3
TOKI ADMINISTRAZIOA

USURBILGO UDALA

2022. urtean norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko diru-laguntzak eskatzeko deialdia.          

Usurbilgo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko otsailaren 17ko bilkuran 2022. urterako norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko diru-laguntzetako oinarriak onartzea erabaki zuen.

Ondorioz, oinarrien testu osoa argitaratzen da eta iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta 2022ko urriaren 28 arteko epea ematen da interesatuek dirulaguntzak jasotzeko eskaerak aurkez ditzaten, dagokion dokumentazio guztiarekin.               

Inprimakien inguruko oharra: Inprimakiak interesatuen eskura egongo dira udaleko web orrian, dirulaguntzen atalean.   

Euskaraz: https://www.usurbil.eus/eu/diru-laguntzak.

Gazteleraz: https://www.usurbil.eus/es/subvenciones.

— Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

Erabaki hau finkoa da eta amaiera eman dio administrazio-bideari.

Honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitezke.

a)    Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Epea: Hilabete bat, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Non: Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan agintzen denaren ildotik.

Epea: Bi hilabete, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Non: Gipuzkoako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

c)    Berraztertze errekurtsoaren erantzunaren aurka jotzeko:

Epea: Bi hilabete, berraztertze errekurtsoaren erantzunaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldiz, administrazioak berraztertze errekurtsoa erantzun gabe utziko balu, interesdunak edozein momentutan aurkeztu ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariazko araudiaren arabera presuntziozko ekintza gertatu den biharamunetik aurrera.

Non: Gipuzkoako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegira jo behar da.

Usurbil, 2022ko otsailaren 17a.—Agurtzane Solaberrieta Mesa, alkatea.      (1082)

Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko diru-laguntzak arautuko dituzten oinarriak.   

1. artikulua.    Xedea.

Deialdi honek kiroletako hainbat diru-laguntza jasotzen ditu agiri bakar batean, diru-laguntzak hartuko dituzten gizabanako, elkarte eta entitateei araudi erreferentzia bakarra emateko eta, aldi berean, espedienteak izapidetzean egin beharreko Kudeaketa administratiboak samurtzeko.         

Ebazpen honen xedea da norgehiagokakoak ez diren kiroletako diru-laguntzak jaso ahal izateko Usurbilgo Udalaren diru laguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, beti ere aurretik udal diru laguntzarik kontzeptu honengatik jaso ez badute.           

Eta hau guztia kontuan izanik Usurbilgo Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren III kapituluaren I. atalak ezartzen duenari jarraiki.

Usurbilgo Udalak diru-laguntzak ematea jasotzen du 2022ko urtealdirako udal aurrekontuetan. Laguntza horien bidez, udal intereskotzat jotzen diren alor eta diziplinetan hainbat elkartek, gizabanakoek eta entitatek garatzen dituzten askotariko ekintzak babestu nahi dira.               

Eman beharreko diru-laguntzen bidez, Udalak zenbait alorretan esku hartzen lagundu nahi die elkarte, gizabanako eta entitate horiei.

Horregatik guztiagatik, Usurbilgo Udalak, bere aurrekontu baliabideen esparruan, deialdi irekia egiten du, norgehiagokakoak ez diren proiektu eta ekintzetarako diru-laguntzak emateko.   

Lau programa jasotzen dira:

1.    Laguntza bereziak.

2.    Taldeetako prestakuntza teknikoak.

3.  Kirolarien oinarrizko osasun miaketak.

4.  Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak.

2. artikulua.    Onuradunak.

Diru-laguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke:

A)    Laguntza berezien arloan:

Onuradunek, Usurbilen kirol ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoak eta erakunde publikoak zein pribatuak betiere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute.

Halaber, Usurbilgoak ez diren kirol entitateek ere, eska dezakete diru-laguntza, baldin eta Usurbilen ekimenen bat burutzen badute eta izena emanda badaude dagokien Elkarte Erregistroan.

B)    Prestakuntza teknikoentzako eta Kiroletako oinarrizko osasun miaketa arlotan, Usurbilgo kirol elkarteak izan daitezke, hauek, Elkarteen Udal-erregistroan inskribatuta egon behar dute.

C)    Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzen kasuan, Usurbilen erroldatutako herritarrak.             

