kirol erakunde eta taldeen jarduerak.
b) Herrikirolak.
Herri kiroletako modalitateak egitea.
c) Banakako
kirolarien jarduerak.
Bigarrena. Finantziazioa.
Mutrikuko Udalak
dirulaguntza lerro hauek finantzatzeko 39.500,00 €ko kopurua jaso du 2022
ekitaldiko 1100.481.01.
341.00 aurrekontu aplikazioan.
Hirugarrena. Irizpide
orokorrak.
Dirulaguntza
borondatezkoa eta behin-behinekoa da eta berau emateak ez du Udala derrigortuko
hurrengo deialdietan ere ematera.
Dirulaguntza lerro
bakoitza ematerakoan ondorengo irizpide orokorrak izango dira kontutan:
a) Kirol
elkarteen ohiko jarduerak:
— Elkarteen
egituraketa maila, dimentsioa, egonkortasuna, eta kalitatea.
— Atal teknikoetan,
barne antolakuntzakoetan eta administratiboetan ahalmena eta kalitatea.
— Euskararen
tratamendua.
— Herritar guztiei
zuzenduriko Aisialdi edo Guztiontzako Kirolaren inguruan eginiko jarduerak
edo urteko programa.
— Eskola kirola bultzatzeko
ikastetxeekin gauzaturiko elkarlana.
— Herri Kiroletako
modalitateak egitea.
b) Herri
Kiroletako modalitateak egitea:
— Kirol elkartearen
maila (lehiaketa maila), dimentsioa, egonkortasuna, eta kalitatea.
— Atal teknikoetan,
barne antolakuntza eta administratibo ahalmena eta kalitatea.
— Euskararen
tratamendua.
— Urteko Jarduerak:
Programa eta Finantziaketa (sarrerak eta gastuak).
— Udalarekin
elkarlana.
c) Banakako
kirolarien jarduerak:
— Kirolariaren maila
(lehiaketa maila), dimentsioa, egonkortasuna, eta kalitatea.
— Atal teknikoetan,
barne antolakuntza eta administratibo ahalmena eta kalitatea.
— Euskararen tratamendua.
— Urteko jarduerak:
Programa eta finantziaketa (sarrerak eta gastuak).
— Udalarekin
elkarlana.
Laugarrena. Erakunde
edo pertsona onuradunak.
Oinarri hauen bidez
arautzen diren dirulaguntzak ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsona
fisiko edota juridikoek eskatu ahal izango dituzte:
a) Kirol
elkarteen jarduerak:
— Araudiaren arabera
eratuta eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta Erakundeen Erregistroan
inskribatua.
— Identifikazio
Fiskaleko Kodea eta betebehar fiskalak egunean izatea.
— Egoitza Mutrikun
izatea.
— Klub edo elkarte
eskatzaileak aurrera eramango duen jarduera, Mutrikuko Udal Kirol Politikari
inongo oztoporik sortu gabe, honen helburu eta egiturarekin bat etortzea.
— Eskaera eta
eskaera epeei dagokien baldintzak betetzea.
— Euskarari
dagokionez, Udal Ordenantzetan zehaztutakoa betetzea.
— Mutrikuko Kluben
Batzordean partehartzea.
b) Herri
Kiroletako modalitateak egitea:
Laguntza lerro hau
herrikirol modalitateak egiten dituzten herriko kirol elkarteeai zuzenduta
dago. Betebeharreko baldintzak Mutrikuko udalerrikoa izatea eta udalerriaren
izenean aritzea da eta kontuan hartuko diren inguruabarrak ondokoak dira:
— Kirol elkartearen
edo banakakoaren maila (lehiaketa maila), dimentsioa, egonkortasuna, eta
kalitatea.
— Atal teknikoetan,
barne antolakuntza eta administratibo ahalmena eta kalitatea.
— Euskararen
tratamendua.
— Urteko jarduerak:
Programa eta finantzaketa (sarrerak eta gastuak).
— Udalarekin
elkarlana.
c) Banakako
kirolarien jarduerak:
Laguntza lerro hau
banakako kirolariei zuzenduta dago. Eskatzen den baldintza udalerriko
hiritarra izatea da.
— Kirolariaren maila
(lehiaketa maila), dimentsioa, egonkortasuna, eta kalitatea.
— Atal teknikoetan,
barne antolakuntza eta administratibo ahalmena eta kalitatea.
— Euskararen
tratamendua.
— Urteko jarduerak:
Programa eta finantzaketa (sarrerak eta gastuak).
