3
TOKI ADMINISTRAZIOA

OIARTZUNGO UDALA

Iragarkia

Udal Osoak 2021eko azaroaren 24an eginiko Bilkuran, «Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantza» dokumentuari hasierako onespena eman zion.

Aipatutako erabakiari jarraiki, espedientea jendaurrean jarri zen 30 eguneko epean, 2021eko abenduaren 10eko 235 zk.ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eginiko argitalpenaren bidez. Aipatu epean ez da alegazio, ez iradokizunik aurkeztu, beraz, Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 49. artikuluan jasotakoaren arabera, Ordenantzaren aldaketa behin betikoz onartutzat jotzen da.            

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez daiteke Euskadiko Autonomia Erkidegoko Justiziako Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.     

Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoarekin bat aipatu Ordenantzaren testua argitaratzen da.

Oiartzun, 2022ko urtarrilaren 25a.—Alkatea.   (426)

Administrazio elektronikoaren ordenantza

HITZAURREA

I. KAPITULUA.    XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea eta helburuak.

1.    Ordenantza honek bitarteko elektronikoen erabilera arautzen du Oiartzungo udal-sektore publikoaren esparruan, herritarrekiko sinplifikazioaren, gardentasunaren, hurbiltasunaren eta zerbitzu eraginkorraren printzipioak, udaleko administrazio-prozeduraren tramitazioa eta herritarren parte-hartzea bitarteko horien bidez modu eraginkorragoan lortzen laguntzeko.

2.    Ordenantza honek honako helburu hauek ditu:

a.    Herritarrek Oiartzungo udal-sektore publikoarekin bitarteko elektronikoen bidez izan behar dituzten harremanak zuzendu behar dituzten eskubideak indartzea eta betebeharrak betetzen laguntzea, bereziki, emakumeen, desgaitasuna duten pertsonen eta adinekoen berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatuz.

b.    Administrazio elektronikoa, gardentasuna eta parte-hartzea bitarteko elektronikoen bidez garatzeko printzipio orokorrak zabaltzea Oiartzungo udal-administrazioaren esparruan.  

c.    Bitarteko elektronikoen erabilerak dakartzan hobekuntzak administrazio-prozeduretan sartzea.

d.    Kudeaketa publikoko eredu bat ezartzea, udal-administrazioaren datuen eta baliabide teknologikoen erabilera eraginkorrean oinarritua, pertsonek eta enpresek jasaten dituzten administrazio-kargak murrizteko.

3.    Administrazio elektronikoa ezartzean, Oiartzungo Udalak hizkera eta irudi guztiak erabili beharko ditu modu inklusibo eta ez-sexistan, zuzenean edo beste pertsona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituen dokumentuetan eta euskarrietan.

2. artikulua.    Aplikazio-eremu subjektiboa.

1.    Ordenantza hau udal-sektore publikoari aplikatuko zaio, eta, bere ondorioetarako, honako hauek hartzen ditu barnean:

a.    Udal-administrazioa, honako hauek osatua:

— Oiartzungo Udalaren gobernu- eta administrazio-organoak, bai eta atxikita dauden pertsonak ere.

— Udal-erakunde publiko enpresarialak, bai eta Oiartzungo Udalari lotutako edo haren mendeko edozein erakunde publiko eta zuzenbide publikoko entitate ere, dagozkien gobernu- eta administrazio-organoak barne, bai eta atxikita dauden pertsonak ere.

Udalari atxikitako eta lotutako partzuergoei dagokienez, ordenantza hau udal-administrazioko kide gisa aplikatuko zaie, hitzarmenek edo udalarekiko harremana arautzen duten arauek zehazten duten moduan.     

b.    Oiartzungo Udalari edo 1. zenbakiko a) letraren bigarren paragrafoan dauden erakunde publiko eta entitateei lotuta edo haien mende dauden zuzenbide pribatuko erakundeak, ordenantza honen arauek haiei buruz espezifikoki xedatzen duenaren mende daudenak, eta, nolanahi ere, administrazio-ahalmenak baliatzen dituztenean, dagozkien gobernu- eta administrazio-organoak, bai eta atxikita dauden pertsonak ere.              

c.    Udal-zerbitzu publikoen emaile edo emakidadun diren enpresak, ordenantza honetako arauetan xedatutakoaren mende daudenak, emakida-tituluak hala xedatzen duenean edo beren gobernu-organoek onartzen dutenean, Oiartzungo Udalarekin eta herritarrekin dituzten harremanetan, udal-zerbitzu publikoak emateko esparruan eta beren eskumeneko administrazio-ahalmenak gauzatzean, eta aipatutako zerbitzuak ematetik eratortzen den edo haiekin erlazionatzen den guztian, dagozkien gobernu- eta administrazio-organoak, bai eta atxikita dauden pertsonak ere.

2.    Ordenantza hau herritarrei ere aplika dakieke, hau da, edozein pertsona fisikori, pertsona juridikori eta nortasun juridikorik gabeko erakunderi, udal-administrazioarekiko harremanetan baliabide elektronikoak erabiltzen dituztenean edo erabil ditzaketenean, legez ezarritako baldintzetan.

3. artikulua.    Aplikazio-eremu objektiboa.

1.    Ordenantza honek udal-sektore publikoak parte hartzen duen jarduerak arautzen ditu, eta, zehazki, honako hauek:

a.    Herritarrekiko harreman juridikoak.          

b.    Udaleko organoek egindako administrazio-prozeduraren tramitazioa.

c.    Beste administrazio publiko batzuekin sortzen den administrazio-harremana.

d.    Udal-administrazioak bere ahalmenak eta eginkizunak betez lortutako informazioaren tratamendua.

2.    Ordenantza honetan jasotako printzipio orokorrak ordenamendu juridiko administratiboaren mende ez dauden herritarrekiko komunikazioei ere aplika dakizkieke, hala nola abisuen eta gorabeheren jakinarazpenei, erreklamazio eta kexei, iradokizunei, udal-organoei zuzendutako galderei eta eskaerei eta parte hartzeko beste modu batzuei, berariazko erregulazio bat ez duten bitartean.           

3.    Honako hauek herritarren eskura jartzen dituen kanal anitzeko arreta-sistema baten bitartez herritarrek zerbitzu elektronikoetarako duten sarbidea ere arautzen du ordenantza honek:

a.    Udal-prozeduren eta -izapideen informazioa.

b.    Tramitazio elektronikorako bitartekoak eta laguntza bitarteko horien erabilpenean.

c.    Udal-sektore publikoarekin duten harreman juridikoari buruzko informazioa, hala nola, izaera zehatzik gabe, eragiten dieten espedienteak, izapideak, erregistroa eta jakinarazpenak.

Kanal anitzeko sistemak, gutxienez, bitarteko hauek ditu:

— Sarbide-puntu elektroniko orokorra.

— Egoitza elektronikotik beti eskura daitezkeen izapidetze elektronikorako beharrezkoak diren kanalak, administrazio-prozedura bakoitzaren berezitasunen arabera.

— Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak. Horiek herritarren eskura jartzen dituzte doan ordenantza honetan aitortutako eskubideak baliatzeko behar diren bitartekoak eta tresnak, eta bulego horietako langileek laguntza eta orientazioa ematen dute, hala dagokionean.

— Telefono bidezko arreta-zerbitzua. Datuen segurtasun eta babeserako irizpideak eta aukera teknikoak kontuan hartuta, lehen aipatutako informazio eta zerbitzu elektronikoetarako sarbidea errazten die herritarrei.

4. artikulua.    Printzipio orokorrak.

Udal-sektore publikoaren jarduketa, bitarteko elektronikoen bidez, indarrean dagoen legerian aurreikusitako printzipio orokorren eta honako printzipio hauen arabera arautzen da:

a.    Administrazioa sinplifikatzeko printzipioa. Udal-sektore publikoak administrazio-prozeduren izapideak, denbora eta epeak murriztu behar ditu, administrazio-prozesuak, -prozedurak eta -izapideak sinplifikatzeko eta integratzeko, eta pertsonei bitarteko elektronikoen bidez ematen zaien zerbitzua hobetzeko.          

b.    Irisgarritasun-printzipioa, hau da, zerbitzu elektronikoak diseinatzean, eraikitzean, mantentzean eta eguneratzean errespetatu beharreko printzipioen eta tekniken multzoa, erabiltzaileen, bereziki, emakumeen, desgaitasuna duten pertsonen eta adinekoen sarbidean berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko.

c.    Erabilerraztasunaren printzipioa; horren arabera, zerbitzu elektronikoen diseinua erabiltzaileengan zentratuko da, zerbitzua erabiltzeko behar den ezagutza-maila minimizatzeko.               

d.    Behartuta ez dauden pertsonei dagokienez, bitarteko elektronikoak bultzatzeko printzipioa. Udal-sektore publikoak bitarteko elektronikoen erabilera sustatu behar du bere jarduera guztietan, 9. artikuluan aurreikusitakoaren arabera bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra ez duten pertsonekiko harremanetan, betiere administrazioarekin harremanetan jartzeko modua aukeratzeko duten eskubidea bermatuz.

e.    Baliabideen intermodalitatearen printzipioa. Aplikazioek eta informazio-sistemek bide eman behar dute bitarteko elektronikoak erabiltzera behartuta ez dauden pertsona interesdunek aldatu ahal izan dezaten udal-sektore publikoarekin harremanetan jartzeko bidea, prozedura osoaren osotasuna eta segurtasun juridikoa bermatuta. Pertsona horiek, administrazio-prozedura izapidetzean, bitarteko elektronikoak erabiltzeko edo ez erabiltzeko edo bidea aldatzeko aukera izateak ez du inola ere murrizketarik edo diskriminaziorik eragingo udal-sektore publikorako sarbide elektronikoan edo interesa duten administrazio-prozeduraren edozein izapideren Kudeaketan, eta haren ondorioak martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera arautuko dira.

f.    Elkarreragingarritasun-printzipioa: informazio-sistemen gaitasuna eta, beraz, horietan oinarritzen diren prozeduren gaitasuna, datuak partekatzeko eta haien artean informazioaren trukea eta ezagutza bideratzeko.

g.    Proportzionaltasun-printzipioa. Udal-sektore publikoak izapide eta jarduketa elektronikoen izaerari eta inguruabarrei egokitutako bermeak eta segurtasun-neurriak baino ez ditu eskatu behar.

h.    Neutraltasun teknologikoaren printzipioa. Ordenantza honetan araututako jarduketak egitea bermatzen du printzipio honek, horretarako erabilitako tresna teknologikoak gorabehera, halako moduz non bilakaera teknologikoak eta gizarteak eskuratzen dituen teknologiek zehaztuko baitute une bakoitzean zer bitarteko teknologiko erabiltzea komeni den. Udal-sektore publikoak estandar irekiak erabiliko ditu, bai eta, hala badagokio eta modu osagarrian, erabilera orokorrekoak diren estandarrak ere. Era berean, bere datuak berrerabiltzea sustatuko du, eta teknologia gizartearen erabilerara egokitzen dela zaindu beharko du.

Bitarteko elektronikoen bidez komunikatzeko erabili behar diren tresna eta gailuak eta haien ezaugarri teknikoak ez dira diskriminatzaileak izango, eskuragarri egongo dira oro har, eta bateragarriak izango dira erabilera orokorreko produktu informatikoekin.

i.    Trazabilitate-printzipioa. Udal-sektore publikoak zainduko du sistema eta aplikazioak diseinatzean eta ezartzean bitarteko elektronikoen bidezko jarduketak inputatu ahal izatea, Segurtasun Eskema Nazionalaren zehaztapenen arabera.      

j.    Informazioaren eta zerbitzu elektronikoen kalitatearen printzipioa. Udal-sektore publikoak bermatu behar du informazio osoa, eguneratua, ondo antolatua, argia eta ulergarria eta herritarrentzat erabilgarria izatea. Dokumentuak kudeatzeko teknikak aplikatzeak dokumentuak kontserbatzea eta haien osotasuna eta elkarreragingarritasuna bermatzea ahalbidetu behar du, bai eta jarduketen trazabilitatea eta eskumenaren erabileraren kautotzea ere. Horretarako, informazioaren eta zerbitzuen kalitatea bermatzeko mekanismoak bultzatu behar ditu.           

k.    Erantzukizun-printzipioa. Udal-sektore publikoa arduratuko da zabaldutako informazio publikoa egiazkoa eta benetakoa izateaz eta bitarteko elektronikoen bidez eskainitako zerbitzuen kalitateaz, indarrean dagoen legerian aurreikusitakoaren arabera.

l.    Herritarren eskubideak errespetatzeko printzipioa, bereziki datu pertsonalak babesteko eskubidea.

m.    Pertsonalizazio- eta proaktibitate-printzipioa, hau da, administrazio publikoek, zerbitzuaren azken erabiltzailearen ezagutzatik abiatuta, aurrez betetako zerbitzuak emateko eta izan daitezkeen beharrei aurrea hartzeko duten gaitasuna.  

5. artikulua.    Glosarioa.

Ordenantza honen ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:

1.    Informazio publikoa: datuak eta dokumentuak oinarri hartuta eratutako jakintza, horien formatua edo euskarria edozein izanda, baldin eta ordenantza honen aplikazio-eremuan deskribatutako subjektuetako baten eskura badaude eta haren funtzioen jardunean sortu edo jaso badira.

2.    Gardentasuna: Administrazioaren ekintza proaktiboa, bere jarduketa-eremuei buruzko informazio garrantzitsua modu iraunkorrean eta eguneratuan ezagutarazteko, herritarrek gai publikoetan parte-hartzea errazteko eta modu zabal eta errazean sartzeko aukera emango duten hedapen-tresnen bidez.       

3.    Elkarreragingarritasuna: informazio-sistemek, eta, beraz, sistema horien euskarri diren prozedurek, datuak partekatzeko eta informazioa, dokumentazioa eta ezagutza elkarren artean trukatzeko duten gaitasuna, herritarrek administrazioaren esku dauden datuak eta dokumentazioa ekartzea saihesteko.              

4.    Interneteko ataria: gune bat da interneten, eta, haren bidez, herritarrak telematikoki sar daitezke udalak zabaldutako informazioa hedatzeko hainbat kanaletara, egoitza elektronikoa barne.

5.    Egoitza elektronikoa: herritarrek udalaren gune elektroniko horretara jo dezakete administrazio-izapideak egiteko eta beren espedienteak kontsultatzeko, informazioaren segurtasun teknologiko eta juridikoa erabat bermatuta.

6.    Sarbide-puntu elektroniko orokorra: herritarrentzako gune pertsonalizatua da, pertsona fisikoa, juridikoa, profesionala edo erakundea izan, eta udal-administrazioak harekin dituen administrazio-arloko informazio eta komunikazio guztiak eskuratzeko aukera ematen dio, eta udalarekin dituen prozedurak, izapideak eta espedienteak puntu bakar batean zentralizatzen ditu. Gune horretara sartzeko identifikazio digitala behar da.   

7.    Kanal anitzeko arreta-sistema: herritarrek udaleko izapideetan parte har dezakete, edo hiriko eta haren administrazio-espedienteetako informazioa eskuratu, bai urruneko kanalen bidez (telefonoa, txata, sare sozialak, mugikorraren bidezko mezularitza-aplikazioak, webgunea, aplikazio mugikorrak), bai aurrez aurreko kanalen bidez.

Kanal horiek elkarri lotuta daude, eta, beraz, izapide bat kanal batetik has daiteke eta amaitu edo jarraipena beste batetik egin; beraz, hainbat bitartekoren bidez eskaintzen den arreta-sistema bakarra da.

8.    Udal-prozeduren katalogoa: udal-administrazioaren eskumen eta funtzioei dagozkien administrazio-prozedura guztiak biltzen dituen jakintza-gordailu osoa; prozedura horiek ezin dira zabaldu, lehenago erregistroan sartu ez badira. Erabiltzaileentzako eta aplikazioentzako gida gisa balio du, prozedura jakin baten bizi-ziklo osoa osatzen duten eragiketen eta erabakien sekuentziak modu bermatzaile eta legalean egiteko.  

9.    Udalaren funtsezko dokumentuen zerrenda: ezinbesteko dokumentuak dira erakundeak bere helburuak lortzeko, eguneroko zerbitzu-betebeharrak betetzeko, indarrean dagoen legeria eta pertsonen eskubideak errespetatzeko, eta funtsezkotzat jotzen dira bere funtzionamendurako.       

II. KAPITULUA.    ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

6. artikulua.    Herritarren eskubideak administrazio elektronikoaren eremuan.