Halaber, Usurbilgoak ez diren kirol entitateek ere, eska dezakete diru-laguntza, baldin eta Usurbilen ekimenen bat burutzen badute eta izena emanda badaude dagokien Elkarte Erregistroan.

Edozein kasuan, ez zaie diru-laguntzarik emango kideak aukeratzeko prozesuan edo jardunean sexu-bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeei. Udalak atzematen badu elkarte edo erakundeak sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duela, diru-laguntza berdintasun legedia betetzearen arabera baldintzatua geratuko da, hau da, elkarte edo erakundeen estatutu edo funtzionamendu arauetan jaso beharko da kideak aukeratzeko prozesuan eta jardunean ez dela inor deusengatik baztertzen, bereziki ez dela sexuarengatik baztertzen. Beraz elkarte edo erakundeak sexuaren ziozko bereizkeria ezaren konpromiso aktiboa bere estatutu edo funtzionamendu arauetan jaso beharko du diru-laguntzaren justifikazioa aurkezteko momenturako. 


Salbuespenez, eta Udal Ordenantzaren 5. artikuluko 4. atalak eta 6. artikuluko 7. atalak zehazten duten diru-laguntza eskabideak 3.000 eurotik beherakoak direnean, onuradun izaera izan dezakete pertsona fisiko edo juridikoen taldeek, –publikoak edo pribatuak–, eta ondasun erkidegoek edo unitate ekonomikoa edo ondare bereizia den beste edozein motakoak nahiz eta nortasun juridikorik ez izan, udal laguntza edo diru-laguntza lor dezaketen proiektuak edo jarduerak egitean.              

Merkatal enpresak deialdi honetatik kanpo geratuko dira nahiz eta euren jarduerak zerikusia izan kirol arloarekin.

3. artikulua.    Eskariak aurkezteko lekua eta dokumentazioa.

Eskariak aurkeztu daitezke, pertsona fisikoek presentzialki edo telematikoki, eta pertsona juridikoek soilik telematikoki.  

— Presentzialki Udaleko Erregistro Nagusian (Joxe Martin Sagardia plaza, z/g).

— Telematikoki, udalaren zerbitzu telematikoetako dirulaguntzak atalean (www.usurbil.eus).

Halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.            

Usurbilgo Udalak, Nisaeren Nodoaren bidez, beharrezkoak diren egiaztapenak eta kontsultak egingo ditu interesdunek administrazioaren esku jarri dituzten datuei buruz. Horregatik, elkarreragingarriak izan daitezkeen datuak eskatzeari utziko zaio, baldin eta interesduna datu horiek erabiltzearen aurka agertzen ez bada berariaz; kasu horretan, dagozkion datuak edo dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Administrazio publikoen arteko datu bitartekaritzarako oinarria urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan zehazten da, non aitortzen baita herritarrek eskubidea dutela ez aurkezteko edozein administraziok egindako dokumentuak, jatorrizko dokumentuak, ezarri beharrekoa den araudiak eskatzen ez dituen datuak edo dokumentuak, edo interesdunok aurretik edozein administraziori emandakoak.               

Era berean, 40/2015 Legearen 155. artikuluak adierazten duena gogora ekarriz, administrazioek elkarri lagundu behar diote datu-trukean, eta herritarrei buruzko datuak haien esku daudenak, eman behar dituzte.

Horren ildotik, Usurbilgo Udalak honako baldintza hauek egiaztatuko ditu deialdi honetako dirulaguntza eskuratu ahaI izateko, Nisaeren, datuen eta beste administrazio batzuen bitartekaritzarako plataformaren zerbitzuen bidez:

— Eskatzailearen edo Elkartearen ardura duen pertsonaren NANa edo agiri baliokidea.

— Zerga betebeharrak beteak dituela.    

— Gizarte Segurantzaren aurreko betebeharrak egunean dituela.

Usurbilgo Udalak ofizioz egiaztatuko du udalarekiko betebeharrak betetzen direla.

Hona hemen Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Nagusiaren bidez egiaztatuko dituenak:

— Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan inskribatuta dagoelako egiaztagiria.

— Eskaera egiten duen erakundearen estatutuak.

Ezin bada datuen artekaritza plataformen bidez edo hartarako gaitutako bestelako sistema elektronikoen bidez kontsulta egin, salbuespen moduan eskatu ahal izango zaio eskatzaileari dokumentazio hori aurkezteko.            

