3
TOKI ADMINISTRAZIOA

DONOSTIAKO UDALA

Herri Partaidetza

Iragarkia

Donostiako Udalak, irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei laguntza ematea hiria gobernatzeko bitarteko baliagarria dela jabeturik, baliabide publikoak eskuratzen dizkie, horretarako dituen aurrekontuak kontuan izanik eta kasuan-kasuan indarrean dagoen udal arautegiarekin bat etorriz. Udal honek eta Donostia Kultura Enpresa erakunde Publikoak iragarki honetan ondoren Udal atalen 2022 urteko diru laguntzen deialdia jaso eta publiko egiten dute. 

1.    Gizarte Ekintza.

2.    Herri Partaidetza.

3.    Lankidetza.

4.    Berdintasuna.

5.    Gazteria.

6.    Giza Eskubideak.

7.    Ingurumena.

8.    Euskara.

9.    Kultur Aniztasuna.

10.    Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 19a.—Amaia Agirreolea Gomez, Herri Partaidetzako zerbitzu burua.              (318)

Irabazi xederik ez duten entitateentzako diru laguntzak 2022. Oinarriak eta eranskinak.

— Aurkibidea.

I.    Azalpena.

II.    Oinarri orokorrak.

1.    Xedapen orokorrak.

2.    Eskaerak.

3.    Prozedura.

4.    Diru laguntza ordaintzea.

5.  Diru laguntza zertan erabili den egiaztatzea.

6.    Diru laguntzak itzultzea.

7.    Zigor araudia.

8.    Diru kopurua.

9.    Argitaratzea.

10.    Oinarrien interpretazioa.

11.    Errekurtsoak.

12.    Oinarri bereziak.

1. eranskina: Gizarte Ekintza.

2. eranskina: Herri Partaidetza.

3. eranskina: Lankidetza.

4. eranskina: Berdintasuna.

5. eranskina: Gazteria.

6. eranskina: Giza Eskubideak eta Oroimen Historikoa.

7. eranskina: Osasuna eta Ingurumena.

8. eranskina: Euskara Zerbitzua.

9. eranskina: Kultur Aniztasuna.

10. eranskina: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa.

I.    AZALPENA

Donostiako Udalak, gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik, elkarteak eta haien jarduera bultzatzen ditu, eta, hala, bere udal atalen eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute, eta, batzuetan, herri erakundeek proposaturiko ekimenen osagarri izaten dira.     

Diru laguntza horien bidez, Gobernu Programaren konpromisoei heldu eta herritar demokratikoen balioak bultzatzen dituzten proiektuak sustatu nahi dira. Izan ere, hiriek leku egokia eskaini behar diete pertsonei aurrera egiteko, ingurunea aintzat hartu eta errespetatzeko, beren jakinduria eta kultura handitzeko eta errespetuan eta justizian oinarrituriko mundu baketsu baten aldeko konpromisoa hartzeko.  

Alor ugari landu nahi dugu hirian diharduten gizarte eragileekin batera. Hona horietako helburuetako batzuk: giza eskubideak errespetatzea, oroimen historikoa, emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzea, hiriko bizitzan txertatzeko zailtasunak dituzten taldeei laguntzea, kultur garapena eta kultur jarduerak sustatzea, herriguneekiko errespetua bultzatzea, euskara sustatzea, herritarrek gizarteari dagozkion alor guztietan esku hartzea, boluntarioen lana sustatzea, iraunkortasuna bultzatzea, balioetan heztea eta belaunaldi eta kultura desberdinek elkarrekin bizitzen jakitea.

Hori guztia dela eta, Donostiako Udalak eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak, horretarako dituzten aurrekontuak kontuan izanik, deialdi publiko ireki bat egin dute 2022. urtean gauzatuko diren proiektuetarako diru laguntzak emateko.        

Deialdi honek hainbat diru laguntza mota biltzen ditu dokumentu bakar batean, diru laguntzak jaso behar dituzten entitateei arautegi bakar bat eskaini nahian, batetik, eta espedienteak bideratzeko egin beharreko gestio administratiboak ahalik eta gehien errazteko asmoz, bestetik. Horrela, hamar diru laguntza mota ere jasotzen dira, beste hainbeste eranskinetara bilduak. Diru laguntza horiek Udaleko hainbat atalek eta erakunde autonomok ematen dituzte, zeinek bere eskumenen arabera. Hona hemen atal eta erakunde horien izenak:

— Gizarte Ekintza.

— Herri Partaidetza.

— Lankidetza.

— Berdintasuna.

— Gazteria.

— Giza Eskubideak eta Oroimen Historikoa.

— Osasuna eta Ingurumena.

— Euskara Zerbitzua.

— Kultur Aniztasuna.

— Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa.

Araudi honek bi oinarri mota ezartzen ditu:

Oinarri orokorrak, deialdi guztietarako diren xedapen orokorrak finkatzen dituztenak: eskaerak aurkezteko epeak, eskaeraren edukiak, eskatzaileen betebeharrak, laguntza horietarako zehaztutako diru kopurua, prozedura, diru laguntza zertan erabili den egiaztatzea, diru laguntzaren ordainketa, diru laguntzaren itzultzearen nondik norakoak, zehatze prozedura.             

Oinarri bereziak, hainbat eranskinetan jasoak, udal atal edo enpresa erakunde publiko bakoitzak bere eskumenen barruan finkatzen dituenak, oinarri orokorretan jasotakoa betez.   

II.    OINARRI OROKORRAK

1.    XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

Donostiako Udalaren eta Donostia Kultura Enpresa Erakundearen dirulaguntzen plan estrategikoen barruan kokatzen dira dirulaguntzak hauek. Oinarri hauen bidez, Donostiako Udalak eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak kudeatzen dituzten dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko 2022. urtean jarraitu beharreko prozedura orokorra arautzen da. Udal arloek dituzten helburuak lortzen laguntzeko, 2022. urtean herritarrek gauzatu beharreko ekimenak bultzatzea da dirulaguntzon xedea, oinarri berezietan arauturiko zuriketa epeen kalterik gabe.               



2. artikulua.    Aplikatu beharreko araudia.

Diru laguntza hauek emateko eta emailea eta entitate onuraduna elkarri lotuko dituen harreman juridikoa finkatzeko, oinarri hauek eta diru laguntzak ematen direnean indarrean dauden arauak bete beharko dira.

Oinarri hauetan aintzat hartu ez diren kontu guztietarako, Diru laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak eta 887/2006 Errege Dekretuak hura garatzeko onartutako Arautegiak diotena hartuko dira kontuan.

Halaber, araudi horietan aintzat hartu ez diren kontuetarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legea aplikatuko dira.

Halaber, honako diru laguntza hauek emateko modua eta diruz lagunduriko proiektu eta jarduerak gauzatzea arautuko dira honako hauek erabilita: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 8ko 4/2005 Legea (24.2 artikuluak xedatzen duenez, «euskal herri-administrazioek ezin izango diete inolako laguntzarik eman kideak aukeratzeko prozesuan edo lan-jardunean sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeei»); Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa; eta Donostiako Udalaren IV. Berdintasun Plana.               

Era berean, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 6. Plangintzaldiaren (2018-2022) esparruan garatuko dira dirulaguntza hauek.

3. artikulua.    Entitate onuradun izaera lortzeko baldintzak.          

Deialdi honetako oinarri espezifiko bakoitzean berariaz adierazitako entitateek eskuratu ditzakete diru laguntza hauek.

Orokorrean egoitza eta jarduteko esparrua Donostian dituzten herritarren irabazi asmorik gabeko elkarteek eta fundazioek eskatu ahal izango dituzte diru laguntzak.

Beharrezkoa da erakundea aurrez Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean izen emanda egotea. Era berean, Herritarren Entitateen Erregistroan ere inskribatuta egon beharko dute. Salbuespen gisa, baldintza horren ordez, Donostiako udalerrian noizbait jardueraren bat egiten duten elkarte eta fundazioek, baldin eta Udalaren erakundeen presentzia interesgarritzat jota badago, hasieran aipatutako erregistro publikoetan izena emanda egongo dira.    

Dirulaguntza hauek jaso ahalko dituzte, orobat, irabazi asmorik gabeko bestelako entitate pribatuek, betiere legez eratuta badaude eta beren xedeen artean badute arlo bakoitzeko oinarri berezietan jasotako jardun eremuei loturiko ekintzak egitea.   

Entitate horiek Donostian izan behar dute egoitza edo jardun esparrua, edo udal interesekotzat jotzen den erakunde presentzia bat izan behar dute udalerrian.              

Horrez gainera, dagokion erregistroan egon beharko dute izena emanda, halakorik bada.

Halaber, bigarren graduko elkarteek, partzuergoek eta pertsona fisikoen edo juridikoen elkartzeek diru laguntzak eskuratu dezakete Gizarte Ekintza, Herri Partaidetzako, Lankidetzako eta Gazteriako oinarri berezietan araututako baldintzetan hurrenez hurren.

Ezin izango dira diru laguntzen onuradun izan indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak (Ogasunarekikoak nahiz Udal Zerga Biltegiarekikoak) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituzten entitate eskatzaileak, onuradun izaera eskuratzeko garaian zein onuradun gisa irauteko ere, emandako diru laguntza likidatu arte.               

Egunean egon beharko dira eskaera aurkezteko datan zein ordainketa bakoitza egiteko unean, oinarri hauetako 4. artikuluaren azkeneko pasartea ezarritakoari kalte egin gabe.  

Ezingo dira laguntzen onuradun izan ere diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (2003ko azaroaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) 13.2 artikuluan aurreikusitako gainontzeko inguruabarretako batean dauden pertsonak edo entitateak.

Era berean, norbanakoek edo entitateek ezingo dute diru laguntzarik jaso baldin eta Donostiako Udalarekin edo Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoarekin dituzten zorrengatik behartze bidez ordainarazteko prozeduretan hasita badaude, ezta ere Udalarekiko zerga obligazioak ordaintzeke izanez gero, harik eta zor horiek, benetan, ordaindu eta kitatzen dituzten arte; salbuespen bakarra izango dela zorrak geroratuta edo epeka ordaintzeko izatea edo halakoen exekuzioa behera utzita egotea.               

Era berean, ezingo dira laguntzen onuradun izan martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak, elkartzeko eskubidea arautzekoak, 4. artikuluko 5. eta 6. ataletan arauturiko debeku zioak dituzten elkarteak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2002-03-26a).           

Bestalde, ezingo dituzte jaso honako diru laguntza hauek sexu bereizkeria egin izanaren ondorioz zigor administratiboa edo penala jasotakoek, zigorrean xedaturiko epean.   

Adierazitako ataletan jartzen duen bezala, diru laguntzen onuradun izatea debekatzen duen ziorik ez dagoela egiaztatu beharko du eskatzaileak, diru laguntza eskatzeko web formularioan egindako erantzukizuneko adierazpenaren bidez edota Diru Laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak 13.7 artikuluan xedaturiko beste edozein baliabide erabilita.           

Dena den, Zerga betebeharretan (Ogasunarekikoak nahiz Udal Zerga Biltegiarekikoak) eta Gizarte Segurantzan egunean egoteari buruzko egiaztatzea Oinarri hauetako 4. artikuluan zehazten den moduan burutuko da.

2.    ESKAERAK

4. artikulua.    Eredua.

Entitate interesdunek baliabide elektronikoak erabiliz eskatu eta egin behar dituzte izapide guztiak, oinarri hauetako 6. artikuluan adierazitako eran.     

Laguntza eskatzeko, web formularioa bete behar da. Helbide honetan dago eskuragarri: www.donostia.eus/Bulegobirtuala/Tramiteak.

Formulario osoa bete behar da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak ezartzen du intersdunek eskubidea dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok prestatutako dokumentuak ez aurkezteko.     

Diru-laguntzaren eskaera aurkezteak erakunde eskatzailearen baimena ekarriko du, organo emaileak Foru Ogasunak eta Udal Dirubilketak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eman beharreko ziurtagiriak jaso ditzan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 23.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzeko.             

Zergak Euskaditik kanpo ordaintzen dituztenek kasuan kasuko Ogasunak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

Aipatu egiaztagiriak baliodunak izango dira ematen diren egunetik eta hurrengo 6 hilabeteetan. Diru laguntza jasotzen duen kontzeptu bakoitza benetan ordaintzen den unean egiaztagiria eman zen egunetik sei hilabete igarota egonez gero, organo emaileak zuzenean telematikoki eskuratuko du ziurtagiri telematiko berria edo Euskaditik kanpo tributatzen duten entitateek berriro aurkeztu beharko dituzte egunean daudelako egiaztagiriak.

Entitateek diru laguntza eskatzean edo diru laguntzaren parteak ordaintzean ez badauzkate egunean Udal Zerga Biltegiari, Foru Ogasunari edota Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zergak, 10 egun emango zaizkie, horren berri ematen zaien hurrengo egunetik aurrera, betekizun horretan egunean daudela egiaztatzeko.           

5. artikulua.    Dokumentazioa.

Diru laguntzak eskatzeko web formularioaren bidez eginiko eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da nahitaez, oinarri espezifikoetan eskatzen den dokumentazio osagarriaz gain:

*  Diruz laguntzea nahi den proiektua, jarduera edo programa eta aurrekontua entitate eskatzailearen eskumena duen erakundeak onartua. Horretarako, diru laguntza eskatzeko web formularioan proiektu eta aurrekontu eredu guztiak jasoko dira, diru laguntza lerroaren arabera.

*  Eskatzaileak ez badu erakundearen lehendakaritza, erakunde eskatzailearen ordezkaritza zuzenbidean baliozkoa den eta haren existenzia modu fidagarrian jasota duen edozein bitartekoren bidez agiaztatu ahal izango da.

*  Sinatzailearen kargua ez badator bat erregistroan agertzen denarekin, izendapen eguneratuen egiaztagiria aurkezteko eskatuko zaio entitateari, eta egiaztagiri hori espedientean jasoko da.

*  Zerga betebeharrak (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegia) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak, zergak Euskadin ordaintzen ez baditu.               

*  Herri Entitateen Erregistroan izena emanda ez dauden entitateek, osagarri gisa, agiri hauek aurkeztu behar dituzte:  

— Beharrezkoa izanez gero, dagokien erregistroan izena emanda daudela egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.

— Entitatearen estatutuen edo araudi erregulatzailearen fotokopia, behar bezala zigilatu eta sinatuak.

Entitate eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen edozein dokumentu aurkeztu ahal izango du, aurrekoen osagarri.

6. artikulua.    Aurkeztea.

Eskaerak online aurkeztu beharko dira. Udal webgunearen bitartez aurkeztuko dira, han ezarritakoari jarraituz.             

www.donostia.eus/bulegobirtuala/tramiteak.

Dokumentuak online aurkeztu nahi izanez gero, entitate eskatzailearen lehendakariak aurkeztu beharko ditu, haren ordezkari den aldetik.

Dena dela, lehendakaria ez den beste edonork ere aurkeztu ahal izango ditu, betiere entitateak hura izendatu badu diru laguntzak izapidetzeko ordezkari, oinarri hauetako 5. artikuluan aipatzen den dokumentazioaren bidez.

Online eskaerak sinadura elektronikoaren bidez sinatuko dira. Horretarako, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 10. artikuluan ezartzen duen sistemetako bat erabiliko da.

7. artikulua.    Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabetekoa izango da. Ezarritako epeak betetzeari dagokionez, ez da inolako salbuespenik egingo.

Hortaz, eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilean amaituko da, argitaratze egunaren ordinala eta epea amaitzen den egunaren ordinala berdinak izango direlarik, azken egun hau baliogabea ez bada, behintzat. Baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunean amaituko da.

Muga-eguneko hilean hasierako egunaren baliokiderik ez bada, hilaren azken egunean bukatuko da epea.     

3.    PROZEDURA

8. artikulua.    Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea.        

1.    Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45.1 b) artikuluan xedatzen duenez, 3. atal honetan aurreikusitako prozedurazko egintzak eta 5. atalean zuriketarako aurreikusitakoak Udaletxeko Iragarki Taulan (http://www.donostia.eus/bulegobirtuala/ediktuenetairagarkientaula) argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.               

Egintzak iragarki taula horretan argitaratzen diren eguna izango da kontuan hartuko dena epeak zenbatzeko.

Dena dela, diru laguntza bakoitzaren organo instrukzio-egileak aditzera eman ahal izango du egintzak Iragarki Taulan jarri direla, bitarteko hauetakoren bat edo haiek guztiak erabilita:     

— Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren web orrietan aditzera ematea.

— Eskatzaileei telefono bidezko abisuak, posta arruntaren bidezko oharrak eta/edo mezu elektronikoak bidaltzea.

2.    Eskatutako dokumentazioa faltako balitz edo hauetan edo eskaera formularioan akats formalen bat hauteman ezkero, edo eta baloraziorako aurkeztutako dokumentazioan akatsak hauteman ezkero, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza Udaletxeko Iragarki Taulan (http://www.donostia.eus/bulegobirtuala/ediktuenetairagarkientaula) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera –aurreko atalean aipatutako bestelako komunikazio bitartekoak gorabehera–, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 39/2015 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.             


3.    Artikulu honetan oro har aurreikusitako udaleko iragarki-taularen bidezko jakinarazpenaren ordez, jakinarazpen elektroniko indibidualizatua egin ahal izango da.               

9. artikulua.    Izapideak.

1.    Oinarri berezi bakoitzean berariaz izendatutako organoa arduratuko da prozedurak bideratzeaz.              

Ebazpen-proposamena egiteko beharrezkoak diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko egin beharreko jarduera guztiak ofizioz egingo ditu organo honek. Beharrezkotzat jotako txosten guztiak eskatu ahal izango ditu, eta txosten horiek hamar egunen barruan igorriko dira, horien igorpena epe laburrago edo handiago batean egitea eskatzen denean izan ezik; azken kasu horretan, ezingo da bi hilabete baino gehiago izan.

Instrukzio-organoak, lehenik eta behin, laguntza hauen onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, eta baliozkotze hori espedienteak kudeatzeko aplikazio informatikoaren bidez egingo du.    

2.    Organo instrukzio-egileak eskaerak aztertu eta gero, balorazioa egiteko xedez sortutako Balorazio Batzordeak txostena egingo du eta bertan azalduko dira egindako azterketaren emaitzak.

Deialdian izendatutako dirua nahikoa bada eskatutako laguntza guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izango aurkeztutako eskaerak balioetsi eta lehentasun ordena ezartzea.      

Batzordea nola osatzen den oinarri berezi bakoitzean zehaztuko da.

Arlo bati baino gehiagori loturik dauden proiektuak, horretarako propio eratuko den Balorazio Batzordeak bere osotasunean balioetsiko ditu. Arlo bakoitzeko eta Donostia Kultura EEPko organo instrukzio-egileek osatuko dute Batzordea.          

3.    Espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, organo instrukzio egileak ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoitua. Proposamen hori organo eskudunari igorriko zaio, hark horren gainean ebatz dezan.

Proposamenean honakoak jaso beharko dira: diruz laguntzea proposatzen den entitate eskatzaileen zerrenda; diru laguntzaren zenbatekoa; ebaluazioa eta kontuan hartutako balioesteko irizpideak; eta, era berean, ezetsitako eskaerak eta horretarako arrazoiak.               

10. artikulua.    Koordinazioa.

Udalaren sustatze lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin, udal atalek eta Donostia Kultura Enpresa erakunde Publikoak Herri Entitateen Erregistroa kudeatzen duen administrazio atalaren bitartez koordinatuko dute beren jarduera, hau da, Herri Partaidetzaren bitartez.       

11. artikulua.    Ebazpena.

1.    Oinarri berezi bakoitzean izendatutako eskumena duen organoak prozedura erabakiko du ebazpen arrazoitu bidez, oinarriek diotenarekin bat etorriz; gainera, prozeduran egiaztatu beharko dira ebazpenaren oinarriak.        

2.    Ebazpenean berariaz jasoko da gainerako eskaerak gaitzetsi egin direla, eta zergatiak, beste eskaerarik balego behintzat.

3.    Ebazpenean honakoak jasoko dira: diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko modua, diru laguntzaren zuriketa eta Oinarri orokorretan nahiz berezietan edota diru laguntzak ematerakoan indarrean dagoen araudian eskatutako gainerako baldintza eta betebehar guztiak.

Entitate onuradunei diru laguntzak ematea edo eta hauen ordainketa, edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren amaitzeari baldintzatuta geratuko dira, Oinarri hauen edo eta aurreko ekitaldien baitan hasi eta oraindik tramitazioan badaude.     

4.    Ebazpena Donostiako Udaletxeko Iragarki Taularen bidez (http://www.donostia.eus/bulegobirtuala/ediktuenetairagarkientaula) jakinaraziko zaie eskatzaileei, oinarri hauetako 8. artikuluan aipatutako komunikazio bitartekoak gorabehera, eta hamabost eguneko epea izango dute, jakinarazi eta biharamunetik, diru laguntzari uko egiteko. Diru laguntza onartutzat joko da lehen aipaturiko epean berariaz ukorik adierazten ez badute.   

5.    Behin betiko ebazpena erabaki eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere. Denbora hori igaro eta berariazko ebazpenaren jakinarazpenik egin ez bada, diru laguntza eskaerak ez direla onartu joko dute eskatzaileek.

6.    Ebazpenak baliogabetzeko arrazoiak izango dira administrazio prozedurako legeek aurreikusi dituztenak. Arrazoi horietakoren bat izanez gero, diru laguntza eman duen organoak ofizioz berrikusiko du kasua, edo bestela, kaltegarritzat joko du eta aurka egingo du administrazio prozedurako legeek diotenaren arabera. Ebazpenak ez dira ofizioz berrikusiko diru laguntza itzultzeko arrazoiak daudenean.               

7.    Era berean, 39/2015 Legearen 109. artikuluak ezarritakoa aplikatuko da egintza ezeztatzeko eta akatsak zuzentzeko.              

8.    Diru laguntza ematean kontuan izandako baldintza orokorrak –laguntzaren helburua betetakotzat jo arren– nahiz oinarri espezifikoetan aldatu ahal izateko aukera berariaz xedatuta duten baldintza bereziak funtsean aldatzea, eta, nolanahi ere den, edozein entitate publikok edo pribatuk emandako diru laguntzaren edo bestelako laguntzaren bat lortzea nahikoa zio izan daitezke diru laguntzak emateko Ebazpena aldatzeko.             

Funtsezko aldaketak honako hauek izango dira, oinarri espezifikoetan ezarritako gainerako arrazoiez gainera:

— Proiektuaren kokapena aldatzea.

— Proiektua egiteko epeak aldatzea, betiere proiektua diru laguntza eman den urtean hasi bada.    

— Hasieran onetsitako proiektuaren ezaugarri teknikoetan edo ekonomikoetan aldaketak eragiten dituzten eta aurreikusten zailak diren bat-bateko inguruabarren ondoriozko aldaketak.

Aldaketek ezin izango dute diru-laguntzaren izaera edo helburuak funtsean aldatu, ezta lehiaren printzipioari eragin ere.               

Oinarriak aldatzeko, idatziz eskatu beharko da, proiektua egiteko epea amaitu baino lehen, eta espresuki baimendu beharko da. Ondorio horietarako, ebazteko eskumena duen organoak aldatze ebazpena emango du, emandako diru laguntzaren zenbatekoak egokitzeko; legeak agindu bezala, alde biko espedientea izapidetu ondoren.

12. artikulua.    Beste diru laguntzekin batera jasotzea.

Honako deialdi honetan xedaturiko laguntzak bateragarri izango dira helburu bererako edozein administrazio edo erakunde publikok nahiz pribatu nazionalek, Europar Batasunekoek edo nazioartekok ematen dituzten beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk lortzearekin, hurrengo atalean xedatua ere indarrekoa izango dela.

Deialdi honen bidez Udalak eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak emandako diru laguntzak, berak bakarrik edo beste diru laguntza, laguntza, sarrera, eta errekurtsoekin batera, ezin izango du inola ere entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua gainditu.

13. artikulua.    Onuradunaren betebeharrak.

Diru laguntza ematen baldin bazaio, entitate onuradunak honako betebehar hauek izango ditu, oinarri berezietan jasotzen direnez gainera:

a.    Diru laguntza emateko arrazoia izan den jarduera edo jardunbidea gauzatu zein konpromisoa hartzea.

b.    Jarduera gauzatu duela edo jardunbidea hartu duela eta diru laguntza eskuratzeko baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzea.   

c.    Diruz lagundutako jarduera gauzatzeko beharrezko baimenak eskuratzea eta haietan agindutakoa betetzea.             

d.    Diru laguntza ematen duen organoak egin beharreko egiaztatze-lanak onartzea eta laguntza eskaintzea, eta era berean, kontrol-organoek egin beharreko beste egiaztatze eta finantzen kontrolerako jardueretan ere laguntzea; aipatu jarduerak egiteko eskatutako informazio guztia emango da.             

e.    Kontuen liburuak izatea, erregistroak beteta eta bestelako dokumentazioa behar den moduan ikuskatua izatea. Merkataritzarako legediak esaten duenaren eta diru laguntza jasoko duen onuradunaren sektorerako hitzarmenak dioenaren arabera egon beharko da dokumentazio guztia. Gainera, diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak eskatutako kontabilitateko egoera-orriak eta erregistroak ere izan beharko dira, egiaztatze- eta kontrol-jarduerak egoki egiten direla egiaztatzeko.

f.    Jasotako diru laguntzaren erabilera egiaztatuko duten agiri guztiak gorde behar dira lau urtean, baita elektronikoak ere, egiaztatze eta kontrol jardueretarako erabil daitezkeelako.        

g.    Lagundutako proiektua laguntzeko beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailako nahiz nazioartekoa) jasotako diru laguntzak, laguntzak, sarrerak edo baliabideak organo emaileari jakinaraztea, halakorik jaso bada.

h.    Diru laguntza emateko kontuan izandako alderdi objektibo nahiz subjektiborik aldatu bada, horren berri ematea.   

i.    Oinarri hauek aurreikusitako egoeraren bat gertatuz gero, jasotako diru laguntza itzultzea.

j.    Diruz lagundutako jarduera zabaltzeko ekintzetan garbi adierazi beharko da Donostiako Udalak edo Donostia Kultura Enpresa erakunde Publikoak diru laguntza eman dutela.             

k.    Jarduera gauzatzean pertsonaren oinarrizko eskubideak eta indarrean dagoen legeria errespetatu beharko dira; ez da ezeren bazterketarik egingo jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein ezaugarri edo gorabehera pertsonal edo sozialengatik; eta bazterketa eragin dezaketen faktoreak izateagatik bazterkeria modu bat baino gehiago nozitzen duten pertsonen edo pertsona taldeen oinarrizko eskubideak ere errespetatu egin beharko dira, bazterketa faktore horiek direla sexua, etnia jatorria, arraza ezaugarriak, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo beste era batekoak, gutxiengo nazional batekoa izatea, ondasuna, jaiotza, elbarritasuna, adina, sexu orientazioa, sexu-genero identitatea edo beste edozein ezaugarri edo gorabehera pertsonal edo sozial.

l.    Diruz lagundutako jarduera ezagutarazteko edo osatzeko ahoz edo idatziz erabilitako elementu guztiak idaztea (argitalpenak, iragarkiak, idazkiak, propaganda, megafonia…), euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz. Horietan guztietan, adierazi egingo dute zein hizkuntzatan egingo duten jarduera, izenaren beraren bidez (euskaraz bada, ez da gaztelaniara itzuliko, eta, alderantziz) eta, ezin denean (izenbururik ez duenean), zein hizkuntzatan izango den berariaz zehaztuko dute.

Diruz lagundutako jarduera webgune bat, dibulgazio argitalpen bat edo aldizkari bat bada, edukiak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz egon beharko du.

Horrez gain, ekitaldi publikoetan mezuak euskaraz eman beharko dira bozgorailuetatik, edo, lehenik, euskaraz eta, ondoren, gaztelaniaz edo beste hizkuntzetan.

