3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Hezkuntza departamentuko dirulaguntza deialdia-2022. 2.1 dirulaguntza lerroa: Aurrikusitako jarduerak. BDNS (Identif.): 608306.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/608306).          

2022. urtean emango diren Gazteria departamentuko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza lerroa: 2.1 Aurrikusitako jarduerak - Gazteria.

Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Gazteria saileko zinegotzi delegatuak, 2022ko urtarrilaren 27an, dekretu zka. 187, ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

— 2.1 Dirulaguntza lerroa: Aurrikusitako jarduerak –2022– Gazteria.

Lerro horretarako baimendutako gastua 15.000,00 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.   

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian: (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU06712334) eta Gazteria sailean (tfnoa. 943.449.606; posta elektronikoa hezkuntza@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.    

Errenteria, 2022ko urtarrilaren 27a.— Xabier Sanchez Aguirregomezcorta, Gazteriako ordezkaria.         (549)