1.    Herritarrek estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiak adierazitako eskubideak dituzte udal-sektore publikoarekin bitarteko elektronikoen bidez dituzten harremanetan, jarduketa- edo hobekuntza-proposamenak eta iradokizunak egiteko eskubideak barne, bai eta arau-ekimenak egiten eta udal-sektore publikoaren politika publikoak diseinatzen eta ebaluatzen parte hartzeko eskubideak ere.

2.    Herritarrek, administrazio-jardueran bitarteko elektronikoak erabiltzeari dagokionez, indarreko legerian eta ordenantza honetan aurreikusitakoaren arabera, honako eskubide hauek dituzte:

a.    Administrazio elektronikoaren zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko eskubidea, erabilitako tresna teknologikoak gorabehera, segurtasun tekniko eta juridikoko baldintzetan.          

b.    Baliabide elektronikoen bidez kalitatezko informazio publikoa, egokia, eskuragarria, eguneratua eta ulergarria jasotzeko eskubidea.

c.    Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, eta eskubide hori baliatzeko behar den informazio guztia jasotzekoa.

d.    Informazioa zein modalitate, euskarri edo formatutan dagoen eskuragarri edo informazioa zein formatutan gordetzen den jakiteko eskubidea.

e.    Informazioa jasotzeko eskubidea baliatzen den organo edo unitate erantzulearen identifikazioari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.

f.    Ahal den guztietan, informazio publikoa makina bidez irakurtzeko moduko formatu irekian izateko eskubidea, metadatu eta guzti, zehaztasun eta desagregazio maila handienarekin, komertzialki edo ez komertzialki berrerabiltzeko, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruz indarrean dagoen araudian aurreikusitako baldintzetan.

g.    Informazioa eta aholkularitza jasotzeko eskubidea, bitarteko elektronikoen erabileraren alderdi tekniko eta juridikoei buruz eta informazio eta zerbitzu elektronikoen funtzionamendu, sarbide eta berrerabilpenerako baldintzei buruz.

h.    Beren informazioa eskuratzeko eskubidea eta sarbidea izan duten udal-langileek egindako erabilera ezagutzeko eskubidea, gardentasunari eta datuen babesari buruzko araudian aurreikusitako baldintzetan.

i.    Udalean aldez aurretik aurkeztutako, beste administrazio publiko batek igorritako edo aurretik beste administrazio publiko batean aurkeztutako dokumenturik ez aurkezteko eskubidea, administrazio bidaltzaileak edo jasotzaileak gauzatutako elkarreragingarritasun-esparruaren garapenaren arabera, betiere dokumentuak ez badira ezabatu dokumentazio publikoa gordetzeko irizpideen arabera.        

j.    Udal-administrazioaren zerbitzuetarako sarbide elektronikoan berdintasuna izateko eskubidea.

k.    Interesdunak diren prozeduren izapidetze-egoera bitarteko elektronikoen bidez ezagutzeko eskubidea, aplikatzekoa den araudiak informazio hori eskuratzeko mugak ezartzen dituen kasuetan izan ezik.

m.    Interesdunak diren prozeduretan, prozedura horien parte diren dokumentu elektronikoen kopia elektronikoak eskuratzeko eskubidea.

n.    Udal-administrazioak espediente baten parte diren dokumentu elektronikoak legez ezarritako epean formatu elektronikoan gordetzeko eskubidea.

o.    Administrazio publikoaren eremuan onartutako sinadura elektronikoko beste sistema batzuk erabiltzeko eskubidea.

7. artikulua.    Herritarren betebeharrak administrazio elektronikoaren eremuan.

1.    Administrazio-jardueran eta udal-administrazioarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzearen esparruan, eta administrazio elektronikoaren informazioaren, komunikazioen, prozesuen eta aplikazioen funtzionamendu eta Kudeaketa egokia bermatzeko, herritarrek honako betebehar hauek izan beharko dituzte kontuan beren jardueretan:

a.    Administrazio elektronikoaren zerbitzuak eta prozedurak fede onez erabiltzeko betebeharra, informazioa eskuratzean eta administrazio elektronikoaren zerbitzuak eta prozedurak erabiltzean abusurik egon ez dadin.

b.    Udal-administrazioari informazio egiazkoa, osoa, zehatza, eguneratua eta eskatutako helburuetarako egokia emateko betebeharra, bai eta aurkezten dituen dokumentuen egiazkotasunaren ardura hartzekoa ere.

c.    Udal-administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez dituen administrazio-harremanetan identifikatzeko betebeharra, hark hala eskatzen duenean.

d.    Administrazio-harremanetan bitarteko elektronikoen bidez erabiltzen diren identifikazio-elementu pertsonalak eta besterenezinak zaintzeko betebeharra.

e.    Pribatutasunerako, konfidentzialtasunerako eta segurtasunerako eskubidea eta datuen babesaren arloko gainerako eskubideak errespetatzeko betebeharra.

f.    Zabaldutako informazioa erabiltzeko baldintzak errespetatzeko betebeharra.

2.    Udal-administrazioak eginbehar horiek betetzen direla zaindu behar du, araudi aplikagarrian eta ordenantza honetako aurreikuspenetan aurreikusitakoaren esparruan.

8. artikulua.    Udal-administrazioarekin harreman elektronikoa izateko betebeharra.

1.    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera, honako pertsona edo erakunde hauek daude behartuta udal-administrazioarekin harreman elektronikoa izatera:     

a.    Pertsona juridikoak.

b.    Nortasun juridikorik gabeko entitateak.

c.    Diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera profesional Hori dela eta udal-administrazioekin egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.               


d.    Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.           

e.    Udal-administrazioa osatzen duen erakunde bakoitzaren zerbitzura dauden langileak, enplegatu publiko izateagatik administraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, ordenantza honen IX. kapituluan ezartzen den eran.

2.    Halaber, udalarekin harreman elektronikoa izateko betebeharra dute beste pertsona batzuen mandatari edo ordezkari gisa jarduten duten pertsona fisikoek, beren jarduera ekonomiko edo profesionalaren esparruan mandatu hori betetzen dutenean, udalak sarbide elektronikoko zerbitzua zabaldu dion edozein izapideri dagokionez, bai eta beste edozein administraziori zuzendutako dokumentuak aurkezteko ere.    

3.    Xedapen orokor baten bidez, udal-administrazioarekin harreman elektronikoa izateko betebehar hori, izaera orokorrarekin edo prozedura jakin batzuetarako soilik, pertsona fisikoen kolektibo batzuetara heda daiteke, baldin eta, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo beste arrazoi batzuengatik, egiaztatuta badago behar diren bitarteko elektronikoetarako sarbidea eta eskuragarritasuna badutela.

4.    Udal-sektore publikoko erakundeek ere hitzarmenak egin ditzakete pertsonen edo profesionalen kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeekin, kolektibo horiek beren harremanetan bitarteko elektronikoak nola erabili arautzeko.             

5.    Udal-administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremana izatera behartuta ez dauden pertsona fisikoek administrazioarekiko harremana elektronikoki izateko eskubidea baliatu ahal izango dute prozeduraren hasieran, eta, horretarako, izapideak egiteko eskumena duen organoari jakinaraziko diote, beren borondatea jasota gera dadin.

Prozeduraren ondorengo fase batean ere egin ahal izango da, bai borondatez modu elektronikoan udalarekin harremanetan jartzeko, bai, hasieran aukera hori baliatu bazen, hori egiteari uzteko. Nolanahi ere, organo eskudunari jakinarazi beharko zaio beti, jasota gera dadin.    

Bi kasuetan, jakinarazpenak ondorioak izango ditu organo eskudunak horren berri izan eta bosgarren egun baliodunetik aurrera, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoaren Jarduera eta Funtzionamenduari buruzko Araudiaren 2.3 artikulua betez.              

9. artikulua.    Zerbitzu elektronikoetara sartzeko laguntza-kanalak.

1.    Udal-administrazioak behar den laguntza emango die interesdunei, bere eskumenen esparruan ematen dituen zerbitzu elektronikoetara sartzen laguntzeko, honako bide hauetako bat edo batzuk erabiliz:

a)    Aurrez aurrekoa, erregistro-gaietan laguntzeko bulegoaren bidez.

b)    Interneteko ataria eta egoitza elektronikoa.

c)    Sare sozialak.

d)    Telefonikoa.

e)    Posta elektronikoa.

f)    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 12. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ezar daitekeen beste edozein bide.        

2.    Udal-administrazioak bere eskumenen esparruan ematen diren zerbitzu elektronikoetarako sarbidea bermatuko die herritarrei zenbait kanaleko sistema baten bidez, eta honako baliabide hauekin gutxienez:

a.    Oiartzungo Udalak sortu eta kudeatutako egoitza elektroniko bat, hala nola telekomunikazio-sareen bidez herritar guztien eskura dagoen helbide elektronikoa, Oiartzun.eus/egoitza helbidearekin, eta zuzenean eskuragarri egongo da udal honen Interneteko ataritik, helbide honetan: www.oiartzun.eus. Puntu honen bidez, herritarrek, udal-administrazioarekin dituzten harremanetan, dagoen informazio guztia eta eskura dauden zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte.

b.    Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoa edo zehazten diren Interneteko sarbide publikoko zentroak. Horiek herritarren eskura jarriko dituzte doan ordenantza honetan aitortutako eskubideak baliatzeko behar diren bitartekoak eta tresnak, eta haien erabilerari buruzko laguntza eta orientazioa eman beharko dute, bai kokatuta dauden bulegoetako langileen kontura, bai bitarteko edo tresna horri erantsitako sistemen bitartez. Horri dagokionez, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 12. artikuluan interesdunei bitarteko elektronikoak erabiltzen laguntzeari buruzko ezarritakoa bete beharko da.             

c.    Gailu mugikorretarako aplikazioak bezalako beste bitarteko batzuk, segurtasun-irizpideek eta aukera teknikoek ahalbidetzen duten neurrian, herritarrei aurreko paragrafoetan aipatutako informazio eta zerbitzu elektronikoetarako sarbidea emateko.            

10. artikulua.    Bitarteko elektronikoak sustatzea eta eten digitala ezabatzea.

1.    Udal-administrazioak neurri egokiak hartuko ditu kolektibo baztertuenek eta zailtasun ekonomiko, sozial edo kultural bereziak dituzten herritarrek behar diren baliabideak izan ditzaten bitarteko elektronikoen bidez eskainitako udal-zerbitzuak berdintasun-baldintzetan eskuratu ahal izateko.  

2.    Nolanahi ere, bermatuko da kolektibo horietako kide izateak edo edozein zailtasun gehigarri izateak ez diela bereizkeriarik edo kalterik eragingo udal-eskumeneko zerbitzu elektronikoak erabiltzeko orduan, eta, ahal den neurrian, bide edo kanal elektronikoak ez diren beste batzuk erabiltzeko aukera emango da, halakorik izanez gero.       

11. artikulua.    Eskubideak eta betebeharrak bermatzeko sistema.

1.    Udal-administrazioak funtzionamendu-baldintzen berri ematen dituen lege-ohar bat sartu behar du, bai egoitza elektronikoan, bai sarbide-puntu elektroniko orokorrean, bai horretarako sortutako izapidetze-kanaletan.

2.    Lege-oharrak honako hauen berri emango die erabiltzaileei: informazioaren eta zerbitzuen eskuragarritasuna; horien kalitatea eta irisgarritasuna; segurtasun-politika; datu pertsonalak babesteko politika; cookie-en politika; informazioaren eta emandako zerbitzuen gaineko erantzukizuna; zabaldutako informazioa berrerabiltzeko baldintzak; eta jabetza intelektualaren araubide aplikagarria.

3.    Lege-oharra erraz ulertzeko moduan idatzi behar da.

4.    Atari eta aplikazio elektronikoen erabiltzaileek horien funtzionamenduari buruzko iradokizunak eta kexak aurkez ditzakete horretarako aurreikusitako bide telematikoen bidez, edo erregistro-gaietan laguntzeko bulegora jo dezakete.  

III. KAPITULUA.    ‑UDAL-SEKTORE PUBLIKOAN SARBIDE ELEKTRONIKOA IZATEKO BIDEAK

12. artikulua.    Interneteko ataria.

1.    Oiartzungo Udalaren Interneteko ataria (helbidea: www.oiartzun.eus) sarbide elektronikoa da, eta Internet bidez honako hauetara sartzeko aukera ematen die herritarrei:

a.    Egoitza elektronikoa.

b.    Udal-administrazioak egindako informazioa, lehendik daukanaz gain, bere jardueraren edo bere eginkizunen ondorioz.         

c.    Interes orokorreko udal-informazioa.

2.    Interneteko atariaren bidez zabaltzen den informazio publikoak eguneratua, objektiboa, erabilgarria eta eskuragarria izan behar du, eta artikulu honetan ezarritakoa betetzen dela zaindu behar duen organo arduraduna identifikatu behar du.          

3.    Interneteko atariak segurtasun-neurriak ezartzea ahalbidetzen duten sistemak izango ditu, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

13. artikulua.    Egoitza elektronikoa.

1.    Oiartzungo Udalaren eta haren mendeko entitate edo erakunde publikoen Oiartzun.eus/egoitza egoitza elektronikoa da telekomunikazio-sareen bidez herritarrentzat eskuragarri dagoen helbide elektronikoa. Oiartzungo Udalari dagokio haren titulartasuna, Kudeaketa eta administrazioa, bere eskumenak baliatuz, eta herritarren edo administrazioaren aldetik identifikazioa edo autentifikazioa behar duten udal-zerbitzuetarako sarbidea da.               


2.    Egoitza elektronikoak eskuragarri egon behar du telekomunikazio-sareen bidez, Interneteko ataritik eskura daitekeen estekaren bidez (www.oiartzun.eus).

3.    Oiartzungo Udalak bere egoitza elektronikoaren bidez eskura daitezkeen udal-eskumeneko zerbitzuen eta informazioaren osotasuna, egiazkotasuna eta eguneraketa zainduko ditu.

4.    Egoitza elektronikoa publizitate-, erantzukizun-, kalitate-, segurtasun-, eskuragarritasun-, irisgarritasun-, neutraltasun- eta elkarreragingarritasun-printzipioen arabera ezarriko da. Nolanahi ere, egoitzaren titularraren identifikazioa bermatuko da, bai eta iradokizunak eta kexak egiteko bitartekoen eskuragarritasuna ere.

5.    Telefonia mugikorreko sareen bidez sartzeko, egoitzaren helbide elektroniko bera erabiliko da.

6.    Oiartzungo Udalaren titulartasuneko egoitza elektronikoan informazioak, zerbitzuak eta transakzioak argitaratzean, irisgarritasun- eta erabilgarritasun-printzipioak errespetatuko dira, horri buruz ezarritako arauen, estandar irekien eta, hala badagokio, herritarrek oro har erabiltzen dituztenen arabera.         

7.    Egungo helbidea aldatzen bada, organo eskudunaren beste ebazpen baten bidez ezarriko da.

8.    Arrazoi teknikoak direla-eta egoitza elektronikoak erabilgarri egon behar ez duela aurreikusten denean, Oiartzungo Udalak ahalik eta lasterren adieraziko du egoitzan bertan eta dauden beste kontsulta-bide batzuen bidez.

9.    Gorabehera tekniko batek egoitza elektronikoaren ohiko funtzionamendua eragozten duenean, Oiartzungo Udalak amaitu gabeko epeak luzatzea erabakiko du, eta, teknikoki ahal bezain laster, egoitzan argitaratuko ditu gertatutako gorabehera teknikoa eta amaitu gabeko epearen luzapen zehatza eta, hala badagokio, erabil daitezkeen ordezko sistemak. Bistaratzen den mezua inprimatzeak gorabeheraren frogagiri gisa balio behar du.

10.    Alkateari dagokio dekretu bidez arautzea egoitza elektronikoaren helbidea eta funtzionamendu zehatza.

14. artikulua.    Egoitza elektronikoaren edukia.