Diruz lagundutako jarduera gauzatu duela egiaztatzean, betebehar hau ere egiaztatu beharko da.

Entitate eskatzaileek Euskara Zerbitzura jo ahalko dute testuak itzultzeko eta zuzentzeko, betiere zerbitzuaren baldintzak eta ezaugarriak betez gero.

m.    Indarrean dagoen lege araudi guztia bete beharko da, batez ere Emakume eta Gizonezkoen Berdintasunerako 4/2005 legea, lege hori dela bitarte debeku baita, besteak beste, pertsonen sexuaren araberako bazterkeria klase guztia, zuzenekoa nahiz zeharkakoa.

n.    Diruz lagundutako jarduerak sortutako komunikazio guztiak hizkuntza muinbakar edo inklusiboan egitea, eta emakumeen eta gizonezkoen irudiak estereotiporik gabekoak eta kopuruz ere parekoak izatea.

4.    DIRU LAGUNTZA ORDAINTZEA

14. artikulua.  Zenbatekoa eta diruz laguntzeko moduko gastuak.

Lagun daitekeen gastutzat honako deialdi honetako oinarri berezietan definiturikoak joko dira, halakoen betebeharrek lehentasuna baitute honako artikulu honetan xedaturikoaren aldean.

Orokorrean, diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen proiektu edo jardueraren aurrekontu banakatu eta zehaztuan agertzen direnak, hura gauzatzeari estu-estu lotuta egonez gero.

Diruz laguntzeko moduko gastuak zuzeneko gastuak edo proiektuaren gauzatzearekin harremana duten administrazio eta funtzionamendu gastuak izan daitezke.

Arestian azaldutako baldintzak kontuan, zuzeneko gastuak izango dira diruz lagundu beharreko programa edo jarduera egiteari zuzenean loturiko kostu espezifikoak, hau da, egin beharrekoari zuzenean egotz dakizkiokeenak.               

Proiektuaren gauzatzearekin harremana duten administrazio eta funtzionamendu gastuak onartuko dira baldin eta aukera hori berariazko Oinarrietan espreski adierazten bada eta Oinarri horietan arautako zehaztapenen arabera.

Diruz laguntzekoak izango dira lagundutako proiektuaren finantza gastuak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura prestatu edo burutzeko ezinbestekoak badira. Gastu finantzario horiek, justifikatzen dituzten unean, kontzeptuen (gastu finantzario mota) eta zenbatekoen arabera banakatu beharko dituzte.

Ez dira inondik inora diruz laguntzeko modukoak izango banku kontuetako interes zordunak, gainkarga nahiz isun administratibo eta penalak, eta auzi prozeduretako gastuak. Tributuak gastu subentzionagarriak dira entitate onuradunak benetan ordaintzen dituenetan. Inoiz ez dira lagun daitezkeen gastutzat joko zeharkako zergak -berreskuratzeko edo konpentsatzeko modukoak izanez gero- edo norberaren errentaren gaineko zergak.

Entitate eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak artikulu honen edo eta berariazko Oinarrien arabera diruz lagundu ezin den gasturen bat biltzen badu, edo diruz lagungarria den gastuarentzat ezarritako muga gainditzen badu, organo izapidegileak kendu edo araziko ditu, diruz lagungarri den aurrekontua zehaztu eta emango den diru laguntzaren oinarri bezala erabili ahal izateko, eta, horrela badagokio, onartuko diren administrazio eta funtzionamendu gastuen kopurua zehazteko.               

Diruz lagungarritzat onartu den aurrekontua entitate eskatzaileari jakinaraziko zaio diru laguntza emateko orduan.        

Erabakitako zenbatekoa emango zaio entitate eskatzaileari. Entitateak ekintzen bilakaerari buruzko informazioa emateko konpromisoa hartuko du, jardueren jarraipena egiteko eta horietan laguntzeko.

15. artikulua.  Ordaintzea.

1.    Diru laguntzaren xede den jarduera bete dela egiaztatu eta gero egingo da diru laguntzaren ordainketa.

2.    Aurrekoa gorabehera, diru laguntza jaso duen ekintzaren bidez arrazoitzen denean, konturako abonuak egin ahal izango dira. Konturako abonu horiek ordainketa zatituak izan daitezke, eta diruz lagundutako jarduerak egin ahala ordainduko dira; aurkeztutako justifikazioaren araberakoa izango da ordainduko den kopurua.

3.    Justifikazioa aurkeztu baino lehen ere aurre ordainketak egin ahal izango dira diruz lagundutako jarduerak aurrera eramateko finantzaketa beharrezkoa denean, eta deialdiaren oinarrietan horrela erabakita badago. Azken kopuruaren ordainketa egiteko gastua arrazoitu beharko da.         

4.    Diru laguntza ezingo da ordaindu onuraduna zerga ordainkizunetan (Foru Ogasuna eta Udal biltegia) eta Gizarte Segurantzaren aurrean egunean dagoela egiaztatu arte edo zorduna bada, diru laguntza itzuli behar duela ebatzi delako.            

5.    DIRU LAGUNTZA ZERTAN ERABILI DEN EGIAZTATZEA

16. artikulua.  Zuriketa.

Diru laguntzak jasotzen dituztenek behar bezala egiaztatu beharko dute eskuratutako dirua laguntzaren xede diren eginkizunetarako erabili dutela.

Eranskinetako oinarri berezietan eskatutakoa gorabehera, diru laguntza zertan gastatu den egiaztatzeko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a)    Diru laguntza obra edo instalazio bat egiteko eman bada, teknikariek emandako ziurtagiriak beharko dira, baita obrari edo instalazioari dagozkion fakturak ere. Udalak hala erabakiz gero, udal teknikariek obra nahiz instalazioei buruzko txostena egingo dute. Ziurtagiri eta faktura horiek obra edo instalazioa amaitu eta hilabete iragan aurretik aurkeztu beharko dira.       

b)    Diru laguntza material suntsikorra erosteko, zerbitzuak emateko edo horren antzeko zerbaitetarako eman bada, ordaindutako fakturen fotokopiak edo beraien zerrenda aurkeztu beharko dira, honako datuak azalduta zerrenda aurkeztuz gero: fakturaren zenbakia eta eguna, hornitzailearen IFK eta izena, zergatia, zenbateko garbia eta BEZ. Ziurtagiri eta faktura horiek materiala erosi edo zerbitzua eman eta hilabete iragan aurretik aurkeztu beharko dira.

c)    Diru laguntzaren xedea ekintzak egitea baldin bada, jarduera amaitu eta gero, eta beranduenez 2023ko martxoaren 31n, oinarri berezietan beste datarik adierazten ez bada, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, diru laguntza eman duen administrazio atalean edo entitate autonomiadunean:       

1.    Diru laguntzak justifikatzeko web formularioa www.donostia.eus/bulegobirtuala/tramiteak helbidean dago eskuragarri.

2.    Diruz lagundutako jardueren berri ematen duen txostena, lortutako emaitzen balorazio eta guzti.             

3.    Diru laguntzaren xede den jarduerari lotuta egin diren azterlan, programa, argitalpen, kartel eta gainerako dokumentu grafiko eta idatzien ale bana.               

4.    Emandako laguntza 60.000 €-koa baino handiagoa bada, ordaindutako fakturen edota gastuaren ziurtagirien kopiak, eskaeran jasotako aurrekontuan ezarritako kontzeptuen arabera elkartuta.

5.    Zerga bidezko betebeharrak (Foru Ogasuna eta Udalaren Zerga Biltegia) eta Gizarte Segurantzakoak egunean dutelako adierazpena, zergak Euskadin ordaindu ezean.      

Eskatutako agiririk edo haietan edo justifikazio inprimakian akats formalik ez dagoela eta aurkeztutako agirietan akatsik ikusiz gero, interesatuei hamar eguneko epea emango diete, Udaletxeko iragarki oholean (http://www.donostia.eus/bulegobirtuala/ediktuenetairagarkientaula) argitaratzen den egunaren biharamunetik, zuzentzeko errekerimendua. Nolanahi ere, oinarri hauetan aipatzen diren beste komunikazio motak ere erabil daitezke. Atzemandako akatsak zuzendu gabe amaitzen bada emandako epea, izapidea egiteko eskubidea galduko dute, 39/2015 Legearen 73. artikuluaren arabera ebazpena eman ondoren.               


Gastu subentzionagarriaren zenbatekoa 40.000 € baino gehiago denean (obrak egitearen kostua izanez gero) edo 15.000 € baino gutxiago (ekipamendu ondasunak edo kontsulta nahiz zerbitzu enpresen zerbitzuak erostea dela helburua), entitate onuradunak eskaintza bana eskatu beharko die hiru enpresa hornitzaileri –horien lekukotasuna agiri bidez zurigarrietan utzita– zerbitzua emateko konpromisoa onartu edo ondasuna jaso aurretik; salbuespena izango dela diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarrien ondorioz, merkatuan halakoa eman edo saltzen duen nahikoa entitaterik ez egotea edo gastua eskaera bideratu aurretik egin izana. 


Proiektua egiteko epea aldatuz gero, justifikazioak aurkezteko epea jarduera amaitu ondorengo hilabetean amaituko da.

Hasierako aurrekontuan finantzaketa propioaren ehunekorik azaltzen bada, azkeneko justifikazioan ere azaldu behar du, ehuneko hori erabiliko baita doikuntzak egiteko, egin beharrik bada.

Dirulaguntzaren zatiak ordaintzeko, instrukzio organoak laguntzak kudeatzeko aplikazioan jaso beharko du emandako dirulaguntza behar bezala justifikatu dutela.     

Diru laguntzak zuritzeko prozeduraren ondorioz ematen diren ebazpenak udaletxeko iragarki taulan argitaratuz jakinaraziko dira (http://www.donostia.eus/bulegobirtuala/ediktuetairagarkientaula) Horrez gain, oinarri hauetako 8. artikuluan aipatzen diren bestelako komunikazio bideak ere erabiliko dira.

6.    DIRU LAGUNTZAK ITZULTZEA

17. artikulu.  Itzultzea.

1.    Jasotako diru kopurua ordaindu eta berandutze-interesak eskatzeko garaia izango da diru laguntza ordaintzen den unetik emandako pizgarria itzuli behar dela erabakitzen den eguna arte, 38/2003 Diru laguntzen Lege Orokorra eta zehazten duen Arautegietan, nola oinarri berezietan aurre ikusten diren baldintzetan azaldu den egoeraren bat gertatuz gero.              

2.    Itzuli beharreko kopuruak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira, eta beraz, premiamendu bidez eskatu ahal izango dira dirua ez bada erabakitako epearen barruan itzuli.         

3.    Kudeaketa, ikuskapen edo kontrol funtzioetan emandako diru laguntzaren helburua, erabilera edo lorpen ez egokiaren zantzurik ondorioztatuko balitz, espedientean adieraziko dira zantzu horiek, eta beharrezkoak diren zuhurtziako neurriak hartu ahal izango dira.

18. artikulua.  Itzultze-prozedura.

1.    Diru laguntza eman duen organoak eskumena izango du emandako diru laguntzaren kopuru osoa edo zati bat itzultzea exijitzen duen ebazpena emateko. Administrazioak itzultzea onartu edo likidatzeko eskubidea lau urtera indargabetzen da.

2.    Diru laguntzak itzultzeko prozedura ofizioz hasiko da diru laguntza eman zuen organoak horrela eskatuz gero, goiko agindu bidez, beste organo batek horretarako eskaera arrazoitua eginez gero, gai hori kontrolatu edo ikuskatzeko eskumena duen organo batek eskatuta, salaketagatik edo partikularrak berak egindako jakinarazpenagatik.

3.    Prozeduraren izapideak egitean entitate interesatuak entzuna izateko duen eskubidea bermatuko da beti.

4.    Emandako diru laguntzaren kopuru osoa edo zati bat ez dela behar bezala erabili egiaztatuz gero, eskumena duen organoak ebazpen arrazoitua emango du, eta bertan azalduko ditu dirua itzultzera behartzen duen arrazoia edo arrazoiak zein diren, eta baita itzuli beharreko kopurua zenbat den ere; era berean, dirua nola eta noiz itzuli behar den ere azalduko da, eta dirua aurreikusitako epean itzultzen ez bada, premiamendu bidera joko da.

5.    Aurreko atalean deskribatu itzultze-ebazpena jakinarazi eta gero, Finantza Zuzendaritza arduratuko da espedientearen izapideak egiteaz, eta horretarako kontuan hartuko ditu zuzenbide publikoko diru-sarrerentzat aurreikusitako arauak.

6.    Administrazioko arau-hausteak izan daitezkeen egiteen ondorioz itzultze-prozedura hasiko balitz, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zigortzeko prozedura has dezan.             

7.    Itzultze-prozedurari buruzko ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehienezko epea hamabi hilabetekoa izango da, hasiera-erabakiaren datatik kontatzen hasita. Epe hori igarota, ez bada berariazko ebazpenik eman, prozedura iraungi egingo da, baina horrek ez du esan nahi jarduerak ezingo direnik aurrera eraman amaiera arte, ez eta preskripzioa etenda geratuko denik ere egindako jarduerengatik, aipatu epearen amaiera arte.

8.  Laguntza eman duen organoak dirua itzultzeko prozedura hasi baino lehen, 1. artikuluko edozein arrazoi tarteko. dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluaz bat, erakunde onuradunak borondatez itzuli ahal izango du dirua, ES03 2095 0611 05 1060000006 kontura sartuta. Kontu horretan, erakundearen izena, zenbatekoa eta kontzeptua (proiektua, dirulaguntza itzultzea) adieraziko dituzte.Dirua sartu ondoren, entitate onuradunak diru sarreraren frogagiriaren kopia bidali beharko dio dirulaguntza eman duen organoari.            

Borondatezko itzulketak ez du berandutze interesak ordaintzetik salbuesten; berandutze interesak kalkulatzeko, kontuan hartuko da dirulaguntza noiz eman zuten eta entitate onuradunak itzulketa noiz egin duen. Aplikatu beharreko berandutze-interesa Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 38.3 artikuluan zehaztutakoa izango da.

9.    Jarduera egin ondoren aplikatu ez diren soberakinak itzuli behar direnean edo dirulaguntza justifikatzeko emandako epearen barruan edo epe horretatik kanpo uko egin behar diotenean, dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren 70.3. artikuluak aipatzen duen errekerimendua egin ez badiote, berandutze interesa diruaren legezko interesa izango da.

Itzulketa goian adierazitako kontu zenbakian egingo dute, erakundearen izena, zenbatekoa eta kontzeptua adierazita (proiektua/dirulaguntza itzultzea). Dirua sartu ondoren, entitate onuradunak diru sarreraren frogagiriaren kopia bidali beharko dio dirulaguntza eman duen organoari.   

10.    Instrukzio organoak egingo du interesen likidazioa, entitate onuradunak behar den dirua sartu ondoren.               

7.    ZIGOR ARAUDIA

19. artikulua.  Arau-haustea.

Administrazioko arau-haustetzat hartzen dira diru laguntzak emateko 38/2003 Lege orokorrean zehaztuta dauden egite edo ez-egiteak, eta horiek guztiak zigortu egingo dira, baita zabarkeria hutsaren ondorio direnean ere.

20. artikulua.  Zigortzeko prozedura.

Zigorrak jartzeko organo eskuduna izango da une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren eta eskumenak emateko egituraren arabera, aipatu eskumena duen organoa.         

Zigortzeko prozedura izapidetzeko administrazioko prozedura nahiz herri administrazioen zigortzeko eskumena arautzen duten arauak beteko dira, eta halaber, diru laguntza publikoei buruzko arauek aurreikusitakoa.         


Arau-hausteak lau urtera indargabetuko dira, egin ziren egunetik kontatzen hasita.

Arau-hausteak laur urtera indargabetuko dira, zigorra ezartzeko eman zen ebazpena irmoa izan eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Erabakitako diru-isunek ez dute loturarik izango diru laguntza itzultzeko betebeharrarekin, eta horiek kobratzeko aplikagarria izango da zuzenbide publikoko diru-sarrerentzat aurreikusitako lege araubidea.

21. artikulua.    Zigorrak.

Diru laguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 59. artikuluak eta haren segidakoek nahiz lege hura garatzeko araudiak zigorren gradu eta zenbatekoen aldetik jarritako irizpideen arabera jarriko dira jarri beharreko isunak.

22. artikulua.    Prozesu penalarekin batera gertatzea.

Prozeduraren izapideetan agerian geratuko balitz onuraduna arau-hauste penala eragin dezakeen egite edo ez-egite batean aurkitzen dela, Administrazioak jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio hori, eta zigor-prozedura esekitzea erabakiko du ebazpen judizial irmoa eman arte. 

23. artikulua.  Beste zigor-espediente batzuekin batera gertatzea.

Diru laguntza jaso duen jarduera garatzeko beharrezkoak diren baimenak ez betetzeak, egoki denean, dagozkion zigor-espedienteak abiaraztea eragingo du, eta baimena eman zuen administrazio-unitateak izapidetuko ditu horrelakoak.

Espediente horiek izan ditzaketen diruzko zigorrak, hain zuzen ere, jasotzeko dauden diru laguntzen kopuruen kontura gauzatu ahal izango dira.

24. artikulua.    Kalteak ondasun publikoetan.

Diru laguntza jaso duen jardueraren garapenean ondasun publikoetan kalteak egiten badira, horiek zehazteko kontraesanezko espedientea izapidetuko da. Eragindako kalteak konpontzeko edo birjartzeko zenbatekoa, berriz, jasotzeko dagoen diru laguntzaren kontura konpentsatuko da. Zenbateko hura guztia estaltzera iritsiko ez balitz, geratzen den kopurua kobratzeko egoki diren neurriak hartuko dira.

8.    DIRU KOPURUA

25. artikulua.

Deialdi honetan jasotzen diren udal atalek deia emandako laguntzetarako izendatutako diru kopurua 1.927.495 eurokoa da.         

Deialdi honetan jasotzen diren Donostia Kultura EEPek deia emandako laguntzetarako izendatutako diru kopurua 67.268,15 eurokoa da.

Diru kopuru horiek gehieneko kopuruak dira, eta gutxi gorabeherakoak.

Udal aurrekontuan eta Donostia Kultura enpresa erakunde publikoaren 2022. urterako onartzen duen aurrekontu kreditua luzatutako aurrekontuan xedatutakoa baino txikiagoa bada, behin betiko kredituaren publizitatea egingo da onarri hauen bide berberen bidez, deialdi berririk egin beharrik gabe. Diru-laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon behar da diru-laguntza emateko ebazpena den unean.           

Udal aurrekontuan eta Donostia Kultura enpresa erakunde publikoaren 2022. urterako onartzen duen aurrekontu kreditua luzatutako aurrekontuan xedatutakoa baino handiagoa bada, organo kudeatzaileak deialdia aplikatu edo ez erabaki dezake, ebazpena eman aurretik, dagokion gastu espedientea izapidetu ondoren, beste deialdirik egin beharrik gabe.         

9.    ARGITARATZEA

26. artikulua.

Onuradunek jasotako diru laguntzen eta laguntzen berri eman beharko dute, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 2013ko abenduaren 9ko 19/2013 Legean xedatutako moduan eta baldintzetan. Lege horren 5.4 artikuluak xedatutakoa baliatuz gero, Diru Laguntzen Datu Base Nazionala izango da publizitate betebeharrak betetzeko bitarteko elektronikoa.    

Onuradunek egoki iragarri beharko dute diruz lagundutako programek, jarduerek, inbertsioek edo dena delako jarduerek finantzaketa publikoa izan dutela.               

Diru laguntzen datuak ez dira argitaratuko diru laguntzen helburua pertsona fisikoen errespetu eta babesaren nahiz intimitate pertsonal zein familiakoaren aurkakoa denean, eta diru laguntza hori arautzen duten oinarrietan horrela jasota dagoenean.

10.    OINARRIEN INTERPRETAZIOA

27. artikulua.

Oinarri hauek interpretatzeko inongo zalantzarik sortuz gero, laguntzak onartzeko programa bakoitzaz arduratzen den organoak argituko ditu.

11.    ERREKURTSOAK

28. artikulua.

Honako oinarri hauen aurka administrazioarekiko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, deialdia onartu duen hartarako eskumena duen organoaren aurrean edo, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian.     

Aipatu epeak oinarri hauek argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasiko dira.

12.    OINARRI BEREZIAK

Eranskin hauek arlo edo tokiko enpresa erakunde publikoen oinarri bereziak biltzen dituzte, diru laguntza ematen duen udaleko atalen arabera ezarriak.

1. eranskina: Gizarte Ekintza.

2. eranskina: Herri Partaidetza.

3. eranskina: Lankidetza.

4. eranskina: Berdintasuna.

5. eranskina: Gazteria.

6. eranskina: Giza Eskubideak eta Oroimen Historikoa.

7. eranskina: Osasuna eta Ingurumena.

8. eranskina: Euskara Zerbitzua.

9. eranskina: Kultur Aniztasuna.

10. eranskina: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa.

1. eranskina

GIZARTE EKINTZA

Beren jarduera Gizarte Ekintzaren eremuan garatzen duten entitateei laguntza emateko oinarri bereziak. Oinarri orokorren 3. artikuluan ezartzen den arabera. 

1.    Xedea eta entitate onuradunak.

Oinarri hauetan araututako laguntzak entitateen funtzionamendurako zein entitatearen jardueraren helburua diren kolektiboei zuzenduriko programa espezifikoak eta/edo zerbitzuak garatzeko emango dira.

Diru laguntzen xede orokorra elkartearen helburuak lortzen laguntzea izango da, ordezkatzen dituzten kolektiboei dagokienez. Diru laguntzek ondoko alor espezifikoak estaliko dituzte:  

— Entitatearen eguneroko jarduera mantentzea.

— Sentsibilizazio, hezkuntza eta informazio ekintza espezifikoak, eta entitatearen jarduera zabaltzea (jardunaldiak, mintegiak, ikastaroak etab.). Boluntarioak erakartzeko eta prestatzeko jarduerak bereziki baloratuko dira.

— Esku hartzeko programa espezifikoen garapena, elkartearen jardueraren xede diren kolektiboei zuzendurik. Boluntarioek burututako jarduerak bereziki baloratuko dira.      

Oinarri Orokorretako 3. artikuluko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izan daitezke laguntza hauen onuradun. Laguntza horiek lehen aldiz eskatzen dituzten erakundeek egiaztatu beharko dute beren helburu sozialaren esparruan garatu dutela jarduera deialdi honen aurreko ekitaldian.             

2.    Eskaerak.

Entitate interesdunek eskaera ezberdin bat aurkeztuko dute laguntza ekonomikoa behar duen proiektu edo jarduera bakoitzarentzat (eguneroko jarduera barne hartuz), oinarri orokorretan jarritako baldintzak betez. Entitate bakoitzak gehienez bi eskaera aurkeztu ahal izango ditu.

Gizarte Ekintzaren Sailera zuzenduriko eskaerek, oinarri orokorretako 5. artikuluan eskaturiko dokumentazioaz gain, honako hauek izan beharko dituzte:

— Entitateak aurreko urtean egindako jardueren memoria, lehenago aurkeztu ez baldin bada (Jardueren memoria).       

— Entitatearen helburuen eta ibilbidearen deskribapen laburra (Ibilbidea).

Dokumentazio hori, Oinarri Orokorretako 6. artikuluan jasotako formatuetan aurkeztuko da.

3.    Diru laguntzaren xedea diren jarduerak.

Orokorki, Donostiako Udalaren eskumen-eremuaren barruan dauden zerbitzu sozialekin loturiko jarduera guztiek diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte. Erantzukizun-eremu hori hiru mailatan banatuko da: 

— Donostian bizi diren pertsonen parte hartzea aurreikusten duten jarduerak bultzatuko dira.

— Diruz lagundutako jarduerak hautatzerakoan, 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, hartuko da kontuan.

— Jarduerak zerbitzu sozialek esku hartzen duten eremuan sartuko dira, eta beste eremu batzuk kanpoan utziko dira, hala nola hezkuntza, osasuna, enplegua eta/edo justizia.

Bestalde, deialditik zehazki bazterturik daude ondoko hauek:          

— Edozein motatako inbertsioak egiteko diru laguntzak.

— Bazkideentzat bakarrik diren jarduerak.      

4.    Diru laguntzen kontzeptua eta zenbatekoa.

Diru laguntzak emateko dagoen kopuru osoa zati urteko programei guztira emandako puntu kopurua egiten badugu, puntu bakoitzaren balioa aterako zaigu. Puntuaren balioa proiektu bakoitzaren puntuez biderkatzen badugu, bakoitzari eman beharreko diru kopurua jakingo dugu.

Laguntza ekonomikoak entitate bakoitzak aurkezturiko proiektu batentzat edo birentzat emango dira.

Diru laguntzen gehieneko kopuruan bi kategoria finkatu dira:         

A taldea.  Elkartearen ohiko jarduerarekin zerikusia duten proiektuak:

— Entitatearen eguneroko funtzionamendua mantentzea.

— Sentsibilizazio, hezkuntza eta informazio ekintza espezifikoak, eta entitatearen jarduera zabaltzea (jardunaldiak, mintegiak, ikastaroak etab.).

— Esku hartzeko programa espezifikoen garapena, elkartearen jardueraren xede diren kolektiboei zuzendurik.

Gehienekoa 5.000 €.

B taldea.  Lurraldean kokaturik dauden eta, instituzioen zuzeneko erantzukizunekoak diren eremuetan sartu gabe, ondoren adieraziko diren helburuak izan ditzaketen jarduera-eremuetara zuzenduriko programa eta zerbitzuen garapena bultzatzen duten proiektuak. Helburuak:

— Udaleko zerbitzu sozialek beren ekintzen garapenean igarritako premia jakinak estaltzea, premia horiek beren tratamendurako erreferentzia-baliabiderik ez dutenean.            

— Proposaturiko zerbitzu edo programan udaleko zerbitzu sozialek parte hartzeko bideak jartzea ahalbidetzea (erabiltzaileak bideratzea).

Proiektuak B taldean sartzeko, aurreko puntuez gain, kontuan hartuko da entitate eskatzailea den egokiena proposaturiko programa edo zerbitzuaren garapenerako. Horretarako, esku-hartzearen izaera, haren helburua eta zein kolektibori zuzendurik dagoen aztertuko dira. Baita jarduera bolondresek burutzea ere.

Gehienekoa 15.000 €.

Diruz lagundutako jarduerarekin ateratako dirua, ezer ateratzen bada, diruz lagundutako proiektuan erabili behar da.

Hasierako aurrekontuan finantziazio propioaren ehunekorik azaltzen bada, azkeneko justifikazioan ere azaldu behar du, ehuneko hori erabiliko baita doikuntzak egiteko, egin beharrik bada.

5.    Eskaerak bideratzea eta baloratzea.

Zuzendaritzari Laguntzeko goi mailako teknikariari dagokio deialdi honetako oinarri orokor eta berezietan jasotako prozeduren instrukzioa egitea, Gizarte Ekintzako eskaeren artean sartzen direnena.

Oinarri orokorretako 9. artikuluak aipatzen duen Balorazio Batzordea kide hauek osatuko dute:

— Gizarte Ekintza zuzendariak.

Zerbitzu hauetako buruek:

— Ekintza Komunitariokoak.

— Adinekoak eta Ezgaitasunekoak.

— Gizarteratzekoak.

— Prebentzioa, Haurtzaroa eta Familiakoak.

— Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren laguntzarako goi-mailako teknikaria.

Eskaerak aztertzeko prozesuan, Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikariak entitate eskatzaileekin audientzia eskatu ahal izango du, behar duen informazio guztia lortzeko.     

6.    Eskaerak baloratzeko irizpideak.

6.1.    Eskaerak baloratzeko irizpideak A taldea.

Orokorrean, Boluntarioei buruzko 17/1998 Legearen 8. artikuluan, ekainaren 25ekoan definitzen diren boluntariotzako erakundeek proposatutako jarduerek izango dute lehentasuna.

