3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Hezkuntza departamentuko dirulaguntza deialdia-2022. 3.4 dirulaguntza lerroa: Aurrikusi gabeko jarduerak. BDNS (Identif.): 608300.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/608300).          

2022. urtean emango diren Hezkuntza departamentuko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza lerroa: 3.4. Aurrikusi gabeko jarduerak - Hezkuntza.    

Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Hezkuntza saileko zinegotzi delegatuak, 2022ko urtarrilaren 28an, 199 dekretu zka., ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

— 3.4. Dirulaguntza lerroa: Aurrikusi gabeko jarduerak –2022– Hezkuntza.

Lerro horretarako baimendutako gastua 4.000,00 eurotakoa da.

Aurreikusi gabeko jarduera / programetarako dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea irekiko da, behin iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasita eta irekita egongo da 2022ko urriaren 31a bitarte.         

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian: (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU06712336) eta Hezkuntza sailean (tfnoa. 943.449.606, posta elektronikoa hezkuntza@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.      

Errenteria, 2022ko urtarrilaren 28a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (553)