Egoitza elektronikoak gutxieneko eduki hau izango du interesdunen eskura, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 11.1 artikuluaren arabera:

a)    Egoitza elektronikoaren edo hari lotutako egoitza elektronikoaren identifikazioa, bai eta haren titularra den/diren organoarena/organoena eta bertan eskura jarritako informazioa, zerbitzuak, prozedurak eta izapideak kudeatzeko eskumena duten organoena ere.

b)    Sortzeko egintzaren edo xedapenaren identifikazioa eta horretarako sarbidea, zuzenean edo dagokion aldizkari ofizialean izandako argitalpenerako estekaren bidez.

c)    Egoitza elektronikoa egoki erabiltzeko behar den informazioa, mapa edo informazio baliokidea barne, nabigazio-egitura eta erabilgarri dauden atalak zehaztuta, baita jabetza intelektualari, datu pertsonalen babesari eta irisgarritasunari buruzkoa ere.

d)    Egoitza elektronikoan onartzen edo erabiltzen diren identifikazioko eta sinadura elektronikoko sistemen zerrenda.

e)    Egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen den erregistroaren araudi erregulatzailea.

f)    Egun eta ordu ofiziala, baita egun baliogabeen egutegia ere, Oiartzungo udal-administrazioari aplikatu beharreko epeak zenbatzeko.

g)    Dagokion sistemaren edo aplikazioaren ohiko funtzionamendua eragozten duen edozein gorabehera teknikori buruzko informazioa, bai eta, hala badagokio, egoera Hori dela eta organo eskudunak erabaki duen amaitu gabeko epearen luzapenari buruzkoa ere.

h)    Eskura dauden zerbitzu, prozedura eta izapideen zerrenda eguneratua.

i)    Aurreko letran deskribatutako zerbitzu, prozedura eta izapideei lotutako administrazio-jarduketa automatizatuen zerrenda eguneratua. Horietako bakoitzarekin batera, haren diseinuaren eta funtzionamenduaren deskribapena, kontuak emateko eta gardentasunerako mekanismoak eta konfigurazioan eta ikaskuntzan erabilitako datuak aurkeztuko dira.

15. artikulua.    Egoitza elektronikoaren zerbitzuak.

1.    Egoitza elektronikoak honako zerbitzu hauek izango ditu, gutxienez, interesdunen eskura:

a)    Egoitza elektronikoan edo hari lotutako egoitza elektronikoan eskuragarri dauden zerbitzu eta izapideetarako sarbide bat, prozeduren gehieneko iraupen-epeak adierazita, organo eskudunak, hala badagokio, erabaki ditzakeen luzapen edo eteteak alde batera utzita.

b)    Esteka bat, kasu bakoitzean eskumena duten organoen aurrean iradokizunak eta kexak aurkezteko.

c)    Oiartzungo udal-administrazioaren webguneen eta aplikazio mugikorren irisgarritasun-baldintzei buruz ezarritako komunikazio-mekanismoak eta erreklamazio-prozedura.         

d)    Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak egiaztatzeko sistema bat.

e)    Organo, erakunde publiko edo zuzenbide publikoko entitateen zigilu elektronikoak egiaztatzeko sistema bat, egoitza elektronikoa edo hari lotutako egoitza elektronikoa barnean hartzen duena.

f)    Egoitza elektronikoaren eremuko organo, erakunde publiko edo zuzenbide publikoko entitateek igorritako dokumentuen benetakotasuna eta osotasuna egiaztatzeko zerbitzu bat, baldin eta dokumentu horiek urriaren 1eko 40/2015 Legearen araberako sinadura-sistemetako edozeinen bidez sinatu badira eta egiaztatze-kode seguru bat sortu bada haientzat.     

g)    Aurkezpen-eredu eta -sistema masiboetarako sarbidea, interesdunek, nahi izanez gero, aldi berean eskabide bat baino gehiago aurkeztu ahal izan ditzaten, udal-administrazioak ezartzen duen moduan.

h)    Hala badagokio, udal-administrazioak eskabideak aurkezteko ezartzen dituen eredu normalizatuetarako sarbidea.  

i)    Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoaren direktorio geografikoa kontsultatzeko zerbitzu bat, interesdunak non dagoen jakin ahal izan dezan.

j)    Ediktu-taula elektronikoa.

k)    Ahalordetzeen erregistroa.

l)    Oiartzungo Udaleko funtzionario gaituen erregistroa.               

m)    Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.     

2.    Oiartzungo Udalak bere administrazio-organo, -zentro edo -unitateen indarreko identifikazio-kodeen zerrenda bat eduki eta eguneratuko du dagokion egoitza elektronikoan.             

16. artikulua.    Egoitza elektronikoaren erantzukizuna.

1.    Oiartzungo Udala izango da egoitza elektronikoaren bidez eskura daitezkeen bere eskumeneko informazioaren eta zerbitzuen osotasunaren, egiazkotasunaren eta eguneraketaren erantzule.

2.    Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoak esteka edo lotura bat badu beste egoitza edo lotutako egoitza batekin, azken horren erakunde titularra izango da bertako informazioaren edo prozeduren osotasunaren, egiazkotasunaren eta eguneraketaren erantzulea. Nolanahi ere, Oiartzungo Udalak behar bezalako arreta jarri beharko du edukiak bere egoitzan sartzeko.            

3.    Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoan prozedurak, zerbitzuak edo biak baldin badaude, eta horien eskumena, administrazio berekoa edo beste administrazio batekoa izan, beste lotutako edo mendeko administrazio-organo, erakunde publiko edo zuzenbide publikoko entitate bati badagokio, eskumenaren titularra izango da prozedura edo zerbitzu horiei edo biei dagokien guztiaren osotasunaren, egiazkotasunaren eta eguneraketaren erantzulea. Nolanahi ere, Oiartzungo Udalak behar bezalako arreta jarri beharko du edukiak bere egoitzan sartzeko.

17. artikulua.    Sarbide-puntu orokor elektronikoa.

1.    Administrazio publikoek Sarbide Puntu Orokor elektroniko (SPOe) bat izango dute.

2.    Oiartzungo Udalaren SPOeak dagokion administrazio publikoari lotutako edo haren mendeko organoen, erakunde publikoen eta entitateen zerbitzu, izapide eta informazioetarako sarbidea erraztuko du.

3.    SPOeak egoitza elektroniko bat izango du, eta, gainera, egoitza horrek eremu pertsonalizatu bat eduki ahal izango du. Horren bidez, interesdun bakoitzak, bere datu pertsonalen osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen duten prozedura seguruen bidez, bere informazioa eskuratu ahal izango du, bai eta eragiten dioten administrazio-izapideen jarraipena eta Oiartzungo udal-administrazioaren eremuko jakinarazpen eta komunikazioak ere.

18. artikulua.    Oiartzungo Udalaren herritarren karpeta.            

1.    Interesdunek Oiartzungo udal-administrazioarekin dituzten harremanetarako eremu pertsonalizatua da Herritarren Karpeta. Interesdunaz gain, honako hauek ere sartu ahal izango dira herritarren karpetan:

a)    Haien legezko ordezkariak.

b)    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 6.4.a) artikuluan aurreikusitako ahalorde orokorra duena, interesdunak emana eta Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatua.      

2.    Herritarren Karpeta egoitza elektronikoaren bidez eskuratu ahal izango da, eta, besteak beste, honako funtzionalitate hauek eskaini ahal izango dizkie interesdunei edo haien ordezkariei:

a)    Interesduna den prozeduren izapidetze-egoeraren jarraipena egiteko aukera ematea, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.     

b)    Bere komunikazio eta jakinarazpenera sartzeko aukera ematea.

c)    Udal-administrazioak zer datu dituen jakitea, hargatik eragotzi gabe indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen mugak.         

d)    Dagokion araudiak eskatzen dituen administrazio-ziurtagiriak lortzeko erraztasunak ematea.

3.    Interesduna herritarren karpetan sartuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9.2 artikuluan eta ordenantza honen 34. artikuluan aipatzen diren identifikazio-sistemen bidez.  

4.    Interesdunak identifikazio-sistemak egoki erabiltzen direla ziurtatu beharko du, eta herritarren karpetara bera edo baimendutako hirugarren bat bakarrik sartzen dela ziurtatu.               

19. artikulua.    Erregistro elektroniko orokorra.

1.    Ordenantza honen bidez, Oiartzungo Udalaren erregistro elektroniko orokor bakarraren funtzionamendua arautzen da, eskabideak, idazkiak eta komunikazioak jaso eta bidaltzeko.        

2.    Erregistro hori erabat elkarreragingarria da, haien bateragarritasun informatikoa eta interkonexioa bermatzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan eta sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 60. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3.    Erregistro elektronikoan, Oiartzungo Udalari lotutako edo haren mendeko edozein administrazio-organotan, erakunde publikotan edo zuzenbide publikoko entitatetan aurkeztutako edo jasotako dokumentu guztien idazpena egingo da. Lotutako edo mendeko erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek beren erregistro elektronikoa eduki ahal izango dute, Oiartzungo Udalaren erregistro elektroniko orokorrarekin erabat elkarreragingarria eta konektatua.

Dokumentuen sarrera- edo irteera-egunaren hurrenkera errespetatuz egingo dira idazpenak, eta honako hauek adieraziko dira: zenbakia, izaera adierazten duen izenburua, aurkezpen-data eta -ordua, sarrera edo irteeraren data, interesdunaren identifikazioa, interesdunaren sexua, administrazio-organo igorlea, hala badagokio, eta nori edo zer administrazio-organori igortzen zaion eta, behar izanez gero, erregistratzen den dokumentuaren edukiaren aipamena.

Ahal den guztietan, jasotako edo ateratako dokumentua dokumentu hori gehitzen zaion edo sortzen duen administrazio-espediente elektronikoari atxiki behar zaio.

4.    Erregistro elektronikoak honako hauek onartuko ditu:

a)    Oiartzungo Udalari dagozkion zerbitzu, prozedura eta izapideei dagozkien dokumentu elektroniko normalizatuak, aurrez ezarritako formatuen arabera beteta.     

b)    Aurreko paragrafoan aipatutakoez bestelako edozein eskabide, idazki edo komunikazio, edozein administrazio publikori zuzendua.

5.    Erregistro elektroniko bakarrak jaso-agiri bat emango du automatikoki, aurkezpen-data eta -orduarekin eta erregistroko sarrera-zenbakiarekin, bai eta, hala badagokio, harekin batera doazen beste dokumentu batzuen jaso-agiri bat ere, osotasuna eta gaitzespenik eza, ebazteko eta jakinarazteko epea eta isiltasunaren esanahia bermatuko dituena.

Jaso-agiria ez igortzeak edo, hala badagokio, transmisioan akatsa edo hutsa dagoela adierazten duen mezua jasotzeak esan nahi du ez dela jaso.

6.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 artikuluaren arabera, ez dira erregistroan aurkeztutzat joko:

a)    Beren araubide bereziaren arabera beste aurkezpen-moduren bat behar duten dokumentuak eta informazioa. Kasu horietan, prozedura izapidetzeko eskumena duen administrazio-organoak horren berri emango dio interesdunari, eta aplikatzekoa den legeria espezifikoak eskatzen dituen baldintzen berri emango dio.

b)    Administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden pertsonek aurrez aurre egindako eskaerak.    

Bi kasuetan, administrazio-organo eskudunak interesdunari eskatuko dio akatsa zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, errekerimenduari erantzuten ez badio, aurkezpenak ez duela baliorik izango. Horretarako, espedientea hasteko eskaeraren aurkezpen-datatzat hartuko da zuzenketa-data, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 14.2 artikuluaren arabera.

7.    Erregistro elektroniko bakarrak berehala bidali behar dizkie dokumentuak hartzaileei eta dagozkien sailei.              

8.    Arrazoi teknikoak direla eta, erregistro elektronikoa ezin dela erabilgarri egon aurreikus daitekeenean, erabiltzaileei ahalik eta lasterren jakinaraziko zaie, eta egoera horrek irauten duen bitartean, epea amaitu aurreko edozein unetan luza daiteke idazkiak eta dokumentuak berariaz aurkezteko epea. Nolanahi ere, dagokion egoitza elektronikoan informazioa emango da zerbitzuaren aldi baterako etendurari buruz, haren iraupenaren aurreikuspenari buruz eta, hala badagokio, egoera zuzentzeko neurriak hartzeari buruz.

9.    Oiartzungo Udaleko Idazkaritza da erregistro elektroniko bakarra kudeatzeaz arduratzen den saila.

20. artikulua.    Dokumentuak erregistroan aurkeztea eta tratatzea.

1.    Oiartzungo Udalak zehaztu ahal izango du zer formatu eta estandarretara egokitu beharko diren interesdunek erregistroan aurkeztutako dokumentuak, baldin eta Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean eta dagokion araudian aurreikusitakoa betetzen badute.

2.    Dagoeneko erregistratuta dauden dokumentuetan sistemaren osotasunari edo segurtasunari eragin diezaiokeen kode maltzurra detektatzen bada, horiek aurkeztu dituen interesdunari eskatuko zaio konpon ditzala, sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 14.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3.    Euskarri ez-elektronikoan dauden dokumentuak erregistro-gaietan laguntzeko bulegoen bidez aurkeztuko dira. Jatorrizko dokumentuak edo kopia autentikoak euskarri ez-elektronikoan aurkezten direnean, dagozkien elkarreragingarritasun-arau teknikoetan xedatutakoaren arabera digitalizatzen diren unetik aurrera, paperezko euskarrian dagoen dokumentuaren kopia elektroniko autentikotzat hartuko dira, eta izapideak egiteko, paperezko euskarrian aurkeztutako dokumentuen balio bera izango dute, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 27. artikuluaren aurreikuspenen arabera.

4.    Erregistratutako dokumentuen tamainak Erregistroen Interkonexio Sistemarako (EIS) zehazten den ahalmena gainditzen duenean, horiek zuzentzen diren administrazio eta organora bidaltzearen ordez, dokumentuak eskura jarri ahal izango dira, aldez aurretik fitxategiak trukatzeko gordailu batean gordailututa, eta gordailututako dokumentuak zein horiek dituzten datuak ezin izango dira erabili erregistroaren xede izan den prozedura arautzen duen araudian aurreikusitakoez bestelako helburuetarako.

5.    Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan aurkeztutako dokumentuak digitalizatu eta berehala itzuliko zaizkie interesdunei, edo, bestela, sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 53. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.        

6.    Erregistro bidez trukatutako dokumentuak artxibatzea prozedura izapidetzeko eskumena duen organoari dagokio, haren araudiak zehazten duen epearen arabera.

21. artikulua.    Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoa.

1.    Oiartzungo Udalak erregistro-gaietan laguntzeko bulego bakarra du, administrazio-organo izaera du, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.              

2.    Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak eginkizun hauek izango ditu:

a)    Bulegoan aurkezten edo jasotzen diren eta edozein administrazio publikotako edozein organo, erakunde publiko edo zuzenbide publikoko entitatetara zuzentzen diren paperezko eskabide, idazki eta komunikazioak digitalizatzea, bai eta Erregistro Elektroniko Orokorrean jasotzea ere.

b)    Hala badagokio, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutakoaren arabera egindako irteera-idazpenen idatzoharra.

c)    Interesdunek aurkezten dituzten eskabideak, komunikazioak eta dokumentuak zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu dituzten egiaztatzen duen jaso-agiria ematea.

d)    Interesdunek aurkezten duten eta dagokion erregistro elektronikoan bulego horren bitartez administrazio-espediente batean sartuko den jatorrizko edozein dokumentu edo benetako kopia digitalizatu ondoren, kopia elektroniko autentikoak ematea.

e)  Identifikazio eta sinadura elektronikoaren arloko informazioa, gaikuntza eman den izapide eta prozeduretan eskabideak, idazkiak eta komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko.

f)    Interesdunaren identifikazioa edo sinadura elektronikoa, administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta ez dagoen pertsona denean, gaikuntza aurreikusita dagoen administrazio-prozeduretan.

g)    Jakinarazpenak egitea, bulego horren jarduera-eremuan, interesduna edo haren ordezkaria bulegoan bat-batean agertzen direnean eta une horretan komunikazio edo jakinarazpen pertsonala eskatzen dutenean.

h)    Eskaera, idazkia edo komunikazioa zuzentzen zaion organo, erakunde publiko edo entitatearen identifikazio-kodea interesdunei jakinaraztea.

i)    Erregistro elektroniko bakarrarekin jardutea bulego horietan jasotako dokumentuak erregistratu behar direnean.

j)    Ahalordetzeen erregistro elektronikoarekin jardutea.

k)    Egoitza elektronikorako eta ediktu-taula elektronikorako sarbidea erraztea.

l)    Apud acta ahalordea egiaztatzea agerraldi pertsonalaren bidez.

m)    Legeak edo araudiak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

3.    Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak bitarteko elektronikoak erabiltzeko laguntza emango die bitarteko elektronikoak erabiltzeko betebeharra ez duten interesdunei. 

22. artikulua.    Telefono bidezko arreta-kanala.

1.    Udal-administrazioak telefono bidezko arretarako kanalak eskaintzen ditu, herritarrekiko harremana errazteko.

2.    Telefono bidezko arreta-kanalek informazio orokorra eman dezakete, bai eta persona interesatua den izapideei edo espedienteei buruzko informazio espezifikoa ere, baldin eta pertsona identifikatu ahal izan bada konfidentzialtasun-maila egokia bermatzeko moduan, eskuratu beharreko datu-motaren arabera.               