Eskaerak baloratzeko orduan honako irizpideak izango dira kontuan:

— Entitateak frogatu izan duen ibilbidea, beren tamaina eta garrantzia eta berak garaturiko jarduerak kolektiboaren eskakizun eta arazoekiko duen egokitzapen maila: 10 punturaino.

— Elkartearen jarduera zenbateraino egokitzen den Gizarte Ekintzako Zuzendaritzaren bai ekintza lerroetara eta bai erantzundako premia sozialetara (Donostiako udaleko web orrian kontsulta daitezke -Gizarte Zerbitzuak-): 25 punturaino.

— Elkartearen jarduerak xedetzat duen esparruan eta, konkretuki, Donostian duen eragina, pertsona onuradunak (kopurua eta ezaugarriak) eta emaitzak: 20 punturaino.             

— Proiektuaren kalitate teknikoa (diseinua, metodologia, baliabideen antolaketa, izaera berritzailea): 10 punturaino.

— Entitateak bere jardueraren garapenerako egiten duen berezko baliabideen (giza baliabideak eta baliabide materialak) eta langile boluntarioen ekarpen handiagoa: 20 punturaino.

— Jarduera espezifikoarekin loturiko gastu eta diru-sarreren aurrekontua. Beste finantza-iturri batzuen presentzia (berezkoak edo kanpokoak): 10 punturaino.

— Genero ikuspegia proiektuaren diseinuan, garapenean eta ebaluazioan txertatzea: 5 punturaino.

6.2.    Eskaerak baloratzeko irizpideak B taldea.

Eskaerak baloratzeko orduan honako irizpideak izango dira kontuan:

— Entitateak frogatu izan duen ibilbidea, beren tamaina eta garrantzia eta berak garaturiko jarduerak kolektiboaren eskakizun eta arazoekiko duen egokitzapen maila: 30 punturaino.

— Elkartearen jarduera zenbateraino egokitzen den Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren bai ekintza lerroetara eta bai erantzundako premia sozialetara (Donostiako udaleko web orrian kontsulta daitezke –Gizarte Zerbitzuak–): 75 punturaino.

— Elkartearen jarduerak xedetzat duen esparruan eta, konkretuki, Donostian duen eragina, pertsona onuradunak (kopurua eta ezaugarriak) eta emaitzak: 60 punturaino.             

— Proiektuaren kalitate teknikoa (diseinua, metodologia, baliabideen antolaketa, izaera berritzailea): 30 punturaino.

— Entitateak bere jardueraren garapenerako egiten duen berezko baliabideen (giza baliabideak eta baliabide materialak) eta langile boluntarioen ekarpen handiagoa: 60 punturaino.

— Jarduera espezifikoarekin loturiko gastu eta diru-sarreren aurrekontua. Beste finantza-iturri batzuen presentzia (berezkoak edo kanpokoak): 30 punturaino.

— Genero ikuspegia proiektuaren diseinuan, garapenean eta ebaluazioan txertatzea: 15 punturaino.

7.    Ebazpena.

Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordea da prozedura hori ebazteko eskumena duen erakundea.

8.    Diru laguntza ordaintzeko moduak eta epeak.

Diru laguntza bi zatitan ordainduko da:

— % 70a eskumena duen erakundeak emakida onartzen duen unean.

— % 30a oinarri orokorren 16. artikuluan zehazturiko moduan diru laguntza justifikatzeko eskaturiko dokumentuak aurkezten eta onartzen direnean.

9.    Aurrekontua.

274.800 euro daude guztira diru laguntza horietarako.     

2. eranskina

HERRI PARTAIDETZA

Herri Partaidetza Zerbitzuak ematen dituen diru laguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzak arautzen dira oinarri hauetan. Laguntzak honakoei emango zaizkie:

— Denon intereseko gaietan herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuei, entitate eskatzailearen lan eremua kontuan hartu gabe.

— Auzo elkarteei eta bigarren graduko lurralde entitateei, beren ohiko ekintzak kudeatzeko mantentze gastuetarako eta material inbentariagarria erosteko.               

Oinarri Orokorretako 3. artikuluan zehaztutako entitate interesdunek diru laguntza eskatzen duten eta goian aipatzen diren bi deialdietarako eskaera desberdin bana aurkeztu behar dute, eranskin bakoitzean azaltzen diren ereduen arabera.

2.1. eranskina.  ‑Denon intereseko gaietan herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuetarako
diru laguntzak

1.    Xedea.

Diru laguntza hauen bidez herritarren partehartze ekimenak lagunduko dira, betiere, interes publikoko gaiei buruzko elkarrizketa eta ekintza guneak (informazioa-hausnarketa-eztabaida-proposamena edota eraikuntza kolektiboa) irekitzeko prozesuak edo tresnak sustatu edota partaidetza kolektiboaren eskubide politikoak hizpide badituzte, Donostiako auzoetako bizi kalitatea hobetzeko xedez edota udal politika publikoen erabakitze eta garapen prozesuetan eragiteko aukera izanik.          

Herritarren partehartze ekimen hauek eremu publikoan, giza taldeen nahiz komunitate osoaren dinamizazioan eta Donostia osoko zein auzo eremuko auzolan deialditan parte hartzeko praktikak sustatzen dituzten proiektu jakinak edota urte osoko programak izan daitezke, edota herritarren partaidetza sustatu eta erraztu egiten duten tresnen garapena.               

Hortaz, diru laguntza honen xede izango dira jarraian aipatzen diren ekimenak sustatzen dituzten proiektuak: partaidetza kolektiboaren eskubide politikoak gauzatzeko ekimenak, auzolan ekimenak, entitateen arteko dinamizazioa, sarean lan egitea, prozesuan parte hartzen dutenek zein prozesuaren hartzaileek erantzukizuna beren gain hartzea, eta, azkenik, erabaki publikoak hartzeko prozesuetatik kanpo gelditu ohi diren taldeek horretan parte hartzea, bereziki bazterketa eragin dezaketen faktoreak izateagatik bazterkeria modu bat baino gehiago nozitzen duten pertsonek edo pertsona taldeek, bazterketa faktore horiek direla sexua, genero identitatea, arraza ezaugarriak, etnia jatorria, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo beste era batekoak, ondasuna, elbarritasuna, adina, sexu orientazioa edo beste edozein ezaugarri edo gorabehera pertsonal edo soziala.

2.    Helburuak eta diruz laguntzeko moduko jarduerak mugatzea.

Herritarren parte hartzeko mekanismoak dituzten eta beraien helburuen artean ondoren azaltzen diren helburu hauetakoren bat xede duten proiektuek jaso ditzakete diru laguntzak:

— Partaidetza kolektiboaren eskubide politikoetan sakontzen duten ekimen eta proposamenak sustatzea.

— Donostia osoko zein auzo eremuko bizitza kolektiboa dinamizatzeko edota proiektuak garatzen diren inguruko bizi kalitatea hobetzeko auzolana sustatzea.

— Eztabaidarako, ideiak elkarrekin trukatzeko eta komunikazio esperientzietarako gune zein foroak proposatzea.

— Gizarte dinamizazioa eta auzotarren arteko harremanak sustatzea.

— Auzotarrei komunitatearen partaide direla sentiaraztea eta auzoa ezagutaraztea.

— Hiriaren gizarte-kohesioa sustatzea.

— Entitateek sarean lan egitera bultzatzea, hau da, elkarren artean eta erakunde eta herritarrekin batera.

— Gizabidezko jokabideei buruzko informazioa eta prestakuntza ematea.

Bestalde, deialdi honetatik kanpo, bereziki, gelditzen dira:               

1)    Herritarrekiko harremanekin zerikusia duten ekintzak izan arren, herritarren parte-hartze prozesuekin askotan nahasten direnak, hala nola:

— Entitate barruko dinamizazio sozio-kulturaleko proiektuek zein urte osoko programek, ez badute xede nagusi bezala elkarrizketa eta ekintza guneak irekitzea (informazioa-hausnarketa-eztabaida-proposamena) eremu publikoan, giza taldeen nahiz komunitate osoaren dinamizazioan. 

— Parte hartze prozesuen lagungarri ez diren ekintza ludikoak, jaietakoak, kulturalak edo gizarte dinamizaziokoak; hau da, ekintza bera gauzatzean bertan hasi eta bukatzen bada bere xedea eta ez badio parte hartze prozesu bati ezer ekartzen.          

— Parte hartze prozesuei loturik ez dauden zabaltze, komunikazio eta informazio kanpainak, hala nola erakusketak, orri informatzaileak, buletinak, jardunaldi eta informazio kanpainak. Ekintza hauek lagungarri izan daitezke parte hartze prozesu bati lotuak doazenean, baina ez beren xedea zerbitzu edo proiektuei buruz informazioa zabaltzea denean, herritarren eztabaida eta hauen ekarpenen inguruko lanak bultzatu gabe.     

— Inkestak, haztapen eta beste metodo demoskopikoak, parte hartze proiektuekin harremanik ez dutenean, eta deliberazioa eta emaitzen eztabaidak kontuan hartzen ez direnean.

— Hezkuntza ekintzak, parte hartze prozesu baten lagungarri ez direnean.

2)    Eta orokorrean deialdi honetako xedearekin bat egiten ez duten proposamen guztiak.

3.    Eskaerak.

Interesa duten entitateek oinarri orokorretako 4. artikuluan arautzen den web formulario bidez egingo dituzte eskaerak eta bertan erantsiko dute 5.

Eskaera eta harekin batera datorren dokumentazioa Oinarri Orokorretako 6. artikuluan xedatutako bide eta euskarri digitalen bitartez aurkeztuko da.

4.    Izapideak eta proposamena.

Proposamena izapidetu eta prestatzeko prozedura oinarri orokorretako 9. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.  

Prozeduren instrukzioa Herri Partaidetza Zerbitzuko talde teknikoko pertsona batek egingo du.     

Balorazio Batzordea, berriz, ondorengo hauek osatuko dute:           

— Herritarren Partaidetza eta Arretarako Zerbitzuaren burua.

— Herri Partaidetza Zerbitzuko teknikari bat.  

— Donostiako Udaleko gizarte edo ingurumen eremuko teknikari bat.

Eskaerak aztertzeko prozesuan organo instrukzio-egileak entitate eskatzaileei entzuteko galde diezaieke, beharrezkoa iruditzen zaion informazio guztia jaso ahal izateko.            

5.    Eskaerak baloratzeko eta puntuak zehazteko irizpideak.          

Diru laguntza emateko, balorazioak hainbat fase izango ditu. Lehenik eta behin, proiektua bideragarri izatea baloratuko da. Bigarren fasean, eta zenbatekoa erabakitzeko, 2. faseko pasartean aipatzen diren ezaugarriak izango dira kontuan. Azken fasean, eta kreditu soberakinik izan eta organo izapidegileak egokitzat joz gero, 3. faseko pasartean aipatutako irizpideak baloratuko dira.

1 fasea.  Proiektuaren bideragarritasuna: fase honetan proiektua bideragarri den zehaztuko da. Fase honen bidez, egingarriak diren eta egingarriak ez diren proiektuak bereiziko dira, baina ez da baliagarri izango lagungarri den diru kopurua kuantifikatzeko.

2 fasea.  Zenbatekoa zehazteko kontuan hartuko diren alderdiak:

1)    Diagnostikoan, diseinuan, exekuzioan edo/eta beraren ebaluazioan jendearen parte hartzea bultzatzea, 26 puntu arte:

— Beharra antzeman eta misioa zehaztea: gehienez 6.

— Diagnostikoaren, proposamenen edo jardueren esparruetan konpromisoak zehaztea: gehienez 6.

— Entitate sustatzailetik kanpoko eragileak inplikatzea: gehienez 2.

— Aniztasun diskurtsiboa bilatzea: gehienez 2.

— Mugak eta joko arauak definitzea: gehienez 2.

— Partaidetza prozesu baten oinarrizko faseak kontuan hartzea: gehienez 2.

— Egokitzeko gaitasuna: gehienez 2.

— Kaltetuen, interesatuen edota inplikatutako eragileen artean informazio eta komunikazioaren trukea sustatzea: gehienez 2.

— Jarraipena eta ebaluazioa: gehienez 2.

2)    Maila guztietan sarean lan egitea eta parte hartzen duten guztiek erantzukizuna beren gain hartzea bultzatzea, 10 puntu arte:

— Sarean lan egitea: auzokide edo beste eragile eta entitateekin harremanak izatea: gehienez 5.

— Prozesuan inplikatutako eragileen arteko erantzukizuna: gehienez 5.

3)    Gizabidetasuna, herritarren arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea sustatzen duten partaidetza-jarduerak ezartzea: 6 puntu arte:

— Behar handiak dituzten edota arriskuan dauden taldeak prozesuan barneratzea: gehienez 3.

— Jarrera eta diskurtso desberdinen arteko topaketa sustatzea: gehienez 3.

4)    Komunikazio plana: 10 puntu arte:

— Herritarrei irekitako bilera eta ekimen deialdietarako komunikazioa: gehienez 2.

— Prozesuaren garapenaren informazio bilketa eta komunikazioa: gehienez 2.

— Parte hartzaileei eta talde eragileei komunikazioa zabaltzea, gehienez 2.

— Itzulketa: gehienez 2.

— Prozesua gizarteratzea: gehienez 2.

5)    Gizabidezko balio hauek bultzatzea: ingurunea, ingurumena eta gune publikoak errespetatu eta haiekiko konpromisoak hartzea: 6 puntu arte.

6)    Dauden baliabideak erabiltzea: 6 puntu arte.

7)    Entitateak proiekturako lortutako finantza baliabideak eta eskatutakoaren eta beste baliabide batzuen arteko proportzioa: 8 puntu arte:

— % 10 arte: gehienez 2.

— % 20 arte: gehienez 4.

— % 30 arte: gehienez 6.

— % 40 arte: gehienez 8.

8)    Urtean zehar programa zabaltzea: 6 puntu arte:         

— Urtean zehar planifikatuta egotea: gehienez 3.

— Ekimenak hainbat hilabetetan izatea: gehienez 3.

9)    Euskara sustatzea: 3 puntu arte:

— Eskaera eta proiektu dokumentua euskaraz egitea: puntu 1.        

— Banatutako material didaktikoak eta komunikazio euskarrietan euskara lehenestea: puntu 1.

— Deialdi irekietan euskara lehenestea: puntu 1.             

10)    Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea: 3 puntu arte:

— Entitate eskatzaileak genero perspektiba integratua izatea barneko lanean eta egituran: puntu 1.

— Datu segregatuak jasotzea: puntu 1.

— Proposamen eta ekimenetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren sustapen bitartekoak kontuan hartzea: puntu 1.

11)    Berritzailea izatea: 4 puntu arte:

— Proposatutako ekimenen original-tasuna eta helburuekiko egokitasuna: gehienez 2.

— IKTak erabiltzea: gehienez 2.

12)    Proiektuaren adierazgarritasuna eta gizarte proiekzioa: 6 puntu arte:

— Proposatutako gaiari dagokionez: gehienez 2.

— Auzoari dagokionez: gehienez 2.

— Hiriari dagokionez: gehienez 2.

13)    Proiektuaren kalitatea, 6 puntu arte:

— Edukiari dagokionez, partaidetza prozesuen fase desberdinetako informazioa jasota egotea: gehienez 3.

— Koherentzia izatea antzemandako beharren, finkatutako helburuen, proposatutako ekimenen eta zehaztutako aurrekontuen artean: gehienez 3.

Diru laguntzak emateko zehaztutako aurrekontu osoa urteko proiektuei esleitutako puntu guztien baturaren artean zatituko da eta horrela puntu bakoitzaren balioa aterako da. Puntuaren balioa proiektu bakoitzari esleitutako puntuez biderkatu ondoren zehaztuko da bakoitzari emango zaion diru kopurua.           

3. fasea.  Aurreko balorazio fasean % 100ean diruz lagundu ez diren proiektuen balorazio irizpideak, kreditu soberakina agortu arte.

1)    Baloratutako gainerako proiektuen eremu geografiko osagarriak bere baitan hartzea: 10 puntu.

2)    Baloratutako gainerako proiektuetan landu ez diren gaiak jorratzea: 10 puntu.

3)    Auzo bat baino gehiagotan garatzea: 10 puntu.

2.    2. faseko kreditu soberakina 3. faseko balorazio irizpideetan oinarrituta emandako puntuen batuketaren artean zatituko da eta honek puntu bakoitzaren balorea zehaztuko du. Puntuaren balorea, proiektuak lortutako puntuez biderkatu ondoren zehaztuko da 3. fasean banatutako diru laguntza kopurua.        

Proiektuaren gauzatzearekin harremana duten administrazio eta funtzionamendu gastuak ez dira diru laguntzaren xede izango.

Proposatutako diru laguntza kopurua ez da inoiz programaren aurrekontuan jasotako defizitaren % 100 baino gehiago izango.    

Diruz lagundutako ekimenak sortutako diru sarrerak lagundutako proiektura zuzenduko dira.

Hasierako aurrekontuan finantziazio propioaren ehunekorik azaltzen bada, azkeneko justifikazioan ere azaldu behar du, ehuneko hori erabiliko baita doikuntzak egiteko, egin beharrik bada.

6.    Ebazpena.

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

7.    Aldaketa.

Diru laguntza emakidan kontuan izan diren baldintzen aldaketa esanguratsua izatekotan, Oinarri Orokorretako 11.8 artikuluan xedatutakoari erreparatuko zaio.        

8.    Ordaintzeko moduak eta epeak.

Diru laguntza bi zatitan ordainduko da, salbuespenak salbuespen:

— % 70, Gobernu Batzarrak ontzat emandakoan.           

— Gainerako % 30, diru laguntza zuritzeko Oinarri Orokorretako 16. artikuluan azaltzen diren dokumentuak aurkeztu eta ontzat ematen direnean. 2023ko urtarrilaren 31n amaituko da zuriketarako dokumentazioa aurkezteko epea.           

9.    Aurrekontua.

Udalak diru laguntza hauetarako aurrekontuan izendatutako diru kopurua 26.955,55 eurokoa da.

Eranskin honetako diru laguntzak emateko ebazpena egin ondoren soberakinik egongo dela aurreikusiz gero, 2.2 eranskineko diru laguntzetarako xedaturiko zenbatekoa gehitzeko erabiliko da.

2.2. eranskina.  ‑Auzo elkarteentzako eta bigarren graduko lurralde entitateentzako diru laguntzak, beren ohiko ekintzak kudeatzeko mantentze gastuak eta material inbentariagarria
ordaintzekoak

1.    Xedea.

Hiriaren interes orokorrak defendatzea eta herritarren bizi kalitatea hobetzea helburu nagusi duten auzo elkarteentzako eta bigarren graduko lurralde entitateentzako diru laguntzak arautzen dira eranskin honetan.               

Auzo elkarte gisara hartuak izango dira lehentasunez lurralde ikuspegitik lan komunitarioa egiten duten entitateak, euren egoitzako auzo mailako ikuspegi orokorra dutenak, eta beraien ekinbidea jarraikortasunez garatzen dutenak.           

Ohiko ekintzak kudeatzeko mantentze gastuak ordaintzeko eta material inbentariagarria erosteko emango dira. Herritarren entitateek beren burua antolatzeko gaitasuna areagotzea dute helburu diru laguntzok, lana hobeto egin ahal izan dezaten.      

Ordezkaritza organoa entitate bakoitzaren lan esparru geografikoaren eremuan hauteskunde prozesu irekiaren bidez osatzen duten entitateentzako laguntzek izango dute lehentasuna.

2.    Eskaerak.

Interesa duten entitateek oinarri orokorretako 4. artikuluan arautzen den web formulario bidez egingo dituzte eskaerak eta bertan erantsiko dute 5. artikuluan arautzen den dokumentazioaz gainera honako dokumentazioa:

— Urteko entitatearen ekintzen plangintza, komunitatearengan duen eragina eta proiekzioa azalduta.

— Espero diren gastu eta diru sarrerak, ondoren azaltzen diren edukiak azalduz:

A)  Gastu arrunta: lokalen mantentzea, hornidurak (garbiketa, argi-indarra, telefonoa, Internet…), bulegoko material suntsikorra, inprimategiko edizio orokorrak eta publizitatea, informatika ekipoen mantentzea, web orriak, aseguruak, gestoriak, aholkularitzak, federazio edota koordinakunde kuotak, bestelakoak.

B)  Material erosketa: egoitzarako oinarrizko altzariak, suntsikorra ez den bulegorako materiala, material informatikoa (hardware) eta ikus-entzunezkoa.

Eskatzen den kontzeptu bakoitza hornitzaileak emandako aurrekontuaz lagunduta aurkeztu beharko da.

Datu hauek guztiak, dagokion web formularioan jasoko dira.         

Eskaera eta harekin batera datorren dokumentazioa Oinarri Orokorretako 6. artikuluan xedatutako bide eta euskarri digitalen bitartez aurkeztuko da.

3.    Izapideak eta proposamena.

Proposamena izapidetu eta prestatzeko prozedura oinarri orokorretako 9. artikuluan ezarritakoaren araberakoa izango da.            

Prozeduren instrukzioa Herri Partaidetza Zerbitzuko teknikari batek egingo du.

Balorazio Batzordea, berriz, ondorengo hauek osatuko dute:           

— Herritarren Partaidetza eta Arretarako Zerbitzuaren burua.

— Herri Partaidetza Zerbitzuko teknikari bat.  

Eskaerak aztertzeko prozesuan organo instrukzio-egileak entitate eskatzaileei entzuteko galde diezaieke, beharrezkoa iruditzen zaion informazio guztia jaso ahal izateko.            

4.    Diru laguntzen balorazio irizpideak, kopuruak zehaztea eta banaketa.

2.2. eranskinean jasotako laguntzetarako dagoen diruaren
% 30, B motako diru laguntzak (material inbentariagarria ordaintzekoak) jasotzeko baldintzak betetzen dituzten entitateen artean banatuko da: bakoitzari dagokion kopurua entitate guztiek batera hartuta eskatu duten zenbateko osoarekin haztatuz kalkulatuko da.

Material inbentariagarrirako inoiz ez zaizkio 400 € baino gehiago emango onuradun bakoitzari.    

Banaketaren ondoren material inbentariagarrirako jasotako 2.2 eranskineko aurrekontuko kopuruan soberakinik balego (B motako gastua), soberakina diru laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten entitateen artean hainbanatuko da.               


2.2. eranskinean jasotako laguntzetarako dagoen diruaren
% 40, A motako diru laguntzak (ohiko ekintzak kudeatzeko mantentze gastuak) jasotzeko baldintzak betetzen dituzten entitateen artean hainbanatuko da. Ordezkari organoa entitatearen lan esparru geografikoaren eremuan hauteskunde prozesu irekiaren bidez osatzen duten entitateek gainontzeko entitateen balio bikoitza izango dute.               

2.2. eranskinean jasotako laguntzetarako dagoen diruaren % 30, A motako diru laguntzak (ohiko ekintzak kudeatzeko mantentze gastuak) jasotzeko baldintzak betetzen dituzten entitateen artean banatuko da: bakoitzari dagokion kopurua entitate guztiek batera hartuta eskatu duten zenbateko osoarekin haztatuz kalkulatuko da.       

Kasu batzuetan, aurrekontuaren % 100 ordainduko da, Zerbitzu honek hala irizten badio. 2.2. eranskinari dagokionez, inoiz ez zaizkio 2.200 € baino gehiago emango onuradun bati.              

2.200 €-ko gehienezko kopurura iritsi diren onuradunen kreditu soberakina, deialdiko beste onuradunen artean birbanatuko da, deialdiaren kreditu aurrekontua agortu arte.          

5.    Diruz laguntzeko moduko gastuak.

A motako gastuetan (gastu arrunta):

— Lokalak mantentzea: iturgintza, zurgintza, igeltseritza, margoketak, elektrizitatea, fumigazioak… ateak eta leihoak konpontzea…

— Hornidurak: garbiketa, argi-indarra, ura, zaborra, gasa, telefonoa, Internet… Telefonoa eta Interneta entitatearen izenean egon beharko dute. Sukaldeko gasaren gastua ez da onartuko.

— Bulegoko material suntsikorra: papera, boligrafoak, errotulagailuak, karpetak, sobreak, zigiluak, inpresoren kartutxoak eta toner-a, CD-ak, DVD-ak…

— Informatika ekipoen mantentze lanak.

— Inprimategiko edizio orokorrak eta/edo publizitatea.

— Web orriak.

— Aseguruak: erantzukizun zibila eta lokalak. Ekintza puntualen aseguruak ez dira onartuko.

— Gestoriak eta aholkularitzak.

— Kuotak: tokiko edota lurralde mailako federazio edota koordinakundeak.

Bestelako gastuetan, kontzeptu hauek ez dira diruz lagunduko:

— Gabonak, Kaldereroak, Danborrada eta antzeko ekitaldietako gastuak.

— Beste elkarteen ekimen edo jardueretara bideratutako gastuak: Korrika, jaiak…

— Ekintza zehatzei lotutako trofeo eta oroigarriak.

— Hitzaldietan parte hartzeagatik dirua edo opariak (partaidetzakoak eta Hirigintzakoak izan ezik, berariazko diru laguntzarik ez dutelako).

— Ez dira inondik inora diruz laguntzeko modukoak izango banku kontuetako interes zordunak, gainkargu nahiz isun administratibo eta penalak, eta auzi prozeduretako gastuak. Tributuak gastu subentzionagarriak dira entitate onuradunak benetan ordaintzen dituenetan.

B motako gastuetan (material erosketa):

— Egoitzarako oinarrizko altzariak.

— Suntsikorra ez den bulegorako materiala.

— Material informatikoa (hardware) eta ikus-entzunezkoa.

— Norberaren erabilerarako materialerako eta software informatikorako ez da inolako laguntzarik emango.

Eskatzen den kontzeptu bakoitza hornitzaileak emandako aurrekontuaz lagunduta aurkeztu beharko da.

6.    Ebazpena.

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

7.    Ordaintzeko moduak eta epeak.

Diru laguntza bi zatitan ordainduko da:            

— Lehena Gobernu Batzarrak onespena eman eta gero; eskaeraren datuetan oinarrituta erabakitako kopuruaren % 70 emango da, gehienez.

— Zenbatekoaren % 30, diru-laguntza justifikatzeko eskatutako dokumentuak oinarri orokorretako 16. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu eta baliozkotu ondoren. Txostenari edo memoriari dagokionez, elkarteak diruz lagundutako urtean egindako jardueren zerrenda jaso beharko du, gutxienez, lokalean garatutako jardueraren erakusgarri.          

— Diru laguntza jaso duten elkarteek derrigorrez aurkeztu beharko dituzte ordain agirien fotokopiak edo gastu zerrendan txertatu beharko dituzte gastu horiei dagozkien datuak.

2023ko urtarrilaren 31n amaituko da zuriketarako dokumentazioa aurkez-teko epea.

8.    Aurrekontua.

Udalak diru laguntza hauetarako aurrekontuan izendatutako diru kopurua 43.418,45 eurokoa da.

3. eranskina

LANKIDETZA

3.1. eranskina.  ‑Garapenerako Lankidetza proiektuentzako diru laguntzak

1.    Xedea.

Honako deialdi honek bilatzen du konkurrentzia librean diru laguntzak plazaratzea zeharkako printzipio hauek: giza garapen jasangarria, elkartasuna, erantzunkidetasuna eta ikuspegi lokala/globala, eta koherentzia eta kalitatea, sustatzen duten garapenerako lankidetza proiektuak gauzatu ahal izateko.

Diru laguntza hauetan ez dira sartzen sentsibilizazioari eta gizarte eraldaketarako hezkuntzari (GEH); horiek kontsiderazio berezia izango dute deialdi honetan.  

2.    Deialdiaren lehentasunak.

Plan zuzentzaileak jartzen duen eran, batez ere besteak beste honako interes bereziko eremuak lantzen dituzten prozesuak eta proiektuak babestuko dira: Giza eskubideak babestea eta sustatzea, parte hartzea eta ikuspegi lokala/globala indartzea, emakumeen ahalduntzea eta genero ekitatea sustatzea, eta kontsumo nahiz ekoizpen kontzientea eta arduratsua bueltatzea.             