Diru-laguntza eskaera egiteko, dokumentazio hau aurkeztu behar da Udalean:

*  Laguntza berezietako:

— 2.a eta 2.b eranskinak.

*  Prestakuntza teknikoetarako:

— 2.a eta 2.d eranskinak.

*  Oinarrizko osasun miaketetarako:

— 2.a eta 2.e eranskinak.

*  Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzetarako:

— Klub/erakundearen ziurtagiri zigilatua.

— 2.a eta 2.f eranskinak. Honekin batera dagokion dokumentazioa.

*  Ordaindutako fakturak eta diru-sarreren agiriak (hala badagokio).

Deialdira aurkezteko unean eskatzaileak ez du zorrik izango Usurbilgo udalarekin, nahiz eta honi dagokionez, ez den egiaztagiririk aurkeztu behar. Bestalde, diru-laguntza ordaintzeko unean Udalarekin zorra izanez gero, ez da diru-laguntzarik emango.    

Aurreko urteko diru-laguntzaren bat zuritu gabe dagoen kasuetan, ez da diru-laguntza eskaera berririk onartuko.              

Edozein kasutan, aurreikusitako ekimenari dagokion dokumentazioaz gain, entitate eskatzaileei behar besteko informazio osagarria eskatu ahal zaie aurkeztutako ekimena behar bezala baloratu ahal izateko.

4. artikulua.    Epeak.

Eskarientzat, diru-laguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2022ko urriaren 28ra.         

Aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarrietako baldintzaren bat betetzen ez badu, hamar laneguneko epea emango zaio interesdunari akatsak zuzendu ditzan edo dagokion dokumentazioa gehitu dezan. Eta jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 artikuluaren arabera, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, horretarako ebazpena 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.    


Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzen epeak hauek izango dira: lehen epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitaratzen den egunetik apirilaren 29ra; eta bigarren epea irailak 1tik urriak 28ra.

5. artikulua.    Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntzaren zenbateko osoak ez du gaindituko ondorengo partidan azaltzen den diru izendapena.

Gastua aurrekontu-partida hauen kargura joango dira:

Laguntza bereziak.

1 43 00 481 341 00 03: 5.400,00 €.

Taldeetako prestakuntza teknikoak.

1 43 00 481 341 00 04: 1.000,00 €.

Kiroletako oinarrizko osasun miaketetak.

1 43 00 481 341 00 08: 4.000,00 €.

Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak.

1 43 00 481 341 00 10: 5.000,00 €.

Araudi honetako diru-laguntzak bateragarriak izango dira dena delako erakunde publiko edo pribatuek xede bererako eman ditzaketen bestelako diru-laguntzekin. Edozein modutan, ez da gain finantzaketarik egongo, eta hala gertatuko balitz, diru-laguntza murriztu egingo litzateke. Gain finantzaketa gerora emango balitz, eta dirua itzultzeko beharrizanen bat baino gehiago izanez gero, dena delako pertsona edo erakunde onuradunak dagokion parte proportzionala itzuli beharko du Usurbilgo Udalak egin dion ekarpena aintzat hartuta. 

Bestalde, aurrekontuan zehaztutako gastua baino txikiagoa egiten bada edo ekintza egiten ez bada, dirua itzuli egin beharko da.

6. artikulua.    Prozedura.

1.    Dagokion arloko teknikariak dirulaguntza eskariak ebaluatu ondoren, txostena egin eta dagokion batzordera eramango du, honek txostena kontuan hartuta, bere iritzia eman dezan.

2.    Ondoren, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak ebazpen proposamena egingo du.

3.    Jarraian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen proposamenaren inguruko iragarkia eta interesatuak 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

4.    Alegaziorik balego, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak ebazpena emango du. Bestela, proposamena behin betiko proposamentzat hartuko da.

5.    Azkenik, Tokiko Gobernu Batzarrak emango du dirulaguntzei buruzko behin betiko ebazpena. Behin betiko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus web orrian ere behin-behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.

7. artikulua.    Diru-laguntzaren Batzorde Orokorra.

Diru-laguntzen Batzorde Orokorra modu honetara osatuko da:

— Udalean diru-laguntzak banatzen dituen Batzorde bakoitzeko lehendakaria eta teknikaria.

— Alkatea.

— Udal idazkaria.

— Udal kontuhartzailea.

