2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

0910/097/2022 Foru Agindua, 2022ko otsailaren 8koa, zeinaren bitartez onartzen baita Gipuzkoako panorama artistiko eta kulturalean ekimen berriak txertatzen dituzten elkarteek kulturaren edozein esparrutan egindako jarduera berritzaileetarako laguntzak emateko 2022ko ekitaldiari dagokion deialdia (Susperka).

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentu honetako foru diputatuaren ordez Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak ondoko Foru Agindua eman du gaurko datarekin:

Diputatuen Kontseiluko apirilaren 13ko Erabakiaren bidez (2021eko apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua), Kulturako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onartu ziren.

Oinarri horiek helburu hau duten dirulaguntzen ildoa jasotzen dute (Susperka) besteak beste: laguntzak ematea Gipuzkoako panorama artistiko eta kulturalean ekimen berriak txertatzen dituzten elkarteek kulturaren edozein esparrutan egiten dituzten jarduera berritzaileentzako.

4. oinarri orokorrak ezartzen du dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.

Dirulaguntzen lerro hori Diputatuen Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bileran onartutako 2020-2023 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago.

Foru agindu honen bidez 2022ko ekitaldirako deialdia onartzen da.

Hori guztiagatik, foru diputatu honek Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuaren ordez, legez emandako eskumenak erabiliz,

ERABAKI DU

Lehena.    Dirulaguntzen 2022ko deialdia egitea, Gipuzkoako egoera artistiko eta kulturalean ekimen berriak txertatzen dituzten elkarteek kulturaren edozein esparrutan egiten dituzten jarduera berritzaileentzako laguntzak emateko (Susperka).

Deialdi hori Foru Agindu honen eranskin gisa jaso da.       

Bigarrena.    Ehun eta hirurogeita hamabost mila (175.000) euroko gastua baimentzea, aurrekontu xedapen honekin:

Kontu saila                                                                       Zenbatekoa (€)

1.0910.120.481.00.19.2022                                    105.000,00

5.0910.120.481.00.19.2023                                      70.000,00

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, aginduaren aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakete interesatuek, Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, foru agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Bide hori erabili baino lehen, partikularrek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuari, hilabeteko epean, aipatutako egunetik zenbatzen hasita. Horrez gain, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango dute.

Jakin dezazun eta bidezko ondorioetarako igortzen dizut.

Donostia, 2022ko otsailaren 8a.—Iñaki Sainz Paredes, Departamentuko idazkari teknikoa.      (882)

ERANSKINA

Gipuzkoako panorama artistiko eta kulturalean ekimen berriak txertatzen dituzten elkarteek kulturaren edozein esparrutan egiten dituzten jarduera berritzaileentzako laguntzak emateko 2022ko ekitaldiko deialdia (Susperka).      

Lehena.    Oinarri arautzaileak.

1.    Gipuzkoako panorama artistiko kulturalean ekimen berriak txertatzen dituzten elkarteek jarduera berritzaileetarako laguntzak (Susperka) emateko oinarri arautzaileak Diputatuen Kontseiluko 2021eko apirilaren 13ko bilkuran onartutakoak dira, eta 2021eko apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (78. zk.).          


2.    Laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte lurraldean berrikuntza dakarten programak eta jarduerak zuzenean garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeek, nahiz eta beren jardun eremua Gipuzkoatik kanpo izan, betiere 2. oinarri espezifikoan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.         

Bigarrena.    Laguntzen finantzazioa eta aurrekontua.

Ehun eta hirurogeita hamabost mila (175.000) euroko gastua baimentzea, aurrekontu xedapen honekin:

Kontu saila                                                                       Zenbatekoa (€)

1.0910.120.481.00.19.2022                                    105.000,00

5.0910.120.481.00.19.2023                                      70.000,00

Hirugarrena.    Dirulaguntzak eskatzeko baldintzak.

1.    Dirulaguntza hauen onuraduna izan daiteke dirulaguntza ematea oinarritzen duen jarduera egin behar duen pertsona fisiko edo juridikoa edo hura ematea legitimatzen duen egoeran dagoena, eta, dirulaguntza lerro bakoitzerako dagokion eranskinean ezarritako berariazko baldintzak betetzen dituena.        

2.    Ezingo dira oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun izan 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusten duen egoeraren batean dauden pertsona edo erakundeak, ez eta 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, amaierako seigarren xedapenean ezartzen duen sexu diskriminazioa egiteagatik desgaikuntza edo lege debeku kasuren batean daudenak ere.    

