3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Hezkuntza departamentuko dirulaguntza deialdia-2022. 3.2 dirulaguntza lerroa: Guraso elkarteak. BDNS (Identif.): 608291.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/608291).          

2022. urtean emango diren Hezkuntza departamentuko dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntza lerroa: 3.2 Guraso elkarteak (IGE) - Hezkuntza.         

Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Hezkuntza saileko zinegotzi delegatuak, 2022ko urtarrilaren 28an, 199 dekretu zka., ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorrak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:

— 3.2. Dirulaguntza lerroa: Guraso elkarteak (IGE) –2022– Hezkuntza.

Lerro horretarako baimendutako gastua 16.000,00 eurotakoa da.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.   

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian: (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU06712336) eta Hezkuntza sailean (tfnoa. 943.449.606; posta elektronikoa hezkuntza@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.       

Errenteria, 2022ko urtarrilaren 28a.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria. (546)