3.    Telefono bidezko arretarako kanalen bitartez, udal-administrazioak zehaztutako administrazio-izapideak ere egin daitezke, baldin eta interesdunaren nortasuna eta borondatea behar bezala frogatzen badira, izapide horren segurtasun-eskakizunen arabera.            

4.    Telefono bidezko arreta-zerbitzuko langileek, udalaren sinadura-politikak hala aurreikusten badu, bi alderdiek ezagutzen duten informazioaren erabileran oinarritutako identifikazio-mekanismoak erabil ditzakete, bereziki Administrazioak emandako egiaztapen-kode seguruko sistemak erabiliz.

23. artikulua.    Iragarki edo ediktu elektronikoen taula.

1.    Oiartzungo Udalak iragarki edo ediktuen taula elektronikoan argitaratuko ditu administrazio-prozedura, arau juridiko edo ebazpen judizialaren arabera sartu behar diren egintzak eta komunikazioak. Taula elektronikoa egungo taula fisikoaren osagarri izango da.

Iragarki-taula elektronikoa egoitza elektronikoaren bidez kontsultatu ahal izango da. Oiartzungo Udalak bermatu egingo du taularako sarbidea erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.

2.    Nolanahi ere, herritar guztien sarbidea bermatuko da, bai eta kontsulta eraginkorrerako behar den laguntza ere, eta ez da eskatuko herritarren identitatea egiaztatzeko mekanismo berezirik, egintza baten eduki osoa eskuratu nahi denean izan ezik, salbu eta, indarreko legerian xedatutakoaren arabera, iragarki-taula elektronikoan azaletik argitaratutako egintza baten eduki osoa eskuratzeko asmoa dutenek horren berri izateko interes legitimoa dutela egiaztatzen badute.

3.    Ediktu-taula elektronikoan argitaratzea ofiziala eta autentikoa da. Ediktu-taula elektronikoa bakarra da udal-sektore publiko osorako.

4.    Iragarki-taula elektronikoa eskuragarri egongo da udal-administrazioaren egoitza elektronikoan, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

Arrazoi teknikoak direla eta, aurreikusten bada taula elektronikoa ez dagoela erabilgarri, ahalik eta lasterren eman beharko zaie horren berri erabiltzaileei, eta taula hori kontsultatzeko erabilgarri dauden bitarteko alternatiboak zein diren adierazi beharko da.

5.    Jakinarazpenak ediktu-taula elektronikoaren bidez egiten dira honako kasu hauetan:

a.    Interesdunak ezezagunak direnean.

b.    Jakinarazpena non egin behar den jakiterik ez dagoenean.

c.    Jakinarazpena interesdunen bizilekuan egiten saiatu arren, ezin izan denean egin.

6.    Ediktuen taula elektronikoak bere edukiaren benetakotasuna, osotasuna eta Kontserbazioa bermatuko duten sistemak eta mekanismoak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan. Bereziki, dagozkion epeak zenbatzeko, ediktuak argitaratu diren eguna eta ordua egiaztatzea bermatuko duen mekanismoa ezarriko da.          

7.    Ediktu-taula elektronikoak behar diren neurri teknikoak hartu behar ditu pertsonen eskubideak babesteko, eta, bereziki, saihestu behar du informazioa indexatzea edo beste pertsona batzuek bilatzaileen bidez lokalizatzea, eta taularen bidez zabaldutako datu pertsonalak tratatzea, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legeriak jasotzen duen bezala.     

IV. KAPITULUA.    ‑ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK ETA INTERESDUNAK IDENTIFIKATZEA ETA
KAUTOTZEA

1. ATALA.    ‑Identifikazio eta autentikaziorako xedapen komunak eta elkarreragingarritasun-baldintzak

24. artikulua.    Identifikatzeko, sinatzeko eta egiaztatzeko sistemak.

1.    Oiartzungo Udalak sinadura elektronikoko sistemak onartuko ditu bitarteko elektronikoen bidez dituen harremanetan. Sistema horiek bat etorri behar dute sinadura elektronikoari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin, eta egokiak izan behar dute interesdunen identifikazioa eta, hala badagokio, dokumentu elektronikoen benetakotasuna eta osotasuna bermatzeko.

2.    Udal-administrazioak honako sistema hauek erabili ahal izango ditu identifikazio elektronikorako eta dokumentu elektronikoen jatorria eta osotasuna bermatzeko:

a)    Egoitza elektronikoa eta hari lotutako egoitza elektronikoa identifikatzeko sistemak.

b)    Zigilu elektronikoa, ziurtagiri elektroniko kualifikatu batean oinarritua dagoena eta sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatutako baldintzak betetzen dituena.

c)    Administrazio-jarduera automatizaturako sinadura elektronikoko sistemak.

d)    Udal-administrazioaren zerbitzupeko langileen sinadura elektronikoa.

e)    Komunikazio-ingurune itxietan datuak elektronikoki trukatzea, alderdiek berariaz adostutakoaren arabera.             

3.    Interesdunek identifikazio- eta sinadura-sistema hauek erabili ahal izango dituzte Oiartzungo Udalarekin dituzten harreman elektronikoetan:

a)    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, identifikazio elektronikoko sistema hauek onartuko dira:

1.    Sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak. Ziurtagiri horien emaileek sartuta egon behar dute «Konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan».

2.    Zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak. Ziurtagiri horien emaileek sartuta egon behar dute «Konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan».

3.    Gako itunduko sistemak eta administrazio publikoek baliozkotzat jotzen duten beste edozein sistema, ezartzen diren modu eta baldintzetan, baldin eta erabiltzaile gisa aldez aurretik erregistro bat badute, identitatea bermatzea ahalbidetzen duena, eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiaren aldez aurreko baimena beharko dute, zeina segurtasun publikoko arrazoiengatik bakarrik ukatu ahal izango baita, Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren txosten loteslearen ondoren.

Oiartzungo Udalak bermatuko du prozedura guztian erabili ahal izango dela 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako sistemetako bat, nahiz eta prozedura bererako 3. zenbakian aurreikusitakoren bat onartu.

b)    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 10.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, sinadura elektronikoko sistema hauek onartuko dira:

1.    Sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritzen diren sinadura elektroniko aitortu edo kualifikatu eta aurreratuko sistemak. Ziurtagiri horien emaileek sartuta egon behar dute «Konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan».

2.    Zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritzen diren zigilu elektroniko kualifikatuko eta zigilu elektroniko aurreratuko sistemak. Ziurtagiri horien emaileek sartuta egon behar dute «Konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan».

3.    Administrazio publikoek baliozkotzat jotzen duten beste edozein sistema, ezartzen diren modu eta baldintzetan, baldin eta erabiltzaile gisa aldez aurretik erregistro bat badu edo haren identitatea bermatzea ahalbidetzen badu, eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiaren aldez aurreko baimena beharko dute, zeina segurtasun publikoko arrazoiengatik bakarrik ukatu ahal izango baita, Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren txosten loteslearen ondoren. Era berean, urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoa bete beharko dute.

Oiartzungo Udalak bermatuko du prozedura guztian erabili ahal izango dela 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako sistemetako bat, nahiz eta prozedura bererako 3. zenbakian aurreikusitakoren bat onartu.

c)    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 10.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Oiartzungo Udalak sinadura-sistema gisa onartu ahal izango ditu indarrean dagoen araudian aurreikusitako identifikazio-sistemak, interesdunen borondatearen adierazpena eta adostasuna autentikoa dela egiaztatzeko aukera ematen dutenean.

3.    Sinadura elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi dokumentu edo komunikazio elektronikoan sartu behar ez direnik aplikatzekoa den legeriaren arabera beharrezkoak diren interesdunaren eta, hala badagokio, haren ordezkariaren identifikazio-datuak.

4.    Interesdunek erabiltzen dituzten sinadura elektronikoko sistemek aukera emango diote udal-administrazioari sinaduran dauden datuak egiaztatzeko, haien identitatea sinadura-egintzarekin lotu ahal izateko moduan.

5.    Oiartzungo Udalak eguneratuta edukiko du egoitza elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen dituen sistemei buruzko informazioa, bai eta onargarriak diren prozedurei buruzko informazioa ere.

6.    Oiartzungo Udalak ez du erantzukizunik izango hirugarrenek interesdunaren identifikazio pertsonalerako eta sinadura elektronikorako baliabideak erabiltzen badituzte, salbu eta ondare-erantzukizuna eskatzeko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 32. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.          

2. ATALA.    ‑Oiartzungo Udalaren identifikazio
elektronikoa eta bere eskumenaren
erabilera kautotzea

25. artikulua.    Egoitza elektronikoaren identifikazioa.

1.    Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, egoitza elektronikoek eta haiei lotutako egoitza elektronikoek webgunearen kautotze-ziurtagiri kualifikatuak edo bitarteko baliokideak erabiliko dituzte identifikatzeko eta haiekiko komunikazio segurua bermatzeko. Ziurtagiri elektroniko horiek Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuan eta identitatearen eta sinadura elektronikoaren arloan indarrean dagoen araudian adierazitakoari lotuko zaizkio.

2.    Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoa webgunearen kautotze-ziurtagiri kualifikatuen bidez identifikatuko da.  

3.    Osagarri gisa, eta berehala identifikatzeko, herritarrek horietan nahitaez jaso beharreko informazio orokorra izango dute, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.            

4.    Egoitza elektronikoaren izaera edo hari lotutako egoitza elektronikoaren izaera duten helbide elektronikoek modu ikusgarrian eta zalantzarik gabean eman beharko dute horren berri. Identifikazioa errazteko, Oiartzun.eus/egoitza da erreferentzia-helbidea.

26. artikulua.    Ziurtagiri elektroniko kualifikatu batean oinarritua dagoen eta sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatutako baldintzak betetzen dituen zigilu elektronikoaren bidezko identifikazioa.

1.    Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, administrazio publikoak zigilu elektroniko baten bidez identifikatu ahal izango dira. Zigiluak oinarri hartuko du sinadura elektronikoari buruz legeek eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituen ziurtagiri elektroniko kualifikatua. Ziurtagiri elektronikoak barne hartuko ditu identifikazio fiskalaren zenbakia eta dagokion izendapena, bai eta, hala badagokio, pertsona titularraren identitatea ere, administrazio-organoen zigilu elektronikoen kasuan.

2.    Oiartzungo Udalak erabilitako zigilu elektronikoen zerrenda, barne harturik ziurtagiri elektronikoen ezaugarriak eta horiek ematen dituzten emaileak, publikoa izango da, eta eskuragarri bitarteko elektronikoen bidez, eta argitara emango da Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoan eta interneteko atarian. Gainera, Oiartzungo Udalak neurri egokiak hartuko ditu zigilu elektronikoen egiaztapena errazteko.    

3.    Oiartzungo udal-administrazioan, zigilu elektronikoak Alkatetzaren ebazpen bidez sortuko dira, edo lotutako edo mendeko erakunde publiko edo zuzenbide publikoko entitatearen zuzendaritzaren ebazpen bidez, eta egoitza elektronikoan argitaratuko dira. Ebazpen horretan honako hauek jaso beharko dira:

a)    Zigiluaren titularra den lotutako edo mendeko organo, erakunde publiko edo zuzenbide publikoko entitatea, hura erabiltzeko ardura izango duena.

b)    Aplikatzekoa den sinadura- eta ziurtagiri-sistemaren ezaugarri tekniko orokorrak.

c)    Ziurtagiria egiaztatzeko baliozkotze-zerbitzua.

d)    Zer jarduketa eta prozeduratan erabili ahal izango den.

4.    Oiartzungo udal-administrazioko zigilu elektronikoaren ziurtagiriek eduki hauek izango dituzte, gutxienez:            

a)    Ziurtagiri motaren deskribapena, «zigilu elektronikoa» izenarekin.

b)    Harpidedunaren izena.

c)    Harpidedunaren identifikazio fiskaleko zenbakia.

27. artikulua.    Administrazio-jarduera automatizaturako sinadura elektronikoko sistemak.

1.    Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, prozeduren administrazio-izapidetze automatizatuan, Oiartzungo Udalak sinadura elektronikoko honako sistema hauek zein kasutan erabil daitezken zehaztu ahal izango du:

a)    Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 19. artikuluan aipatzen duen zigilu elektronikoa, administrazio publikoarena, organoarena, erakunde publikoarena edo zuzenbide publikoko entitatearena, zeina oinarrituko baita sinadura elektronikoari buruz legeek eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituen ziurtagiri elektroniko kualifikatuan.

b)    Egiaztapen-kode segurua, administrazio publikoari, organoari, erakunde publikoari edo zuzenbide publikoko entitateari lotutakoa, ezarritako zehaztapen eta baldintzetan, betiere dagokion egoitza elektronikora sarbidea emanez, agiriaren osotasuna egiaztatzeko.

2.    Oiartzungo Udalak zehaztuko ditu lotutako edo mendeko zuzenbide pribatuko entitateetan sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak, entitate horiek administrazio-ahalmenak egikaritzean prozedurak modu automatizatuan izapidetzen dituztenean.

28. artikulua.    Egiaztapen-kode seguruan oinarritutako sinadura-sistemak administrazio-jarduera automatizaturako.

1.    Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 42.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Oiartzungo Udalak dokumentuak egiaztatzeko kode seguruko sistemak erabili ahal izango ditu jarduketa automatizatuak garatzean.

Kode hori loteslea izango da organo, erakunde publiko edo zuzenbide publikoko entitatearentzat, eta, hala badagokio, dokumentua sinatzen duen pertsonarentzat. Nolanahi ere, dokumentuaren osotasuna egiaztatu ahal izango da dagokion egoitza elektronikoan edo lotutako egoitza elektronikoan, interesdunentzat zuzeneko eta doako egiaztapen-prozedura baten bidez.

2.    Egiaztapen-kode seguruaren sistemak honako hauek bermatu beharko ditu beti:

a)    Dokumentuen jatorria eta osotasuna, dagokion egoitza elektronikora edo hari lotutako egoitza elektronikora sartuz.               

b)    Dokumentu bakoitzerako sortutako kode bakoitza bakarra izango da.

c)    Kodea loturik egongo da sortutako dokumentuarekin eta, hala badagokio, sinatzailearekin. Egiaztapen-kode segurua eta egoitza elektronikora edo lotutako egoitza elektronikora sartzeko helbide elektronikoa kode horrekin sinatutako dokumentuaren orrialde guztietan sartu beharko dira. Sortutako dokumentuan egindako aldaketa orok beste dokumentu bat sortuko du eta, harekin bat, beste egiaztapen-kode bat.

d)    Dokumentua egoitza elektronikoan edo hari lotutako egoitza elektronikoan egiaztatzeko aukera, gutxienez prozedura honen erabilera baimentzen duen ebazpenean ezartzen den denboran. Dokumentuak egoitza elektronikoan edo hari lotutako egoitza elektronikoan eskuragarri egoteari uzten dionean, dokumentuak kudeatzeko politikaren bidez administrazio publiko bakoitzak ezarritako kontserbazio-estrategian xedatutakoaren arabera arautuko da beste bide batzuetatik eskuragarri egotea.

e)    Dokumenturako sarbide murriztua egiaztapen-kode segurua duenarentzat, hargatik eragotzi gabe ezar daitezkeen berme gehigarriak.

3.    Dokumentu elektronikoak beste organo, erakunde edo entitate batzuei komunikatzean, eta inplikatutako alderdiek hala zehazten dutenean, elkarreragingarritasuna bermatuko da urriaren 1eko 40/2015 Legearen 42. artikuluan aurreikusitako zigilu elektroniko bat egiaztapen-kode seguruari gainjarriz, dokumentu elektronikoen jatorria eta osotasuna automatikoki egiaztatzeko mekanismo gisa, Dokumentu Elektronikoaren Elkarreragingarritasuneko Arau Teknikoak ezartzen dituen baldintzetan. 

4.    Oiartzungo udal-administrazioan, sistema hori erabili ahal izateko, Alkatetzaren ebazpena beharko da, zeinak honako hauek jasoko baititu:

a)    Sistema zein jarduketari aplikatu behar zaion.

b)    Sistema aplikatzeko ardura duten organoak.

c)    Jarduerari aplika dakizkiokeen xedapenak.

d)    Interesdunek jarduketaren edo dokumentuaren edukia egiaztatzeko eskura duten egoitza elektronikoa.   

e)    Dokumentu bati aplikatutako egiaztapen-kode segurua egoitza elektronikoan egiaztatzeko epea. Epe hori bost urtekoa izango da gutxienez, salbu eta gaia dela-eta berezia den araudian epe luzeagoa aurreikusten bada. Denbora hori igarotakoan, dokumentua egin zuen Oiartzungo udal-administrazioko organoari eskatu beharko zaio. Kasu horretan, bitarteko elektronikoak erabiltzen dituenean, organo eskudunaren titularraren edo organo horrek jarduketa esleitu dion enplegatu publikoaren sinadura elektronikoaren bidez ziurtatuko da egiaztapena.          