Diru-laguntza Batzorde Orokorraren funtzioak, besteak beste, hauek izango dira:

— Udal diru-laguntzak banatzeko irizpideak bateratzea.    

— Diru-laguntzen legezkotasuna bermatzea.

— Diru-laguntza bikoizketak ekiditea.

8. artikulua.    Baloratzeko irizpideak.

Diru-laguntzak ematerakoan, ondoko irizpideak izango dira kontuan:

1.    Laguntza bereziak direnean.

Lerro honetan sartu nahi dira beste diru-laguntzetako lerroetan sartzerik ez duten proiektu edo jarduerak eta herri interesekoak izan daitezkeenak.

Lerro honetarako Udal aurrekontuetan 5.400,00 euro daude izendatuta.

Aldian behineko kirol jardueretarako diru-laguntzak ematerakoan, ez ohiko jarduera edo ekintza izan behar du; oro har, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

— Kolektibo bereziei zuzendua egotea, hala nola, 2005eko Emakumeen Berdintasunerako Legea aintzakotzat hartuta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde zer konpromiso maila duten taldeek, bai zuzendaritzari begira, bai egiteko asmoa duten jarduerei begira. Azkeneko arlo hau bereziki baloratuko da. Hiru ikuspuntutik egiten da balorazio berezi hau:           

1.— Sexu rolak eta estereotipoak hausten laguntzen duten ekimenak.

2.— Emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten ekimenak.

3.— Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan sentsibilizazio edo prebentzio ekimenak.

— Herriari zerbitzu bat ematen dion, hau da, herritar guztiei zuzenduta zahar nahiz gazte, irekia, ez baztertzailea, herritarrei zabaltzea.

— Euskal kirola den.

— Parte hartzaile kopurua, iraupena, kirol maila, jardueraren esparrua eta zabalkundea.

— Usurbilen, Euskal Herrian ala nazioartean egiten den.  

— Kalitateari begira jarduera den (organigrama, aseguruak, mediku azterketak,…).

— Gastuak nolakoak diren, materiala, bidaiak, etab. Soilik jarduera fisikoa edo kirola sustatzeko egiten den kirol jarduerak sortzen dituen gastuak kontuan hartuko dira.             

— Finantziazioa, eskatzen den laguntzarekiko proportzioa.

— Euskara erabiltzea bultzatzen duen.

Nolanahi ere, aurreko irizpideetan baloratu ez diren bestelako herri intereseko irizpideak kontuan hartzeko aukera izango da.

2.    Taldeetako prestakuntza teknikoak.

Udalak kiroletako kalitatea hobetzeko taldeetako prestakuntza teknikoa sustatzea du helburu eta horretarako udal aurrekontuetan 1.000,00 € aurreikusi ditu kirol elkarteentzat; Udalak ikastaroa egitea herriaren onerako dela irizten dionean, kirol hezkuntzako prestaketa egiteko ikastaroaren matrikula erdia (% 50) ordaindu dio herriko Elkarteari, horretarako dagoen partidaren zenbatekoa gainditzen ez den bitartean.              


3.    Oinarrizko osasun miaketak.

Kirol jarduerak osasun arrisku batzuk dituela jakina da eta arrisku hauek gutxitzeko ezinbestekoa da osasun miaketa, Oinarrizko miaketa hauen gastuetan laguntzeko Usurbilgo Udalak bere aurrekontuetan 4.000,00 € aurreikusi ditu.     

Kirol elkarte guztiek oinarrizko osasun miaketarena kostuaren % 100 jasoko ahalko dute, Federazioak lizentzia emateko eskatzen duen miaketaren ezaugarriak eta egindako osasun miaketarenak berdinak badira.          

Aipatutako kopurua gutxitu egin daitezke aurkeztutako eskaeraren arabera. Hau da, diru-laguntzetarako dagoen dirua baino eskaera handiagoa bada, proportzionaltasunaren irizpidea aplikatuko da.

Balorazio hauek otsailean eta azaroan egingo dira, baina eskaeren arabera, beste txostenik behar izanez gero izan ahalko dira.

4.    Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko diru laguntzak.

Usurbilgo familien egoera ekonomikoaren arabera, Usurbilen eskola kirolean edo kirol elkarteetan izena ematen duten haurren kuoeten gastuetan laguntzeko Usurbilgo Udalak bere aurrekontuetan 5.000,00 € aurreikusi ditu.  