3.    Bete beharrekoak.

3.1.    Entitate eskatzaileak.

3.1.1.  Deialdi honek plazaratutako diru laguntzak eskuratu ahal izateko, entitateek honako baldintzak aldez aurretik bete beharko dituzte:

a)    Beren helburuen artean izatea: garapenerako lankidetza eta/edo herrien arteko elkartasuna eta deialdi honen xedearekin bat datozen ekintzak burutzea.               

b)    Hirian benetan egotea eta jardutea. Hartarako egiaztatu beharko dute azken 3 urteotan Donostian, sentsibilizazio edo gizarte eraldaketarako hezkuntzako bi ekintza egina izana.        

Komunikabideetan parte hartzea eta erakundearen bilera nahiz barne-ekintzak ez dira joko sentsibilizazio-ekintzatzat.   

Entitate horiek Oinarri Orokorretako 3. artikuluak jasotzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.

3.1.2.    Entitateen partzuergoek (nortasun juridikorik ez daukaten taldeek) ere diru laguntzak eska ditzakete. Taldearen ordezkari modura entitate bat izendatu beharko dute, taldeari, onuradun modura, dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiarekin eta partzuergoaren ordezkaritza izango du.   

Partzuergoko kide guztiak irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak izan beharko dira eta Euskal Herriko elkarteen erroldaren batean formalki izena emanda izan behar dute.         

Halaber, partzuergoan parte hartzen duten entitateek diru laguntzak eskuratzeko 38/2003 Diru Laguntzei buruzko Legearen 13.2 artikuluak ezartzen dituen debekurik ez izatea.

3.1.3.    Dirulaguntza entitateen sareek ere eska dezakete, betiere sare horiek berezko nortasun juridikoa badute eta 3.1.1. ataleko betebeharrak betetzen badituzte.

3.2.    Proiektuak.

Bultzatuko diren ekimenak garapen programak izango dira, hain zuzen, GGKEen eta Hegoko gizarte eta herri mugimenduen eskaera zuzenari erantzunez, Giza Garapen Iraunkor eta Endogenoaren paradigman sartuta dauden gizarte eraldaketarako eta pobreziaren kontra borrokatzeko epe luzeko prozesuetan lagun egingo dutenak; eta plan honetan lehentasunezkotzat jo diren zeharkako printzipioak partekatuko dituztenak.

Eskaera egindako proiektuek honako hauek bete beharko dituzte:

a)    Giza Garapen Iraunkor eta Endogenoaren paradigman sartuta izatea.

b)    Genero ikuspegia ere kontuan izatea fase guztietan, ez baita genero aldetik neutroa den proiekturik, eta ikuspegi hori ez duen proiektuak kalte egiten dio emakumeen posizioari. Era berean, proiektuak aurkeztekoan, onuradunen datuak sexuaren arabera taldekatuta eskaini behar dira, hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea eta erabiltzen diren irudietan emakumeak eta gizonak modu orekatuan eta ez-estereotipatuan agertzea zainduta.

c)    Lankidetza ekintza guztietan, xede den biztanleria ez jotzea onuraduntzat, baizik eta eskubideen eta askatasunen titulartzat.

d)    Epe luzeko eta kalitatezko prozesuetan txertatutako proiektuak izatea, eskainitako formularioaren arabera beharrak, helburuak, emaitzak, aktibitateak, haietarako baliabideak, bideragarritasuna eta abar koherentziaz azaldu, zuritu eta informatzea.              

e)    Proiektuak, prozesu baten partaide izan behar baitu, argi zehaztu behar du etorkizunera begirako ekologia eta gizarte iraunkortasuna.

f)    Diru laguntza eskatzen duen proiektuarekiko ezagutza eta ahalmen nahikoa duela egiaztatu beharko du entitate eskatzaileak, eta baita giza garapen iraunkor eta endogenoarekiko konpromisoa ere, nola barruko hala kanpoko ekintzetan.       

g)    Bestaldeko kideak nortasun juridiko propioa izango du, biztanleria subjektuaren partaidetzaz informazio nahikoa eskainiko du eta giza garapen iraunkor eta endogenoarekiko konpromisoa ere izango du, nola barruko hala kanpoko ekintzetan.       

h)    Proposamenak 2022ean jarri behar dira abian, eta gehienez ere 18 hilabetetan gauzatu beharko dira.

4.    Eskaerak.

Interesa duten entitateek oinarri orokorretako 4. artikuluan arautzen den web formulario bidez egingo dituzte eskaerak eta bertan erantsiko dute 5. artikuluan arautzen den dokumentazioaz gainera honako dokumentazio.

Aurrekontua eurotan zehaztuta aurkeztuko da, eta hor adieraziko dira udalaren nahiz norberaren baliabideak, eskatutako edo/eta emandako diru laguntzak, kanbio tasen balioak, etab. Agiri bakoitzean, ale kopurua eta aleko prezioa adieraziko da. 2.000 euro baino gehiagoko ondasun eta ekipoak erosteko, enpresa hornitzailearen aurrekontua aurkeztu beharko da.   

a)    Zerga betebeharrak (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegia) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak, zergak Euskadin ordaintzen ez baditu.               

b)    Bestaldeko kideari buruzko informazioa, komunitateko edo garapenerako programetan duen eskarmentua ere dokumentatzen dela.

c)    Proiektuak entitate eskatzaileari zein bestaldeko kideari dakarzkien eskubide eta betebeharrak biltzen dituen agiria, non berariaz agertuko baita proiektuaren karietara sortutako ondasun higiezin eta higikor guztiak herritar subjektuaren edo beren entitate ordezkarien esku geratuko direla.

d)    Donostian azken bi urteotan sentsibilizazio edo gizarte eraldaketarako hezkuntzaren inguruan gutxienez bi jarduera publiko burutu izana frogatzen duen dokumentazioa.

e)    Diru laguntza eskaera partzuergo eran egiten bada, hitzarmena aurkeztu beharko da eta datu hauek zehaztu beharko dira: entitate bakoitzaren funtzioak, partzuergoa sortzeko arrazoiak, entitate bakoitzak dituen gauzatze-konpromisoak eta aplikatu beharreko diru laguntza kopuruak, eta baita, Diru laguntzen Lege Orokorrak 39. eta 65. artikuluetan zehazten duen lau urteko preskripzio epean banatze-ezaren konpromisoa ere. 


f)    Kontuan izateko modukotzat jotzen diren agiriak ere erantsi.

g)    Oinarri orokorretan azaldutako agiri guztiak eta bat bedera.

Eskaera eta dagokion dokumentazioa, Oinarri Orokorretako 6. artikuluan zehazten diren bideetatik eta ezarritako formatu digitaletan aurkeztuko dira.

5.    Baloratzeko irizpideak.

Proiektuak zuzen baloratzearren, beraietan azaldutako oro egiaztatzen duten datu guztiak aurkeztuko dira.     

Entitateren batek Itemen bat baloratua izan behar ez duela uste badu justifikatu beharko lukete.

Gehienezko puntuazioa 202 puntukoa da.

Diru laguntza jaso ahal izateko denera gutxienez 100 puntu lortu behar da eta atal bakoitzean (Entitateak/Interes Bereziko Arloak/Proiektuaren kalitate teknikoa hirutatik bat gutxienez lortzen duten proiektuek bakarrik jaso dezakete diru laguntza.             

Banatzeko den dirua denetara lortutako puntuazioaren arabera partituko da, punturik gehien lortu duen entitatetik hasi eta banatzeko den dirua erabat bukatu arte.

Lagundutako azken proiektuak ez badu jasotzen eskatutakoaren % 75a, aurreko proiektu guztiei eskatutakoaren % 7a gehienez kenduko zaie.

1.    Entitateak (40 puntu).

1.1.    Entitate eskatzailea (24 puntu).

— Entitate eskatzaileak badu proiektua kudeatzeko nahikoa eskarmentu eta gaitasun tekniko (4 puntu).

— Entitate eskatzaileak badu benetako presentzia Donostian. Hala erakusten dute kideen kopuruak, publikoaren eskura dagoen ordezkaritzak, pertsonal teknikoak, hirian gauzatutako aktibitateek eta hirian jarduerak egiten dituztela aitortzen zaien sareetakoa izateak (Udaleko Lankidetza Kontseilukoa, Gipuzkoako Gobernuz Kanpoko Entitateen Koordinakundekoa, Pobreziarik Ez plataformakoa…), eta Donostiatik bertatik kudeatuko du proiektua (6 puntu).

— Proiektu hau Donostiako Udalak finantzatutako beste ekintza batzuen jarraipena da (3 puntu).

— Entitate eskatzaileak barneratuta dauka genero-ikuspegia bere barne- eta kanpo-lanean eta bere egituran (3 puntu).  

— Eskaera egiten duen entitateak bere lana egitekoan kontuan izaten ditu ekologia eta ingurumen iraunkorraren balioak (2 puntu).

— Eskaera egiten duen entitatea banka etikoaren bezero eta/edo bazkide da (3 puntu).

— Entitate eskatzailea zenbait tokiko GKEren partzuergo bat da (3 puntu).

1.2.    Bestaldeko entitatea (16 puntu).

— Bestaldeko kideak ekinaren ekinez egindako ibilbidea badu, bai eta proiektua burutuko den eskualde eta populazioaren ezagutza ere (4 puntu).

— Bestaldeko kideak txertatuta dauka genero ikuspegia bai barruko eta kanpoko lanetan eta baita bere egituran ere (4 puntu).

— Eskaera egiten duen entitateak bere lana egitekoan kontuan izaten ditu ekologia eta ingurumen iraunkorraren balioak (2 puntu).

— Entitate eskatzailearen eta bestaldekoaren arteko lankidetzaren aurrekinen existentzia (2 puntu).

— Koordinatutako lana aurreikusten du proiektuak, partzuergoan edo entitate desberdinen arteko koordinazioan (4 puntu).

2.    Interes bereziko alorrak (81 puntu).

2.1.    Komunitatearen parte hartzea eta ikuspegi lokala/globala indartzea (31 puntu).

— Xede den biztanleriak parte hartzen du proiektuaren proposamen, burutzapen eta Kudeaketan (5 puntu).

— Proiektuak laguntzen du herri hartzaileko emakume eta gizonen benetan parte hartzeko prozesu eta guneak sor daitezen (5 puntu).

— Elkartzeko egiturak indartzen eta sareak sortzen laguntzen du proiektuak (4 puntu).

— Proiektuaren egitekoaren bultzatzaile zuzenak bertako kolektiboak dira, hala nola kooperatibak, oinarrizko organizazioak, komunitatekoak, garapen-batzordeak eta abar (4 puntu).

— Tokiko erakunde ordezkatzaile eta demokratiko batek ere parte hartzen edo babesten du proiektua (2 puntu).

— Proiektuak Donostiako eta Hegoaldeko kolektiboen arteko esperientzia, pertsona eta baliabideen elkar ezagutza eta trukeak sustatzen edo indartzen ditu (5 puntu).

— Proiektuak bere egiten ditu onuradunak formatzeko ekintzak, komunitateko eta antolakuntzako gaitasunak indartu nahian betiere (4 puntu).

— Proiektuan parte hartutakoen arteko jakintzen, ezagutzen eta esperientzien trukea sustatzen da, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza bideratzeko asmoz (2 puntu).    

2.2.    Emakumeen ahalduntzea eta genero ekitatea (16 puntu).

— Emakumeak protagonista izan behar du, garapenaren eragile politiko, sozial eta ekonomikoa den heinean (6 puntu).

— Emakumeen partaidetza arlo komunitario eta publikoan sustatzen du proiektuak (5 puntu).       

— Generoarekiko kontzientzia izatea ahalbidetuko duten ekintzak egitea ere sartzen da proiektuan (2 puntu).

— Maskulinitate hegemonikoa deseraikitzea lortzeko eta berdintasunezko maskulinitate eredu berriak sustatzeko gaitasun ekintzak egitea ere hartzen du proiektuak (3 puntu).              

2.3.    Giza eskubideak (24 puntu).

*  Giza eskubideen eta, bereziki, emakumeen eskubideen defentsa eta sendotzea sustatzen du proiektuak (5 puntu).

*  Proiektuak sustatu egiten du berariaz emakumezkoenak diren eskubideak defendatzea eta bermatzea, hala nola indarkeriarik gabeko bizimodua izateko eskubidea, sexu eta ugalketa eskubideak, haurdunaldiari eta erditu osteari loturiko eskubideak, eta abar (3 puntu).

*  Proiektuak lagundu egiten die estaturik gabeko herriei beren lurraldea berreskuratzen, eta tokian tokiko kultur identitateak aitortzea eta errespetatzea ere sustatzen du, batez ere hizkuntza gutxituei dagokionez (4 puntu).

*  Proiektuak bereziki kalteberak diren eta/edo baztertuta dauden kolektiboei lagundu nahi die:

— Haurrei.

— LGTBIQ kolektiboari.

— Errefuxiatuei, halabeharrez lekualdatuei eta itzulitakoei.

— Etniagatik, indigena izateagatik nahiz arrazoi soziokulturalengatik baztertutakoei.

— Giza Eskubideen defendatzaileei.

(4 puntu).

— Ingurumen inpaktuen gaineko prestakuntza-salaketa sustatzen du proiektuak (3 puntu).

— Proiektuak lagundu egiten du gatazkak konpontzen (5 puntu).

2.4.    Kontsumo eta ekoizpen kontziente eta arduratsua (10 puntu).

— Proiektuak kontsumo eta ekoizpen kontziente eta arduratsua sustatzen du (5 puntu).

— Proiektuak elikadura subiranotasuna lortzen laguntzen du (5 puntu).

3.    Proiektuaren kalitate teknikoa.

(81 puntu).

3.1.    Proiektua (61 puntu).

— Proiektuak informazio aproposa eskaintzen du dagozkion testuinguru eta errealitateei erantzuteko eta bere eginbeharra eta egokitasuna justifikatzen ditu (5 puntu).

— Proiektua identifikatu eta formulatu den erari buruzko informazioa eskaintzen da (4 puntu).

— Proiektuaren aurreko diagnostiko bat egin da (3 puntu).

— Populazio subjektuaren baitako emakume eta gizonen artean ezaugarri bereziak dituzten taldeak definitzen dira (4 puntu).

— Proiektuan gauzatu beharreko metodoak erabakitzerakoan emakume eta gizon hartzaileen ezaugarriak kontuan hartzen dira. Partaideek darabiltzaten erritmo eta dinamikak errespetatzen ditu proiektuak (4 puntu).              

— Proiektuaren helburuak, adierazleak eta espero diren emaitzak zehatz-mehatz definitzen dira (4 puntu).

— Espero diren emaitzek aurreikusten dute emakumeen eta gizonen partaidetza ekitatiboa proiektuaren onuretan (4 puntu).         

— Emaitzetan aurreikusten dira emakumeei eta gizonei gerta lekizkiekeen zeharkako ondorio baikor edota ezkorrak (3 puntu).

— Adierazle zehatz, objektibo eta fidagarriek ahalbidetzen dute deskribapen eta emaitzen neurketa hutsetik harago joaten, proiektuaren prozesu bitartean gertatutakoaren azterketa eta interpretazioa erraztuz (2 puntu).

— Ekimenaren justifikazioaren, planteatutako helburuen, proposatutako aktibitateen eta espero diren emaitzen artean koherentzia badago (4 puntu).

— Entitate eskatzaileak eta bestaldeko kideak prestatu eta bere burutzapenaz harago doan estrategia zabalago baten baitan kokatua dago proiektua (5 puntu).

— Proiektuak badauka nahikoa informazio arazo teknikoez (bideragarritasun teknikoa) (4 puntu).

— Proiektuak bideragarritasun finantzario osoa bermatzen du, ez soilki diru laguntza eskatzen duenarena (4 puntu).    

— Proiektuak eragin ekologiko positiboa lortzearen alde egiten du (3 puntu).

— Baliabideak nahiz energia arduraz eta eraginkortasunez erabiltzen laguntzen du proiektuak (3 puntu).

— Proiektuak etorkizuneko iraunkortasuna bermatzen du, behin kanpoko laguntza bukatu eta gero (5 puntu).

3.2.    Aurrekontua (13 puntu).

— Aurrekontua xehe-xehe ematen da, eta aurkeztutako aktibitateen arabera egokiturik (6 puntu).

— Harreman egokia dago aktibitateen, baliabideen, kostuen eta pertsona hartzaile kopuruaren artean (4 puntu).

— Aurreikusitako baliabideak eskuragarri dituzte emakumeek eta helburu den taldeko gizonek (3 puntu).

3.3.    Ebaluazioa eta sistematizazioa (7 puntu).

— Proiektuak deskribatzen du nolako jarraipena egingo dioten bestaldeko kideak eta entitate eskatzaileak (4 puntu).    

— Proiektuaren ebaluazio edo sistematizazio bat aurreikusia dago (3 puntu).

6.    Izapidetzea eta proposamena.

Prozedura izapidetzea Lankidetzako teknikariari dagokio.               

Oinarri Orokorretako 9. artikuluan aipu den Balorazio Batzordea osatzen dutenak honako hauek dira:

— Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzuaren burua, edo hark eskuordetutakoa.

— Berdintasuna, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuneko Atalaren burua edo hark eskuordetutakoa.

Balorazio Batzordeak diru laguntzak emateko behin-behineko proposamenaren berri emango dio Donostiako Lankidetzako Udal Kontseiluari, behin betiko onespena baino lehen.

7.    Ebazpena.

7.1.    Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordea da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

7.2.    Ebazpenak egin eta argitaratu edo jakinarazteko gehienezko epea 6 hilabete da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenaren jakinarazpenik egin ez bada, diru laguntza eskaerak ez direla onartu ulertuko dute eskatzaileek.               

8.    Diru laguntzaren zenbatekoa.

8.1.    Eskatutako diru laguntza ez da, inola ere, proiektua kostatzen denaren % 80 baino handiagoa izango. Kontratu bidezko beste partearen ekarri balioztatuak, halakorik baldin bada, zehatz azalduta egongo dira.

8.2.    Emandako kopurua eskatutakoaren % 100 izango da.

Hala ere, proiektuak ordenatuko dira, puntuaziorik altuenetik baxuenera eta, hori egin ondoren, baliteke azken proiektua sartzea ehuneko hori baino diru laguntza txikiagoa emanda, betiere jardueraren bideragarritasuna arriskuan jartzen ez bada.

Finantzatutako azken proiektuari ezin bazaio eman, gutxienez, eskatutakoaren % 75a, aurretik dauden proiektuei zati bat kenduko zaie: eskatutakoaren % 7, gehienez. Kasu horretan, emandako zenbatekoak ez dira izango eskatutakoen % 100, eta erakunde eskatzaileak emandako zenbatekora egokitu beharko du proiektuaren aurrekontua.

8.3.    Azken proiektu horri ezin bazaio diru laguntzarik eman 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, 3.2 eranskineko diru-laguntzetarako aurreikusitako zenbatekoa gaineratuko zaio.  

8.4.    Dena dela, eskatutakoak ez dauka proiektua kostatzen denaren % 80 baino handiagoa izaterik, eta ezta 8.6, 8.7 eta 8.8 puntuetan jarritako kopururik pasatzerik ere.

8.5.    Diru laguntza jaso duen proiektuaren ondorioz sortutako diru sarrerak proiektuan bertan erabili beharko dira.

8.6.    Entitate bakoitzak gehienez 70.000 €-ko zenbatekoa eska dezake, banaka, partzuergoan edo sarean.

8.7.    Banaka proiektu bakarra aurkeztu daiteke eta 50.000 euroko diru laguntza jaso dezake gehienez ere.

8.8.    Partzuergo eran edo sarean aurkeztutako proiektuek 70.000 euroko diru laguntza jaso dezakete gehienez ere.

8.9.    2021eko urtarrilaren 1a baino geroago sortutako entitateek edota hori baino lehen lankidetza proiektuetan orain eskatutako diru laguntzaren antzeko kopuruak erabili dituztela erakusten ez dutenek gehienera ere 15.000 euroren diru laguntza jaso dezakete.

9.    Diruz laguntzeko moduko gastuak.

Diru laguntzaren gain aurrekontuan sar daitezkeen gastu motak honako hauek dira:

a)    Ekipo eta material, hornigai eta aktibo ekoizleen erosketa; bestaldeko pertsonalaren eta jardunbideko gastuak; gaitasuna eta formazioa. Diru laguntza lurrak edo ondasun higiezinak erosteko erabiltzea salbuespena izango da, eta, nolanahi ere den, fede emanda egiaztatu beharko dute jabetza entitate komunitario batena dela. Gauza batzuk atzerritik garraiatzeko gastuak ezinbestekoak izatea eta proiektua egiten ari den herrialdetik kanpora erosi beharra ere justifikatu beharreko kontuak dira.          

b)    Proiektu baten alderdiei dagozkien beharrezko azterketa teknikoak, bideragarritasun globala bermatua dutenak, ezin izango dira % 3a baino gehiagokoak. Azterketetatik proiektuaren alderdi bat bidera ezina dela ondorioztatuko balitz, entitateak haren berri eman behako lioke Lankidetzako Zerbitzuari. Edonola ere, gastuak azaldu eta zuritu beharko dira, diagnostikokoak proiektuaren aurkezpen dataren aurreko sei urtearen barruan daudela.

c)    Diru laguntzak gure Hirian sentsibilizazioa areagotzeko gastuei lotutakoen zati bat bete ahal izango dute, non eta lan egiten den komunitateetara pertsonak garraiatzeko baldin bada. Gastua, eskaeran zehaztua eta proiektuaren aurrekontuan xehe azaldua, ez da % 3a baino gehiagokoa izango. Horrelakoetan, Lankidetzako Bulegoak, entitate eskatzailearen asmoaren jakitun, proposamena entitatearekin eta Udal Kontseiluarekin aztertuko du bestelako osagarriak erabakitzeko.

d)    Zeharkako gastuak: Gehienez ere diru laguntzaren % 8a erabili ahal izango da proiektua administratzeari lotutako gastuetan.

10.    Diru laguntza ordaintzea.

Dagokion organoak diru laguntza ematea onartutakoan ordainduko zaie entitateei onartu zaien diru laguntzaren % 70.  

Bigarren ordainketa onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 50 burutu dela justifikatzen denean. 

Diru laguntzen xedea kontuan hartuta eta horiek jasotzen dituzten entitateak irabazi asmorik gabekoak direnez, ez da bermerik eskatuko ordainketa aurreratuengatik.

Ordainketa bakoitza egiteko, udalak bere esku izan beharko du zerga betebeharrak (Foru Ogasuna eta Udal Zergak) eta Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean izatearen adierazpena.               

Zergak Euskaditik kanpo ordaintzen dituztenek, Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko dagozkien egiaztagiriak ekarri beharko dituzte.

11.    Justifikatzea eta gauzatzea.

11.1.    Diru laguntza oinarri orokorretako 16. artikuluan jarritako eran justifikatuko da, eta txosten narratibo eta ekonomiko baten bidez, dagokion web formularioa beteta. Formularioa honako helbide honetan egongo da: www.donostia.eus/bulegobirtuala/tramiteak. Bertan erantsiko da bitarteko txosten narratibo eta ekonomikoa (entitatearen balantze ekonomiko sinatuarekin) aurkeztu eta horri dagokion balorazio teknikoa egindakoan ordainduko da. Hasierako ordainketatik, gehienez urtebeteren buruan aurkeztu beharko da.

11.2.    Proiektua amaitu ondoren, emandako diru laguntza osoaren kopurua azken txosten narratibo eta ekonomiko baten bidez justifikatu beharko da. Diru laguntzak justifikatzeko web formularioa aurkeztuta, honako helbidean eskura daitekeena: www.donostia.eus/bulegobirtuala/tramiteak.

Bertan proiektuaren balantze ekonomiko totala sinatua aurkeztu beharko da, oinarri orokorretako 16. artikuluan ezarrita dagoen bezala. Hasierako ordainketatik gehienez 24 hilabeteetara aurkeztuko da azken txostena.

Azken txosten honekin batera, dokumentazio hau gaineratu behar da:

1.    Diru laguntzaren xede den jarduerari lotuta egin diren azterlan, programa, argitalpen, kartel eta gainerako dokumentu grafiko eta idatzien ale bana.               

2.    Emandako diru laguntza 60.000 € baino handiagoa izanez gero, ordaindutako faktura guztien kopiak aurkeztu behar dira, eskaera egitekoan aurkeztutako aurrekontuan jarritako kontzeptuen arabera sailkatuta.

3.    Zerga betebeharrak (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegia) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak, zergak Euskadin ordaintzen ez baditu.               

Proiektua zuritzeko dokumentazioa aurkez daiteke telematikoki, Oinarri Orokorretako 6. artikuluan zehazten diren bideetatik eta ezarritako formatu digitaletan.

11.3.    Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeek ez dute fondoen erabilera justifikatzeko fakturarik aurkeztu beharko, Nazio Batuetako agentzien funtzionamenduari buruz erabakitako berariazko kontabilitate-kontrola nahikoa justifikazio dela ulertzen delako.

11.4.    Donostiako Udal Lankidetzako Bulegoaren esku geratzen da proiektuaren burutzapenaren ebaluazio zehatzagoa egitea. Egitekotan, zuzenean egin daiteke ebaluazio hau, edo hartarako gaitasuna duten pertsonen bitartez; diru laguntza jasotako entitateak ekimena burutzen den tokirako irispidea errazteko eta informazioa eta finantza-agiriak helarazteko konpromisoa dauka.

11.5.    Oinarri orokorretako 17. artikuluan esaten den bezala, eginbeharren ez betetzeak erakarriko du diru laguntzaren berraztertzea, ezarritako prozeduraren arabera.

11.6.    Ekimena burutzerakoan aldaketa esanguratsuak aurrera eraman ahal izateko, diru laguntza jasotako entitateak Lankidetzako Bulegoaren berariazko baimena bereganatu beharko du. Honako hauek joko dira eraldaketa muntaduntzat: helburuak, biztanleria subjektua edo kontu-sailen baten aurrekontua % 10 edo 500 €-ko kopurutik gora aldatzea.

12.    Aurrekontua.

Udalak eranskin honetan deskribaturiko proiektuak diruz laguntzeko 867.626 euro izendatu ditu.

Eranskin honetako diru laguntzak emateko proposamena egin ondoren soberakinik egongo dela aurreikusiz gero, 3.2 eranskineko diru laguntzetarako xedaturiko zenbatekoa gehitzeko erabiliko da.

3.2. eranskina.  ‑Sentsibilizaziorako eta Gizarte Eraldaketarako hezkuntzari (GEH) proiektuentzako diru laguntzak

1.    Xedea.

Honako deialdi honen xedea da konkurrentzia librean diru laguntzak plazaratzea, Iparrean gizarte eraldaketako ekimenak egiteko, kalitatezkoak, parte hartzezkoak, egonkorrak eta epe luzerakoak, eta munduko errealitatearen gainean eta elkartasunezko kultura sortzearen eta pobreziaren eta bazterketaren kontra borrokatzeko eta giza garapen sostengagarria eta endogenoa lortzeko konpromisodun herritartasuna eraikitzearen gainean kontzientzia kritikoa sortzean eragin eraginkorra eta iraunkorra izango dutenak.

Asmoa du gizarte eraldaketarako hezkuntzako eta sentsibilizazio jardueren berri emateko ekintzei laguntzea, zeharkako printzipio hauek sustatzen duten ekintzak: giza garapen jasangarria, elkartasuna, erantzunkidetasuna eta ikuspegi lokala/globala, eta koherentzia eta kalitatea.

Hainbat entitateren artean era koordinatuan garatu beharreko proiektuak sustatuko dira, elkarteen sareko lana bideratzearren.

2.    Deialdiaren lehentasunak.

Plan zuzentzaileak jartzen duen eran, batez ere besteak beste honako interes bereziko eremuak lantzen dituzten prozesuak eta proiektuak babestuko dira: giza eskubideak babestea eta sustatzea, parte hartzea eta ikuspegi lokala/globala indartzea, emakumeen ahalduntzea eta genero ekitatea sustatzea, eta kontsumo nahiz ekoizpen kontzientea eta arduratsua bueltatzea.

