2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

30-002/2022 Foru Agindua, otsailaren 8koa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatuarena, auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako laguntzak emateko 2022ko deialdia onartzen duena.

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentu honetako diputatuak ondoko Foru Agindua eman du gaurko datarekin:         

Diputatuen Kontseiluaren 2019ko apirilaren 30eko Erabakiaren bitartez onetsi ziren bekak eta laguntzak emateko oinarri arautzaileak, aurreko Kultura Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatutako programen kargura.

Oinarri hauetan jasotzen da auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako laguntzak emateko laguntzen lerroa.        

3. oinarri orokorrak jasotzen du laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez.

Aipatutako laguntza lerroa Diputatuen Kontseiluak onetsitako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan sartuta dago.

Horrenbestez, 2022ko ekitaldirako deialdia egin behar da.               

Horregatik guztiagatik, foru diputatu honek, legez emandako eskumenak erabiliz

EBAZTEN DU

Lehenengo.    Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak finantzatzeko laguntza poltsaren 2022. ekitaldiko deialdia egitea. Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.           

Bigarren.    Baimentzea guztira hogei mila euroko (20.000,00) gastua; aurrekontuko 1 0930.300.480.01.01 2022 partidaren kargura.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.   

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2022ko otsailaren 8a.—Iñaki, Sainz Paredes, idazkari teknikoa.     (1224)

ERANSKINA

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak finantzatzeko laguntza poltsaren 2022. ekitaldiko deialdia egitea.

Lehenengo.    Oinarri arautzaileak.

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak finantzatzeko laguntza poltsaren oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, 10. eranskinean jasota daudenak, 2019ko apirilaren 30ean onetsi ziren Diputatuen Kontseiluaren Erabakiaren bidez, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2019ko maiatzaren 10ean (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 87. zkia.).   

Bigarren.    Eskatzaileak eta baldintzak.

Laguntzak eskatzeko pertsonek bete behar dituzten baldintzak 1. oinarri orokorrean jasotzen dira, bai eta 10. eranskineko 2. puntuan ere, oinarri espezifikoei dagokienez.

Hirugarren.    Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

1.    Laguntza hauen eskabideak aurkezteko azken eguna apirilaren 27a izango da.

2.    Eskaerak, atxikitako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, ahal dela eta dituzten ezaugarriek bide hori ixten ez badie, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus), helbidean barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internet bidez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.    

Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/k, behe solairua, 20004 Donostia).

Laugarren.    Dokumentazioa.

Dirulaguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

— Proiektua, gutxienez biltzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua, ebaluazio sistema.

Bosgarren.    Dokumentazio elkarreragingarria eta egiaztagarria.

1.    39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 28. artikuluan aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak edo beste edozein administraziok egindakoak ez aurkezteko; beraz, administrazio jarduleak dokumentu horiek kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Administrazio publikoek elektronikoki jaso behar dituzte dokumentuak, beren sare korporatiboen bidez edo datu bitartekaritzarako plataformei edo horretarako prestatutako beste sistema batzuei kontsulta eginez.

2.    Gipuzkoako Foru Aldundia Nisae Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarreragingarritasunerako Nodoaren parte da. Plataforma hori euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztientzat da, haien artean eta gainerako administrazioekin datu elektronikoak trukatzeko nodo autonomiko gisa. Horrez gain, Foru Administrazioak foru sare korporatiboko aplikazioak edo dokumentuak egiaztatzea eta lortzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk erabiliko ditu.       

3.    Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:

a)    Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.           

b)    Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun departamentuarekin egiaztatuko da hori. 

c)    NA edo identifikatzeko agiria.

d)    Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko den banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago.       

e)    Eskatzaileen administrazio egoitza.

4.    Pertsona edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.              

Seigarren.    Zuzenketa eta dokumentazio osagarria.

1.    Dokumentazioa lortzea materialki ezinezkoa den kasuetan, organo eskudunak pertsona edo entitate eskatzaileari eskatu ahal izango dio dokumentuak aurkezteko, edo, bestela, dokumentuan aipatzen diren betekizunak beste bitarteko batzuen bidez egiaztatzeko.

2.    Eskabideak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak identifikazio datuak biltzen ez baditu, akatsen bat badu edo osatu gabe badago, pertsona edo erakunde eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak aurkezteko, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 68.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, jakinaraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera emandako ebazpenaren ondoren.

3.    Proiektuaren memoria ezin da zuzendu.

4.    Nolanahi ere, dirulaguntzak kudeatzen dituen organoak proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta ebazteko behar diren argibideak eskatu ahal izango ditu.

Zazpigarren.    Laguntzen finantzaketa eta aurrekontua.

Baimendutako gastua, hogei mila (20.000,00) eurokoa da, aurrekontuko 1 0930.300.480.01.01 2022 partidaren kargura.

Zortzigarren.    Jakinarazpena.

Laguntza hauen oinarri arautzaileen 8.6 oinarri orokorrean xedatutakoaren arabera egingo da jakinarazpena.  

Bederatzigarren.    Araudi aplikagarria.

Oinarri arautzaileetan xedatutakoaz gain, laguntza hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak eta hori garatzeko onartutako erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuak) arautuko dituzte.

Hamargarren.    Eskaera eredua.