Udalak pertsona bakoitzaren errenta mailaren arabera (11. Ordenantza fiskaleko 4. artikuluko baldintza ekonomikoen arabera) klubetan parte hartzeagatik ordaindu beharreko kuoten % 50 eta % 90 bitarte ordainduko du. Kantitate hau kuota errealaren baitan kalkulatuko da, kontsideratua izango den gehienezko kuota 120 €/urtekoa izango delarik pertsona bakoitzeko.

Hainbat kirol klubetan izena emanda badago, soilik kirol klub bateko kuota hartuko da kontuan. Eta eskola kirolean parte hartze ibilbidean izena emanda badago, eskola kiroleko kuotaren ordainketak izango du lehentasuna.

Onuradunak izen-ematea burutuko du dagokion klub edo entitatean, entitatearen ziurtagiria jasoko duelarik. Ziurtagiri hau aurkeztuz eskaera bideratuko du udalean, dagozkion eranskin eta dokumentazioak aurkeztuz.       

Jarduera fisiko eta kirol Sailak dokumentazioa aztertu ondoren txosten justifikagarria luzatuko dio eskatzaileari, klubean aurkeztu eta dagokion deskontua aplikatu diezaion kuotan. Laguntza jaso duten pertsona guztien dirulaguntza zatiak klubari zuzenean ordainduko zaizkio, dagokion epea bukatzen denean.

Urte batetan dirulaguntza jaso ondoren ez balitz ikasturtea gauzatuko hurrengo urteetan dirulaguntza jasotzeko aukera galduko da.

9. artikulua.    Diru-laguntza ordaintzea.

Laguntza berezietako diru-laguntza eman dela jakinarazi bezain laster, diru-laguntzaren % 50 ordaindu ahal izango da, eta gainontzekoa ekintzako gastuak zuritu ondoren.

Taldeetako prestaluntza teknikoan eta oinarrizko osasun miaketetan fakturak zuritu ondoren, diru-laguntzaren % 100 ordainduko da.               

Familien laguntzen lerroan bi epeen bukaeran klubei zuzenean ordainduko zaizkie dagozkien kopuruak.           

10. artikulua.    Betebeharrak.

Deialdi honetako diru-laguntzak jaso dituzten titular onuradunek, Usurbilgo Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantzaren 6. artikuluak ezartzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte. Besteak beste, ondorengo hauek:

a.    Diru-laguntza eman den xederako erabiltzea.               

b.    Jarduera egi(te)n ari dela frogatzea. Orobat, laguntza emateko bete beharreko eskakizunak eta baldintzak bete(tzen) dituela egiaztatzea.

c.    Diruz lagundutako jarduera betetzeko baimen guztiak eskuratuta/zea, eta horietan ezarritakoa beteta edukitzea.        

d.    Diru-laguntza eskaini duen Usurbilgo Udalak egin beharreko egiaztatze-jarduketei trabarik ez jartzea, ez eta esku-hartzailetzari dagozkion finantza-kontroleko jarduketei, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren jarduketei edota eskumen hori duten bestelako organoen jarduketei ere.

e.    Beste administrazio edo erakunde batzuetatik (publiko nahiz pribatuetatik, estatuko nahiz nazioartekoetatik) helburu berbererako beste diru-laguntzarik jasotzen bada, diru-laguntza eskaini duen organoari horren berri ematea.

f.    Diru-laguntza eskaintzeko garaian kontuan hartutako atalen batean aldaketarik gertatuz gero (objektiboa nahiz subjektiboa izan), diru-laguntza eskaini duen organoa aldaketa horren jakinaren gainean jartzea eta beronen onespena izatea.

g.    Indarrean dauden xedapenen arabera Gizarte Segurantzaren eta Ogasun Publikoaren aurrean dituzten betebeharrak ezagutzea, Usurbilgo Udalak ezarritakoak barne.           

Bestalde, udal betebeharrei dagokienez, udalak berak ofizioz, dagozkion ziurtagiriak eskura ditzake.   

11. artikulua.    Araudi osagarria.

Deialdi honek ezartzen ez duenari dagokionez, aintzat hartuko da Usurbilgo Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantzak ezartzen duena eta Herri Administrazioetako Diru-laguntzak arautzen dituen 38/2003 Legearen xedapenak.