3.    Erakunde eskatzaileek, onuradun izateko debekurik ez dutela justifikatzeko, lekukotza judiziala edo egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte, kasuaren arabera, eta agiri horiek ematerik ez badago, administrazio publiko edo notariotza baten aurrean emandako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango da haien ordez.  

4.    Pertsona eta erakunde eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Dirulaguntzak kudeatzen dituen organoak egingo du egiaztapena, eta, horretarako, aipatutako datuak zuzenean bilduko ditu dirulaguntzak ematen dituzten erakundeetatik. Hori ezinezkoa bada edo pertsona edo erakunde eskatzaileak horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.              

Laugarrena.    Denbora eremua.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak deialdiak ezartzen duen urte naturalaren barruan gauzatu behar dira, hau da, 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean.

Bosgarrena.    Eskaerak aurkezteko epea, tokia eta jakinarazpenak.

1.    Laguntza hauen eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.    

2.    Eskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartu eta horretarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz; bertan espresuki jasoko baitira aurkeztu beharreko agiri eta informazioak.               

Eskaerak 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 eta 68.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz egingo dira.            

3.    Halaber, prozedura honetako jakinarazpen eta izapide guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egingo dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuta. Pertsona eta erakunde eskatzaileek baliozkotuko dituzte organo kudeatzaileak laguntza eskaeran harremanetarako identifikatutako pertsonaren helbide elektronikora emailez bidalitako komunikazio guztiak. 

4.    Prozeduraren ebazpena interesatu guztiei jakinaraziko zaie, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 40. artikuluak jasotakoaren arabera.

Seigarrena.    Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta informazioa.

1.    Eskaeraren formularioarekin batera, pertsona edo entitate eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte:

a)    Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txostena.

b)    Proiektu, programa edo jardueraren diru sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru sarreren eta gastuen kopuruak baliokideak izango dira, eta eskatzen den dirulaguntzaren kopurua zehaztu beharko da diru sarreren atalean.

c)    Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko kodea edo zenbakia (IFK, IFZ).

Zazpigarrena.    Dokumentazio elkarreragingarria eta egiaztagarria.

1.    39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak 28. artikuluan aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden dokumentuak edo beste edozein administraziok egindakoak ez aurkezteko; beraz, administrazio jarduleak dokumentu horiek kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu. Administrazio publikoek elektronikoki jaso behar dituzte dokumentuak, beren sare korporatiboen bidez edo datu bitartekaritzarako plataformei edo horretarako prestatutako beste sistema batzuei kontsulta eginez.

2.    Gipuzkoako Foru Aldundia Nisae Euskadiko administrazioen elkarreragingarritasun eta segurtasun nuduaren parte da. Plataforma hori euskal sektore publikoko administrazio eta erakunde guztientzat da, haien artean eta gainerako administrazioekin datu elektronikoak trukatzeko nodo autonomiko gisa. Horrez gain, Foru Administrazioak foru sare korporatiboko aplikazioak edo dokumentuak egiaztatzea eta lortzea ahalbidetzen duten beste sistema batzuk erabiliko ditu. 

3.    Deialdi honetan honako betekizun hauek egiaztatuko dira plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (Nisae) edo sarbide publikoko plataformen bidez:

a)    Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.           

b)    Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun departamentuarekin egiaztatuko da hori. 

c)    Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiaztatuko den banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago.       

d)    Elkartearen inskripzioa eta estatutuak Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan datuak kontsultatuz egiaztatuko dira.            

4.    Pertsona edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.              

Zortzigarrena.    Zuzenketa eta dokumentazio osagarria.

1.    Agiri horiek eskuratzeko modurik izango ez balitz, organo eskumendunak eska diezaioke eskatzaileari aurkez ditzala agiri horiek edo, bestela, beste bide batez egiazta ditzala agiriak jasotzen dituen betekizunak.           

2.    Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek identifikazio daturik jasoko ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango litzaioke erakunde eskatzaileari huts egite horiek konpontzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran ebazpena eman ondoren.

3.    Proiektuaren memoria ezin da zuzendu.

4.    Nolanahi ere, organo kudeatzaileak proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta ebazteko behar diren argibideak eskatu ahal izango ditu.

Bederatzigarrena.    Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaileetan xedatutakoaz gain, laguntza horiek, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, eta 24/2008 Foru Dekretuak, apirilaren 29koak, arautuko dituzte.