— Udalarekin
elkarlana.
Kirolari batek
praktikatzen duen kirola gauzatzeko elkarterik ez badago udalerrian, baina
beste udalerri batean aritzen bada lerro honen baitan barnebilduko da, beti
ere udalerrian bertan aritzeko borondatea erakutsi badu aurretik.
Bosgarrena. Eskaeren
aurkezpena.
Dirulaguntza hauen
eskaerak, deialdia Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasita
hilabeteko epean aurkeztu beharko dira.
Pertsona fisikoek,
Mutriku Udaletxeko erregistroan, edo telematikoki www.mutriku.eus helbidean aurkez
ditzakete eskaerak. Halaber, Herri-Administrazioen Administrazio Prozedura
Ekidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan ere aurkez
daitezke. Pertsona juridikoek (elkarteak), soilik telematikoki
www.mutriku.eus orriko tramiteak-erregistro elektronikoa ataleko helbidean
aurkez ditzakete eskaerak.
Hala ere, ez ohiko
kirol jardueren kasuan eskaera gutxienez ekimena burutu baino hilabete
lehenago egin beharko da eta formakuntza sustatzekotan, ikastaroa hasi baino
15 egun lehenago.
Eskaerekin batera
ondorengo agiriak ekarri beharko dira:
a) Kirol
elkarteen jarduera.
• Lehen
aldiz eskatzen duten kirol talde edo elkarteak:
— Eusko Jaurlaritzako
kirol elkarte edo erakundeen erregistroan erroldatuta daudeneko agiria.
— Elkartearen edo
erakundearen estatutuak.
— Orain arte
burututako jardueren txostena: helburuak, giza eta material baliabideak, etab.
— Erakundearen
ordezkariaren NANaren fotokopia.
— Identifikazio
Fiskalerako Kodearen fotokopia.
• Kirol
talde edo elkarte guztientzat:
* Dirulaguntza
eskatzen den urterako jardueren txostena:
— Urte honetarako
helburuak.
— Ekintzen
egutegia.
— Talde kopurua eta
maila.
— Kirolarien
zerrenda, dagokion federazioak emanda.
— Antolaketa lanetan
parte hartuko duten pertsona kopurua eta bakoitzaren funtzioak.
— Teknikari eta
zuzendari lanetan dauden pertsonen zerrenda, dagokion federazioak emanda.
— Diru sarrera eta
gastuen aurrekontua.
— Elkartearen ekintza
eta jardueren zabalkundea edo hedapena.
— Azkeneko asanblada
orokorraren akta.
— Bazkideen
zerrenda; izen, abizenak eta adina.
* Herritar
guztiei zuzenduriko Aisialdi edo Guztiontzako Kirolaren inguruan antolaturiko
ekintza kopurua eta hauen partaidetza datuak: mutrikuar kirolarien zerrenda,
adina eta sexua adieraziz.
* Teknikarien
titulazio ofizialaren fotokopia.
* Eskola
kiroleko programa garatzeko ikastetxeekin sinatutako hitzarmena.
* Aurreko
urtean edo denboraldian beste erakunde pribatu edo publikoren batetik jasotako
edo hitzartutako dirulaguntzak behar bezala egiaztatuta. Dirurik jasotzen
ez badu, zinpeko aitorpena.
b) Herri
Kiroletako modalitateak egitea.
• Lehen
aldiz dirulaguntza eskatzen duten kirol talde edo elkarteak:
— Eusko Jaurlaritzako
kirol elkarte edo erakundeen erregistroan erroldatuta daudeneko agiria.
— Elkartearen edo
erakundearen estatutuak.
— Orain arte
burututako jardueren txostena: helburuak, giza eta material baliabideak, etab.
— Ordezkariaren
NANaren fotokopia.
— Identifikazio
Fiskalerako Kodearen fotokopia.
• Kirol
talde edo elkarte guztientzat:
* Diru
laguntza eskatzen den urterako jardueren txostena:
— Urte honetarako
helburuak.
— Ekintzen
egutegia.
— Talde kopurua eta
maila.
— Kirolarien
zerrenda, dagokion federazioak emanda.
— Antolaketa lanetan
parte hartuko duten pertsona kopurua eta bakoitzaren funtzioak.
— Teknikari eta
zuzendari lanetan dauden pertsonen zerrenda, dagokion federazioak emanda.
— Diru sarrera eta
gastuen aurrekontua.
— Elkartearen ekintza
eta jardueren zabalkundea edo hedapena.
