GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
MUGIKORTASUNEKO ETA
LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
6/2022 Foru Dekretua, martxoaren 15ekoa,
urriaren 20ko 19/2020 Foru Dekretua, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako
Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa, aldatzekoa.
Diputatu nagusiaren martxoaren 14ko
1/2022 Foru Dekretuaren bitartez, azaroaren 16ko 7/2020 Foru Dekretua, Gipuzkoako
Foru Aldundiko departamentuak eta horiei dagozkien jardun esparruak eta
eginkizunak berriro finkatzekoa, aldatu da: Mugikortasuneko eta Lurralde
Antolaketako Departamentutik Ogasun eta Finantza Departamentura eramateko
Aldundiaren enpresa-ondarearen Kudeaketa; ondare horretan sartzen
direlarik, besteak beste, gaur dauzkan edo etorkizunean izango dituen sozietate
publiko edo pribatuetako akzioak, partaidetzak eta kapitala ordezkatzen duten
beste titulu batzuk, baita sozietate horiek jaulkitako obligazioak ere.
Hori horrela, aipatu aldaketaren ondoren,
enpresa-ondareaz bestelako Aldundiaren ondarearen Kudeaketa gelditzen da
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren esku.
Azaldutakoaren arabera, foru dekretu honen
xedea da Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren egitura
organikoari eta funtzionalari buruzko urriaren 20ko 19/2020 Foru Dekretua
aldatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondarearen Kudeaketari buruzko funtzioen
banaketa berrira egokitzeko.
Horregatik, uztailaren 12ko 6/2005 Foru
Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta
Administrazioari buruzkoak, 31.4.c), 40.2.a) eta 65. artikuluetan xedatutakoaren
arabera, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru
diputatuak eta Gobernantza Departamentuko foru diputatuak batera proposatuta eta
Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onetsi ondoren,
XEDATZEN DUT
Artikulu bakarra. Urriaren 20ko
19/2020 Foru Dekretua, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako
Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa, aldatzea.
Modu honetan aldatzen da urriaren 20ko
19/2020 Foru Dekretua, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako
Departamentuaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzkoa:
Bat. Departamentuaren eginkizunei eta eskumenei buruzko 1. artikuluaren
1. zenbakiaren h) letra honela idatzita gelditzen da:
«h) Enpresa-ondarea ez den
ondare higiezin eta higigarriaren politika definitzea eta haren Kudeaketa
teknikoa.»
Bi. Lurralde
Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren funtzioei buruzko 8. artikuluaren 1.
zenbakiaren i) letra honela idatzita gelditzen da:
«i) Enpresa-ondarea
ez den ondare higiezin eta higigarriaren politika definitzea eta haren Kudeaketa
teknikoa.»
Hiru. Lurzoruaren
eta Ondarearen Kudeaketako Zerbitzuari buruzko 11. artikuluaren b) eta c)
letrak honela idatzita gelditzen dira:
«b) Ondare
politika ezartzea, eragiketa hauetan: eskuratze eta besterentzeetan,
lagapenetan, ondasunak zerbitzu publikora lotzeetan eta atxikipenetan,
higiezinen administrazioan, eta jabetza industrial eta intelektualeko
eskubideen Kudeaketan. Kanpoan gelditzen dira Gipuzkoako Lurralde
Historikoaren enpresa ondareari dagokionak.
c) Gipuzkoako
Lurralde Historikoaren Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorra egitea eta
eguneratzea; eta departamentuak kudeatzen duen ondareko ondasunak edo
eskubideak ordezkatzen edo gauzatzen dituzten agiriak eta eskriturak edukitzea
eta zaintzea.»
Lau. 11.
artikuluaren e) eta f) letrak (Lurzoruaren eta Ondarearen Kudeaketako Zerbitzua)
d) eta e) letrak izango dira, hurrenez hurren.
Amaierako xedapena. Indarrean
jartzea.
Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen
den egun berean jarriko da indarrean.
Donostia, 2022ko martxoaren
15a.
Diputatu
Nagusia,
Markel
Olano Arrese.
Mugikortasuneko eta Lurralde
Antolaketako Departamentuko
Foru Diputatua,
Rafaela
Romero Pozo.
Gobernantza
Departamentuko
Foru Diputatua,
Eider
Mendoza Larrañaga. (1558)