29. artikulua.    Oiartzungo Udaleko langileen sinadura elektronikoko sistemak.

1.    Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 43. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 18., 19. eta 20. artikuluetan aurreikusitakoa, Oiartzungo Udalaren jarduketa, bitarteko elektronikoak erabiltzen dituenean, organo eskudunaren titularraren edo eskumena baliatzen duen enplegatu publikoaren sinadura elektronikoaren bidez egingo da.

2.    Oiartzungo Udalak zehaztuko ditu bere langileek erabili behar dituzten sinadura elektronikoko sistemak. Sistema horiek batera identifikatu ahal izango dituzte lanpostuaren titularra eta hark zer administrazio edo organotan ematen duen zerbitzua.              

3.    Enplegatu publikoen ziurtagiri elektronikoak kualifikatuak izango dira, eta bat etorriko dira Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean adierazitakoarekin eta identitatearen eta sinadura elektronikoaren arloan indarrean dagoen legeriarekin.

4.    Oiartzungo Udalak zehaztuko ditu lotutako edo mendeko zuzenbide pribatuko entitateetan sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak, administrazio-ahalmenak egikaritzean prozedurak izapidetzen dituztenean.

30. artikulua.    Identifikazio profesionaleko zenbakia duten enplegatu publikoen ziurtagiri elektronikoak.

1.    Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 22.3 artikuluan aurreikusitakoari kalterik egin gabe, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 43.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuek identifikazio profesionaleko zenbaki bat txertatu ahal izango dute enplegatu publikoaren ziurtagiri elektronikoan, dena delako enplegatuak zerbitzuak ematen dituen administrazioak eskatuta, baldin eta ziurtagiri hori informazio sailkatuari, segurtasun publikoari, defentsa nazionalari edo anonimotasuna legez justifikatuta duten beste jarduketa batzuei eragiten dieten jarduketetan erabili behar bada. Ziurtagiri horiei izen hau emango zaie: «identifikazio profesionaleko zenbakia duten enplegatu publikoen ziurtagiri elektronikoak».       

2.    Oiartzungo Udalean udaleko idazkariari dagokio enplegatu publikoaren identifikazio profesionaleko zenbaki bat txertatzeko eskatzea.  

3.    Ziurtagiria eskatzen duen Oiartzungo Udalak titularraren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa gordeko du.  

4.    Identifikazio profesionaleko zenbakia duten enplegatu publikoen ziurtagiri elektronikoak kualifikatuak izango dira, eta Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean eta identitatearen eta sinadura elektronikoaren arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitakora egokituko dira, eta enplegatu publikoaren ziurtagiri elektronikoaren erabilera, gaitasun eta funtzionaltasun bera izango dute, nahiz eta ziurtagiri hori egitea justifikatu zuten jarduketetara mugatuta egon.

5.    Agintaritza publiko eskudunek eta organo judizialek, beren eginkizunak betetzean eta indarrean dagoen araudiaren arabera, identifikazio profesionaleko zenbakia duen enplegatu publikoaren ziurtagiri baten titularraren identitatea ezagutarazteko eskatu ahal izango dute, Oiartzungo Udalari zuzendutako eskaera ofizialaren bidez.

31. artikulua.    Oiartzungo udal-administrazioko langileen identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa.

1.    Urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoen artean, kasuan kasuko izapideari dagokion segurtasun-mailaren arabera ezartzen diren sistemekin identifikatu ahal izango dira langileak, Segurtasun Eskema Nazionalaren arabera. 

2.    Langile horiek sinadura elektronikoko sistemen bidez sinatu ahal izango dute, zeinak beren langileei berariaz emandako ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarrituta egongo baitira. Langileek sistema horiek erabili ahal izango dituzte beren lanpostuan lanean dihardutenean, Hori dela eta egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, edo herri-administrazioekin harremanetan jartzeko, administrazio horiek onartzen dutenean.

3.    Langileak identifikatzeko sistemak eduki ahal izango dira, enplegatu publikoen biltegietan oinarrituta. Sistema horiek enplegatu publikoen harremanak ahalbidetuko dituzte, haien eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta aplikazioekin, eta, betiere, Segurtasun Eskema Nazionalean aurreikusitakoa bermatuko dute.

4.    Oiartzungo Udaleko langileen erregistroak bere langileen identifikazio elektronikorako datuak jaso ahal izango ditu, eta enplegatu publikoen identitate-biltegietan oinarritutako langileak identifikatzeko sistemei laga ahal izango dizkie.

32. artikulua.    Komunikazio-ingurune itxietan datuak elektronikoki trukatzea.

1.    Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, administrazio publikoen, organoen, erakunde politikoen eta zuzenbide publikoko entitateen artean ezarritako komunikazio-ingurune itxietan transmititutako agiri elektronikoak baliozkotzat joko dira agiriok igortzen eta jasotzen dituztenak artikulu honetan ezarritako baldintzen arabera kautotzeko eta identifikatzeko.

2.    Komunikazioetan parte hartzen duten pertsonak administrazio publiko berekoak badira, horrek zehaztuko du komunikazioak arautuko dituzten baldintzak eta bermeak, non gutxienez kontuan hartuko baitira baimendutako igorleen eta hartzaileen zerrenda eta elkartrukatuko diren datuen izaera.

3.    Parte-hartzaileak administrazio publiko ezberdinetakoak badira, haien artean sinatutako hitzarmen batek ezarriko ditu aurreko atalean aipatutako baldintzak eta bermeak.    

4.    Oiartzungo udal-administrazioan, 2. atalean aipatzen diren baldintzak eta bermeak Udaleko Idazkaritzak ezarriko ditu, Informatika Saileko arduradunarekin lankidetzan.  

5.    Nolanahi ere, komunikazio-ingurune itxiaren segurtasuna eta transmititzen diren datuen babesa bermatu beharko dira, Segurtasun Eskema Nazionalean ezarritako betekizunen arabera.             

3. ATALA.    ‑Interesdunen identifikazioa
eta sinadura

33. artikulua.    Prozeduran interesdun direnak identifikatzeko sistemak.

1.    Urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera, pertsona interesdunak elektronikoki identifikatu ahal izango dira udal-administrazioaren aurrean horretarako erabilita haien identitatea bermatzea ahalbidetzen duen sistema bat, zeinak aurrez pertsona edo entitate erabiltzaileen erregistro bat izango baitu.

2.    Zehazki, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, identifikazio elektronikoko sistema hauek onartuko dira:

a)    Sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak. Ziurtagiri horien emaileek sartuta egon behar dute «Konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan».

b)    Zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak. Ziurtagiri horien emaileek sartuta egon behar dute «Konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan».

c)    Gako itunduko sistemak eta administrazio publikoek baliozkotzat jotzen duten beste edozein sistema, ezartzen diren modu eta baldintzetan, baldin eta erabiltzaile gisa aldez aurretik erregistro bat badute, identitatea bermatzea ahalbidetzen duena, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiaren aldez aurreko baimenarekin, zeina segurtasun publikoko arrazoiengatik bakarrik ukatu ahal izango baita, Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren txosten loteslearen ondoren.

Oiartzungo Udalak bermatuko du prozedura guztian erabili ahal izango dela a). eta b) letretan aurreikusitako sistemetako bat, nahiz eta prozedura bererako c) letran aurreikusitakoren bat onartu.

3.    Oiartzungo Udalak eguneratuta edukiko du, bai egoitza elektronikoan, bai prozedura bakoitzari buruzko informazioan, identifikazio eta sinadura elektronikorako onartzen dituen sistemei buruzko informazioa, bai eta horiek onargarriak diren prozedurei buruzkoa ere.

34. artikulua.    Interesdunen sinadura elektronikoko onartutako sistemak eta erabilera-araubidea.

1.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 10.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, interesdunek Oiartzungo udal-administrazioarekin baliabide elektronikoen bidez harremanetan jartzea aukeratzen badute, sinadurarako baliozkotzat joko dira:               

a)    Sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritzen diren sinadura elektroniko aitortu edo kualifikatu eta aurreratuko sistemak. Ziurtagiri horien emaileek sartuta egon behar dute «Konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan».

b)    Zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritzen diren zigilu elektroniko kualifikatuko eta zigilu elektroniko aurreratuko sistemak. Ziurtagiri horien emaileek sartuta egon behar dute «Konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan».

c)    Administrazio publikoek baliozkotzat jotzen duten beste edozein sistema, ezartzen diren modu eta baldintzetan, baldin eta erabiltzaile gisa aldez aurretik erregistro bat badu edo haren identitatea bermatzea ahalbidetzen badu, eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiaren aldez aurreko baimena beharko dute, zeina segurtasun publikoko arrazoiengatik bakarrik ukatu ahal izango baita, Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren txosten loteslearen ondoren. Era berean, urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoa bete beharko dute.

Oiartzungo Udalak bermatuko du prozedura guztietarako izapide guztietan erabili ahal izango dela a) eta b) letretan aurreikusitako sistemetako bat, nahiz eta, modu osagarrian, c) letran xedatutakoaren babesean aurreikusitako sistemetako bat baimendu.

2.    Sinadura elektronikoa erabiltzeak ez du esan nahi dokumentu edo komunikazio elektronikoan sartu behar ez direnik aplikatzekoa den legeriaren arabera beharrezkoak diren interesdunaren eta, hala badagokio, haren ordezkariaren identifikazio-datuak.

3.    Interesdunek erabiltzen dituzten sinadura elektronikoko sistemek aukera emango diote Oiartzungo Udalari sinaduran dauden datuak egiaztatzeko, haien identitatea sinadura-egintzarekin lotu ahal izateko moduan.

4.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 10.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, aplikatzekoa den araudiak berariaz hala xedatzen duenean, Oiartzungo Udalak sinadura-sistema gisa onartu ahal izango ditu indarrean dagoen araudian aurreikusitako identifikazio-sistemak, interesdunen borondatearen adierazpena eta adostasuna autentikoa dela egiaztatzeko aukera ematen dutenean.

5.    Oiartzungo Udalak eguneratuta edukiko du, bai egoitza elektronikoan, bai prozedura bakoitzari buruzko informazioan, sinadura elektronikorako onartzen dituen sistemei buruzko informazioa, bai eta horiek onargarriak diren prozedurei buruzkoa ere.

35. artikulua.    Interesdunen identifikazioa edo sinadura elektronikoa gaitutako funtzionario publikoen bitartez.

1.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 12.2 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, Legearen 14. artikuluaren 2. eta 3. ataletan sartuta ez dagoen interesdun batek administrazio-prozeduran bere burua identifikatzeko edo elektronikoki sinatzeko behar diren bitarteko elektronikoak ez baditu, gaitutako funtzionario publikoek egin ahal izango dituzte, baliozkotasunez, horretarako duten sinadura elektronikoko sistema erabiliz. Kasu horretan, interesdunak bere burua identifikatu beharko du funtzionarioaren aurrean, eta berariazko baimena eman beharko du jarduketa horretarako. Horren berri idatziz jaso beharko da desadostasun- edo auzi-kasuetarako.            

Gaitutako funtzionarioak interesdunari emango dizkio egindako izapidea egiaztatzen duten agiri guztiak, bai eta betetako eta sinatutako berariazko adostasun-agiriaren kopia bat ere. Agiri horren inprimakia Oiartzungo Udalaren sarbide-puntu elektroniko orokorrean egongo da eskuragarri. 

2.    Oiartzungo udal-administrazioan, pertsona interesdunaren identifikazioa eta sinadura elektronikoa, aurreko paragrafoan deskribatutako prozeduraren arabera, ekainaren 30eko 934/2021 Dekretuaren bidez sortutako Oiartzungo Udaleko Gaitutako Langileen Erregistro Elektronikoan horretarako inskribatutako funtzionario publiko batek egingo du nahitaez.     

Gaitutako funtzionarioek egindako identifikazio edo sinadura elektronikoa Oiartzungo udal-administrazioak aldez aurretik zehaztutako izapide eta jarduketetarako baino ez da baliozkoa izango. Horien zerrenda eguneratuta egongo da udalaren egoitza elektronikoan.

4. ATALA.    Interesdunen ordezkaritzaren egiaztapena

36. artikulua.    Ordezkaritza egiaztatzeko bitartekoak.  

1.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, jarduteko gaitasuna duten pertsona interesdunek ordezkari baten bidez jardun ahal izango dute administrazio publikoen aurrean, dela jarduteko gaitasuna duen pertsona fisiko baten bidez, dela pertsona juridiko baten bidez, beren Estatutuetan hala aurreikusita dagoenean.

2.    Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden interesdunen ordezkariak behartuta daude Oiartzungo udal-administrazioarekin harreman elektronikoa izatera ordezkaritza hori gauzatzean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.       

3.    Ordezkaritza egiaztatzeko, hala dela sinesgarritasunez erakusten duen edozein bide erabili ahal izango da, zuzenbidean baliozkoa bada.

a)    Apud acta ahalordetzearen bitartez, agerraldi pertsonala eginez erregistro-gaietan laguntzeko bulegoan edo dagokion egoitza elektronikoan edo lututako egoitza elektronikoan agerraldi elektronikoa eginez.

b)    Oiartzungo Udalaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan edo ahalordetzeen erregistro partikularretan inskribatu izana egiaztatuz.

c)    Ordezkariaren ziurtagiri elektroniko kualifikatuaren bidez.

d)    Agiri publiko baten bidez, agiri horren jatorrikoa notario-artxibo batean edo merkataritza-erregistro batean egindako inskripzio batean jasota badago.

4.    Pertsona juridikoaren izenean egindako jarduketen kasuan, ordezkariaren ziurtagiri elektroniko kualifikatuaren bidez ere egiaztatu ahal izango da ordezkaritza-gaitasuna; kasu horretan, ordezkaritza-ahalordeak edozein administrazio publikoren aurreko edozein jarduketa hartzen duela barnean ulertuko da.

5.    Era berean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5.7 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Oiartzungo Udalak gaikuntza orokor edo espezifikoa eman ahal izango die interesdunen ordezkari gisa transakzio jakin batzuk bitarteko elektronikoen bidez egiteko baimenduta dauden pertsona fisiko edo juridikoei. Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira ordezkaritza horrekin egin daitezkeen izapide elektronikoak.              

37. artikulua.    Oiartzungo Udalaren ahalordetzeen erregistro elektronikoa.

1.    Aurreko artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 6. artikuluarekin bat etorriz, Oiartzungo Udaleko Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan inskribatuko dira administrazio-prozedura batean interesdun izan eta administrazio publikoen aurrean beraren izenean, aurrez aurre edo elektronikoki, jarduteko ordezkari baten alde apud acta ematen diren lege horren 6.4.a) artikuluan aurreikusitako izaera orokorreko ahalordetzeak.     

Era berean, legearen 6.4.b) artikuluan aurreikusitako ahalordeak inskribatu ahal izango dira Oiartzungo udal-administrazioaren aurrean jarduteko. Azkenik, legearen 6.4.c) artikuluan aurreikusitako ahalordeak inskribatu ahal izango dira, Oiartzungo udal-administrazioaren aurrean ahalordean zehaztutako izapide eta jarduketa jakin batzuk egiteko emandakoak.

2.    Idazkaritza Sailak kudeatuko du Oiartzungo Udalaren Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoa, eta udalaren egoitza elektronikotik eskuratu ahal izango da.          

3.    Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoak elkarreragingarria izan behar du, eta ez da publikoa; beraz, interesdunak ahalorde-emaile edo ahalordedun den ahalordetzeei buruzko informazioa baino ezin izango du eskuratu.

4.    Dekretu bidez arautuko dira Oiartzungo Udaleko Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoaren funtzionamendu-betekizunak eta -baldintzak.

38. artikulua.    Ordezkaritza ordezkariaren ziurtagiri elektroniko kualifikatuaren bidez egiaztatzea.

1.    Pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiri elektroniko kualifikatu batekin egiaztatu ahal izango da ordezkaritza Oiartzungo udal-administrazioan. Ziurtagiri hori bat etorriko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Araudiaren 28. artikuluan eta I. eranskinean aurreikusitakoarekin –araudi hori identifikazio elektronikoari eta barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzazko zerbitzuei buruzkoa da, eta 1999/93/EE Zuzentaraua (aurrerantzean, eIDAS Araudia) indargabetzen du– eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalak aipatzen dituen Sinadura Elektronikoaren eta ziurtagirien esparru-politikarekin, eta, gainera, edozein administrazio-jarduera edozein administrazioren aurrean gauzatzeko ahalorde orokorra duenari emandakoa izango da.