— Azkeneko asanblada
orokorraren akta.
— Bazkideen
zerrenda: izen, abizenak eta adina.
c) Banakako
kirolarien jarduerak.
— Eskatzailearen
NANaren fotokopia.
— Lizentziaren
fotokopia.
— Kirolariaren maila
(lehiaketa maila), dimentsioa, egonkortasuna, eta kalitatea.
— Atal teknikoetan,
barne antolakuntza eta administratibo ahalmena eta kalitatea.
— Euskararen
tratamendua.
— Urteko Jarduerak:
Programa eta finantziaketa (sarrerak eta gastuak).
— Beste erakunde
publiko eta/edo pribatuetatik jasotako edo horiekin hitzartutako dirulaguntzak,
behar bezala justifikatuta.
— Laguntzarik jaso
ezean, zinpeko aitorpena.
— Udal baliabideen
eskaera, hala behar izanez gero; instalakuntzak, bestelako materiala…
— Herritar guztiei
zuzenduriko Aisialdi edo Guztiontzako Kirolaren inguruan antolaturiko ekintza
kopurua eta hauen partaidetza datuak; mutrikuar kirolarien zerrenda, adina eta
sexua adieraziz.
— Teknikarien
titulazio ofizialaren fotokopia.
Seigarrena. Baloratzeko
irizpideak.
1. Aurkeztutako
proiektuen arabera Kirol Batzorde Informatzaileak eskaerak aztertu eta
ebaluatuko ditu eta honek erabakiko ditu lehentasunak eta eman beharreko
zenbatekoak.
Ondoren, txostena
egingo da behin betiko erabakia hartzeko eta jarraian Tokiko Gobernu Batzarrari
igorriko zaio aztertu eta erabakia onar dezan.
2. Dirulaguntzak
emateko kontuan hartuko diren datuak eskariarekin batera ekarri beharreko txostenetan
jasoko dira:
a) Kirol
elkarteen ohiko jarduerak.
a.1. Ebaluaketa
egiteko puntuaketa.
1. Kirol
elkarteen egitura: % 40.
Elkarteen
egituraketa maila, dimentsioa, egonkortasuna, eta kalitatea.
1.1. Lizentzia
kopurua. % 25.
Aurtengo
denboraldian taldean federatutako kirolari mutrikuarren kopurua eta
ezaugarriak:
— 18 urtetik gorako
gizonezkoak eta emakumeak: puntu 1.
— 18 urtetik
beherako neskak eta mutilak: 3 puntu.
— Kirol Eskolatako
(futbola edo zesta) umeek: puntu 1.
Lehiaketan parte hartzen
ez duten kirolariak (adib: mendia, txirrindularitzan konpetitzen ez duten
zikloturista lizentzia dutenak…) osatzen duten 3ko taldeek pertsonako bat
bezala hartuko da kontutan. Elkarte bakoitzak beren modalidadeko federazioak
sinaturiko kirolari federatuen zerrenda aurkeztu beharko du beste agiriekin
batera.
— Kanpokoak diren kirolariak:
0,5 puntu.
Puntualki, aurrez
Kirol Batzordeak oneritzia eman beharko duelarik, taldea osatzeko
zailtasunak dituen elkarteak, lehiaketan parte hartzeko ateratzen dituen
lizentziak kontabilizatu ahal izango dira konpetizioan parte hartzen ez duen
kirolariak bezala. Horrela, lehiaketan parte hartzen ez duten kirolariak
(adib: mendia, txirrindularitzan konpetitzen ez duten zikloturista lizentzia
dutenak…) osatzen duten 3ko taldeek pertsonako bat bezala hartuko da
kontutan.
1.2. Autofinantziaketa
maila. % 15.
Udalaren dirulaguntzak
guztizko aurrekontuarekiko suposatzen duen portzentaia sarrerak kontutan
izanda:
1. %
100: 100 puntu.
2. %
99: 99 puntu.
3. %
98: 98 puntu.
4. …
5. % 0:
0 puntu.
2. Kualifikazio
teknikoa: % 10.
Atal teknikoetan,
barne antolakuntzakoetan eta administratiboetan kalitatea sustatu beharko
dute.
Teknikari edo
entrenatzaile kopurua, maila eta zein talde gidatzen duten.
— Soin Hezkuntzan
lizentziatuak: 10 p.
— Kirol Jarduera
fisikoak gidatzeko teknikariak: 7 p.
