3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2022. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko dirulaguntzen deialdia. Diru-laguntza lerroa: 4.4. Bai Euskarari. BDNS (Identif.): 608305. 

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/608305).          

2022. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko dirulaguntzen deialdia. Diru-laguntza lerroa: 4.4. Bai Euskarari. BDNS identif.: .......................            

Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/ bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2021/11/26ko datarekin, 3122 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2022. urtean eta 2022- 2023 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Udal Hizkuntza Politika saileko zinegotzi delegatuak, 2022/01/28ko datarekin dekretu zka. 200 duen ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:               

— 4.4. Dirulaguntza lerroa: Bai Euskarari.

Lerro horretarako baimendutako gastua 500 eurotakoa da.              

Eskaerak egiteko epea 2022ko maiatzaren 1etik ekainaren 30era izango da, biak barne.

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU06712333) eta Udal Hizkuntza Politika. sailean (tfnoa. 943.449.613; posta elektronikoa euskara@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.            

Errenteria, 2022ko urtarrilaren 28a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (548)