2.    Irismen orokorrekoak ez diren pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiri elektroniko kualifikatuak onartzeko, honako hauek bete beharko dira: eIDAS Araudia, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalak aipatzen duen Sinadura Elektronikoaren eta Ziurtagirien Esparru Politika, eta Oiartzungo Udalak berak xedatutako baldintzak.

39. artikulua.    Notario-agiri publiko baten edo Merkataritza Erregistro baten ziurtagiriaren ondoriozko ordezkaritzak ziurtatzea eta egiaztatzea.

1.    Alegatutako ordezkaritza notario-agiri publiko batetik edo merkataritza-erregistro batek emandako ziurtagiri batetik badator, interesdunak dagokion erregistro-ziurtagiri elektronikoa aurkeztu beharko du, edo, gutxienez, kode segurua edo dokumentu elektronikoa eskuratzeko eta egiaztatzeko beste sistema bat adierazi beharko du.

2.    Oiartzungo udal-administrazioak egiaztatuko du paperera egindako lekualdaketaren benetakotasuna eta osotasuna, bai eta erregistro-ziurtagiri elektronikoa modu automatizatuan izapidetzeko behar diren metadatuetarako sarbidea ere, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak edo Erregistratzaileen Elkargoak, hurrenez hurren, horretarako gaituta izan behar duten helbide elektronikorako sarbide elektronikoaren eta doakoaren bitartez.

3.    Era berean, Oiartzungo udal-administrazioak, Merkataritzako Erregistroan inskribatutako ordezkaritzen indarraldia, baliogabetzea edo uztea egiaztatu behar duenean, elektronikoki eta doan kontsultatuko du Merkataritzako Erregistroa.

40. artikulua.    Oiartzungo udal-administrazioak hirugarrenen ordezkariak baimentzea.

1.    Oiartzungo Udalak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5.7 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, gaikuntza orokor edo espezifikoa eman ahal izango die interesdunen ordezkari gisa transakzio jakin batzuk bitarteko elektronikoen bidez egiteko baimenduta dauden pertsona fisiko edo juridikoei.     

2.    Gaikuntza lortzeko, aldez aurretik hitzarmen bat sinatu beharko dute Oiartzungo Udalak, edo udaleko enpresa-entitate publikoek, lotutako edo mendeko erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak, eta kasuan kasuko erakundeak edo korporazioak, urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluaren VI. Kapituluan aurreikusitakoaren arabera. Hitzarmenak, gutxienez, gaikuntzaren xede diren prozedurak eta izapideak zehaztu beharko ditu, baita hitzarmena sinatu duen erakundeari nahiz gaitutako pertsona fisiko edo juridikoei aplikatu beharreko baldintzak eta betebeharrak ere, eta ordezkaritza baliozkoa delako presuntzioa ekarriko du.

Horretarako, hitzarmen-eredu normalizatu bat adostu ahal izango da, alderdiek erabakitako moduan eta baldintzetan gaikuntza horri euskarria ematea ahalbidetuko duena, urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoaren arabera, eta eranskin gisa hitzarmenari atxikitzeko banakako eredua jasoko duena, zeina hari atxikitzen zaizkion erakunde edo korporazio sinatzaileetako kide diren pertsona fisiko edo juridikoek berariaz onartu eta sinatu beharko duten. 

3.    Oiartzungo udal-administrazioaren esparruan, ordezkaritza horrekin egin ahal izango diren izapide elektronikoak udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

V. KAPITULUA.    ‑KOMUNIKAZIO ETA JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK

41. artikulua.    Administrazio-jakinarazpenak interesdunei bitarteko elektronikoen bidez.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, pertsona interesdunek Oiartzungo Udalarekin duten harremana bitarteko elektronikoen bidez egin behar denean, interesdunari komunikatuko zaio bitarteko elektronikoen bidez, gutxienez:

a)    Dokumentua edo dokumentuak erregistro elektronikoan aurkeztu ondoren administrazioak bete behar dituen epeak zer data eta, hala badagokio, zer ordutan hasten diren zenbatzen, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 31.2.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

b)    Eskaera noiz jaso den organo eskudunean, zer gehieneko epe dagoen ezarrita prozedurak ebazteko eta haiei amaiera ematen dieten egintzak jakinarazteko, eta, orobat, zer ondorio izan ditzakeen administrazio-isiltasunak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.               

c)    Aldez aurretiko eta nahitaezko irizpenaren eskaera Europar Batasuneko organo bati, eta Europar Batasuneko organo horren erabakiaren jakinarazpena administrazio instruktoreari, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

d)    Europar Batasunaren eremuan amaitu gabeko prozeduraren bat badela, eman beharreko ebazpenaren edukia zuzenean baldintzatzen duena, badela jakiten denetik, bai eta prozedura horren amaiera ere, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. 

e)    Administrazio bereko edo beste bateko organo bati nahitaez txostena eskatu izana eta, hala badagokio, txosten hori jaso izana, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.d) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

f)    Jurisdikzio-organo batek aldez aurretik irizpena emateko eskaera, prozedura ebazteko ezinbestekoa denean, bai eta irizpenaren edukia ere, diharduen administrazioak hura jasotzen duenean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1.g) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.      

g)    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.2.a) artikuluan aurreikusitako egintzak deuseztatzeko edo berrikusteko administrazioen arteko errekerimendua egin izana, bai eta hura bete izana edo, hala badagokio, dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebatzi izana ere.

42. artikulua.    Jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea.

1.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, bitarteko elektronikoen bidez egindako jakinarazpenak Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoan agertuz egingo dira, emandako helbide elektroniko bakarraren bidez edo bi sistemen bidez, Oiartzungo Udalak erabakitzen duenaren arabera, eta jasota geratu beharko da zer egun eta ordutan sartu den haren edukira edo zer ordutan baztertu den jakinarazpena.

Diharduen administrazio, erakunde edo entitateak jakinarazpenak bi sistemen bidez eskura jartzen baditu, epeak zenbatzeko eta gainerako ondorio juridikoetarako, interesdunak edo haren ordezkariak edukira sartu den edo jakinarazpena baztertu duen eguna eta ordua hartuko dira kontuan lehenen gertatu den sisteman. Horretarako, jakinarazpenaren egoerari buruzko informazioa sistema batean eta bestean modu automatizatuan sinkronizatzeko behar diren bitarteko elektronikoak eduki beharko dira, prozedura izapidetzean eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa bermatzeko.   

2.    Interesdun bat Oiartzungo Udalarekin harreman elektronikoa izatera behartuta ez badago edo jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez jaso nahi dituela jakinarazi ez badu ere, interesdun horren edo haren ordezkaria borondatez agertzeak Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoan edo lotutako egoitzan, eta ondoren jakinarazpenaren edukira sartzeak edo hura berariaz baztertzeak ondorio juridiko osoak izango ditu.

3.    Jakinarazpena egoitza elektronikoan edo lotutako egoitzan agertuz eginez gero, hartu-agiri bat jarriko da interesdunaren eskura, jakinarazpenaren edukira sartzea edo jakinarazpena jasotzeari uko egitea justifikatzeko.   

Hartu-agiriak, gutxienez, honako hauek jasoko ditu: jakinarazitako egintzaren identifikazioa eta hartzailea, zer egun eta ordutan jarri zen eskura, eta zer egun eta ordutan sartu zen edukira edo baztertu zen.

4.    Pertsona fisiko edo juridikoen, inter vivos edo mortis causa oinordetza dagoenean, interesdunaren oinordeko den pertsonak edo entitateak ondorengotza horren berri emango dio badela jakin badakien prozeduraren izapideak egiten dituen organo eskudunari. Jakinarazpen hori oinordetza eraginkorra izan ondoren egin beharko da, edo heriotza Erregistro Zibilean inskribatzen denetik, pertsona fisikoa hiltzen bada.     

Izapidetzeaz arduratzen den organoak, hala badagokio, amaitu gabeko prozeduretan, baimena emango dio pertsona edo entitate oinordekoari oinordetza eragin duen gertaeraren egunetik egindako jakinarazpen elektronikoetara sartzeko, eta pertsona edo entitate oinordeko horri bidaliko dizkio aurrerantzean egiten diren jakinarazpen elektronikoak. Oinordekoa den pertsona fisikoa ez badago behartuta administrazioarekin harreman elektronikoa izatera, eta ez badu harremanetarako bide hori aukeratzen, aurrerantzean egiten diren jakinarazpenak paperean egin beharko dira, hargatik eragotzi gabe espediente osora sartzeko bermea.   

Badela jakin badakien prozedura batean interesdunaren oinordeko den pertsona edo entitate batek, aurreko paragrafoetan azaldutakoaren arabera, hori izapidetzea dagokion administrazio publikoari jakinarazi beharko dio ondorengotza, 15 egun balioduneko epean, oinordetza eraginkorra izan eta hurrengo egunetik aurrera, edo heriotza Erregistro Zibilean inskribatu eta hurrengo egunetik aurrera, pertsona fisikoa hiltzen bada. Oinordeko den pertsonak edo entitateak jakinarazpena epe horren ondoren egiten badu, ez-betetze horren ondoriozko jakinarazpenak egitean izandako akatsak, komunikazio horren aurretik gertatu zirenak, interesdunari egotziko zaizkio, eta administrazioak betetzat joko du, ondorio guztietarako, jakinarazpen elektronikoa interesdunaren ondorengotza baliatu ez duen pertsona juridikoari edo fisikoari egoitza elektronikoan eskuragarri jartzeko betebeharra.        

5.    Oiartzungo Udalak igortzen dituen jakinarazpen guztiak interesdunaren eskura jarriko dira egoitza elektronikoaren bidez, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako kasua barne.

43. artikulua.    Jakinarazpena eskura jarri izanaren abisua.

1.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, jakinarazpena paperean egin nahiz bitarteko elektronikoz egin, administrazio publikoek, lotutako edo mendeko erakunde publikoek edo zuzenbide publikoko entitateek abisua bidaliko diote interesdunari edo, hala badagokio, haren ordezkariari, Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoan jakinarazpena eskuragarri jarri diotela adierazteko.            

Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da.        

Abisua interesdunak bere borondatez eman duen gailu elektronikora edo helbide elektronikora bidaliko da, edo bietara, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Interesduna arduratuko da aukeratutako gailu edo helbide elektronikorako sarbidea izateaz, eta Oiartzungo Udalari jakinaraziko dio. Horiek erabilgarri egoteari uzten badiote edo sartzeko aukera galtzen badu, interesdunak nahitaez jakinarazi beharko dio administrazioari abisurik eman ez dezala bitarteko horietan. Interesdunak betebehar hori betetzen ez badu, udalak ez du inolako erantzukizunik izango erabilgarri ez dauden bitarteko horietara egindako abisuengatik.          

Interesdunak edo haren ordezkariak gailu elektroniko bat edo posta elektronikoko helbide bat jakinarazi badio udalari, orduan bakarrik egingo da atal honetan araututako abisua.     

2.    Interesduna bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko betebeharra duen subjektu bat denean, eta jakinarazpena egin duen administrazioak ez duenean harremanetarako datu elektronikorik hura eskura jarri izanaren abisua egiteko, ofizioz hasitako prozeduretan, Oiartzungo Udalak egingo duen lehen jakinarazpena paperean egingo da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 artikuluan zehaztutako moduan, eta lehen jakinarazpen horretan, interesdunari ohartaraziko zaio hurrengoak modu elektronikoan egingo direla, dagokion egoitza elektronikoan edo lotutako egoitza elektronikoan agertuz, edo, hala badagokio, emandako helbide elektroniko bakarraren bidez, Oiartzungo udal-administrazioak jakinarazpenetarako xedatu duenaren arabera, eta jakinaraziko zaio ezen, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, gailu elektroniko bat, helbide elektroniko bat edo biak identifika ditzakeela, ondorengo jakinarazpen elektronikoak eskura jarri izanaren abisua jasotzeko.        


3.    Oiartzungo udal-administrazioak kontaktu elektronikoko datu-baseak sortu ahal izango ditu jakinarazpenak eskura jarri izanaren abisuak egiteko, dagokion eremuan. 

44. artikulua.    Jakinarazpen elektronikoa egoitza elektronikoan.

1.    Interesdunaren eskura egoitza elektronikoan jarritako jakinarazpenaren edukia ikusi baino lehen, jakinaraziko zaio ezen, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41. eta 43. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, agertuz eta edukira sartuz gero, jakinarazpena berariaz baztertuz gero edo baztertu dela uste izanez gero jakinarazpena eskuragarri jarri zenetik hamar egun naturaleko epea igaro delako prozeduraren edukia eskuratu gabe, jakinarazpen-izapidea gauzatutzat joko dela, eta prozedurak aurrera jarraituko duela. 

2.    Ondorio juridikoetarako jakinarazpen-izapidea egintzat jotzeko, egoitza elektronikoan jasota utzi beharko da, eguna eta ordua adierazita, noiz sartu den jakinarazpenaren edukira, noiz baztertu den espresuki edo noiz amaitu den urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43.2 artikuluan aurreikusitako epea.               

3.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 43.3 artikuluaren arabera, betetzat joko da Oiartzungo udal-administrazioak epe barruan jakinarazteko lege horren 40.4 artikuluan aipatzen den betebeharra, jakinarazpena eskuragarri jarrita egoitza elektronikoan.

VI. KAPITULUA.    ‑ADMINISTRAZIO-PROZEDURAREN KUDEAKETA ELEKTRONIKOA

1. ATALA.    Administrazio-agiri elektronikoa eta kopiak

45. artikulua.    Administrazio-agiri elektronikoa.

1.    Administrazio-dokumentu elektronikoa da edozein eratako informazioa modu elektronikoan, euskarri elektroniko batean artxibatuta dagoena, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalean eta dagokion araudian onartutako identifikatzeko eta bereiziki tratatzeko modukoa den formatu baten arabera, eta administrazio publikoek administrazio-zuzenbideari lotutako funtzioak betetzean sortu, jaso edo txertatu dena.             

2.    Bitarteko elektronikoen bidez izapidetutako administrazio-prozedura baten esparruan, diharduen organoa behartuta badago interesdunari administrazio-dokumentu elektroniko baten ale bat ematera, dokumentu horren ordez hura bitarteko elektroniko egokien bidez eskuratzeko behar diren datuak eman ahal izango ditu.

46. artikulua.    Dokumentuen kopia autentikoen baliozkotasun- eta eraginkortasun-betekizunak.

1.    Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, administrazio-dokumentu publiko edo pribatu baten kopia autentikotzat joko dira, edozein euskarritan eginda daudela ere, Oiartzungo udal-administrazioko organo eskudunek egindakoak, bermaturik geratzen bada kopia egin duen organoaren identitatea eta dokumentuaren edukia.  

2.    Kopia autentikoak jatorrizko agiri batetik edo beste kopia autentiko batetik abiatuta emango dira beti, eta jatorrizko dokumentuen baliozkotasun eta eraginkortasun bera izango dute.

47. artikulua.    Udal-administrazioaren eremuan dokumentuen kopia autentikoak emateko organo eskudunak.          

1.    Oiartzungo udal-administrazioan, organo hauek izango dute eskumena administrazio-agiri publikoen edo agiri pribatuen kopia autentikoak egiteko, agiri horiek jatorrizkoak badira edo jatorrizko agiriaren kopia autentikoak badira: 

a)    Jatorrizko dokumentuak ematea dagokien organoek.

b)    Dokumentuak zaintzea eta artxibatzea dagokien organoek.

c)    Beren eskumen-arauak aurreikusi dituzten organoek.               

d)    Erregistroaren arloko laguntza-bulegoak, interesdunek aurkeztutako jatorrizko dokumentuei edo kopia autentikoei dagokienez, bulegotik sail eskudunera bidal daitezen, administrazio-espediente batean sar daitezen.               

2.    Administrazio-dokumentu publikoen edo dokumentu pribatuen kopia autentikoak, agiri horiek jatorrizkoak badira edo jatorrizko agiriaren kopia autentikoak badira, administrazio-jarduketa automatizatuaren bidez egin ahal izango dira, edo Oiartzungo Udaleko Funtzionario Gaituen Erregistroan inskribatutako funtzionario gaituek.       

3.    Alkatetzaren dekretu bidez izendatu dira kopia elektroniko autentikoak emateko gaituta dauden funtzionarioak. Kopia horiek dagokion digitalizazio-prozesuaren bidez gauzatuko dira, eta artikulu honen 1. ataleko a), b), c) eta d) paragrafoetan zerrendatutako organo eta bulegoei dagokie horiek egitea.   

48. artikulua.    Interesdunak paperean ekarritako dokumentuen kopiak egitea.