— Goi mailako
teknikariak (entrenatzaile nazionalak): 7 p.*
— Erdi mailako
teknikariak (lurralde mailako entrenatzaileak): 5 p.*
— Oinarrizko
teknikari edo monitoreak kopurua (gaztetxo mailako entrenatzaileak): 3 p.*
— Erantzukizun
teknikoak eta bestelako prestakuntza ez-ofiziala dituzten pertsonako
(monitoreak, entrenatzaileak, etab.): p. 1.
— Bestelako
teknikari kopurua: medikuak, fisioterapeutak, masaialariak, prestatzaile
fisikoak…: p. 1.
— Bestelako funtzioak
betetzen dituzten pertsona kopurua; «botilleroak», mantenu arduradunak e.a.:
p. 1.
— S.H. Lizentziatuak,
Goi eta Erdi mailako kirol teknikariak, kadete eta jubeniletan aritzen badira
hauen puntuaketa 1,5egatik biderkatuko da.
Goi, erdi eta
oinarrizko kirol teknikarien puntuaketak, kirol titulazioen lege berriaren (RD
1913/1997) arabera ateratako titulazioei dagokie. Beraz egungo titulazioen
puntuaketak hauek dira:
— Goi mailako
teknikariak (entrenatzaile nazionalak): 4 p.
— Erdi mailako
teknikariak (lurralde mailako entrenatzaileak): 3 p.
— Oinarrizko
teknikari edo monitoreak kopurua (gaztetxo mailako entrenatzaileak): 1,5 p.
Talde bakoitzeko
kualifikazio maila altuena duen pertsonaren puntuazioa hartuko da kontutan.
Kualifikazio
teknikoa puntuatzerakoan aktiboan elkartean lanean diarduten entrenatzaile,
ofizialak edo teknikariak izan beharko dute.
Kirol modalidade batek
kirol titulazio homologaturik ez duenean aztertuko da entrenatzaile edo
teknikari lanetan dagoenak ze experientzi eta espezializazioa duen
puntuaketa emateko bidean.
Horrela, Danok Bat
Pelotazale Elkartea kasu berezi bezala hartuta, D. Jon Iñaki Mendizabal Barrenetxea
entrenatzaileak 7 p. bezala kontabilizatzea adostu da bere ibilbide
profesionala eta espezializazio teknikoa kontutan izanda.
3. Euskararen
Tratamendua: % 8.
Bere jarduera
esparruan euskara erabiltzeko egindako ahalegina, bai Udalarekin dituen
harremanak (ahoz zein idatziz) kontutan izanda zein jendaurreko
komunikazioetan (kartelak, oharrak, deialdiakm, e.a).
— Ahalegina gutxienekoa
bada, 0 puntu.
— Ahalegina erdi
mailakoa bada, 2 puntu.
— Ahalegina berezia
eta guztiz euskalduna bada, 8 puntu.
4. Udal
eta ikastetxeekin elkarlana. % 30.
Mutrikuko Kirol
Zerbitzuekin eta ikastetxeekin (eskola kirola) lankidetza kopurua eta
inplikazio maila.
4.1. Mutrikuko
kirol zerbitzua: % 15.
Udaleko programan
partaidetza eta laguntza maila: Guztiontzako kirola…
Herritar guztiei
zuzenduriko Aisialdi edo Guztiontzako Kirolaren inguruan eginiko jarduerak
edo urteko programa.
Mutrikuar guztiei
zuzenduriko kirol-aisialdi jarduera kopurua, eta iraupena:
— Antolatzen den
ekitaldi edo ekintza bakoitzarentzako puntu bat.
— Aste bat edo gutxiago
irauten duten jarduera bakoitzeko: 5 p.
— Aste bete baino
gehio, eta 5 hilabete baino gutxiago irauten duten jarduera bakoitzeko: 15
p.
— 5 hilabete baino
gehio irauten duten jarduera bakoitzeko: 20 p.
4.2. ikastetxeak:
eskola kirola: % 15.
Eskola Kiroleko
programan partaidetza eta laguntza maila.
Programan ez
partehartzea: -20 p.
Aldian behingo laguntza
edota hitzarmenik gabea: 10 p.
Ikastetxeekin
laguntza hitzarmena bidez parte hartzea urteko programan: 30 p.
Programaren barruan
buruturiko entrenamendu saio edo partidu bakoitzeko: p. 1.
5. Lehiaketa
eremua. % 12.
5.1. Taldeen
lehiaketa eremua % 5.
Talde bakoitzak
lehiaketa ofizialetan izandako lehiaketa esparruagaitik:
— Lurralde mailakoa:
10 p.