3.    Bete beharrekoak.

3.1.    Entitate eskatzaileak:

3.1.1.    Irabazteko asmorik gabeko entitate pribatuek eskuratu ahal izango dituzte diru laguntzok, haien proposamenak bat etorriz gero Deialdi honetako xedearekin eta betez gero honako betebehar hauek:

a)    Beren helburuen artean izatea: garapenerako lankidetza eta/edo herrien arteko elkartasuna eta deialdi honen xedearekin bat datozen ekintzak burutzea.               

b)    Sentsibilizazio eta gizarte eraldaketarako hezkuntza lanetan eskarmentua izatea, eta entitatea hirian badela eta jarduten duela egiaztatzea. Komunikabideetan parte hartzea eta erakundearen bilera nahiz barne-ekintzak ez dira joko sentsibilizazio-ekintzatzat.       

Entitate horiek Oinarri Orokorretako 3. artikuluak jasotzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.

3.1.2.  Entitateen partzuergoek (nortasun juridikorik ez daukaten taldeek) ere diru laguntzak eska ditzakete. Taldearen ordezkari modura entitate bat izendatu beharko dute, taldeari, onuradun modura, dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiarekin. Entitate ordezkari horrek aurreko paragrafoetan jasotako betebeharrak bete beharko ditu eta partzuergoaren ordezkaritza izango du.

Partzuergoko kide guztiak irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak izan beharko dira, Euskal Herriko elkarteen erroldaren batean formalki izena emanda izan behar dute eta diruz lagundutako jarduera Donostian egin. Ikastetxeek partzuergoan parte hartu dezakete.

Halaber, partzuergoan parte hartzen duten entitateek diru laguntzak eskuratzeko 38/2003 Diru Laguntzei buruzko Legearen 13.2 artikuluak ezartzen dituen debekurik ez izatea.

3.1.3.    Dirulaguntza entitateen sareek ere eska dezakete, betiere sare hauek berezko nortasun juridikoa badute eta 3.1.1. ataleko betebeharrak betetzen badituzte.

3.2.    Proiektuak.

Berariaz kanpoan geratzen dira eskaera egin duen entitatearen jardueraren gaineko informazioa emateko bestetarako ez diren proiektuak.

Eskaera egina duten proiektuek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a)    Genero ikuspegia ere kontuan izatea fase guztietan, ez baita genero aldetik neutroa den proiekturik, eta ikuspegi hori ez duen proiektuak kalte egiten dio emakumeen posizioari. Era berean, proiektuak aurkeztekoan, onuradunen datuak sexuaren arabera taldekatuta eskaini behar dira, hizkuntza modu sexistan ez erabiltzea eta erabiltzen diren irudietan emakumeak eta gizonak modu orekatuan eta ez-estereotipatuan agertzea zainduta.

b)    Proposamenek neurtzeko moduko eragin praktikoa behar dute, pertsonen partaidetza eta mobilizazioa dakartzaten ekintzak formulatuz.

c)    Nahikoa informazio eduki behar dute helburu, emaitza, adierazle, aktibitate, baliabide eta abarri buruz, betiere eskaintzen den ereduan adierazita.

d)    Bideragarri eta koherente izan behar dute, identifikaziotik hasi eta ebaluatzeko irizpideak arte.

e)    Proposamenak 2022ean jarri behar dira abian, eta gehienez ere urtebetean gauzatu beharko dira.

f)    Proiektuaren ekintzek eta materialek euskararen erabilera aintzat hartu beharko dute, haren erabilera gutxienez gaztelaniaren baldintza eta maiztasun berean bermatua gera dadin.   

g)    Data berezien inguruan antolatzen diren ekimenen programazioan txertatu nahi bada proiektua, berariaz adierazi beharko da, dagozkien udal zerbitzuetako programekin bateragarri egin ahal izateko. Nolanahi dela ere, adierazi beharko da publiko orokorrari edo publiko zehatz bati zuzendurik dagoen.     

h)    Proiektuek bideragarritasuna behar dute, bai gaiaren aldetik bai garatu beharreko baliabideen aldetik.

i)    Lehentasuna eman beharko zaie kontratazio sozialki arduratsuei eta produktu jasangarri eta gertukoei.

4.    Eskaerak.

Interesa duten entitateek oinarri orokorretako 4. artikuluan arautzen den web formulario bidez egingo dituzte eskaerak eta bertan erantsiko dute 5. artikuluan arautzen den dokumentazioaz gainera honako dokumentazioa:

Aurrekontua eurotan zehaztuta aurkeztuko da, eta hor adieraziko dira udalaren nahiz norberaren baliabideak, eskatutako edo/eta emandako diru laguntzak, kanbio tasen balioak, etab. Agiri bakoitzean, ale kopurua eta aleko prezioa adieraziko da. 2.000 euro baino gehiagoko ondasun eta ekipoak erosteko, enpresa hornitzailearen aurrekontua aurkeztu beharko da.   

a)    Zerga betebeharrak (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegia) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak, zergak Euskadin ordaintzen ez baditu.               

b)    Beste zenbait entitate proiektuan parte hartu edo babestuz gero, bere gain hartzen duten konpromiso formala jasotzeko ziurtagiria.

c)    Hirian azken bi urteotan sentsibilizazio edo gizarte eraldaketarako hezkuntzaren inguruko gutxienez bi jarduera burutu izana frogatzen duen dokumentazioa.

d)    Ikastetxeen bermea, hezkuntza sistemari zuzendutako proiektuen kasuan.

e)    Diru laguntza eskaera partzuergo eran egiten bada, hitzarmena aurkeztu beharko da eta datu hauek zehaztu beharko dira: entitate bakoitzaren funtzioak, partzuergoa sortzeko arrazoiak, entitate bakoitzak dituen gauzatze-konpromisoak eta aplikatu beharreko diru laguntza kopuruak, eta baita, Diru laguntzen Lege Orokorrak 39. eta 65. artikuluetan zehazten duen lau urteko preskripzio epean banatze-ezaren konpromisoa ere. 


f)    Kontuan izateko modukotzat jotzen diren agiriak ere erantsi.

g)    Oinarri Orokorretan azaldutako agiri guztiak eta bat bedera.

Eskaera eta dagokion dokumentazioa, Oinarri Orokorretako 6. artikuluan zehazten diren bideetatik eta ezarritako formatu digitaletan aurkeztuko dira.

5.    Baloratzeko irizpideak.

Proiektuak zuzen baloratzeko, beraietan baieztatzen eta formulatzen den oro justifikatzeko behar adina datu eskainiko da.

Gehieneko puntuazioa 197 puntu da.

100 puntu baino gehiago lortzen dituzten proiektuak besterik ez dira izango diru laguntza jasotzeko modukoak, eta, betiere, atal bakoitzean (Entitateak / Interes bereziko alorrak / Proiektuaren kalitate teknikoa) gehienez lortu daitezkeen puntuen hirutatik bat behintzat lortuz gero.

Banatzeko dagoen dirua denetara lortutako puntuazioaren arabera partituko da, punturik gehien lortu duen entitatetik hasi eta banatzeko den dirua erabat bukatu arte.

Lagundutako azken proiektuak ez badu jasotzen eskatutakoaren % 75a, aurreko proiektu guztiei eskatutakoaren % 7a gehienez kenduko zaie.

Hemen azaldutako irizpide bat edo gehiago entitate eskatzaileak bere proiektuari ez dago (z)kiola uste badu, berak argudiatu egin beharko du.

1.    Entitate eskatzailea (28 puntu).

— Entitate eskatzaileak badu proiektua kudeatzeko nahikoa eskarmentu eta gaitasun tekniko (jadanik kudeatu ditu GEHko proiektuak zenbateko antzeko edo handiago batekin) (4 puntu).

— Entitate eskatzaileak badu benetako presentzia Donostian. Hala erakusten dute kideen kopuruak, publikoaren eskura dagoen ordezkaritzak, pertsonal teknikoak, hirian gauzatutako aktibitateek eta hirian jarduerak egiten dituztela aitortzen zaien sareetakoa izateak (Udaleko Lankidetza Kontseilukoa, Gipuzkoako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea, Pobreziarik Ez plataformakoa…), eta Donostiatik kudeatuko du proiektua (6 puntu).

  Entitate eskatzaileak proiektuan aurreikusten du GGKE eta/edo gizarte-mugimenduen organizazio bi edo gehiagoren arteko lan koordinatua edo partzuergoan egina (7 puntu).

— Proiektuak aurreikusten du GGKE eta/edo gizarte-mugimenduen organizazio bi edo gehiagoren arteko lan koordinatua edo partzuergoan egina (7 puntu).

— Eskaera egin duen entitateak genero-ikuspegia txertatua du bai bere lanean, barrukoan nahiz kanpokoan, eta baita egituran ere (3 puntu).

— Eskaera egiten duen entitateak bere lana egitekoan kontuan izaten ditu ekologia eta ingurumen iraunkorraren balioak (2 puntu).

— Eskaera egiten duen entitatea banku etikoaren bezero edo bazkide da (3 puntu).

— Eskaera egiten duen entitateak Udalarekin elkarlanean dihardu, bere ekintzei buruzko informazioa emanez eta Donostia munduen artean programan parte hartuz (3 puntu).

2.    Interes bereziko alorrak (85 puntu).

2.1.    Komunitatearen parte-hartzea eta ikuspegi lokala/globala indartzea (45 puntu).

— Kolektibo hartzaileei gaian parte hartzeko hainbat aukera ematen die proiektuak (5 puntu).

— Esku hartutako emakumeen eta gizonen partaidetza eta mobilizazioa dakartzaten ekintzak txertatuak ditu proiektuak (3 puntu).

— Hegoaldeko bizilagunei parte harrarazten die proiektuak (etorkinak ez dira hor sartzen), proiektuaren kontzepzioan edota garapenean (4 puntu).

— Etorkinei, banaka edo kolektiboetan, parte harrarazten die proiektuak, proiektuaren kontzepzioan edota garapenean (2 puntu).

— Proiektuak garapen eredu hegemonikoari aurre egiteko azterketa, hausnarketa eta jarrera bat bideratzen du (5 puntu).

— Proiektuak aliantza globalak indartzen ditu (Donostiako eragileen eta Hegoaldeko eragileen artean) deialdiaren zeharkako printzipioekin eta lehentasunekin bat datozen helburu partekatuen inguruan (4 puntu).

— Proiektuak laguntzen du emakumeek eta gizonek benetan aurki ditzaten parte hartzeko prozesu eta guneak (5 puntu).              

— Elkartzerako egiturak eta sareen sorkuntza bultzatzen ditu proiektuak (4 puntu).

— Bertako kolektiboek, hala nola kooperatibek, oinarrizko organizazioek, hezteko edota gizarteratzeko erakundeek eta abarrek parte eta esku har dezaten ahalbidetzen du proiektuak (4 puntu).

— Donostiako eta Hegoaldeko kolektiboen artean, elkar ezagutzeko harremanak eta esperientzien, pertsonen eta baliabideen trukeak sustatzen edo indartzen ditu proiektuak (4 puntu).

— Hegoalde zein Iparraldeko errealitateen ikasketak sorrarazten ditu proiektuak (5 puntu).

2.2.    Emakumeen ahalduntzea eta genero ekitatea (9 puntu).          

— Emakumeak testuinguru sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalean ere garapenaren eragileak direlako irudia zabaltzen da (5 puntu).

— Genero-ikuspuntua txertatzen du, hots, programatutako aktibitateetan gauzatzeko metodo eta prozeduretan benetako partaidetza ahalbidetzen zaie gizon eta emakumeei (4 puntu).

2.3.    Giza eskubideak (20 puntu).

*  Giza eskubideen alde egitea eta indartzea bultzatzen du proiektuak (5 puntu).

*  Proiektuak sustatu egiten du berariaz emakumezkoenak diren eskubideak defendatzea eta bermatzea, hala nola indarkeriarik gabeko bizimodua izateko eskubidea, sexu eta ugalketa eskubideak, haurdunaldiari eta erditu osteari loturiko eskubideak, eta abar (3 puntu).

*  Proiektuak estaturik gabeko herriei laguntzen die beren lurraldeak berreskuratzearen alde egiten, eta tokiko kultura identitateen aitortza eta errespetua sustatzen ditu, arreta berezia jarriz hizkuntza gutxituetan (4 puntu).

*  Proiektuak bereziki kalteberak diren eta/edo baztertuta dauden kolektiboei lagundu nahi die:

— Haurrei.

— LGTBIQ kolektiboari.

— Errefuxiatuei, halabeharrez lekualdatuei eta itzulitakoei.

— Etniagatik, indigena izateagatik nahiz arrazoi soziokulturalengatik baztertutakoei.

— Giza Eskubideen defendatzaileei.

(3 puntu).

*  Proiektuak lagundu egiten du gatazkak konpontzen (5 puntu).

2.4.    Kontsumo eta ekoizpen kontziente eta arduratsua (11 puntu).

— Ingurumen eta iraunkortasun gaiei buruzko kontzientziatzea bultzatzen du proiektuak (3 puntu).

— Proiektuak beste kontsumo modu kontziente eta arduratsu batzuk sustatzen ditu (5 puntu).

— Proiektuak ekoizpen arduratsuarekin lotutako ekintzak islatzen ditu (3 puntu).

3.    Proiekturen kalitate teknikoa (84 puntu).

3.1.    Proiektua (15 puntu).

— Proiektuak informazio aproposa eskaintzen du dagozkion testuinguru eta errealitateei erantzuteko eta bere eginbeharra eta egokitasuna justifikatzen ditu (5 puntu).

— Proiektua identifikatu eta formulatu den erari buruzko informazioa eskaintzen da (3 puntu).

— Proiektuari buruzko diagnostiko bat gauzatu da (3 puntu).

— Proiektuak badauka nahikoa informazio arazo teknikoei buruz (2 puntu).

— Proiektua eskaera egin duen entitatearen gizarte eraldaketarako hezkuntza estrategia (Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Plan Estrategikoa) baino estrategia handiago baten barruan dago, eskatzailearen proiektua burutzea baino aurrerago doan estrategia batean (2 puntu).

3.2.    Xede den biztanleria (10 puntu).

— Publiko zehatz bati zuzendua dago proiektua (4 puntu).             

— Biderkatzeko eta/edo eraldatzeko gaitasuna duen kolektibo bati zuzendua dago proiektua (3 puntu).

— Proiektua iritsiko zaien pertsonen kopuruaz aurreikuspen bat ematen da, sexuaren arabera bereizita (3 puntu).

3.3.    Metodologia (29 puntu).

— Proiektuaren helburuak, adierazleak eta espero diren emaitzak zehatz-mehatz azaltzen dira (4 puntu).

— Koherentzia badago gaiaren, publiko hartzailearen, planteatutako helburuen, proposatutako aktibitateen eta bilatutako emaitza eta ondorioen artean (4 puntu).

— Proiektuak dituen adierazle zehatz eta fidagarriek deskribapen eta emaitzen neurketa hutsa baino haratago joateko bidea ematen dute, proiektuaren prozesuan gertatutakoaren azterketa eta interpretazioa egiteko modua ematen baitute (2 puntu).

— Proiektuak baliabide eta lan metodologia berritzaileak txertatzen ditu (2 puntu).

— Emakume eta gizon hartzaileen ezaugarri eta baldintzak kontuan hartzen dira proiektuan jarraitu beharreko metodoak erabakitzerakoan (2 puntu).

— Proiektua Donostiaren nolakoei eta testuinguruari egokitzen zaie, bai eta partaideen interesei ere (3 puntu).              

— Proiektuaren kolektibo hartzaileengana hurbiltzeko metodo bat badago (3 puntu).

— Argitaratu, zabaldu edota erakutsi beharreko materialen edukiek badaukate nahikoa kalitate eduki, formatu eta halakoei dagokienez (3 puntu).

— Edukiak, ekintzak eta bestelakoak zabaltzeko era publiko hartzaileari egokitzen zaio (2 puntu).

— Proiektua behin bukatu eta gero ere elkartasun edota heziketa ekimenarekin jarraitzeko bidea aurreikusten da (2 puntu).

— Proiektuan esku hartutakoen artean jakintzen, ezagutzen eta esperientzien trukea bultzatzen da, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza susta dadin (2 puntu).               

3.4.    Eragina (7 puntu).

— Espero diren emaitzetan badago proiektuaren onuren banaketa ekitatibo bat emakumeen eta gizonen artean (4 puntu).             

— Emakumeei eta gizonei gerta lekizkiekeen zeharkako ondorio baikor edota ezkorrak aurreikusten dira emaitzetan (3 puntu).

3.5.    Aurrekontua (12 puntu).

— Aurrekontua aurkeztutako aktibitateei egokitzen zaie eta hala dago azalduta (6 puntu).

— Badago harreman egokia aktibitateen, bitartekoen, kostuen eta xede den biztanleriaren artean (4 puntu).

— Proiektuak oso-osorik bermatzen du bideragarritasun finantzarioa, eta ez soilik diru laguntza eskatutakoarena (2 puntu).         

3.6.    Ebaluazioa eta sistematizazioa (11 puntu).

— Proiektuaren ebaluazio edo sistematizazio bat aurreikusia dago (4 puntu).

— Entitate eskatzaileak proiektuari egingo dion jarraipenaren nolakoak azaltzen dira (4 puntu).

— Ebaluazio adierazle zehatzak eta objektiboki egiaztatzeko modukoak definitu dira proiektuan (3 puntu).

6.    Izapidetzea eta proposamena.

Prozedura izapidetzea Sentsibilizazio eta gizarte eraldaketarako Hezkuntza teknikariari dagokio.    

Oinarri Orokorretako 9. artikuluan aipu den Balorazio Batzordea osatzen dutenak honako hauek dira:

— Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzuaren burua, edo hark eskuordetutakoa.

— Berdintasuna, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuneko Atalaren burua edo hark eskuordetutakoa.

Balorazio Batzordeak diru laguntzak emateko proposamenaren berri emango dio Donostiako Lankidetzako Udal Kontseiluari, behin betiko onespena baino lehen.

7.    Ebazpena.

7.1.    Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordea da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

7.2.    Ebazpenak egin eta argitaratu edo jakinarazteko gehienezko epea 6 hilabete da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunetik aurrera. Denbora hori igaro eta berariazko ebazpenaren jakinarazpenik egin ez bada, diru laguntza eskaerak ez direla onartu joko dute eskatzaileek.        

8.    Diru laguntzaren zenbatekoa.

8.1.    Eskatutako Diru laguntza ez da, inola ere, proiektua kostatzen denaren % 80 baino handiagoa izango. Kontratu bidezko beste partearen ekarri balioztatuak zehatz azalduta egongo dira, halakorik egonez gero.

8.2.    Emandako kopurua eskatutakoaren % 100 izango da.

Hala ere, proiektuak ordenatuko dira, puntuaziorik altuenetik baxuenera eta, hori egin ondoren, baliteke azken proiektua sartzea ehuneko hori baino diru laguntza txikiagoa emanda, betiere jardueraren bideragarritasuna arriskuan jartzen ez bada.

Finantzatutako azken proiektuari ezin bazaio eman, gutxienez, eskatutakoaren % 75a, aurretik dauden proiektuei zati bat kenduko zaie: eskatutakoaren % 7, gehienez. Kasu horretan, emandako zenbatekoak ez dira izango eskatutakoen % 100 eta erakunde eskatzaileak emandako zenbatekora egokitu beharko du proiektuaren aurrekontua.

8.3.    Azken proiektu horri ezin bazaio diru laguntzarik eman 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, 3.1 eranskineko diru-laguntzetarako aurreikusitako zenbatekoa gaineratuko zaio.  

8.4.    Dena dela, eskatutakoak ez dauka proiektua kostatzen denaren % 80 baino handiagoa izaterik, eta ezta 8.6, 8.7 eta 8.8 puntuetan jarritako kopururik pasatzerik ere.

8.5.    Diru laguntza jaso duen proiektuaren ondorioz sortutako diru sarrerak proiektuan bertan erabiliko dira.

8.6.    Erakunde bakoitzak gehienez 40.000 €-ko zenbatekoa eska dezake, banaka, partzuergoan edo sarean.

8.7.    Banaka proiektu bakarra aurkeztu daiteke eta 20.000 euroko diru laguntza jaso dezake gehienez ere.

8.8.    Partzuergo eran edo sarean aurkeztutako proiektuek 30.000 €-ko diru laguntza jaso dezakete gehienez ere.

8.9.    2021ko urtarrilaren 1aren ondoren sortutako entitateek, edota hori baino lehen lankidetza proiektuetan orain eskatutako diru laguntzaren antzeko kopuruak erabili dituztela erakusten ez dutenek, gehienera ere 10.000 euroren diru laguntza jaso ahal izango dute.

9.    Diruz laguntzeko moduko gastuak.

Diru laguntzaren gain aurrekontuan sar daitezkeen gastu motak honako hauek dira:

a)    Proposamena identifikatu eta formulatzeko gastuak, diru laguntzaren % 5a gainditu gabe betiere.

b)    Proiektuak funtzionatzeko behin-behineko pertsonala, aditua edo beharrezkoa den beste edozein.

c)    Kanpoko zerbitzu edo pertsonalaren kontratazioa, aurkeztutako proiektuaren izaerari zuzenean lotutako lanak egitearren.

d)    Aktibitatea gauzatzeko behar diren pertsonen bidaia, ostatu eta mantenutik eratorritako gastuak.             

e)    Proiektua behar bezala garatzearren eskuratu, ekoitzi eta editatu beharreko materiala, hainbat euskarritan dagoena edo suntsikorra.

f)    Aktibitatea Donostiaz besteko udalerrietan egin behar delarik, beste erakunde batzuen finantza-kidetza bilatu beharko da.      

g)    Zeharkako kostuak: Proiektuaren administrazioari lotutako gastuak ordaintzeko, diru laguntzaren % 8a arte eskaini ahal izango dira.

h)    Nolanahi ere, kostuek egokienak izan beharko dute prezioan nahiz kalitatean.

10.    Diru laguntza ordaintzea.

Dagokion organoak diru laguntza ematea onartutakoan ordainduko zaie entitateei onartu zaien diru laguntzaren % 70.  

Bigarren ordainketa onartutako laguntzaren lehen ordainketaren zenbatekoaren % 50 burutu dela justifikatzen denean egingo da.

Diru laguntzen xedea kontuan hartuta eta horiek jasotzen dituzten entitateak irabazi asmorik gabekoak direnez, ez da bermerik eskatuko ordainketa aurreratuengatik.

Ordainketa bakoitza egin baino lehen, Udalak ofizioz eskuratuko ditu zerga betebeharrak (Ogasunarekikoak nahiz Udalarekikoak) eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela erakusteko beharrezkoak diren ziurtagiriak.

Zergak Euskaditik kanpo ordaintzen dituztenek, Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko dagozkien egiaztagiriak ekarri beharko dituzte.

11.    Justifikatzea eta gauzatzea.

11.1.    Diru laguntzaren zatikako justifikazioa, hala behar izanez gero, oinarri orokorretako 16. artikuluan jarritako eran egin behar da, bitarteko txosten narratibo eta ekonomikoa aurkeztuz, balantze ekonomiko sinatuarekin, eta horri dagokion balorazio teknikoa, dagokion web formularioaren bidez: www.donostia.eus/bulegobirtuala/tramiteak.          


11.2.    Proiektua amaitu ondoren, emandako diru laguntza osoaren zenbatekoa azken txosten narratibo eta ekonomiko baten bidez justifikatu beharko da, oinarri orokorretako 16. artikuluan ezarrita dagoen bezala. Azken txostena, gehienez ere, proiektua amaitu eta hiru hilabete joan baino lehen aurkeztu beharko dute, betiere hasierako ordainketatik 12 hilabete baino gehiago pasatu gabe, dagokion web formularioaren bidez: www.donostia.eus/bulegobirtuala/tramiteak.

Azken txostenarekin batera, dokumentazio hau ere ekarri behar da:

1.    Diru laguntzaren xede den jarduerari lotuta egin diren azterlan, programa, argitalpen, kartel eta gainerako dokumentu grafiko eta idatzien ale bana.               

2.    Emandako diru laguntza 60.000 euro baino handiagoa bada, ordaindutako faktura guztien kopiak aurkeztu behar dira, eskaera egiterakoan aurkeztutako aurrekontuan jarritako kontzeptuen arabera sailkatuta.

3.    Zerga betebeharrak (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegia) eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko ziurtagiriak, zergak Euskadin ordaintzen ez baditu.               

Proiektua zuritzeko dokumentazioa aurkez daiteke telematikoki, Oinarri Orokorretako 6. artikuluan zehazten diren bideetatik eta ezarritako formatu digitaletan.

11.3.    Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeek ez dute funtsen erabilera justifikatzeko fakturarik aurkeztu beharko, Nazio Batuetako agentzien funtzionamenduari buruz erabakitako berariazko kontabilitate-kontrola nahikoa justifikazio dela ulertzen delako.

11.4.    Donostiako Udal Lankidetzako Bulegoaren esku geratzen da proiektuaren burutzapenaren ebaluazio zehatzagoa egitea. Egitekotan, zuzenean egin daiteke ebaluazio hau, edo hartarako gaitasuna duten pertsonen bitartez, eta diru laguntza jasotako entitateak behar bezala egiten laguntzeko konpromisoa hartu behar du.

11.5.    Oinarri Orokorretako 17. artikuluan esaten den bezala, eginbeharren ez betetzeak erakarriko du diru laguntzaren berraztertzea, ezarritako prozeduraren arabera.

11.6.    Ekimena burutzerakoan eraldaketa muntadunak aurrera eraman ahal izateko, diru laguntza jasotako entitateak Lankidetzako Bulegoaren berariazko baimena bereganatu beharko du. Honako hauek joko dira eraldaketa muntaduntzat: helburuak, biztanleria subjektua edo kontu-sailen baten aurrekontua % 10 eta 500 €-ko kopurutik gora aldatzea.     

12.    Aurrekontua.

Udalak eranskin honetan deskribaturiko proiektuak diruz laguntzeko 385.485 euro izendatu ditu.

Eranskin honetako diru laguntzak emateko proposamena egin ondoren soberakinik egongo dela aurreikusiz gero, 3.1 eranskineko diru laguntzetarako xedaturiko zenbatekoa gehitzeko erabiliko da.

4. eranskina

Berdintasuna

Emakume-elkarteei eta elkarte mistoei diru laguntzak emateko arautzen dituzten oinarri zehatzak.   

1.    Xedea.

Deialdi honen helburua da emakume-elkarteei eta elkarte mistoei zuzendutako diru laguntzak arautzea, proiektuak edo ekintzak egin ditzaten gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko, edota emakumeen elkartegintza eta parte hartzea sustatzeko udalerriko bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaren esparru guztietan.  

2.    Elkarte onuradunak.

Diru laguntza jaso ahal izango duten elkarteak:

— Irabazi asmorik gabeko emakume-elkarteak, ekainaren 22ko 7/2007 Elkarteei buruzko Euskadiko Legearen aplikazio-eremuaren barruan daudenak.

— Elkarte mistoak, baldin eta emakumeen idazkaritza badute, edo ordezkaritza edo funtzionamendu autonomoko beste edozein organo, eta horren helburua baldin bada elkarteen mugimendu mistoan emakumeen parte-hartze aktiboa sustatzea eta proiektuak edo ekintzak egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko hainbat alorretan: auzoan, kulturan, kiroletan, hezkuntzan, gizartean eta abarretan. Organo horren izaera, helburuak eta funtzionamendu autonomoa argi azalduko dira elkartearen estatutuetan, eta bere eraketa ere behar bezala egiaztatuko da.