Interesdunak administrazio-dokumentu publiko baten edo dokumentu pribatu baten kopia bat paperean aurkezten duenean administrazio-espediente batean sartzeko, administrazioaren digitalizazio-prozesuak kopia elektroniko bat sortuko du, zeinak paperean aurkeztutako kopiaren balio bera izango baitu.       

49. artikulua.    Administrazio-dokumentu elektronikoen denbora-erreferentzia.

1.    Administrazio-dokumentu elektroniko guztiek denbora-erreferentzia mota hauetakoren bat izan beharko dute, kasuan kasuko prozeduren arau erregulatzaileek zehazten dutenaren arabera:

a)    Denbora-marka; hau da, dokumentu elektroniko bati data eta, hala badagokio, ordua bitarteko elektronikoen bidez esleitzea.

b)    Denbora-zigilu elektroniko kualifikatua; hau da, bitarteko elektronikoen bidez dokumentu elektroniko bati data eta ordu bat esleitzea, konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatu batek esku hartuta, dokumentuaren denbora-markaren zehaztasuna eta osotasuna bermatzeko. Kualifikaziorik gabeko denbora-zigilu elektronikoak denbora-marken parekoak izango dira ondorio guztietarako.

2.    Denbora-marka erabiliko da arau erregulatzaileek denbora-zigilu elektroniko kualifikatua erabiltzea ezartzen ez duten kasu guztietan.

Denbora-marka eta -zigilu elektroniko kualifikatuei buruzko informazioa dokumentu elektronikoei lotuko zaie, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalak eta dagokion araudiak zehazten duten moduan.

3.    Sektore publikoan denbora zigilatzeko zerbitzuak ematen dituzten konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen zerrenda «konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuen konfiantzazko zerrendan» egongo da.

50. artikulua.    Administrazio-espediente elektronikoa konfiguratzea.

1.    Administrazio-espediente elektronikoen orrialdekatzea aurkibide elektroniko kautotu baten bidez egingo dira, espedientearen osotasuna bermatzeko, eta, beharrezkoa den guztietan, hura berreskuratu ahal izateko.

2.    Dokumentu elektroniko bat bera administrazio-espediente bat baino gehiagoren parte izan daiteke.

3.    Aurkibide elektroniko kautotua tramitaziorako espedientea osatu duen udal-saileko titularrak sinatuko du, edo, automatikoki sortzen diren espediente elektronikoen kasuan, elektronikoki zigilatu ahal izango da, haren osotasuna bermatzen duen sistema baten bidez.

51. artikulua.    Espediente elektronikora sarbidea izateko eta dokumentu elektronikoen kopiak lortzeko eskubidea baliatzea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, administrazio publikoekin harreman elektronikoa duten interesdunek espediente elektronikora irispidea izateko eta, hala badagokio, espedientearen kopia osoa edo partziala lortzeko duten eskubidea betetzat joko da espediente hori eskuragarri jarriz Oiartzungo Udalaren sarbide-puntu orokor elektronikoan edo haren egoitza elektronikoan.      

Horretarako, Oiartzungo udal-administrazioak interesdunari edo, hala badagokio, haren ordezkariari igorriko dio eskura jarritako espediente elektronikorako sarbidea emango duen helbide elektronikoa edo lokalizatzailea, eta hark bermatuko du dokumentu elektronikoak kudeatzeko dagokion politikak zehazten duen denboran izango duela sarbidea, betiere dagokion agintaritza kalifikatzaileak emandako balorazio-irizpenarekin bat etorriz, eta datu pertsonalen babesaren eta gardentasunaren eta informazio publikorako sarbidearen eta ondare dokumentalaren, historikoaren eta kulturalaren arloan aplikatzekoa den araudia betetzen dela.

52. artikulua.    Dokumentuak gordetzeko eta suntsitzeko denbora.

1.    Interesdunak paperezko euskarrian aurkeztutako agiriak edozein arrazoi dela medio ezin bazaizkio itzuli aurkezten dituen unean, digitalizatu ondoren, sei hilabetez gordeko dira, jaso ahal izan ditzan, zein administrazio-prozeduratan sartu diren edo zein administrazio publikori zuzentzen zaizkion kontuan hartu gabe, non eta administrazioak ez duen arau bidez epe luzeagoa ezartzen.               

2.    Interesdunak gailu baten barruan formatu elektronikoan aurkeztutako agiriak edozein arrazoi dela medio ezin bazaizkio itzuli aurkezten dituen unean, espedientean sartu ondoren, sei hilabetez gordeko dira, jaso ahal izan ditzan, zein administrazio-prozeduratan sartu diren edo zein administrazio publikori zuzentzen zaizkion kontuan hartu gabe, non eta administrazioak ez duen arau bidez epe luzeagoa ezartzen.          


3.    Aurreko paragrafoetan aurreikusitako epea igarotakoan, autonomia-erkidegoko organo eskudunaren eskumenen arabera suntsituko dira dokumentuak, baldin eta ez badira balio historiko edo artistikoa edo beste balio garrantzitsu bat duten dokumentuak, edo sinadurak edo eskuz nahiz mekanikoki idatzitako beste adierazpen batzuek dokumentuari balio berezia ematen ez badiote.

4.    Kopia elektroniko autentikoak sortzen direnean euskarri ez-elektronikoan dauden eta administrazio publikoetako edozein erakundetako bulego, artxibo edo sailetan dagozkien espediente eta dokumentu-serieetan sartuta gordetzen diren jatorrizko dokumentuetatik edo kopia autentikoetatik abiatuta, euskarri ez-elektronikoan dauden jatorrizko dokumentu edo dokumentuen kopia autentiko horiek jatorrizko bulego, artxibo edo sailera itzuliko dira, eta, bertan, artxiboen eta dokumentu-ondarearen Kontserbazioaren arloko araudi espezifikoa aplikatuko zaie, dagokien eremuan, eta dagozkion agintaritza kalifikatzaileek ezarritakoari jarraikiz.             


5.    Oiartzungo udal-administrazioaren eremuan, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean xedatutakoa beteko da.

2. ATALA.    Dokumentuen artxibo elektronikoa

53. artikulua.    Artxibo elektroniko bakarra.

1.    Administrazio bakoitzaren artxibo elektroniko bakarra da dokumentu eta espediente elektronikoen Kudeaketa, zaintza eta berreskurapena sostengatzen duen sistemen eta zerbitzuen multzoa, bai eta beste dokumentazio- edo informazio-multzo batzuena ere, administrazio-prozedurak edo dagozkion jarduketak amaitu ondoren.

2.    Udalaren artxibo elektroniko bakarraren eginkizun nagusiak izango dira dokumentuak antolatzea eta kudeatzea, dokumentuak deskribatzea, artxiboaren erabiltzaileak kudeatzea eta sarbideak kudeatzea.

3.    Artxibo elektroniko bakarra konfiguratuko da dokumentuen Kudeaketari, sailkapenari, deskribapenari eta artxibo-Kontserbazioari buruzko indarreko araudien arabera, eta irizpide berberak ezarriko dira, edozein euskarritan gordetzen direla ere.

4.    Artxibo elektroniko bakarrarekin bateragarria izango da artxibo historikoak irautea, dagokion araudian aurreikusitako moduan.

5.    Oiartzungo Udalaren artxibo elektroniko bakarrean eskuragarri egongo dira udal-sektore publikoko dokumentu eta espediente elektroniko guztiak, behin prozedurak amaituta eta Administrazio Dokumentuak Kalifikatzeko Batzorde Gorenak zehaztutako epeetan, arau bidez garatutakoaren arabera.       

Artxibo elektroniko bakarraren Kudeaketak biltegiratutako espediente eta dokumentuen benetakotasuna, Kontserbazioa, osotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta zaintza-katea bermatuko ditu, bai eta haien sarbidea ere, Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalak eta Segurtasun Eskema Nazionalak, gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko araudiak, artxiboei eta ondare historiko eta kulturalari buruzko legeriak eta aplikatu beharreko araudi espezifikoak eskatutako baldintzetan, arau bidez garatutakoaren arabera.

54. artikulua.    Dokumentu elektronikoak gordetzea.

1.    Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 46. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, administrazio publikoek eta haiei lotutako edo haien mendeko erakunde publikoek eta zuzenbide publikoko entitateek euskarri elektronikoan gorde beharko dituzte administrazio-espediente baten parte diren dokumentu guztiak, bai eta administrazio-prozedura batetik kanpo sortutako froga-balioa duten dokumentu guztiak ere.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera sortutako kopia elektroniko autentikoa dokumentu-ondaretzat hartzen da Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legea eta Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea aplikatzearen ondorioetarako, eta dokumentuak gordetzeko aldia dagokion agintaritza kalifikatzaileak ezarritakoa izango da.    

2.    Oiartzungo Udalak arautuko ditu tramitazioa amaitu zaion prozedura baten espedientea osatzen duten dokumentu elektronikoak gordetzeko gutxieneko aldiak, artxiboei eta dokumentu-ondareari buruzko bere araudi espezifikoaren arabera.         

Oiartzungo Udalak dokumentu elektronikoei eragiten dieten edo eragin diezaieketen prozedura judizialen berri duenean, horiek organo jurisdikzionalen eskura gorde beharko dira, harik eta instantzietan dagokion prozedura judiziala amaitu dela egiaztatu arte, estatuko edo nazioarteko organo jurisdikzionalen aurrean errekurtsorik edo prozedurarik onartzen ez duen ebazpena eman delako.  

3.    Dokumentu elektronikoak horietara sarbidea ahalbidetzeko eta, gutxienez, identifikazioa, edukia, metadatuak, sinadura, egitura eta formatua izateko moduan gorde beharko dira.

Datu-baseetan ere sartu ahal izango da horien informazioa, baldin eta, azken kasu horretan, dokumentuen jatorrizko inprimaki edo eredu elektronikoak berreraikitzeko irizpideak jasotzen badira, bai eta datu horien identifikazioa edo sinadura elektronikoa egiaztatzeko irizpideak ere.      

4.    Artxibatutako dokumentu elektronikoen Kontserbazioa, sarbidea eta kontsulta ziurtatzeko, eman zirenetik igarotako denbora gorabehera, datuak beste formatu eta euskarri batzuetara lekualdatu ahal izango dira, aplikazio desberdinetatik sarbidea bermatzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 27. artikuluan eta artxiboei eta ondare dokumentalari, historikoari eta kulturari buruzko araudi espezifikoan aurreikusitakoaren arabera.         

Era berean, dokumentu digitalen epe luzerako Kontserbazioa bermatuko duten eta, horrela, aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzea ahalbidetuko duten zaintza digitaleko jarduketak planifikatuko dira.

5.    Edonola ere, segurtasunaren arduradunek, artxibo elektronikoa zaindu eta kudeatzeko arduradunek eta dokumentazioa ekoizten duten unitateen arduradunek gainbegiratuta, datuak beste formatu eta euskarri batzuetara migratzeko planak ezarriko dira eta baliabide teknologikoak gaituko dira, dokumentuaren benetakotasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, Kontserbazioa eta sarbidea bermatzeko, haien formatua dagokion arau-eskeman eta Elkarreragingarritasuneko Eskema Nazionalean onartutakoen artean agertzen ez denean.      

54. artikulua.    Artxibo elektroniko bakarra.

1.    Administrazio bakoitzaren artxibo elektroniko bakarra da dokumentu eta espediente elektronikoen Kudeaketa, zaintza eta berreskurapena sostengatzen duen sistemen eta zerbitzuen multzoa, bai eta beste dokumentazio- edo informazio-multzo batzuena ere, administrazio-prozedurak edo dagozkion jarduketak amaitu ondoren.

2.    Oiartzungo Udalaren artxibo elektroniko bakarrean eskuragarri egongo dira udal-sektore publikoko dokumentu eta espediente elektroniko guztiak, behin prozedurak amaituta eta Administrazio Dokumentuak Kalifikatzeko Batzorde Gorenak zehaztutako epeetan, arau bidez garatutakoaren arabera.       

Artxibo elektroniko bakarraren Kudeaketak biltegiratutako espediente eta dokumentuen benetakotasuna, Kontserbazioa, osotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta zaintza-katea bermatuko ditu, bai eta haien sarbidea ere, Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalak eta Segurtasun Eskema Nazionalak, datu pertsonalen babesari buruzko legediak, gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzko araudiak, artxiboei eta ondare historiko eta kulturalari buruzko legeriak eta aplikatu beharreko araudi espezifikoak eskatutako baldintzetan, arau bidez garatutakoaren arabera.

VII. KAPITULUA.    ANTOLAMENDUARI BURUZKO ARAUAK

55. artikulua.    Organo eskudunak.

1.    Osoko Bilkurari dagokio ordenantza hau eta haren aldaketak onartzea, bai eta administrazio elektronikoaren arloko arau-tresna eta plangintza estrategikoko tresna guztiak ere, hurrengo artikuluan aurreikusitakoa izan ezik.    

2.    Aurreko paragrafoan aipatutako plan estrategikoak urte anitzekoak izango dira, ahal dela legealdi bat baino gehiagokoak.     

3.    Alkatetzaren/Lehendakaritzaren titularrari dagozkio administrazio elektronikoaren arloko gainerako eskumenak, bereziki, prozedura elektronikoa ezartzeko prozesuak bultzatzea eta zuzentzea, eta, Idazkaritzaren laguntzarekin, toki-erakundearen antolamendua eta funtzionamendua egokitzeko behar den aldaketa kudeatzea.

4.    Ahal den neurrian, diziplina anitzeko talde bat eratuko da, administrazio elektronikoa ezartzeko plan estrategikoen diseinua, ezarpena eta ebaluazioa lantzeko. Talde horiek organo osagarri gisa eratu ahal izango dira formalki, eta Alkatetzako titularra izango da organoaren buru. Osaera teknikoa diziplina anitzekoa izango da, eta emakumeen eta gizonen arteko parekotasuna bermatuko du.

5.    Era berean, organo horrek zainduko du administrazio elektronikoaren arloan indarrean dagoen legeria betetzen dela, bai eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa betetzen dela ere, eta eremu horretan genero-arrakala desagerraraztea sustatuko du. Horretarako, sexuaren arabera bereizitako informazioa erabiliko duten azterlanak egingo ditu, Oiartzunen emakumeen eta gizonen artean dauden desorekak eta desberdintasunak identifikatzeko.

6.    Ordenantza honen bidez, Alkatetzako/Lehendakaritzako titularrari ahalmena ematen zaio ahalik eta ondoen aplikatzeko behar diren garapen-xedapen guztiak onartzeko.

VIII. KAPITULUA.    ‑KORPORAZIOKO KIDEEN
KOMUNIKAZIOAK

56. artikulua.    Bitarteko elektronikoen bidez komunikatzeko eskubidea eta betebeharra.

Oiartzungo Udaleko kideek bertako organoekin bitarteko elektronikoen bidez komunikatzeko eskubidea eta betebeharra dute. Talde politikoek, udal-langileen laguntzarekin, komunikazio elektronikoak behar bezala egitea erraztuko diete kideei.             

57. artikulua.    Komunikazio eta argitalpen elektronikoen barne-sistema.

1.    Webgune instituzionalean gardentasun- eta publizitate-printzipioetan oinarrituta egiten diren argitalpenei kalterik egin gabe, komunikazio eta argitalpen elektronikoen barne-sistema bat egongo da, kide anitzeko organoen aktetarako, bilkura bakoitzeko gai-zerrendarako eta espedienteetarako sarbidea, bai eta partekatzea erabakitzen den edo korporazioko edo udal-talde politikoko kide batek eskatzen duen beste edozein informaziorako sarbidea ere errazteko; hori guztia, administrazio-izapideak arintzearren eta ahal den neurrian paperean inprimatzea mugatzearren. 

2.    Sistema horretara sartzeko, pasahitz bat emango zaio udal-talde politiko bakoitzak adierazten duen pertsonari, edo, bestela, identifikazio elektronikorako ezartzen den sistema erabiliko da, eta horri esker, horretarako sortutako karpeta guztiak dauden zerbitzarira sartu ahal izango da. Dokumentu horiek irakurtzera eta inprimatzera mugatuko da sarbide hori, eta ezin izango da, inola ere, edukia aldatu.            

58. artikulua.    Korporazioko kideei laguntzea.              

Idazkaritza eta Informatika Sailek eta gainerako udal-zerbitzuek, ahal duten neurrian, korporazioko kideei eta, hala badagokio, talde politikoetako bozeramaileei eta idazkariei lagunduko diete, komunikazio elektronikoen sistemak behar bezala funtziona dezan eta ordenantza honek aitortzen dizkien eskubideak eta betebeharrak behar bezala balia ditzaten.        

IX. KAPITULUA.    ‑ENPLEGATU PUBLIKOEK OIARTZUNGO UDALAREKIN DITUZTEN HARREMANAK

59. artikulua.    Enplegatu publikoen harremanak.