— Erkidego mailakoa:
20 p.
— Estatu mailakoa:
30 p.
— Nazioarte
mailakoa: 40 p.
Banakako kirol
modalitateetako klubei ezartzeko baremoa, ekipo kolektibo gisa hartuko da zortzi
kirolari banakakoak osatutako taldea eta talde kiroletan erabili den baremo
bera ezarriko da.
Zortzi lagun baino
gutxiagoko taldea balitz, edota metatuak zortzi kirolariko taldea gainditzen
badu baina ezbada iristen zortziko talde bat osatzera, lehiaketa esparru
bakoitzerako jarritako puntuazio marjina proportzionala izango da.
5.2. Desplazamenduak
kirolariko.
Jardunaldi bakoitzeko
garraioa hartzen da kontutan. % 5.
Ordainduko da
garraioa kirolariko x km x jardunaldiko.
P= kirolaria x km x
jardunaldiko= X.
Talde guztien
denboraldiko puntu guztiak gehitu eta hiruko erregela bat eginez proportzionalki
emango zaie elkarte guztiei.
Zortzi lagun baino
gutxiagoko taldea balitz, edota metatuak zortzi kirolariko taldea gainditzen
badu baina ezbada iristen zortziko talde bat osatzera, lehiaketa esparru
bakoitzerako jarritako puntuazio marjina proportzionala izango da.
Federazioak baimentzen
dituen antolatutako txapelketak, gutxieneko egonkortasun bat dutenak
jardunaldi kopuru aldetik, lehiaketa ofizial bezala kontabilizatuko dira.
5.3. Ez
ohiko lehiaketetara bidaiak. % 2.
Ez ohiko izaerakoak
izanik egutegi ofizialetan (sektoreko faseak edota txapelketak) sartuta dauden
lehiaketetara egindako bidaiengaitik, Gipuzkoakotik kanpo egiten direnak
badira. Puntu banaketa ondorengo eragiketaren ondorio izango da:
km (joan etorria) x taldeko kide kopurua
P =
1.000
Elkarte bakoitzaren
puntuaketa zenbatu ostean, diru kopuruak ezartzea bi eratara egingo da:
1) Elkarteen
jarduerak sustatzeko dirulaguntza partidaren kopurua aurrez ezarri (Gk).
Elkarte guztiek ateratako puntuaketa batu (Gp) eta hau % 100a izaki, bakoitzari
dagokion portzentaia (E%) atera, eta ondoren elkarte bakoitzari dagokion
diru kopurua (Ek).
(Ep x 100) / Gp = E% (E% x 100) / Gk = Ek
2) Puntu
bakoitzari diru kopuru finko bat ezarri (puntu 1 = ........... €) eta gero,
lortutako puntuengandik biderkatu (..... puntu x ............ € =
................ €).
b) Herri
Kirolak. Herri kiroletako modalitateak egitea.
Herri kiroletan sartzen
diren kirol elkarteentzat dagoen subentzioa.
Klub bakoitzarentzako
Udalarekin adosturiko plan edo programa bereziaren dimentsioa.
Ekintza planak
diseinatu ondoren eta beharren arabera zehaztuko da elkarte bakoitzari dagokiona.
c) Banakako
kirolarien jarduerak sustatzeko laguntzak.
Esleitutako
aurrekontuko zenbatekoa proportzionalki banatu beharko da, kirolari
indibidualak justifikatutako urteko aurrekontu-gastuaren arabera.
3. Deialdi
bakoitzean gehienera eman ahal izango diren dirulaguntzen kopuruak eta
zenbatekoak honako hauek dira:
a) Kirol
elkarteen jarduerak.
Oro har, proposatzen
den dirulaguntzaren kopuruak ez du egitarauak duen aurrekontuaren % 50
gaindituko, aparteko kasuetan izan ezik. Horietan, Kirol Batzordeko
Lehendakariak behar bezala justifikatutako proposamena egin ondoren, kopuru
handiagoa eman ahal izango da.
b) Herri
Kirolak. Herri kiroletako modalitateak egitea.
Kasu konkretu bakoitzean,
bere aparteko ezaugarriak direla bide, finantziaketa arloan ezberdintasun
handiak egongo dira kirol elkarte batzuen eta besteen artean. Hori ere
kontutan hartuko da zenbatekoak emateko orduan.
Zazpigarrena. Dirulaguntzen
ordainketa.
Dirulaguntzen
ordainketak eskatutako laguntza lerroaren baitan gauzatuko dira ondoko moduan:
a) Kirol
elkarteen jarduerak.