— Elkarte mistoak emakumeen idazkaritza ez baldin badute, edo berdintasunera bideraturiko ordezkaritza edo funtzionamendu autonomoko beste edozein organo ez baldin badituzte. Hala ere, elkartearen helburuetako bat elkarteen mugimendu mistoan emakumeen parte-hartze aktiboa sustatzea eta proiektuak edo ekintzak egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko hainbat alorretan baldin bada: auzoan, kulturan, kiroletan, hezkuntzan, gizartean eta abarretan. Hau horrela dela egiaztatzeko, berdintasunaren gainean egindako ibilbidea erakutsiko duen txostena aurkeztu beharko da eskaerarekin batera. 

Elkarte hauek Oinarri orokorretako 3. artikuluan zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte.

3.    Diruz laguntzeko moduko jarduerak.

Diruz laguntzeko modukoak izango dira 2022eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 arteko proiektuak, hauek egiteko baldin badira:

a.    Esparru guztietan gizonen eta emakumeen artean berdintasun benetakoa eta eraginkorra bultzatzen duten proiektuak.

b.    Emakumeen eskubideen inguruko sentsibilizazio, trebakuntza eta zabalkunde proiektuak.

c.    Emakumeen egoera soziopolitikoari buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatzen duten proiektuak, sareak sorraraztea eta horiek kudeatzen eta zuzentzen ikasteko jarduerak bultzatzea, era horretan agintean eta erabakietan parte hartu ahal izateko.          

d.    Emakume-elkarteen eta lankidetza-elkarteen arteko elkarlana eta esperientzia-trukaketa aintzat hartzen duten proiektuak, betiere generoaren ikuspegitik denen artean programak eta ekintzak garatzeko.     

e.    Emakumeen historia eta pentsamendu feminista ikertzea eta berreskuratzeari zuzendutako proiektuak, baita emakumeen erreferentzia eta genealogia sortzen dutenak ere.

f.    Ezaugarri bereziak dituzten emakumeen kolektiboen bizi baldintzak hobetzera bideratutako proiektuak.

g.    Berdintasunean gizonezkoen sentsibilizazioa eta parte hartzea sustatzen dituzten proiektuak.

h.    Eskulanak, artisautza, pintura, gimnasia eta dantza bezalako jarduerak osatu egin beharko dira –diru laguntzak jaso ahal izateko– gizonen eta emakumeen arteko aukera eta tratu berdintasuna bultzatzen duten beste jarduera batzuekin.

Deialditik kanpo daude:

a.    Edozein kontzeptutan inbertitzera bideratutako eskaerak edo irabazi asmoa duten ekintzak edo jarduerak.               

b.    Elkarteko bazkideentzat soilik diren proiektuak.       

c.    Beren edukiengatik eta helburuengatik udalaren beste deialdi batzuei dagozkien eskaerak.

d.    Aisialdirako baino ez diren jarduera-proiektuak.       

e.    Genero-ikuspegirik gabeko proiektuak.

4.    Eskaerak.

Interesa duten entitateek oinarri orokorretako 4. artikuluan arautzen den web formulario bidez egingo dituzte eskaerak eta bertan erantsiko dute 5.

Proiektuaren nahiz aurrekontuaren gaineko datuak eskabideko web formularioan azalduko dira.

Era berean, bai eskabidea eta baita harekin batera ekarri beharreko agiriak ere Oinarri Orokorretako 6. artikuluan adierazitako bide eta modu digitaletan aurkeztu behar da.

5.    Diru laguntzen kontzeptua eta zenbatekoa.

a.    Elkarte bakoitzari proiektu bakar batengatik emango zaio diru laguntza.

b.    Oinarri orokorretako 5. eta 12. artikuluen arabera, eskaera egin duen entitateak zehaztu egin behar du aurkeztutako proiektua egiteko diru laguntzarik izan duen edo eskatu dion beste administrazio edo entitate publiko edo pribaturi. Diru laguntza horien kopurua kendu egingo zaio diru laguntza izateko moduko proiektu aurrekontu osoari, eta horrela finkatuko da dagokion diru laguntza. Era berean, kendu egingo dira diruz laguntzeko modukoak ez diren gastuen kopuruak ere (ikus oinarri berezi hauetako 3. atala), baldin eta halakorik erantsi bazaio aurrekontuari.

c.    Diruz lagundutako proiektuarekin dirurik atereaz gero, diruz lagundutako proiekturako erabili beharko da. Hasierako aurrekontuan agertuz gero entitateak berak ehunekoren bat finantzatuko duela, ehuneko horri eutsi beharko zaio azken justifikazioan, eta egin beharreko doikuntzak egiteko erabiliko da.

d.    Eskatu daitekeen gehienezko kopurua 5.000 €-koa da.

6.    Eskaerak izapidetzea eta baloratzea.

Bere eginkizunen artean emakumeen elkarteekin harremana izatea duen Berdintasun Ataleko teknikari bati dagokio izapidea egitea.

Organo instrukzio-egileak eskaerak ebaluatutakoan, Balorazio Batzordearen irizpena jaso beharko da. Batzordeko kide izango dira:

— Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza, Berdintasuna eta Giza Eskubideak Arloko zuzendaria.

— Berdintasun eta Lankidetza Ataleko burua, edo, bestela, lan hori agintzen zaion pertsona.         

— Berdintasun Bulegoko teknikari bat.

Organo instrukzio-egileak Donostiako Berdintasunaren Aldeko Emakumeen Kontseilua jakinaren gainean jarriko du, ebazpen proposamena onartu eta gero.

7.    Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Proiektuei edo jarduerei diru laguntzak emateko orduan irizpide objektibo hauek erabiliko dira:

— Kalitate teknikoa: helburuetan, jardueretan, metodologian, aurrekontuan, aurreikusitako genero eraginean, ebaluazio adierazleetan: 10 puntu gehienez.

— Sailartekotasuna kontuan hartzen duten proiektuak, honako dimentsioen bitartez: adina, immigrazioa, sexu eta genero identitatea, aniztasun funtzionala, pobrezia edo gizarte bazterketa: 10 puntu gehienez.

— Proiektuak bere garapenean genero ikuspegia barneratzea (justifikazioan, helburuetan, jardueretan, metodologian, ebaluazioan, talde teknikoaren edo kontratatu beharreko pertsonen profil profesionalean): 5 puntu gehienez.

— Emakume elkarte batek aurkeztutako proiektua: 5 puntu gehienez.

— Emakumeen jabekuntza helburu duten proiektuak: 5 puntu gehienez.

— Ekitaldiak, programak edo zerbitzuak antolatzea auzoetan: 5 puntu gehienez.

— Koherentzia maila justifikazio, publiko hartzaile, helburu, jarduera eta emaitzen artean: 5 puntu gehienez.

— Gizartean izango duen eragina eta ondorioa (inpaktua): 5 puntu gehienez.

— Elkartearen estrategia zabalean kokatutako proiektua: 5 puntu gehienez.

— Proiektua edo jardueraren garapenean euskararen erabilera: 5 puntu gehienez.

— Originaltasuna eta alderdi berritzaileak: 5 puntu gehienez.

— Emakume gazteen parte hartzea eta sentsibilizazioa sustatzen duten proiektuak: 3 puntu gehienez.

— Elkarteen mundua indartzea eta horien arteko sareak sortzea helburu duten proiektuak: 3 puntu gehienez.

— Esperientzia, pertsona eta baliabideen arteko trukea eta ezagutza sustatzen edo sendotzen dituzten proiektuak: 3 puntu gehienez.

— Salaketa eta aldarrikapen ekintzak jasotzen dituzten proiektuak, tokiko mailatik hasita nazioartekoraino: 3 puntu gehienez.

— Bizitza pertsonala, lanekoa eta familiakoa bateratzen edota banatzen laguntzen duten proiektuak: 3 puntu gehienez.

— Ezaugarri bereziak dituzten taldeak zehazten dituzten proiektuak, edo xede talde jakinei zuzendutako jarduerak: 3 puntu gehienez.

— Aurrez aztertutako beharrak jasotzen dituen analisia edo diagnostikoa: 3 puntu gehienez.

— Elkarte eskatzaileak erakutsitako ibilbidea, jarraikortasuna, egonkortasuna eta dedikazioa: 3 puntu gehienez.

— Emakumeen eskubideak, historia eta pentsamendu feminista hedatzea helburu duten proiektuak, baita ere emakumeen erreferentzia eta genealogia sortzen dutenak: 3 puntu gehienez.              

— Berdintasunean gizonezkoen sentsibilizazioa eta parte hartzea sustatzen dituzten proiektuak: 3 puntu gehienez.

Diruz laguntzeko modukoak izateko, proiektuek edo jarduerek gutxienez 30 puntu jaso behar dituzte.

Eranskin honetan araututako diru laguntzak emateko dagoen kopuru osoa zati proiektu guztiei emandako puntu kopurua eginez gero, puntu bakoitzaren balioa finkatuko da. Puntuaren balioa proiektu bakoitzaren puntuez biderkatuz, bakoitzari eman beharreko zenbatekoa zehaztuko da.

Puntuen arabera eman beharreko diru kopuruak eskatutakoa gaindituko balu, diferentzia kenduko da, eta diru soberakina puntu gehien lortu duten 5 elkarte onuradunen artean banatuko da, proportzionalki.   

8.    Ebazpena.

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

9.    Diru laguntza ordaintzea.

Erabakitako zenbatekoa emango zaio erakunde eskatzaileari.

Diru laguntza bi zatitan ordainduko da:            

— % 70, Tokiko Gobernu Batzarrak diru laguntza ematea onartu eta gero.

— % 30, oinarri orokorretako 16. artikuluaren arabera diru laguntzaren erabilera justifikatutakoan eta, edozein moduz ere, diruz lagundutako proiektuari buruzko txostena aurkeztu eta gero. Txosten hori 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar da.

Proiektuaren gauzatzearekin harremana duten administrazio eta funtzionamendu gastuak ez dira diru laguntzaren xede izango.

10.    Aurrekontua.

Udalak 82.000 euroko kopurua ezartzen du aurreko artikuluetan adierazitako proiektuak diruz laguntzeko.   

5.  eranskina

Gazteria

Gazteria eta Aterpetxeen Ataleko aurrekontuari dagozkion diru laguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzak arautzea da oinarri hauen xedea.

1.    Xedea.

Diru laguntza hauen xede diren jarduerak honako hauek izan daitezke:

Haurren (0-5 eta 5-11 urte), nerabeen (12-17 urte) edo/eta gazteen (18-30 urte) onura helburutzat duten proiektuak izan behar dute, edota beraien bizi baldintzak eta kalitatea nabarmen hobetzen duten proiektuak.

Deialditik kanpo daude:

— Diru laguntza eskatzen duen entitate bazkideentzat soilik diren proiektuak.

— Kirol jardueretako proiektuak eta izaera erlijiosoa dutenak.         

— Ikastetxeak, gurasoen elkarteak, ikasleen elkarteak eta bereziki arlo akademikoan oinarritutako beste edozein jarduera.            

— Udako kanpamentu edota Udalekuetan oinarritzen diren proiektuak.

2.    Eskatzaileak.

Gazteriako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte, bereziki, beren helburuari jarraituz 0-30 adin tartearen esparruan lan egiten duten elkarte nahiz fundazioek.             

Diru laguntza hauek eska ditzakete, orobat, gazteriaren arloan modu espezifikoan lan egiten ez duten Elkarte edo Fundazioek, baldin eta aurreko artikuluan zehaztutako proiektuak edo ekintzak garatzen badituzte.

Entitate horiek, Oinarri Orokorretako 3. artikuluak jasotzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.

Aurreko artikuluan zehaztutako ekintzak edo proiektuak egin ditzaketen pertsona fisikoen elkarteek edo juridikoak (izaera juridikorik gabeko elkarteek) ere eskatu ahal izango dute diru laguntza.

Aipatutako taldeek jarduteko esparrua Donostian izan beharko dute.

Era berean, ez taldea, ezta taldeko kideak ere ezingo dira egon diru laguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13.2 artikuluan xedaturiko diru laguntza lortzeko debekuen egoeraren batean.    

3.    Diru laguntza emateko lehentasun irizpideak.

Hauek dira aurkeztutako eskaerak baloratzeko kontuan izango diren irizpideak:

a)    Proiektua sortzeko ekimena eta garapena haur, nerabe zein gazteena izatea.

Eskaera gazte elkarte batek edo gazteez osatutako taldea izatea.

Gehienez 8 puntu.

b)    Proiektu pedagogikoa.

Garrantzi berezia emango zaie beren helburu eta metodologiaren barruan ingurumena eta pertsonak errespetatzen eta zaintzen, eta aniztasun balioak, giza eskubideak nahiz berdintasuna babesten dituzten proiektuei.

Gehienez 24 puntu.

c)    Jardueraren maiztasuna eta erregulartasuna.

Urte guztian zehar erregulartasunez jarduerak garatzen dituzten proiektuek, puntuazio handiagoa lortuko dute.

Gehienez 22 puntu.

d)    Udal ekipamendu eta zerbitzu gutxiago dituzten eremuetan garatzen diren ekintzak.

Gehienez 18 puntu.

e)    Auzolana eta jarduera koordinatuak.

Auzoan garatutako auzolana, bertako beste eragileekin koordinazioan egindakoa, eta prozesu parte hartzaileak sustatzen dituzten proiektuak baloratuko dira.        

Gehienez 14 puntu.

f)    Proiektuak duen erreferentzialtasuna auzoan eta bere ahalmen eraldatzailea edota berritzailea.

Gehienez 4 puntu.

g)    Berdintasun jarduerak eta Euskara.

Emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna izaten laguntzen duten jarduerak eta nesken eta mutilen artean diren desberdintasunak gainditze aldera egiten duten ekintzak dituztenak.

Euskararen sustapenean laguntzen duten jarduerak eta euskararen erabilera bermatzen duten ekintzak.

Gehienez 10 puntu.

4.    Diru laguntzaren zenbatekoa.

Entitate bakoitzari proiektu bakar batengatik emango zaio diru laguntza.

Elkarte edo entitate bakoitzak proiektu bakarrerako diru laguntza jaso ahal izango du, eta hori jarduera bat baino gehiagok osatuta egon daiteke.

Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, balorazio hoberena ateratzen duen proiektua diruz lagunduko da soilik.

Ematen den diru laguntza inolaz ere ez da diru laguntza jasotzen duen entitateak egin behar duen proiektua kostatzen dena baino handiagoa izango, ez bakarrik eta ezta beste diru laguntza batzuekin bat eginda ere.

Proiektu bakoitzarentzat ematen diren laguntzak 600 € baino handiagoak izango dira, baldin eta diruz laguntzeko moduko gastuak hori baino txikiagoak ez badira behintzat.

Diru laguntza jasotzen duen proiektuak eragindako diru sarrerak proiektu hori finantzatzeko gordeko dira.

Hasierako aurrekontuan ager daitekeen norberaren finantzaketaren ehunekoa azken justifikazioan mantendu beharko da eta, hala badagokio, hori izango da egokitzerako erabiliko dena.

Diru laguntzak emateko dagoen kopuru osoa zati proiektuei guztira emandako puntu kopurua egiten badugu, puntu bakoitzaren balioa aterako zaigu. Puntuaren balioa proiektu bakoitzaren puntuez biderkatzen badugu, bakoitzari eman beharreko diru laguntzaren zenbatekoa jakingo dugu.

Hainbanaketa hori egin ondoren, deialdi honetarako esleitutako zenbateko osoa (68.000 €) agortzen ez bada, eta lehen hainbanaketan soberan geratu den zenbatekotik aurrera gainerakoetan gehitzeko aukera geratzen bada, horien arteko hainbanaketa bat edo gehiago egingo da, formula beraren arabera, deialdiko zenbateko osoa agortu arte, eta eskatutako zenbatekoa inoiz ere gainditu gabe.

5.    Eskaerak.

Oinarri orokorretako 4. artikuluan jasotzen den bezala, formulario web delakoaren bitartez Elkarte interesatuek eskaera aurkeztuko dute; eta 5. artikuluan ezartzen duen dokumentazio erantsita.

Izaera juridikorik gabeko taldeek aurkeztutako eskaeren kasuan, gainera, taldea osatzen duten kide guztien artean sinaturiko hitzarmena aurkeztu beharko da, eta bertan adierazita azaldu beharko dira ondoko datu hauek: taldea osatzen duten kideen identifikazioa, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak bete ahal izateko botere nahikoak dituen ordezkari bat izendatzea, kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio-konpromisoen zehaztapena (eskaturiko diru laguntzaren aurrekontuaren ehuneko jakin batean adierazita), helbide bat jakinarazpenak bidali ahal izateko, taldearen ordezkariaren izenean dagoen kontu zenbaki bat eta taldea ez desegiteko konpromisoa gutxienez preskripzio epea amaitu arte (lau urte), Diru laguntza Orokorren Legearen 39. eta 65. artikuluekin bat etorriz.               

Eskaera, eta dagokion dokumentazioa, Oinarri Orokorretako 6. artikuluan zehazten diren bideetatik eta ezarritako formatu digitaletan aurkeztu beharko dira.

6.    Eskaerak izapidetzea eta baloratzea.

Deialdi honetako oinarri orokor eta berezien barruan, Gazteriaren esparruari dagozkion eskakizunen inguruko prozedurak izapidetzeko lana gazteria teknikari bati dagokio.

Oinarri orokorretako 9. artikuluan aipatzen den Balorazio Batzordea kide hauez osatuta egongo da:

— Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzuaren burua.

— Gazteria eta Aterpetxe Atalaren burua, edo honen ezean, Gazteriako teknikari bat.

— Gazteriako teknikari bat.

— Berdintasuneko teknikari bat.

Eskaerak aztertzeko prozesuan, organo instrukzio-egileak entitate eskatzaileekin elkarrizketa eskatu ahal izango du, informazioa osatze aldera.            

7.    Ebazpena.

Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordea da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

8.    Diru laguntza ordaintzea.

Onartu den zenbatekoan emango da diru laguntza, eta entitate titular eskatzaileari ordainduko zaio; entitateak Gazteria eta Aterpetxeen Atalaren eginkizunetan esku hartzeko konpromisoa hartuko du.

Gehienez ere gastu diruz lagungarriaren % 25 erabili ahal izango da proiektuaren gauzatzearekin harremana duten administrazio eta funtzionamendu gastuetarako.

Portzentaia hori diru laguntza eskaeraren aurrekontuan eta zuriketan agertu beharko da oroharreko zenbateko bezala, eta ez dira xehekatu beharko administrazio eta funtzionamenduarekin lotutako gastu mota ezberdinak.

Diruz lagungarria den portzentaia hori ez da faktura edo gastu egiaztagien bidez zuritu beharko.

Emandako diru laguntzaren ordainketa hurrengo prozeduraren bidez egingo da:

— Diru kopuruaren % 70a, diru laguntza ematea erabakitzen denean.

— Beste gainerako % 30a, oinarri orokorretako 16. artikuluan adierazten den moduan, diru laguntza zertan erabili den justifikatu ondoren.

Dokumentazio hau aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 31n amaituko da.

9.    Aurrekontua.

Eranskin honetako proiektuei eta ekintzei diruz laguntzeko 68.000 euro ditu izendatuta Udalak.

6. eranskina

Giza Eskubideak

Dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak, bakearen, giza eskubideen eta memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeetarako.       

Donostiako Udala hainbat atal eta programaren bitartez irmo eta argi berresten ari da azken urteotan ahaleginak eta bi egiteko asmoa duela bakearen kulturan oinarritu eta inspiratutako gizarte bat eraikitzeko. Bakearen kulturan, Udalaren iritziz, bizitzari zor zaion errespetua, askatasuna eta giza eskubideak dira balio nagusi eta lehentasunezkoak.  

Giza eskubideen alde lan egiteko konpromiso horren erakusgarri dira, halaber, onartu gabeko edo behar bezain agerian ez dagoen oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuak eta donostiarrak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak, aniztasuna errespetatzen dutenak, desberdintasunaren balioa onartzen dutenak, giza eskubideak eta askatasuna errespetatzea sustatzen dutenak, haien onarpena eta aplikazioa bermatzen dutenak, eta, besteak beste, Jokabide intoleranteak, sexistak, homo-les-transfobikoak, arrazistak, elkartasunik gabekoak eta antidemokratikoak gainditzen laguntzen dutenak.

Donostiako gizarteak eginkizun nagusi eta ezinbestekoa izan du –ezin bestela izan– giza eskubideak defendatzeko eta sustatzeko lan etengabe honetan, bai erakundeen ekimenetan konprometitzen eta parte hartzen, bai gizarte zibilaren esparruan sortu eta gauzatutako gizartearen beraren ekimenak aurrera eramaten.

Hain zuzen ere, lan horretan parte hartzen duten gizarte eragileek gobernatutako ekimen eta proiektu horiek sustatzeko, aurreko urteetan bezala, laguntza ekonomikoak emateko deialdi hau abiarazi du Donostiako Udalak.

1.    Xedea.

1.    Donostiako Udalak 2022ko ekitaldian eman ditzakeen dirulaguntzak arautzea da oinarri hauen xedea, 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten diren proiektu eta jardueretarako. Hona hemen zerrenda:              


6.1. eranskina: Dirulaguntzak ematea bakea, bizikidetza eta giza eskubideak zabaltzeko, eraikitzeko, sustatzeko eta defendatzeko proiektuei eta aniztasunarekiko errespetua eta zenbait portaera (besteak beste, intoleranteak, sexistak, homo-les-transfobikoak, arrazistak, elkartasunik gabeak eta antidemokratikoak) gainditzen laguntzen duten proiektuei.

6.2. eranskina: Oroimen historiko aitortu gabea edo behar bezain ondo bistaratu gabea berreskuratzen laguntzen duten proiektuak sustatzea.

2.    Bestalde, deialditik zehazki bazterturik daude ondoko hauek:

— Inbertsioa helburu duten eskaerak edozein kontzeptuagatik edo irabazteko asmoa duten ekintza edo jarduerak.       

— Bazkideentzat bakarrik diren jarduerak.      

— Beren edukiengatik eta helburuengatik udalaren beste deialdi batzuei dagozkien eskaerak.

2.    Onuradunak.

Deialdi honetako laguntzak eska ditzakete legez eratutako irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitate pribatuek, egoitza, ordezkaritza eta jardun eremua Donostian izanez gero. Bestalde, halakoen helburuek, estatutu sozialek xedaturikoaren arabera, bat etorri beharko dute lehen oinarri espezifikoetako lehen atalean adierazitako subentzionagarriekin, ezinbesteko baldintza dela haiek lortzeko prozedura guzti-guztiak baketsu eta demokratikoak izatea.  

3.    Eskaerak.

Eskaerek oinarri orokorretako 4. eta 5. artikuluetan xedaturikoa bete beharko dute.

Dirulaguntza hauetarako bidalitako eskaerek, oinarri orokorretako 5. artikuluan eskaturiko dokumentazioaz gain, honako hauek izan beharko dituzte:

1. dokumentua: Proiektuen balorazioa egiteko informazio garrantzitsua (informazio garrantzitsua). Oinarri espezifiko hauen A-eranskinean dagoen ereduaren arabera aurkeztu beharko dute agiri hori.

Oinarri Orokorren 6. artikuluan ezarritako bideetatik eta zehaztutako formatu digitaletan aurkeztuko dituzte eskabidea eta harekin batera aurkezten dituzten agiriak.

4.    Diru laguntzaren zenbatekoa.

1.    Ematen den diru diru laguntza ez da, inolaz ere, izango diruz lagundutako proiektuak eta aktibitateak egitea kostatzen denaren % 80 baino handiagoa. Beraz, diru laguntza hori jasotzen duen entitateak diru ekarpen bat egin beharko du, nahitaez, edo finantzaketaren parte bat bere gain hartu: diruz lagundutako proiektuak eta aktibitateak egitea kostatzen denaren % 20 gutxienez.

Eskatutako gutxieneko kofinantzaketa kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko Donostiako Udalak proiektu bererako emandako beste diru-laguntza edo laguntzarik.

Hasierako aurrekontuan agertuz gero entitateak berak ehunekoren bat finantzatuko duela, ehuneko horri eutsi beharko zaio azken justifikazioan, eta egin beharreko doikuntzak egiteko erabiliko da.

2.    Diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen proiektu edo jardueraren aurrekontu banakatu eta zehaztuan agertzen direnak eta zalantzarik gabe hura gauzatzeari lotuak daudenak. Diru laguntzaren zenbatekoa zehazteko orduan, azkenean onartu den diruz laguntzeko moduko gastua hartuko da kontuan.

Gehienez ere gastu zuzen diruz lagungarriaren % 10 erabili ahal izango da proiektuaren gauzatzearekin harremana duten administrazio eta funtzionamendu gastuetarako.

Portzentaia hori diru laguntza eskaeraren aurrekontuan eta zuriketan agertu beharko da oroharreko zenbateko bezala, eta ez dira xehekatu beharko administrazio eta funtzionamenduarekin lotutako gastu mota ezberdinak.

Diruz lagungarria den portzentaia hori ez da faktura edo gastu egiaztagien bidez zuritu beharko.

Gastu zuzen bezala kontuan hartuko dira entitate eskatzaileari langileak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, proiektua azaltzeko oroitidazkian kontratazioa proiektua gauzatzeko beharrezkoak direla justifikatuz gero.               

3.    Diruz lagundutako jarduerarekin ateratako dirua diruz lagundutako proiektuan erabili beharko da.

4.    Eranskin bakoitzean, gehienez proiektu bat lagundu ahal izango da diruz erakunde bakoitzeko. Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, bat aukeratzeko eta gainerakoei uko egiteko eskatuko zaio.

5.    Gehienez ere, 3.000 euro jaso ditu proiektu bakoitzak.             

5.    Eskaerak baloratzea.

Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko honako alderdi hauek balioetsiko dira:

1.    Entitate eskatzaileari dagokionez. Erakundearen gaitasuna eta kaudimena, aurkeztutako proiektua arrakastaz garatzeko.

1.1.    Erakundearen esperientzia kontrastatua jarduera edo proiektua gauzatzen den esparruan eta erakundearen ibilbidea, egonkortasuna eta iraupena: 10 puntu.

1.2.    Gaitasuna eta prestutasuna lankidetzarako eta koordinatuta lan egiteko tokiko, estatuko eta nazioarteko beste entitate batzuekin (elkarte, erakunde eta instituzioekin): 3 puntu.

1.3.    Erakundeak hirian duen txertatze maila eta hiriarekin eta Udalarekin duen lotura, batez ere Giza Eskubideen Bulegoarekin: 12 puntu.

2.    Jardueran edo ekintzan.

2.1.    Proiektuaren formulazioa bere atal guztietan eta ekintzaren justifikazioaren, adierazitako helburuen, proposatutako jardueren, antolakuntza eta funtzionamenduaren, beharrezko baliabideen, espero diren emaitzen arteko koherentzia eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko neurriak: 19 puntu.     

2.2.    Tokiko, estatuko eta nazioarteko beste entitate batzuen proiektuan parte hartzea (elkarte, erakunde eta instituzioak) eta proiektua finantzatzeko beste diru iturri batzuk egotea, pribatuak edo beste erakunde batzuetakoak: 11 puntu.    

2.3.    Erakundearen borondatea proiektuari segida emateko edo eta lehenago ere gauzatu izana edo aurreko beste proiektu batzuen osagarri edo jarraipena izatea: 5 puntu.       

2.4.    Proiektuaren edo ekintzaren jarraipena egiteko eta emaitzak ebaluatzeko sistema bat egotea, adierazleak AE-ETa bestelako segimendu eta ebaluazio mekanismo eta tresnak dituena: 5 puntu.

2.5.    Proiektuaren edo jardueraren gizarte egokitasuna edo interesa; jardueraren eragina jasoko duen pertsona kopurua eta lehentasuna zuzentzen den kolektiboarekiko: 13 puntu.

2.6.    Donostiarrak jarduera garatzen inplikatuta egotea, eta proiektuak kontuan izatea eta erraztea eragindako herritarrek proiektuan modu eraginkorrean parte hartzea hura landu, garatu eta ebaluatzean: 4 puntu.

