3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2022. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko dirulaguntzen deialdia. 4.3. Diru-laguntza lerroa: lan munduan euskaren erabilera, ezagutza, eta ikusgarritasuna sustatzea. BDNS (Identif.): 608299.   

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/608299).          

2022. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko dirulaguntzen deialdia. 4.3. Diru-laguntza lerroa: lan munduan euskaren erabilera, ezagutza, eta ikusgarritasuna sustatzea BDNS identif.: ...............       

Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/ bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2021/11/26ko datarekin, 3122 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2022. urtean eta 2022- 2023 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Udal Hizkuntza Politika saileko zinegotzi delegatuak, 2022/01/28ko datarekin dekretu zka. 200 duen ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:               

— 4.3. Dirulaguntza lerroa: lan munduan euskaren erabilera, ezagutza, eta ikusgarritasuna sustatzea.

Lerro horretarako baimendutako gastua 4.500 eurotakoa da.           

Eskaerak egiteko epea 2022ko maiatzaren 1etik ekainaren 30era izango da, biak barne.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU06712333) eta Udal Hizkuntza Politika. sailean (tfnoa 943.449.613, posta elektronikoa euskara@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.             

Errenteria, 2022ko urtarrilaren 28a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (552)