Dirulaguntzak bi
epetan ordainduko dira. Denboraldi hasieran % 40 ordainduko da, eskaera epea
amaitu eta hurrengo bi hilabeteko epe maximoan. Beste % 60, memoria aurkezteko
epea amaitu eta hilabete barruan ordainduko da. Memoriak aurkezteko epea abenduaren
15ean bukatuko da. Dokumentazio hau aurkezten ez bada, automatikoki galduko da
onartutako zenbatekoa.
Memoriaren edukia:
— Helburuak zein
neurritan bete diren.
— Lorturiko kirol
emaitzak edota sailkapenak.
— Diru kontuen
kitapena, gastu guztiak dagokien ordainagiriekin justifikaturik.
— Jarduerak burutu
direneko agirien dossierra (kartelak, prentsa oharrak e.a.).
— Kirol sustapenerako
jarduera puntualak edo ezohikoak egiteko diru laguntzak.
Dirulaguntzak
ordainketa batean emango dira aurkeztutako agiriak behin egiaztatu ondoren. Hauek
aurkezten ez badira automatikoki galduko da onartutako zenbatekoa.
b) Herri
kiroletako modalitateak egitea.
Dirulaguntzak
ordainketa batean emango dira aurkeztutako agiriak behin egiaztatu ondoren. Hauek
aurkezten ez badira automatikoki galduko da onartutako zenbatekoa.
Memoriaren edukia:
— Helburuak zein
neurritan bete diren.
— Lorturiko kirol
emaitzak edota sailkapenak.
— Diru kontuen
kitapena gastu guztiak dagokien ordainagiriekin justifikaturik.
— Jarduerak burutu
direneko agirien dossierra (kartelak, prentsa oharrak e.a.).
c) Banakako
kirolarien jarduerak.
Dirulaguntzak
ordainketa batean emango dira aurkeztutako agiriak behin egiaztatu ondoren. Hauek
aurkezten ez badira automatikoki galduko da onartutako zenbatekoa.
Memoriaren edukia:
— Helburuak zein
neurritan bete diren.
— Lorturiko kirol
emaitzak edota sailkapenak.
— Diru kontuen
kitapena, gastu guztiak dagokien ordainagiriekin justifikaturik.
— Jarduerak burutu
direneko agirien dossierra (kartelak, prentsa oharrak e.a.).
Zortzigarrena. Publizitatea.
Edozein
komunikabidetan egingo den publizitatea euskara hutsez edo elebitan egin
beharko da. Nahi izanez gero Udalaren Euskara Zerbitzuaren laguntza izango
da beharrezko zuzenketak egiteko. Bestalde, publizitatean nahitaez Mutrikuko
Udalaren eta bertako Kirol Zerbitzuen laguntza adierazi beharko da.
Bederatzigarrena. Baldintzak
ez betetzea.
Onuradunak oinarri
hauetan ezarritako edozein baldintza ez betetzeak dirulaguntza jasotzeko
eskubidea galtzea ekarriko du. Ordurako dirulaguntzaren zati bat jasota
izanez gero, hori itzuli egin beharko du, eta dagozkion atzerapen interesak
eskatu ahal izango zaizkio.
Hamargarrena. Interpretazioa.
Oinarrion
interpretazioan edo ezarpenean sor litezkeen zalantzak Kirol Batzorde
Informatzaileak proposatuko ditu eta ondoren Tokiko Gobernu Batzarrak ebatziko
ditu.
Hamaikagarrena. Isiltasun
administratiboa.
60 eguneko epean
eskaerari buruzko ebazten ez bada, eskaera onartu ez dela ulertuko da.
Lehenengo xedapen
gehigarria. Araudi orokorraren betetzea.
Dirulaguntza
deialdira aurkezten diren erakundeek eta pertsona fisikoek hertsiki bete
beharko dituzte indarrean dagoen ekonomi, zerga eta lan alorreko araudia.
Oinarri hauetan jasotzen
ez den guztiari Mutrikuko Udalak Emandako Dirulaguntzak Kudeatzeko Ordenantza
Orokorra, azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorrean
xedatutakoa eta indarrean dauden gainerako arauak aplikatuko zaizkio.
Bigarren xedapen
gehigarria. Araudia betetzea eta exekuzioa.
Mutrikuko Udaleko
Tokiko Gobernu Batzarrak oinarri hauen garapenerako eta exekuziorako
beharrezko diren xedapen guztiak emango ditu.