2.7.    Proiektuan barneratua egotea bake kulturaren eta giza eskubideen aldeko balioak, jarrerak eta jokabideak. Balorazioak kontuan izango du proiektuak lehen aipaturiko horiek helburuko beharren detekzioan eta justifikazioan jasotzea, bai eta planteatzen dituen helburu eta jardueretan zein lortu nahi dituen emaitzetan kontuan hartzea ere. Eta proiektuak balio horiek sustatu eta zabaltzeko duen gaitasuna ere neurtzekoa da: 11 puntu.

2.8.    Emakume eta gizonen arteko berdintasun ikuspegia proiektuan barneratuta dagoen neurria. Genero ikuspegia proiektuaren barruan egotea, emakumeen parte hartze aktiboa sustatuko duena estereotipatu gabeko posizioetatik, beren ahalduntzearen alde eginez. Balorazioan neurtzekoa da proiektuaren zati guztietan genero ikuspegia kontuan hartu izana, emakumeen parte hartze aktiboa sustatzeko neurriak ezarri izana, neurri horiek esanguratsuak izatea eta beharrezkoak eta garatuak izatea: 5 puntu.

2.9.    Egin behar den proiektua edo jarduera originala izatea eta Donostian antzeko programarik edo jarduerarik ez izatea: 2 puntu.

Puntu honetan aipatzen diren alderdien balorazioa egiteko, elkarteek eta entitateek web inprimakiko 1. dokumentuan sartzen duten informazioa hartuko dute kontuan: Proiektuen balorazioa egiteko informazio garrantzitsua (informazio garrantzitsua) eta eransten duten beste edozein.

Proiektu bakoitzak jasotako hasierako puntuazioa ponderatuko da puntu gehien jaso dituen proiektuarekiko, ondorengo formularen arabera, eta horrela azkeneko puntuazioa lortuko da.

                                           Jp

                        Ap =                              x Jp

                                           Gp

Non:

A p= Azkeneko puntuazioa.

Jp = Jasotako hasierako puntuak.

Gp = Puntu gehien jaso dituen proiektuaren puntuazioa.

Puntu bakoitzaren balioa eragiketa hau eginda aterako da: aurrekontua guztira zati diruz laguntzeko moduko proiektu guztiei emandako azkeneko puntuazioaren batuketa.

Proiektu bakoitzari emandako azkeneko puntu kopurua puntu bakoitzaren balioaz biderkatuta aterako da dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa.

Hainbanaketa egin ondoren, proiektu bati dagokion diru-laguntza haren aurrekontuaren % 80 baino gehiago bada, 3.000 euro baino gehiago edo eskatutako diru-laguntza baino handiagoa bada, gelditzen den kopurua berriz hainbanatuko da gainerako eskaeren artean. Behin eta berriz gauza bera gertatzen bada, berdin jokatuko da diru-laguntza eskaera guztiei erantzun arte.

Egitasmoak gutxienez 50 puntu jaso beharko ditu hasierako puntuazioan diruz lagundu ahal izateko.            

6.    Izapidetzea.

Eskaerak Giza Eskubideen Bulegoko teknikari batek izapidetuko ditu.

Oinarri orokorretako 9. artikuluak aipatzen duen Balorazio Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

— Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzuaren burua.

— Berdintasuna, Lankidetza, Giza Eskubideak eta Kultur Aniztasuneko Atalaren burua.

— Giza Eskubideen Bulegoko teknikari bat.

Eskaerak aztertzerakoan, organo instrukzio egileak eskatzaileei dei egin diezaieke, beharrezkotzat jotzen dituen argibide guztiak lortzeko.  

7.    Ebazpena.

Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordea da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

8.    Ordaintzea.

— Izendatutako kantitatearen % 70a eskumena duen organoak ematea onartzen duen unean.

— % 30a diru laguntza justifikatzeko eskaturiko dokumentuak aurkeztu eta ontzat jo ondoren, oinarri orokorretako 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, teknikariek baloratutakoan.     

9.    Diru laguntza zertan erabili den justifikatzea.

Diru laguntzak justifikatzeko, 2023ko urtarrilaren 31a baino lehen deialdiko oinarri orokorretako 16. artikuluan eskaturiko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.    

Deialdiaren 16 artikuluak aipatzen duen diru laguntzen xede diren jarduerak azaltzeko txostenak gutxienez jaso beharko ditu gauzatutako proiektuaren deskribapen orrokorra eta eskaeran zehaztutako helburuak lortzeko gauzatutako jardueren azalpena, zehaztuz data, lekua, proiektua garatu den modua (antolakuntza, funtzionamendua, metologia…) eta erabilitako giza eta material baliabideak.  


Proiektuak erdietsitako emaitzen azalpena eta balorazioa beharrezkoa izango da, gizartean eta parte hartu duten pertsonengan izandako eragina eta sortu diren intereseko produktuak. Onuradun izan diren pertsonen kolektiboaren deskribapena eta parte hartu duen pertsona kopurua ere jaso beharko du.        

Goian aipatutako alderdiekin lotuta, diru laguntza eskaeran aurreikusitakoaren eta gauzatutakoaren arteko ezberdintasunak aipatu beharko dira, ezarritako helburuak bete ote diren eta zein neurritan bete diren zehaztuaz.            

Oinarri Orokorren 6. artikuluan ezarritako bideetatik eta zehaztutako formatu digitaletan aurkeztuko dituzte justifikazioa eta harekin batera aurkezten dituzten agiriak.

10.    Erakunde onuradunen beste betebehar batzuk.

Laguntzak proiektuei lehen azaldutako terminoetan emateak berez dakar elkarte edo entitate onuradunak Udalari lagundu behar izatea, bai herritarrei proiektua zertan den aditzera ematen, bai argibideak eskaintzen ere.      

11.    Aurrekontua.

Udalak deialdi honetan sartutako proiektu eta ekintzak diruz laguntzeko, guztira, 40.240 euro erabiliko ditu; Horietatik, 29.855 euro 6.1 eranskineko eskaerei erantzuteko erabiliko dira, eta, 10.385 euro, 6.2 eranskineko eskaerei erantzuteko.  

Eranskinetako bati dagozkion dirulaguntzak emateko proposamena egin ondoren soberakinik badago, soberakin hori beste eranskinari dagozkion dirulaguntzak emateko xedaturiko zenbatekoari gehitu ahal izango zaio.

A-eranskina.  Proiektuak balioesteko informazio garrantzitsua

Dokumentu honetan, hainbat informazio eskatzen da, webeko eskaera inprimakian eskatzen denaren osagarri. Informazio hori ezinbestekoa da zure dirulaguntza eskaera balioesteko.

*  Entitate eskatzaileari buruzko informazioa.

Entitatearen izena:

Entitatearen eratze data:

Entitate/elkarteen erregistroko inskripzio data:

Erregistroaren izena:

Erregistro zenbakia:

Alderdi hauek balioesteko:

1.    Entitateak zer esperientzia duen eta zer ibilbide egin duen dirulaguntzaren xede den proiektuari dagokion esparruan, egonkortasunik izan duen eta zenbat denboran aritu den horretan, eta zer ahalmen eta prestasun izan duen tokiko, estatuko eta nazioarteko beste entitate batzuekin (elkarteak, erakundeak eta instituzioak) lankidetzan aritzeko eta haiekin koordinatuta lan egiteko.

1.1.    Adierazi zer proiektu garatu dituen entitateak diruz laguntzeko eskatu duen proiektuari dagokion esparruan. Zehaztu zer urtetan eta zer udalerritan egin den proiektua eta zer entitatek lagundu duten. Gehienez, hamar proiektu balioetsiko dira.             

1.2.    Azaldu, labur-labur, zer ibilbide egin duen entitateak diruz laguntzeko eskatu duen proiektuaren esparruan, eta adierazi tokiko, estatuko eta nazioarteko zer entitaterekin (elkarteak, erakundeak eta instituzioak) aritzen den edo aritu den elkarlanean bere ibilbidean zehar. Azaldu, labur-labur, zer eratako eta zer mailatako lankidetza izan den.

2.    Entitatea zenbateraino ezarrita dagoen eta zenbaterainoko lotura duen Donostiarekin eta Udalarekin, bereziki Giza Eskubideen Bulegoarekin.

2.1.    Entitateak bere egoitza soziala Donostian ez badu, adierazi Donostian ordezkaritza edo azpiegoitzarik baduen ala ez, eta, baldin badu, zehaztu helbidea.

2.2.    Hautatu egoera hauetatik entitate eskatzaileari dagokiona:

— Entitateak ez du egoitzarik, azpiegoitzarik edo ordezkaritzarik Donostian eta aldizka garatzen ditu jarduerak hirian.

— Entitateak ez du egoitzarik, azpiegoitzarik edo ordezkaritzarik Donostian, baina jardueretako asko garatzen ditu hirian.            

— Entitateak ez du egoitzarik, azpiegoitzarik edo ordezkaritzarik Donostian eta jarduerak bere hirian garatzen ditu.

— Beste egoera bat. Azaldu, labur-labur, zure egoera.

2.3.    Adierazi entitateak zenbat bazkide dituen Donostian, sexuaren arabera banatuta (gizonak, emakumeak, beste genero bat).

*  Diruz laguntzeko eskatu den proiektuari buruzko informazioa.

3.    Nola parte hartzen duten proiektuan tokiko, estatuko eta nazioarteko beste entitate batzuek (elkarteak, erakundeak eta instituzioak).

3.1.    Tokiko, estatuko eta nazioarteko beste entitate batzuek (elkarteak, erakundeak eta instituzioak) proiektuan parte hartzen badute, azaldu, labur-labur, zertan datzan parte hartze hori.

4.    Entitate antolatzaileak proiektuari jarraipena eman nahi dion edo proiektua aurretik beste batzuetan egin den edo aurrez egindako proiektuen jarraipena edo osagarria den.  

4.1.    Entitate antolatzaileak proiektuari jarraipena eman nahi badio, azaldu labur-labur.

4.2.    Proiektua lehenago egin bada edo lehendik egindako beste baten jarraipena edo osagarria bada, azaldu labur-labur.            

5.  Proiektua egokia den eta interes sozialik baduen, jarduera zenbat pertsonarentzat proiektatuko den eta zer talderi zuzenduko zaion.

5.1.    Proiektua une honetan gauzatzea bereziki egokia bada, azaldu labur-labur zergatik.

6.    Donostiarrek zer inplikazio duten proiektuaren garapenean.

6.1.    Azaldu, labur-labur, zer inplikazio duten donostiarrek proiektuaren garapenean.

7.    Proiektuak jasotzen edo bultzatzen ote duen proiektuan parte hartzen duten pertsonen parte hartze aktiboa edota proiektua egitean, garatzean eta ebaluatzean helburutzat hartzen diren pertsonena.

7.1.    Azaldu, labur-labur, nola jasotzen edo bultzatzen duen proiektuak parte hartze hori.

8.    Nola sartu diren bakearen eta giza eskubideen kulturaren inguruko balioak, jarrerak eta portaerak proiektuan (bete nahi diren beharren detekzioan eta justifikazioan, planteatzen dituen helburu eta jardueretan eta lortu nahi dituen emaitzetan). Berdin balioetsiko da hala balio horiek kontuan izatea nola sustatzea eta zabaltzea.           

8.1.    Azaldu nola jasotzen dituen proiektuak bakearen eta giza eskubideen kulturaren inguruko balioak, jarrerak eta portaerak bete nahi diren beharren detekzio eta justifikazioan, planteatzen dituen helburu eta jardueretan eta lortu nahi dituen emaitzetan.

9.    Garatu beharreko proiektua edo jarduera originala dela edo gure inguruan ez dagoela antzeko proiekturik.             

9.1.    Azaldu proiektua originala dela edo gure inguruan ez dagoela antzeko proiekturik.

7. eranskina

osasuna eta Ingurumena

Beren jarduera ingurumenaren alorrean garatzen duten entitateei laguntza ekonomikoak emateko oinarri bereziak.

1.    Xedea.

Oinarri hauetan araututako laguntzak ingurumenaren alorrean lan egiten duten elkarteen funtzionamendurako zein Ingurumenaren eremuan programa bereziak garatzeko emango dira.

Diru laguntzak ondoko alor berezietarako izan daitezke:  

— Ingurugiro elkartearen eguneroko jarduera mantentzeko.            

— Ingurumenaren alorrean proiektu bereziak gauzatzeko, ekitaldi honetan hondakin, biodibertsitate, klima aldaketa eta osasunaren sustapen alorreko proiektuekizango dute lehentasuna.        

2.    Eskaerak.

Interesa duten entitateek eskaera desberdina aurkeztuko dute laguntza ekonomikoa behar duen proiektu edo jarduera bakoitzerako (eguneroko jarduera barne hartuz).

Deialdirako oinarri orokorretako 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioaz gain, Ingurumen alorrera bideratutako eskaeretan honakoak ere sartuko dira:

— Entitatearen aurreko urteko jardueren memoria (Memoria).

— Entitatearen helburuen eta ibilbidearen deskribapen laburra (Ibilbidea).

— Bazkide kopurua; Donostiako bazkideak eta beste alderdi batzuetakoak bereiziz (Elkarteko kideak).

Eskabidea eta honi lotutako dokumentazioa Oinarri orokorretako 6. artikulan xedatutako kanal eta formatu digital bidez aurkeztuko dira.

Azken hiru urteetan ingurumeneko diru-laguntzak jaso dituzten elkarteek ez dute bigarren dokumentua aurkeztu beharrik izango (Ibilbidea).

3.    Diru laguntzaren xede diren jarduerak mugatzea.

Ingurumen Arloko helburu nagusiekin bat datozen proiektuek edukiko dute lehentasuna, bereziki:

— Hondakinak: Hiri hondakinen prebentzioa, eta horiek berrerabiltzea, birziklatzea eta/edo horiek konpostgintzarako erabiltzea.

— Biodibertsitatea: Udalerrian biodibertsitatea babestea edota sustatzea (horren barruan sentsibilizazio eta zabalkunde programak sartzen dira, eta baita azterketak eta ekintza zehatzak egitea ere).

— Klima aldaketa: Mugikortasun iraunkorra, energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatzea.

— Osasuna sustatzea: Autokontsumo ekologikoaren sustapena eta kutsadura akustikoa eta atmosferikoarekiko sentsibilizazioa, dibulgazioa eta ikerketak.

Bestalde, deialditik zehazki bazterturik daude ondoko hauek:          

— Udaleko beste sailetako, tokiko enpresa, erakunde publikoetako zein erakunde autonomoetako diru laguntza deialdietara aurkeztu diren programa eta jarduerak.               

4.    Diru laguntzen kontzeptua.

Laguntza ekonomikoak entitate bakoitzak aurkezturiko proiektu batentzat edo gehiagorentzat emango dira. Auzo elkarteei dagokionez, auzoko, proiektu bat bakarra Lagunduko da diruz.

Diru laguntzak emateko bi talde ezarri dira:     

A taldea.  Entitatearen eguneroko funtzionamendua mantentzea honako hauek sartuz:

— Gastu arruntak: Lokala mantentzea, hornigaiak (garbiketa, elektrizitatea, telefonoa, bulegoko material suntsikorra), inprimatze edo publizitate edizio generikoak, federazio/koordinakunde kuotak eta abar.

— Materiala erostea: oinarrizko altzariak, bulegoko material ez suntsikorra, informatika eta ikus-entzunezko materiala.

— Lekuko elkarteak edo ekintzen helburu nagusia Donostian duten elkarteak lagunduko dira diruz.             

Talde honetatik berariaz kanpo geratzen dira jarduera ekonomiko bati lotutako elkarteak, beren estatutuetan oinarrituta.

B taldea.  Hirugarren oinarri berezian adierazita dauden helburuak lortzeko proiektuak.

Ez dira lagun daitezkeen gastutzat joko:

— Dietak.

— Proiektuaren administrazioari lotutako administrazio- eta funtzionamendu-gastuak.

— Udalerritik kanpo egindako bidai, irtenaldi, etabar, Udalerriko ingurumenarekin zerikusi zuzena dutenak izan ezik. 

Kilometrajeari dagokionez berriz, egindako ibilbide bakoitza, data, kilometroak eta helburua zehaztu beharko dira.       

5.    Eskaerak bideratzea eta baloratzea.

Ingurumenaren alorrean sartzen diren eskaerei buruz deialdi honetako oinarri orokor eta berezietan jasota dauden prozeduren instrukzioa egitea Ingurumen Plangintzako eta Klima Aldaketako goi-mailako Teknikariari dagokio.  

Oinarri orokorretako 9. artikuluan aipatzen den Balorazio Batzordea kide hauek osatuko dute:

— Osasuna eta Ingurumeneko zuzendaria.

— Bioaniztasunaren eta Ingurumen Kalitatearen Ataleko burua.

— Energia Eraginkortasun ataleko burua.

— Ingurumen Osasuneko eta Iraunkortasuneko Zerbitzuburua.

Eskaerak aztertzeko prozesuan, instrukzioko organoak entitate eskatzaileen entzunaldia eskatu ahal izango du, beharrezko ikusten duen informazio guztiak lortu ahal izateko.   

6.    Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Eskaerak baloratzeko orduan kontuan izango diren irizpideak honakoak izango dira:

— Proiektuaren kalitate teknikoa (diseinua, metodologia, baliabideen antolakuntza, izaera berritzailea, bi entitate edo gehiagoren artean garatzea): 35 puntu bitarte.

— Entitatearenak diren baliabideen ekarpena (giza baliabideak eta baliabide materialak), bereziki boluntarioak, jarduera gauzatu ahal izateko: 25 puntu bitarte.

— Oinarri berezietako hirugarrenean adierazitako lehentasunezko helburutzat jotakoak lortze aldera proposatutako ekintzen emaitzak eraginkorrak izatea: 15 puntu bitarte.

— Programazio egonkorra izan dadila urtean zehar: 10 puntu bitarte.

— Izaera berritzailea izatea eta esperientzia aitzindaria izateko aukera: 5 puntura arte.

— Udalerriko partaidetza jardueretan entitateak duen parte hartzea: 4 puntura arte.

— Euskararen erabilera, emakumeen eta gizonen berdintasuna eta gizarte-inklusioa sustatzea: 6 puntura arte.

Balorazio teknikoa gainditzeko gutxienez 50 puntu atera beharko dira.

Balorazio teknikoa gainditu duten proiektuei zuzenketa bat egingo zaie diruz lagungarria den azken kopurua finkatzeko eta proiektuari loturik ez dauden gastuak baztertzeko.

7.    Diru laguntzen banaketa.

A taldea zati berdinetan banatuko da diru laguntza eskatzen dutenen artean, jasan dezaketen defizit mugarekin. Entitate batek atal jakin bat mantentzeko eskaera egingo balu, entitateari dagokion kopuruaren % 65a esleituko litzaioke.   

B taldeari dagokionez, proiektuei dagokien zenbatekoa kalkulatzeko, erakunde bakoitzak diruz lagun daitekeen eskatutako zenbatekoa guztizkoarekiko eta erakundeak guztizko puntuazioarekiko duen puntuazioarekin haztatuko dira.

Hau da, taldeari egotzitako aurrekontua proiektu guztiei esleitutako puntuen batuketaren emaitzarekin zatitu behar da. Azken emaitzak puntu bakoitzaren balioa ezarriko du. Hala, puntu bakoitzaren balioa proiektu bakoitzari emandako puntuekin biderkatuta zehaztuko da dagokion diru laguntza.

Diruz lagundutako ekintzak sortutako diru sarrerak diruz lagundutako proiektuari zuzendu beharko dira.

8.    Ebazpena.

Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordea da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

9.    Diru laguntza ordaintzeko moduak eta epeak.

Diru laguntza bi zatitan ordainduko da:

— % 70 eskumena duen organoak emakida onartzen duen unean.

— % 30 oinarri orokorretako 16. artikuluan ezarrita dagoen moduan diru laguntza zuritzeko eskatu diren dokumentuak aurkeztu eta onartzen direnean. 2023ko martxoaren 31an amaituko da zuriketa aurkezteko epea.

Oinarri orokorretan aipatutako dokumentuez gain, proiektua zuritzerakoan, proiektuaren laburpena (helburuen azalpen laburra, metodologia eta ondorioak) elebietan aurkeztu beharko da, Udalaren web orrian informazioa jartze aldera.      

Zuriketa prozesuan intrukzioko organoak diru laguntza jaso duten entitateei proiektuen garapena ezagutzeko in situ bisita egitea eskatu ahal izango du.

10.    Aurrekontua.

Laguntza ekonomikoetarako bideratuko den aurrekontua 24.560 eurokoa izango da guztira. Horietatik, 5.500 euro A taldeko eskaerentzako izango dira, eta 19.060 euro B taldeko eskaerentzako.

A edo B taldeko aurrekontu guztia bukatzen ez bada, gelditzen den dirua beste taldearen aurrekontuari erantsiko zaio.  

8. eranskina

Euskara Zerbitzua

Donostiako Euskararen Plan Orokorra garatzeko edo osatzeko 2022. urtean egitasmoak eta jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek diru laguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzak arautzen dira oinarri hauetan.  

Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020ko urriaren 13an onetsi zen 2020-2024 epealdirako Donostian euskararen berreskurapen osoa lortzeko tresna gisa. Plana hamaika esparruren arabera osatua dago eta bertan zehazten dira bakoitzerako helburu operatibo eta programa edo egitasmoak.

Euskararen Plan Orokorraren misioa da Donostian euskara berreskuratzeko eta zabaltzeko bidean aurrera egitea, Udalak eskumena duen arloetan eta erakundeetan eraginez.

Donostiako gizarte-bizitza osatzen duten eragileekin lankidetzan, Udalak behar berrietara etengabe egokituz lan egingo du euskararen erabilera indartzeko, donostiar guztiei euskaraz bizitzeko baldintzak eskainiz, euskararekiko atxikimendua sustatuz eta euskaraz ez dakitenak euskara ikastera erakarriz.           

Planaren hiru helburu estrategikoekin batera, badira kontuan izan behar diren zehar lerroak ere. Horien artean daude euskararen aldeko motibazioa eta zabalkundea.

Era berean, planean zehazten diren printzipio orokorren artean daude elkarlana eta gizarte aktibazioa. Euskararen biziberritzean aurrera egin nahi badugu, erakunde publikoek, gizarte eragileek eta herritarrek eskutik joatea ezinbestekoa da. Euskalgintzarekin batera gizarte aktibazioa lantzen jardun dugu eta horri jarraipen ematea plan honen oinarrian dago.           

Aktibazio horren eredurik argienetakoa 2022. urtean egingo den III. Euskaraldia dugu. Euskaraldiak zabaldu duen ildo berritzaileari helduz, garrantzitsua izango da dinamika honek biltzen dituen oinarriak kontuan hartuz, bere jarraipenerako ekintzak aurrera eramatea.

Euskaraldiaz gainera, 2022an Korrika ekimena Donostian bukatuko da eta dirulaguntza hauetan kontuan hartuko dira Korrikaren inguruan antolatzen diren ekintzak.

Hau guztia kontuan hartuta, Donostiako auzoek bidegile eta bidelagun izaten jarraituko dute Plan Orokorra aurrera eramateko garaian. Bakoitzak bere errealitatetik urratsak egin ditzan euskararen erabileran aurrera egiteko, Euskara Zerbitzuak modu koordinatuan lan egingo du.

Aipatzeko modukoa da, planean zehazten diren printzipio orokorren artean daudela gazteak giltzarri izatea eta kultur aniztasuna. Integrazio sozialak eta kulturalak eskutik joan behar dute eta hizkuntzak oinarrizko elementu dira bide horretan. Horretarako ezinbestekoa da elkarlana, bai migratutako pertsonen iritziak kontuan hartzeko, baita administrazioetan eta lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten erakundeen artean koordinatzeko ere.

Horiek horrela, Donostiako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, Donostiako Euskararen Plan Orokorra garatzeko edota osatzeko 2022. urtean antolatzen diren jarduera eta egitasmoak diruz lagunduko ditu. Aurrekontu osoa 60.260 eurotakoa izango da. Diru laguntza honako hiru deialdi hauen bidez egingo da:          

— Auzoetako plan integralak.

— Jarduera zehatzak.

— Euskararen eguneko egitarauak.

I.    Auzoetako plan integralak

1.  Xedea. Lagunduko diren jarduerak.

Diru laguntza hauen xedea, Euskararen Plan Orokorra (2020-2024) Donostiako auzoetan garatu ahal izateko egitasmo integralak dira.

Plan horietan euskararen gizarte erabilera sustatzeko, erabilera horren zabalkundea egiteko edo normalizatzeko ekintzak jasoko dira, baldin eta 4. puntuan zehazten diren irizpideei jarraituz balioetsi daitezkeen jarduera esparru guztiei edo haietako batzuei badagozkie.

2.    Plan integralek bete beharreko baldintzak.

Diru laguntzak jaso ahal izateko Planek honako eduki hauek jaso beharko dituzte:

Auzoaren azterketa eta diagnostikoa egitea batik bat ikuspuntu soziolinguistikotik baina baita hizkuntza politikan eragina izan dezaketen beste alderdi batzuetatik ere.

Euskararen Plan Orokorra marko gisa hartuta, auzoan euskararen normalizazioak aurrera egiteko helburu zehatzak finkatzea.

Helburu horiek erdiesteko ekintza plana.

Ekintzen garapena.

Jarraipena egiteko metodologia.

3.    Aurrekontua.

Donostiako auzoetako plan integraletarako diru kopurua 40.000 € izango da eta Euskara Zerbitzuaren 2022ko aurrekontuari egotziko zaio.

Lehenengo atal honi dagokion ebazpena egin ondorenean soberakina izango dela aurreikusten bada, II. atalari dagokion diru laguntzetako kopurua handituko da.          

4.    Balorazio irizpideak.

Diru laguntzak emateko eta zenbatekoa finkatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan.

1.    Aurkezten den Proiektua Euskararen Plan Orokorreko helburuekin bat etortzea 0-46 puntu bitartean. Plan Orokorraren helburu horiek oinarri hartuta, honela emango zaizkie puntuak proiektuei:

1.1.    Euskararen Transmisioa (0-6 puntu).

1.1.1.    Irakaskuntza (0-2 puntu).

Euskarazko matrikulazioa sustatzea Hezkuntza arautuan nahiz ez arautuan.

Haur eta gazteen artean euskararekiko sentsibilizazioa eta ahozko erabilera naturala sustatzea.

1.1.2.    Euskalduntze-alfabetatzea (0-2 puntu).

Euskaltegietan matrikulazioa sustatzea eta xede talde berriak bilatzea.

Euskaltegiz kanpoko erabilera sustatzea, euskara ikasten ari diren ikasleek, bere ikasketa prozesuarekin batera, euskara erabiltzeko esparruak izan ditzaten.

1.1.3.    Familia (0-2 puntu).

Gurasoak seme-alabekiko hizkuntzaren transmisio naturalak eta kulturalak duen garrantziaz ohartarazi eta sentsibilizatzea.

1.2.    Euskararen Erabilera (0-22 puntu).

1.2.1.    Lan mundua (0-6 puntu).

Zerbitzu enpresek, batik bat merkataritza eta ostalaritza esparrukoak, herritarrekin dituzten harremanetan euskara erabiltzeko aukera osotasunean eman dadin bultzatzea.

1.2.2.    Aisia eta Kirola (0-6 puntu).

Aisia.

Aisialdiaren eremuan, herritarrek eta, batez ere, gazteek duten euskarazko eskaintza eta erabilera areagotzea.

Kirola.

Kirol jardueretan euskararen erabilera sustatzea.              

1.2.3.    Euskaraldia (0-10).

Euskaraldia oinarri hartuta egin daitezkeen ekimenak (auzoan hedapen ana egitea, lehen hitza euskaraz, elkarrizketa elebidunak…).

1.3.    Euskararen Elikadura (0-8 puntu).

1.3.1.    Kulturgintza (0-2 puntu).

Hiriko kultur eskaintza eta produktuen kontsumoa bultzatzea eta horretarako informazioa zabaltzea.

1.3.2.    Komunikabideak (0-3 puntu).

Euskarazko tokiko komunikabideak sortu eta bultzatzea eta hauen sustapena egitea.