1.    Oiartzungo Udalean lan egiten duten langileek, edozein dela ere haien lotura juridikoa (funtzionarioak, lan-kontratudunak edo aldi baterakoak) eta lan-harremanaren iraupena (iraunkorra edo aldi baterakoa), iraunkorra edo aldi baterakoa, nahitaez izan beharko dituzte harremanak elektronikoki, udalean enplegatu publiko izateagatik egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, ordenantza honetan eta berau garatzeko ematen diren ebazpen osagarrietan aurreikusitako moduan eta baldintzetan.

Horretarako, Oiartzungo Udalak, aldez aurretik, behar diren bitarteko elektronikoak eta jarraibide idatziak eman beharko dizkie langileei, behar bezala erabil ditzaten.  

2.    Oiartzungo Udalarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko betebeharrak barnean hartuko du jakinarazpen elektronikoak jasotzeko betebeharra komunikazio pertsonala behar duten egintza edo gorabeheren kasuan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.1 eta 3 artikuluan eta martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 41. artikulutik 45. artikulura xedatutakoaren arabera.

3.    Betebehar hori betetzea eragozten duten inguruabarren kasuan, zerbitzuak ematen dituzten saileko arduradunak edo hark izendatutako pertsonek enplegatu publikoei bermatu behar diete bitarteko elektronikoak erabiltzen lagunduko dietela.              

60. artikulua.    Enplegatu publikoen identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemen titulartasuna.

1.    Enplegatu publikoen identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemak Oiartzungo Udalaren titulartasunekoak izango dira soilik, eta, ondorio guztietarako, erabilera profesionaleko tresnatzat hartuko dira, bai eskumenak bai legez betetako lanpostuei esleitutako funtzio edo zereginak betetzean.     

2.    Aurrekoari kalterik egin gabe, enplegatu publikoak sinatzailetzat hartuko dira legez, dagozkien eskubide eta betebeharrekin, bereziki identifikazio eta sinadura elektroniko aurreratu edo kualifikatuaren oinarri diren ziurtagiriei dagokienez.       

3.    Salbuespen gisa, Oiartzungo Udalaren identifikazio- eta sinadura-politikan, pertsona horiek dituzten ziurtagiri kualifikatu pertsonalak borondatez erabiltzea baimendu ahal izango da, zerbitzuaren beharrek egiaztatzen dutenean.   

61. artikulua.    Langile publikoen identifikazioa eta sinadura Oiartzungo Udalarekin.

1.    Oiartzungo Udaleko langileek identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema hauek erabili ahal izango dituzte udalarekiko harremanetan:

a)    Nortasun Agiri Nazionalean edo konfiantzazko zerbitzuen emaile kualifikatuek emandako ziurtagiri elektronikoetan oinarritutako sistemak.

b)    Madrilgo Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak, beren eginkizunengatik hala eskatzen badute.

c)    Gako itundua identifikatzeko eta sinatzeko sistema.

d)    Beharrezkoa den beste edozein, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. eta 10. artikuluetan eta martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartutako sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Araudiaren 15.3., 22., 26., 27.1, 28. eta 29. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

2.    Oiartzungo Udalak Kudeaketa bateratuko plataforma bat jarriko du bere langileek enplegatu publiko izateagatik harekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, aurreko zenbakian definitutako Oiartzungo Udaleko enplegatu publikoak identifikatzeko sistemetarako.    

62. artikulua.    Sinadura elektronikoko sistemak dituzten enplegatu publikoen eskubideak.

1.    Enplegatu publikoei honako eskubide hauek aitortzen zaizkie:

a)    Sinadura elektronikoko beharrezko sistemak eskatzeko eta lortzeko eskubidea, bai bere eskumenak gauzatzeko, bai legez betetako lanpostuei esleitutako eginkizun edo zereginak betetzeko.

b)    Izenordea duen sinadura elektronikoko sistema bat eskatzeko eskubidea, indarrean dagoen legerian horretarako aurreikusitako baldintzak betetzen direla ikusten badu.

c)    Erabili beharreko sinadura elektronikoko sistemei buruzko prestakuntza egokia jasotzeko eskubidea.

d)    Laguntza tekniko nahikoa lortzeko eskubidea, sinadura elektronikoko sistema behar bezala erabiltzeko.

e)    Sinadura elektronikoaren sistema etetea eskatzeko eskubidea, lanerako ezintasun-egoeran dagoenean, modalitate guztietan.

f)    Sinadura elektronikoaren sistema eta, hala dagokionean, dagokion ziurtagiri kualifikatua aldez aurretik baliogabetzeko eskubidea, datu pertsonak aldatzen direnean, bereziki atxikipen funtzionalean edo administrazio-egoeran izandako aldaketen ondorioz.

g)    Sinadura-sistemaren berezko edozein segurtasun-gako eta -elementu erabat kentzeko eskubidea, hura baliogabetzen edo iraungitzen denean.

2.    Aurreko eskubideak osagarriak eta bateragarriak dira 910/2014 (EB) Araudian eta hura osatzen duen legerian aitortutako beste edozeinekin.

63. artikulua.    Sinadura elektronikoko sistemak dituzten enplegatu publikoen betebeharrak.

1.    Enplegatu publikoek betebehar hauek izango dituzte:               

a)    Sinadura elektronikoaren sistema emateko prozeduran laguntzea, baita organo eskudunera bertaratuz ere.              

b)    Berariaz jasotzea eta onartzea sinadura elektronikoko sistema, bai eta sinadura elektronikoko sistema erabiltzeko segurtasun-elementu guztiak ere.

c)    Sinadura elektronikoko sistema erabiltzeko emandako segurtasun-elementuak babestea, bereziki sinadura elektronikoa aktibatzeko gakoak.

d)    Sinadura elektronikoko sistema bakarrik erabiltzea beren eskumenak eta legez betetako lanpostuei esleitutako funtzioak edo zereginak betetzeko, une bakoitzean administrazio elektronikoaren arloan jakinarazi zaizkien jarraibideekin bat etorriz.               

e)    Sinadura elektronikoko sisteman eragina izan dezakeen edozein erabilera- edo segurtasun-gorabehera jakinaraztea informatika-sailari, ezartzen den prozeduraren bidez.

2.    Enplegatu publikoek betebehar horiek betetzen ez badituzte, zehapena ezarri ahal izango zaie, horiei aplikatzekoa zaien diziplinazko araubide juridikoaren arabera.               

64. artikulua.    Plataforma, sistema eta tresna digitalak.

1.    Enplegatu publiko izateagatik egiten diren izapideetarako plataforma, sistema eta tresna digitalek tratatutako informazioaren osotasuna, benetakotasuna, trazabilitatea, konfidentzialtasuna, kalitatea, babesa, Kontserbazioa eta eskuragarritasuna bermatu behar dituzte. Era berean, erabiltzaileen identifikazioa eta sarbideen kontrola ziurtatu behar dituzte, datu pertsonalak babesteko legeriak aurreikusten dituen bermeak betez.               

2.    Oiartzungo Udaleko langileentzako informazio- eta zerbitzu-ataria lehentasunezko izapidetze-tresna izango da aurreikusten diren izapide eta jarduketetarako. Halaber, tramitazio-tresnak dira bidalketa elektronikoko sistemak eta herritarrei jakinarazteko sistema orokorra, sistema horiek gaitutako funtzionalitateen arabera.             

Beste plataforma, sistema eta tresna digital batzuk gaitu daitezke enplegatu publikoekiko harremanetarako.   

3.    Bidalketa elektronikoko sistemak jakinarazpenak eskura jarri izanaren informazio-ohar bat igortzen du enplegatu publikoaren posta elektroniko korporatiboaren helbidera. Abisu hori egin ez izanak ez dio eragiten jakinarazpenaren baliozkotasunari.

4.    Alkatetzaren instrukzio bidez identifikatuko da zer plataforma, sistema eta tresna digital erabili behar diren enplegatu publikoen prozedurak eta jarduketak izapidetzeko, enplegatu publiko izateagatik gauzatu behar direnean.     

X. KAPITULUA.    ‑KIDE ANITZEKO ORGANOEN
FUNTZIONAMENDU ELEKTRONIKOA ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEA

65. artikulua.    Kide anitzeko organoen funtzionamendu elektronikoa.

1.    Oiartzungo Udaleko kide anitzeko organoen funtzionamendu elektronikoaren araubidea udal-araudi organiko bidez arautu beharko da.

2.    Hala ere, ezinbesteko edo arrisku kolektibo larriko salbuespenezko egoerak daudenean, edo Oiartzungo Udaleko kide anitzeko organoen bilkuren bertaratze-erregimenaren funtzionamendu normala neurriz kanpo eragozten edo zailtzen duten hondamendi publikoak gertatzen direnean, organo horiek, Alkatetzako edo Lehendakaritzako titularrak edo deialdiaren ondorioetarako haiek ordezkatzen dituen pertsonak deskribatutako egoera gertatzen dela ikusiz gero, indarrean dagoen araudiaren arabera, bitarteko telematikoen bidez eratu eta egin ahal izango dituzte urruneko bilerak, bai eta erabakiak hartu ere, betiere parte-hartzaileak Espainiako lurraldean badaude eta haien nortasuna egiaztatuta badago. Era berean, bilkuran zehar haien arteko komunikazioa denbora errealean bermatu beharko da, eta behar diren bitartekoak jarriko dira horien izaera publikoa edo sekretua bermatzeko, kasu bakoitzean legez dagokionaren arabera.

Aurreko ondorioetarako, baliozkoak izango dira audiokonferentziak, bideokonferentziak edo bestelako sistema teknologikoak edo ikus-entzunezkoak, baldin eta behar bezala bermatzen badute segurtasun teknologikoa, kideen parte-hartze politikoa, eztabaidaren baliozkotasuna eta hartzen diren erabakien bozketa.

66. artikulua.    Ikus-entzunezko aktak.

1.    Oiartzungo Udaleko kide anitzeko organoek egiten dituzten bilkurak grabatu ahal izango dira.

2.    Egindako bilkurak grabatzea erabaki bada, dagozkien fitxategi elektronikoen osotasuna eta benetakotasuna bermatzeko moduan gorde beharko dira, bai eta kide anitzeko organoko kideek horietarako sarbidea izango dutela ere bermatzeko moduan.

3.    Grabazioaren ondoriozko fitxategia, horren benetakotasun eta osotasunari buruz Idazkaritzako titularrak emandako ziurtagiria eta bilkurako dokumentu gisa erabiltzen diren euskarri elektronikoko dokumentu guztiak bilkuren aktarekin batera aurkeztu ahal izango dira, eztabaiden puntu nagusiak aktan jaso beharrik gabe.

4.    Grabazio horri ikus-entzunezko akta deituko zaio.    

5.    Ikus-entzunezko aktak dokumentu elektroniko eta multimedia bat definitzen du, eta gutxienez honako elementu hauek osatuko dute:

a.    Akta laburra: kide anitzeko organo baten bilkura edo bilera bateko gai-zerrendako puntuak eta hartutako erabakiak jasotzen dituen dokumentu elektronikoa. Bilkura-motaren arabera, akta laburrak formatu espezifikoa izan dezake, baita indarreko legeriak zehaztua ere, osoko bilkuren akten kasuan bezala.    

b.    Ikus-entzunezko dokumentua edo bideoa: saioan edo bileran gertatutako guztiaren grabazioa bideoz, audioa eta irudiak jasota. Dokumentu horrek parte-hartzaile bakoitzaren esku-hartzeen literaltasuna jasotzen du, eta dokumentu elektronikoan txertatzen da, estekatuta.

c.    Sinadura elektronikoa: Bilkurako idazkariaren erabilera legaleko sinadura elektronikoa, agiriari sinesgarritasuna eta zuzenbide-ondorioak ematen dizkiona. Sinadura hori pertsona horren sinadura-ziurtagiria erabiliz egiten da. Osoko bilkuren kasuan, buruak ere sinatuko du ikus-entzunezko akta.      

6.    Aurreko paragrafoaren arabera, ikus-entzunezko akta dokumentu publiko eta ofiziala da, Idazkaritzako titularrak –fede publikoa emateko bere funtzioaren arabera– sinatua eta baliozkotua. Ondorioz, kontuz erabili eta tratatu beharko dira, eta komeni da deskarga osoa edo partziala eta berriz argitaratzea saihestea, kontuan hartuta gardentasun- eta publizitate-printzipioak ikus-entzunezko zatia ikustearekin bakarrik ere babesten direla. Ikus-entzunezko zatia pertsona guztien eskura dago bere toki ofizialean, erreprodukziorako mugarik gabe. Artikulu honetan aurreikusitako zuhurtasun-betebeharra ez betetzeak erantzukizuna ekarriko du Ikus-entzunezko aktaren trafikoak edo birdifusioak korporazioaren irudia edo interesak kaltetzen dituenean.         

7.    Xedapen honetan aurreikusten ez denerako, indarrean dagoen aktei buruzko araubide juridikoa aplikatuko zaie ikus-entzunezko aktei.

67. artikulua.    Herritarren parte-hartzea bitarteko elektronikoen bidez.

Oiartzungo Udalak herritarrek parte hartzeko duten eskubidea benetan gauza dadin sustatuko du, bai herritarrei eta kolektibo espezifikoei dagokienez, bai berdintasun ezarik handiena jasaten duten pertsonei dagokienez (sexua eta/edo generoa, adina, desgaitasuna, ekonomia, hezkuntza eta kultura, besteak beste).

Bereziki, herritar guztiek eskatutako informazioa baliabide telematikoen bidez eskuratu ahal izatea bermatuko du, behar den euskarri eta laguntza teknikoaren bidez, betiere dituen giza baliabideen eta baliabide materialen eta teknikoen arabera. Gainera, aurrez aurreko deliberazio-tresnak izango ditu.  

Parte-hartze prozesuetan, ahalegina egingo da gizonen eta emakumeen parte-hartzea parekidea izan dadin, eta, horretarako, partaidetza, hedapen eta formatu egokienerako bideak ezarriko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria.  Oiartzungo Udaleko langileen prestakuntza eta laguntza.

Oiartzungo Udalak bere zerbitzura dauden langileen prestakuntza sustatuko du, administrazio publikoarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko interesdunek duten eskubidea bermatzeko, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.

Bigarren xedapen gehigarria.  Ordenantzaren sustapena.

1.    Oiartzungo Udalak ordenantza honetan jasotako neurrien zabalkundea sustatuko du, herritarrek eta bere enplegatu publikoek horren berri izan dezaten.

2.    Oiartzungo Udalak hartzaileei egokitutako informazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpainak egingo ditu hedapenari, formatuari eta edukiari dagokienez, eta lehentasuna emango die emakumeei, desgaitasuna duten pertsonei eta adinekoei.         

3.    Oiartzungo Udalak beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko erabiltzaileek udal-administrazioarekin harreman elektronikoa izateko eskubidea gauzatzeko behar diren baliabide elektronikoak baliatzean; bereziki, emakumeei, desgaitasuna duten pertsonei eta adinekoei zuzendutakoak.        

Hirugarren xedapen gehigarria.  Behartuta dauden pertsonei eta erakundeei laguntzea.

Udalak babes- eta laguntza-zerbitzuak eman diezazkieke udal-administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera behartuta dauden pertsonei edo erakundeei, eta, bereziki, enpresa txiki eta ertainei, gobernuz kanpoko erakundeei eta udalerrian egoitza duten gizarte-erakundeei.     

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Xedapen iragankor bakarra.  Mailakako aplikazioa enplegatu publikoekiko harreman elektronikoetarako.

1.    62. artikuluan Udalarentzat eta 61.1 artikuluan bere langileentzat jasotako betebeharrak ez du ondoriorik izango harik eta Oiartzungo Udaleko enplegatu publikoen identifikazio-sistemen Kudeaketa bateratua abian jarri arte, zeina, ahal dela, sei hilabeteko epean egongo baita erabilgarri.  

2.    61. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, behar bezala arrazoitutako salbuespenezko arrazoiengatik, Alkatetzako titularraren dekretu bidez baimendu ahal izango da prozedura batean elektronikoak ez diren baliabideak erabiltzea, baldin eta hori justifikatzen duten arrazoi teknikoak, antolamenduzkoak edo bestelakoak badaude, izapide eta jarduketa guztietarako edo batzuetarako, salbuespen gisa eta horiek konpontzeko ezinbestekoa den denborarako.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.  Indarrean jartzea.

Ordenantza hau Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoaren arabera jarriko da indarrean, testu osoa argitaratu ondoren eta lege horren 65.2 artikuluan aurreikusitako 15 egun balioduneko epea igaro ondoren.