3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2022. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko dirulaguntzen deialdia. 4.1. Dirulaguntza lerroa: alfabetatze-euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea. BDNS (Identif.): 608283.

Diru-laguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/608283).          

2022. urtean emango diren Udal Hizkuntza Politika saileko dirulaguntzen deialdia. 4.1. Dirulaguntza lerroa: alfabetatze-euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea BDNS identif.: ............................


Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Diru-laguntzen Datu-Base Nazionalean kontsulta daiteke, goiburuan zehazten den erreferentzia zenbakiarekin (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/index).

Alkateak, 2021/11/26ko datarekin, 3122 dekretu zka., Errenteriako Udalak 2022. urtean eta 2022- 2023 ikasturtean zehar dirulaguntzak ematea arautzeko oinarri orokorrak onartu ditu.

Udal Hizkuntza Politika saileko zinegotzi delegatuak, 2022/01/28ko datarekin dekretu zka. 200 duen ebazpenean jasotzen diren dirulaguntzak ematea arautzen duten oinarri espezifikoak eta deialdia onartzea erabaki du. Horien artean:               

— 4.1. Dirulaguntza lerroa: alfabetatze- euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea.

Lerro horretarako baimendutako gastua 50.000 eurotakoa da. Egoki den kreditu aldaketaren bitartez kopurua handituko balitz, deialdi honi egozgarria izango den gastuaren baimentze berria egin liteke.

2021-2022 ikasturtean euskarako ikastaro homologatuetan parte hartzeagatik dirulaguntza eskatzeko epea 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitarte izango da, biak barne, eta 2022ko irailaren 1etik urriaren 15era bitarte, biak barne.    

Pertsona edo kolektibo interesdunek Udalaren web orrian (https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU06712333) eta Udal Hizkuntza Politika. sailean (tfnoa. 943.449.613; posta elektronikoa. euskara@errenteria.eus) aurkituko dute informazio xehatua.           

Errenteria, 2022ko urtarrilaren 31.—Alazne Korta Zulaika, Antolaketako ordezkaria.    (543)