GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
DIPUTATU NAGUSIA
1/2022 Foru Dekretua, martxoaren 14koa, Gipuzkoako
Foru Aldundiko departamentuak, eta horiei dagozkien jardun esparruak eta
eginkizunak berriro finkatzeko azaroaren 16ko 7/2020 Foru Dekretua aldatzekoa.
Diputatu nagusiaren azaroaren 16ko 7/2020
Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak, eta horiei
dagozkien jardun esparruak eta eginkizunak berriro finkatzekoak, 9.
artikuluan, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari esleitzen
dio Foru Aldundiaren ondarearen Kudeaketa teknikoa; eta Gipuzkoako
Lurralde Historikoaren Ondareari buruzko uztailaren 9ko 8/1996 Foru Arauaren
arabera, ondare horrek hartzen ditu gaur dauzkan edo etorkizunean izango
dituen ondasun eta eskubide guztiak, besteak beste, sozietate publiko edo
pribatuetako akzioak, partaidetzak eta kapitala ordezkatzen duten beste
titulu batzuk, baita sozietate horiek jaulkitako obligazioak ere, hau da,
«enpresa-ondarea» delakoa.
Enpresa-ondare horrek ezaugarri bereziak
eta espezifikoak ditu eta, horiek horrela, Kudeaketa bereizia eskatzen du.
Horregatik, komeni da Kudeaketa hori Ogasun eta Finantza Departamentuak
egitea; eta enpresa-ondareaz bestelako ondarearen Kudeaketa Mugikortasuneko
eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren esku uztea, orain arte bezala, hau
da, enpresa ondaretzat hartzen ez diren ondasun eta eskubideen Kudeaketa.
Horretarako, aldatu egin behar dira azaroaren
16ko 7/2020 Foru Dekretuaren 9. eta 10. artikuluak, eragindako bi departamentu
horien jardun esparruak eta eginkizunak finkatzen dituztenak.
Horrenbestez, Gipuzkoako Lurralde
Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko
uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 26.3.b) eta 64.2 artikuluetan diputatu
nagusiari esleitutako eskumenak baliatuz,
XEDATZEN DUT
Artikulu bakarra. Azaroaren
16ko 7/2020 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak, eta
horiei dagozkien jardun esparruak eta eginkizunak berriro finkatzekoa, aldatzea.
Modu honetan aldatzen da azaroaren 16ko
7/2020 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak, eta horiei
dagozkien jardun esparruak eta eginkizunak berriro finkatzekoa:
Bat. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari buruzko
9. artikuluaren g) letra honela idatzita gelditzen da:
«g) Enpresa-ondarea ez den
ondare higiezin eta higigarriaren politika definitzea eta haren Kudeaketa
teknikoa.»
Bi. Ogasun eta Finantza Departamentuari buruzko 10. artikuluaren i)
letra honela idatzita gelditzen da:
«i) Enpresa-ondarearen
politika definitzea eta haren Kudeaketa.»
Hiru. 10.
artikuluaren i) letra j) letra izango da.
Amaierako xedapena. Indarrean
jartzea.
Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen
den egun berean jarriko da indarrean.
Donostia, 2022ko
martxoaren 14a.—Markel Olano Arrese, diputatu nagusia. (1533)