Herritarrak eta, batik bat, gazteak komunikabide espezializatuaren arlora euskaraz hurbiltzeko aukerak eskaintzea.        

1.3.3.    Hizkuntza baliabideak eta corpusa (0-3 puntu).

IKT berrietan (ordenagailu, sakelako telefono…) herritarren aldetik euskararen erabilera sustatzea.

Hiriaren berezko hizkuntza ondarea berreskuratu, landu eta gizarteratzea (dialektologia, toponimia…), eta, batik bat, erabilera komunikatiboa izan dezan sustatzea.

1.4.    Euskararen Motibazioa eta sustapena (0-10 puntu).

Bereziki baloratuko da korrikaren inguruko ekimenak egitea eta auzoan beste eragileekin batera koordinatuta aritzea. Donostiarrak euskararen alde sentsibilizatzea, euskarak egungo gizartean dituen balioak nabarmenduz.       

2.    Euskararen egunaren harira antolatutako jarduerak. Baloratuko da zenbat eragilerekin izango den harremana, proposatutako ekintzen kalitatea, euskararen normalizazioa auzoan lortzeari begira, ekintzen eragina auzoan, hau da, izango duen ikusgarritasuna eta zenbat jenderengan izango duen eragina (0-15 puntu).

3.    Alderdi soziokomunitarioa eta soziodemografikoa (0-13 puntu).

3.1.    Gazteei zuzendutako proiektuak (0-4 puntu).

Proiektua, bereziki, 12-25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen, edo beraientzat interesgarria izan daitekeen hartuko da kontuan.

3.2.    Auzoaren alderdi soziodemografiko eta demolinguistikoa (0-2 puntu).

Auzoaren egoera kontuan hartu behar da: ezagupen maila, antolaketa maila, entitate sendoturik ba ote dagoen.

3.3.    Etorri berrientzako proiektuak (0-7 puntu).

Aipatutako arlo guztietan etorri berriei berariaz zuzendutako ekintzarik dagoen baloratuko da.

4.    Proiektuaren kalitatea eta koherentzia (0-18 puntu).

Jarduera edo programaren kalitatea (izaera berritzailea, diseinua, metodologia, baliabideen antolaketa). Bereziki baloratuko da egitasmoak duen koherentzia, hau da, aurreikusitako ekintzek helburu zehatzak lortzeko duten eraginkortasuna eta diagnostikoarekiko azaltzen duten lotura. Entitateak erabiltzen dituen finantza baliabideak eta eskatutakoaren eta beste baliabide batzuen arteko proportzioa, betiere puntu gehiena emanez autofinantzaketara gehien hurbiltzen denari.

5.  Proiektuaren jarraikortasuna (0-2 puntu).

Proiektuaren ibilbidea, jarraikortasuna eta egonkortasuna.

6.    Programak gizartean duen eragina, hartzaile kopurua (0-2 puntu).

7.    Osaketa, elkarlana eta koordinazioa (0-4 puntu).

Baloratuko da plangintza aurrera daraman taldearen osaera: eragile kopurua, aniztasuna eta gizarte esparru desberdinetako ordezkariak taldean parte hartzea. Beste erakunde, entitate, herritar eta gainerako gizarte eragileekiko elkarlana eta koordinazioa ere baloratuko da.

5.    Gutxieneko puntuazioa eta gehieneko laguntza.

1.    Egitasmoak, gutxienez, 50 puntu jaso beharko ditu diruz lagundu ahal izateko.

2.    Egitasmoak jasotako puntuazioaren arabera, gehienez ere ehuneko jakin batean diruz lagunduko dira, ondoren adierazitako moduan:

50-60 puntu: gehienez, aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 50.

61-79 puntu: gehienez, aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 75.

80-100 puntu: gehienez, aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 100.

3.    Oinarrietako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei diru laguntza emateko nahikoa aurrekontu krediturik ez balego, 2. puntuan aipatutako irizpideak kontuan hartuta, diru laguntza kopurua modu honetara esleituko litzateke:

a)    Lehenengo fasean, eskaera bakoitzari gehienez 1.800 euro esleituko zaizkio. Kopuru zehatza 2. puntuko irizpideen araberako emaitza izango da.

b)    Bigarren fasean, gainerako kreditua hainbanaketa eginda banatuko da eskaera guztien artean, 2. artikuluan aipatutako irizpideak kontuan hartuta.

6.    Komunikazio betebeharrak.

1.    Diruz lagundutako jarduerak egin baino lehen, data zehatzak komunikatu beharko zaizkio euskara zerbitzuari, agendan sar ditzan eta hedapenean lagun dezan.

2.    Oinarri orokorretako 26. artikulua betez, onuradunek egoki iragarri beharko dute diruz lagundutako programek, ekintzek, inbertsioek edo dena delako jarduerek finantzaketa publikoa izan dutela, adibidez Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren logotipo eguneratua jarrita kartel, web eta abarretan.       

II.    Jarduera zehatzak

7.    Xedea. Lagunduko diren jarduerak.

Diru laguntza hauen xede diren jarduerak berariaz euskararen erabilera soziala sustatu, hedatu edo normalizatzera zuzendutako ekintza edo jarduerak izango dira, betiere, oinarri berezi hauen 9. puntuan zehazten diren irizpideak jarraituz balioetsi daitezkeen jarduera esparruren bati badagozkio.

Aurkezten diren proiektu edo ekintzen eragin eremuak ez du Donostiako udalerria gaindituko. Aurkezten den proiekturen batek eragin eremu hau gaindituko balu, eskabidean aurkezten den proposamenean zehaztu beharko litzateke zehazki, eta aurrekontuan kuantifikatuta azaldu, zer dagokion Donostiari edo donostiarrei.

8.    Aurrekontua.

Jarduera zehatzetarako diru kopurua 12.020 € izango da eta Euskara Zerbitzuaren 2022ko aurrekontuari egotziko zaio.

Bigarren atal honi dagokion ebazpena egin ondorenean soberakina izango dela aurreikusten bada, lehenengo atalari dagokion diru laguntzetako kopurua handituko da.          

9.    Balorazio irizpideak.

Diru laguntzak emateko eta zenbatekoa finkatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1.    Aurkezten den Proiektua Euskararen Plan Orokorreko helburuekin bat etortzea 0-39 puntu bitartean. Plan Orokorraren helburu horiek oinarri hartuta, honela emango zaizkie puntuak proiektuei:

1.1.    Euskararen Transmisioa (0-6 puntu).

1.1.1.    Irakaskuntza (0-2 puntu).

Euskarazko matrikulazioa sustatzea Hezkuntza arautuan nahiz ez arautuan.

Haur eta gazteen artean euskararekiko sentsibilizazioa eta ahozko erabilera naturala sustatzea.

1.1.2.    Euskalduntze-alfabetatzea (0-2 puntu).

Euskaltegietan matrikulazioa sustatzea eta xede talde berriak bilatzea.

Euskaltegiz kanpoko erabilera sustatzea, euskara ikasten ari diren ikasleek, bere ikasketa prozesuarekin batera, euskara erabiltzeko esparruak izan ditzaten.

1.1.3.    Familia (0-2 puntu).

Gurasoak seme-alabekiko hizkuntzaren transmisio naturalak eta kulturalak duen garrantziaz ohartarazi eta sentsibilizatzea.

1.2.    Euskararen erabilera (0-12 puntu).

1.2.1.    Lan mundua (0-5 puntu).

Zerbitzu enpresek, batik bat merkataritza eta ostalaritza esparrukoak, herritarrekin dituzten harremanetan euskara erabiltzeko aukera osotasunean eman dadin bultzatzea.

1.2.2.    Aisia eta Kirola (0-7 puntu).

Aisia.

Aisialdiaren eremuan, herritarrek eta batez ere gazteek duten euskarazko eskaintza eta erabilera areagotzea.

Kirola.

Kirol jardueretan euskararen erabilera sustatzea.              

1.3.    Euskararen Elikadura (0-8 puntu).

1.3.1.    Kulturgintza (0-2 puntu).

Hiriko kultur eskaintza eta produktuen kontsumoa bultzatzea eta horretarako informazioa zabaltzea.

1.3.2.    Komunikabideak (0-4 puntu).

Euskarazko tokiko komunikabideak sortu eta bultzatzea eta hauen sustapena egitea.

Herritarrak eta, batik bat, gazteak komunikabide espezializatuaren arlora euskaraz hurbiltzeko aukerak eskaintzea.        

1.3.3.    Hizkuntza baliabideak eta corpusa (0-2 puntu).

IKT berrietan (ordenagailu, sakelako telefono…) herritarren aldetik euskararen erabilera sustatzea.

Hiriaren berezko hizkuntza ondarea berreskuratu, landu eta gizarteratzea (dialektologia, toponimia…), eta, batik bat, erabilera komunikatiboa izan dezan sustatzea.

1.4.    Euskararen Motibazioa eta sustapena (0-15 puntu).

Bereziki baloratuko da korrikaren inguruko ekimenak egitea eta auzoan beste eragileekin batera koordinatuta aritzea. Donostiarrak euskararen alde sentiberatzea, euskarak egungo gizartean dituen balioak nabarmenduz. 

2.    Alderdi soziokomunitarioa eta soziodemografikoa (0-22 puntu).

2.1.    Gazteei zuzendutako proiektuak (0-11 puntu).

Proiektua, bereziki, 12-25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen, edo beraientzat interesgarria izan daitekeen hartuko da kontuan.

2.2.    Etorri berrientzako proiektuak (0-11 puntu).

Aipatutako arlo guztietan etorri berriei berariaz zuzendutako ekintzarik dagoen baloratuko da.

3.    Programak gizartean duen eragina, hartzaile kopurua (0-6 puntu).

4.    Elkarlana eta koordinazioa (0-6 puntu).

Beste erakunde, entitate, herritar eta gainerako gizarte eragileekiko elkarlana eta koordinazioa.

5.    Proiektuaren kalitatea eta euskaraldia (0-25 puntu).

Jarduera edo programaren kalitatea (izaera berritzailea, diseinua, metodologia, baliabideen antolaketa). Euskaraldiarekin bat egiteko eta hedatzeko planteamendua. Baloratuko da finantzatzeko eskatutako diru kopurua eta aurrera eraman beharreko jardueraren arteko oreka egokia.

10.    Gutxieneko puntuazioa eta gehieneko laguntza.

Egitasmoak, gutxienez 40 puntu jaso beharko ditu diruz lagundu ahal izateko eta, jasotako puntuazioaren arabera, gehienez ere ehuneko jakin batean diruz lagunduko dira, ondoren adierazitako moduan:      

40-50 puntu: gehienez, aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 40.

51-65 puntu: gehienez, aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 60.

66-80 puntu: gehienez, aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 80.

81-100 puntu: gehienez, aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 100.

Egindako banaketaren arabera, elkarteren bati 100 euro baino gutxiago badagozkio, ez da diruz lagunduko.

Oinarrietako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei diru laguntza emateko nahikoa aurrekontu krediturik ez balego, hainbanaketa bidez esleituko litzateke diru laguntza.  

Elkarteen dirulaguntza eskaeran, gehienez ere 4.500 euroko muga hartuko da kontuan.

11.    Baztertzeak.

1.    Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko euskararen erabilera sustatzea berariazko helburutzat ez duten jarduerak. Halakotzat jotzen dira, esaterako, web orrien, liburuen edo argitalpenen itzulpenak, besteak beste.

2.    Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko publiko orokorrari zuzenduta ez dauden egitasmoak. Halakotzat jotzen dira, esaterako, elkarte batek bere bazkideentzat bakarrik egindakoak; guraso elkarte batek ikastetxe barruan bertako ikasleentzat antolatutako ekitaldiak…    

3.    Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko euskara ikastaroak.

12.    Betebehar komunikatiboak.

1.    Diruz lagundutako jarduerak egin baino lehen komunikatu beharko zaizkio euskara zerbitzuari, agendan sar ditzan eta hedapenean lagun dezan.  

2.    Oinarri orokorretako 26. artikulua betez, onuradunek egoki iragarri beharko dute diruz lagundutako programek, ekintzek, inbertsioek edo dena delako jarduerek finantzaketa publikoa izan dutela, adibidez Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren logotipo eguneratua jarrita kartel, web eta abarretan.       


III. Euskararen eguneko egitarauak

13.    Xedea. Lagunduko diren jarduerak.

Diru laguntza hauen xedea, Euskararen eguna auzoetan ospatzeko jardueren programazioa eta garapena da, zehazki, azaroaren 20tik abenduaren 3ra egingo direnak.

Entitate onuradunak auzo osoari begirako egitaraua prestatu beharko du. Aurkeztutako proiektua bideragarria dela ontzat eman beharko du Euskara Zerbitzuak.

Entitate eskatzailearen ardura izango da dagokion auzoan euskararen eguneko egitaraua atontzea. Horretarako, eskatzailea harremanetan jarriko da auzoko beste eragile batzuekin ere.

I. atalean diru laguntza eskatu duten entitateek ezingo dute diru laguntzarik eskatu III. atal honetan.

14.    Euskara Zerbitzuarekin elkarlana.

Eskaerarekin batera aurkeztutako egitarauaren garapena, hau da, egunak, orduak, lekuak eta abar, hala zehaztutako epean (urriaren bukaeran), Euskara Zerbitzura bidali beharko da, auzoz auzoko programazioan txertatzeko. Oro har, elkarlanean eta modu koordinatuan arituko dira Euskara zerbitzua eta dagokion auzoko entitate eskatzailea.

15.    Aurrekontua.

Donostiako auzoetan euskararen eguneko jarduerak antolatzeko diru kopurua 8.240 € izango da eta Euskara Zerbitzuaren 2022ko aurrekontuari egotziko zaio.

Auzo bakoitzak aurkeztutako aurrekontutik gehienez ere 1.600 euro izango dira diruz lagungarriak.

Atal honi dagokion ebazpena egin ondorenean soberakina izango dela aurreikusten bada, I. atalari dagokion diru laguntzetako kopurua handituko da.

16.    Balorazio irizpideak.

Diru laguntzak emateko eta zenbatekoa finkatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan.

1.    Proiektuaren kalitatea eta koherentzia (0-15 puntu).

Jardueren kalitatea (izaera berritzailea, diseinua, metodologia, baliabideen antolaketa). Bereziki baloratuko da ekintzek euskararen normalizazioan izan dezaketen eragina.  

2.    Proiektuaren jarraikortasuna (0-10 puntu).

Euskararen eguna ospatzeak auzoan daukan tradizioa, ibilbidea, jarraikortasuna eta egonkortasuna proiektuan nola islatzen diren baloratuko da.

3.    Antolatutako jarduerek auzoan duten eragina, hartzaile kopurua (0-30 puntu).

Zenbat jenderi dagoen zuzenduta jarduera. Haurrak solik diren protagonista, gazteentzako eta helduentzako ekintzak badauden, eta interes eta arlo desberdinetako jendeari zuzenduta dauden baloratuko da.

4.    Osaketa, elkarlana eta koordinazioa (0-35 puntu).

Baloratuko da euskararen eguna aurrera eramateko taldearen osaera: eragile kopurua, aniztasuna eta gizarte esparru desberdinetako ordezkariak taldean parte hartzea. Beste erakunde, entitate, herritar eta gainerako gizarte eragileekiko elkarlana eta koordinazioa ere baloratuko da.

5.    Finantzaketa (0-10 puntu).

Entitate eskatzailearen finantza baliabideak eta eskatutakoaren eta beste baliabide batzuen arteko proportzioa, betiere puntu gehiena emanez autofinantzaketara gehien hurbiltzen denari.              

17.    Gutxieneko puntuazioa eta gehieneko laguntza.

1.    Egitasmoak, gutxienez, 30 puntu jaso beharko ditu diruz lagundu ahal izateko.

2.    Egitasmoak jasotako puntuazioaren arabera, gehienez ere ehuneko jakin batean diruz lagunduko dira, ondoren adierazitako moduan:

30-59 puntu: gehienez, aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 60.

60-100 puntu: aurreikusitako aurrekontu defizitaren % 100.

18.    Baztertzeak.

Ez dira diruz lagunduko elkartearen beraren bazkide edo partaideentzat soilik antolatutako euskararen eguneko egitasmoak.

Auzo batetik eskaera bat baino gehiago egongo balira, puntu gehien lortzen dituena soilik onartuko da. Kasu horretan, eskatzaileen arteko koordinazioa bultzatuko du Euskara Zerbitzuak.         

IV.  Xedapen komunak

19.    Onuradunak.

Oinarri orokorretako 3. artikuluan adierazi-takoek eska ditzakete.

20.    Eskaerak aurkeztea.

Diru laguntza hauek jaso nahi dituztenek deialdi honetako oinarri orokorretan 4. artikuluan araututako web formularioa bete beharko dute, 5. artikuluan zehaztutako dokumentazioarekin batera.

Eskaera eta dokumentazioa oinarri orokorretako 6. artikuluan zehaztutako bide eta formatu digitaletan aurkeztuko da.  

21.    Izapidetzea eta proposamena.

Aurkeztutako egitasmoak izapidetzeko eta horien gaineko proposamena lantzeko, oinarri orokorretan ezarritako prozedura jarraituko da.

Eskaerak aztertzeko prozesuan, informazioa osatze aldera, entitate eskatzaileekin elkarrizketa eskatu ahal izango da.     

Jardunbideak izapidetzeaz Euskara Zerbitzuko hizkuntza normalizazioa teknikaria arduratuko da.

Era berean, ondoko mahaikidez osatutako Balorazio Batzordea eratuko da:

Euskara Zerbitzuaren burua.

Hiriko Hizkuntza Normalkuntzarako atalaren burua.

22.    Ebazpena.

Jardunbidea erabakitzeko ahalmena Tokiko Gobernu Batzarrak izango du.

23.    Beste diru laguntzekin batera jasotzea.

Oinarrien arabera emandako diru laguntzak bateragarriak izango dira beste entitate pribatu nahiz publikoek emandako diru laguntzekin, betiere gain-finantzaketa gertatzen ez bada. Diruz lagundutako jardueragatik jasotako diru kopurua jarduera burutzeko erabili beharko da.    

24.    Diru laguntza ordaintzea.

Erabakitzeko eskumena duen entitateak diru laguntzen emakida ontzat eman ondoren, interesatuei jakinarazi eta ordainketa era honetan egingo zaie: diru laguntzaren % 70 diru laguntza ematea erabakitzen denean eta gainerako % 30a diruz lagundutako programaren edo jardueraren derrigorrezko justifikazioa aurkeztu ondoren.

Emandako diru laguntzaren zenbatekoa diru laguntzaren eskaeran azaltzen den kontu korrontean edo libretan sartuko da. Kontuaren edota titularraren edozein aldaketa idatziz jakinarazi beharko Euskara Zerbitzuari; idatziak entitatearen zigilua eta diruzaintzaren arduradunaren sinadura eramango ditu.

25.    Diru laguntzaren xedea justifikatzea.

Diru laguntza zuritzeko, onuradunek deialdiaren oinarri orokorretako 16. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Dokumentu hauek aurkezteko azken eguna 2023ko urtarrilaren 31 izango da.

9.    eranskina

Kultur Aniztasuna

Oinarri arautzaile bereziak, kultur aniztasuna errespetatzearen alde diharduten irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei diru laguntzak ematekoak.            

Donostian kultura edota jatorri anitzeko bizilagunen kopurua gero eta handiagoa da. Migrazioen ondorioz sortzen den aniztasunak gure hiriko gizarte egituran eta nortasunean eragin zuzena du. Horren ondorioz, kultur aniztasunaren Kudeaketa udal honen erronka nagusienetariko bat da.          

2013an sortu zenetik Kultur Aniztasunaren Bulegoak jatorri eta kultur aniztasunaren errespetua eta aitortza sustatzen ditu. Bulego honen helburuak dira: pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzea, eta baita arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko kulturarteko politikak garatzea ere. Hori guztia lortzeko erabiliko den ikuspegia integrala eta parte hartzailea izango da.     

Udalak ez ezik, entitateek eta gizarte eragileek ere, funtsezko lana egiten dute hainbat jatorri eta kulturetako herritar horien arteko elkarbizitzaren alde.

1.    Xedea.

Honako oinarri hauen xedea da Donostiako Udalak, Kultur Aniztasunaren Bulegoaren bidez, 2022 ekitaldian, Donostian bertan edo Donostiarentzat interesgarri gerta daitezkeen beste esparru batzuetan kultur aniztasunaren aldeko proiektuak gauzatzeko eman ditzakeen diru laguntzak arautzea.

2.    Diruz laguntzeko moduko jarduerak.

Diru laguntzen gehienezko kopuruan bi sail ezarri dira:   

A taldea.  Kultur aniztasunaren inguruko ikerketa proiektuak.       

Udalerrian bizi diren kolektiboen ezagutzarekin, haien errealitateekin eta bereziki migratutako biztanleriari edo gutxiengo etniko bati eragiten dieten egoerekin zerikusia duten azterlanetan oinarrituko da.

Aurkeztu ahal izango dira, baita ere, ikerketa txostenen proposamenak, ikertzeko hiriari kultur aniztasunak eskaintzen dion balio gehigarria edo abantaila: enpleguan, irakaskuntzan, artean, ikerketan, etab.

B taldea.  Harrera, sentsibilizazio, elkarbizitza edo partaidetza proiektuak, ondoko printzipio hauekin:

— Jatorri eta kultur aniztasunaren Kudeaketa bultzatzea, kulturarteko ikuspegi batetik, zein elkarrizketarako, nterakziorako, eta eskubideak eta desberdintasunarekiko errespetua landuko dituen estrategia gisa.

— Jatorri eta kultur aniztasunaren ezagutza eta aitortza sustatzea.

— Giza eskubideak bermatzea eta tratu eta aukera berdintasuna sustatzea.

— Jatorri askotariko pertsona eta taldeen parte hartzea eta ahalduntzerako dinamikak sustatzea, baita bertako eta beste herrialde batetako pertsonen arteko elkarreragina sustatuko duten guneak sortzea ere.

— Euskara sustatzea kohesiorako elementu komun gisa.

— Entitateen edota beste motatako gizarte eragileen arteko elkarlana eta esperientzia-trukea aintzat hartzea.   

Proiektu guztiak 2022ko urtarrila eta abendua bitarte gauzatuko dira.

Ondorengo proiektu edo jarduerak ez dira diruz lagunduko:           

— Entitateko bazkideentzat soilik diren proiektuak edo jarduerak.

— Arrazakeria eta xenofobiaren aldeko jarduerak.

— Genero ikuspegirik gabeko proiektuak eta emakumeen irudi estereotipatua edota pasiboa sustatzen dutenak.

3.    Diru laguntzaren kontzeptua eta zenbatekoa.

1.    Ematen den diru laguntza ez da, inolaz ere, izango diruz lagundutako proiektuak eta jarduerak egitea kostatzen denaren % 80 baino handiagoa. Beraz, diru laguntza hori jasotzen duen entitateak diru ekarpen bat egin beharko du, nahitaez, edo finantzaketaren parte bat bere gain hartu: diruz lagundutako proiektuak eta jarduerak egitea kostatzen den % 20koa gutxienez.

Eskatutako gutxieneko konfinantzazioa kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko Donostiako Udalak proiektu bererako emandako beste diru laguntza edo laguntzarik.

Hasierako aurrekontuan agertuz gero entitateak berak ehunekoaren bat finantzatuko duela, ehuneko horri eutsi bhearko zaio azken justifikazioan, eta egin beharreko doikuntzak egiteko erabiliko da.

2.    Diruz laguntzeko moduko gastuak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen proiektu edo jardueraren aurrekontu banakatu eta zehaztuan agertzen direnak eta zalantzarik gabe hura gauzatzeari lotuak daudenak. Diru laguntzaren zenbatekoa zehazteko orduan, azkenean onartu den diruz laguntzeko moduko gastua hartuko da kontuan.

Gehienez ere gastu zuzen diruz lagungarriaren % 10 erabili ahal izango da proiektuaren gauzatzearekin harremana duten administrazio eta funtzionamendu gastuetarako.

Portzentaia hori diru laguntza eskaeraren aurrekontuan eta zuriketan agertu beharko da oroharreko zenbateko bezala, eta ez dira xehekatu beharko administrazio eta funtzionamenduarekin lotutako gastu mota ezberdinak.

Diruz lagungarria den portzentaia hori ez da faktura edo gastu egiaztagien bidez zuritu beharko.

A taldera aurkeztutako proiektuen kasuan, gehienez ere 4.000 euro emango da ikerketa bakoitzeko.

B taldera aurkeztutako proiektuen kasuan, gehienez ere 3.250 euro emango da proiektu bakoitzeko.

Gastu zuzen bezala kontuan hartuko dira entitate eskatzaileari langileak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, proiektua azaltzeko oroitidazkian kontratazioa proiektua gauzatzeko beharrezkoak direla justifikatuz gero.               

3.    Diruz lagundutako jarduerarekin ateratako dirua, diruz lagundutako proiektuan erabili beharko da.

4.    Entitate bakoitzari Talde (A eta B) bakoitzeko proiektu bakar batengatik emango zaio diru laguntza. Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, bat aukeratzeko eta gainerakoei uko egiteko eskatuko zaio.

4.    Elkarte eta entitate onuradunak.

Deialdi honetako laguntzak eska ditzakete legez eratutako irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitate pribatuek, egoitza, ordezkaritza eta jardun eremua Donostian izanez gero. Bestalde, halakoen helburuek, estatutu sozialek xedaturikoaren arabera, bat etorri beharko dute kultur aniztasunarekin, kulturarteko elkarbizitzarekin edo etorkinen gizarteratzearekin.  

Aipaturiko entitateek Oinarri Orokorretako 3. artikuluan zehazturiko baldintzak bete beharko dituzte.

5.    Eskaerak.

Interesdun elkarteek eskaera aurkeztuko dute oinarri orokorretako 4. artikuluan araututako web formularioan, 5. artikuluan aurreikusitako dokumentazioaz gain.

Oinarri orokorretako 5. artikuluan eskaturiko dokumentazioaz gain, Kultur Aniztasunaren Bulegoak entitateei honako hauek eska diezazkieke:

— Entitateak aurreko urtean egindako jardueren memoria (Memoria).

— Entitatearen helburuen eta ibilbidearen deskribapen laburra (lehenago aurkeztu ez baldin bada) (Ibilbidea).              

Eskabidea eta harekin batera aurkezten diren agiriak Oinarri Orokorren 6. artikuluan ezarritako bideetatik eta zehaztutako formatu digitaletan aurkeztuko dira.

6.    Eskaerak balioestea.

Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko, besteak beste, honako alderdi hauek balioetsiko dira:

A Taldea.  Ikerketa proiektuak.

1.    Elkarte eskatzaileraren esperientzia eta ibilbidea:

— Ikerketa garatuko den eremuan elkarteak duen esperientzia egiaztatua.

— Elkarteak kultur aniztasunaren arloan erakutsitako ibilbidea.

— Elkartea zenbateraino ezarrita dagoen eta lotura duen Donostiarekin eta Udalarekin, bereziki Kultur Aniztasunaren Bulegoarekin.

0 eta 20 puntu artean.

2.    Proiektuaren formulazioa eta bideragarritasuna:

— Proiektuaren atal guztien formulazioa eta koherentzia helburuen, ikerketaren justifikazioaren, metodologiaren, funtzionamenduaren, beharrezko baliabideen, lortu nahi diren emaitzen eta aurreikusitako jarraipen eta ebaluazio neurrien artean.           

— Iraunkortasun ekonomikoa, finantzaketa iturriak eta aurkeztutako aurrekontuaren koherentzia garatu beharreko helburu eta ekintzekin.

0 eta 20 puntu artean.

3.    Ikerketaren kalitate orokorra eta aztergaiari egokitzea.              

— Proposamenean aukeratutako erronkara bideratutako ikerketa egokia den baloratuko da, definizioa, edukia, kalitatea, originaltasuna, berritasun-maila eta jarduerak planteatutako helburuetara egokitzea kontuan hartuta.

— Ikertzea proposatzen den gaiaren adierazgarritasuna eta egokitasuna Donostiako kultur aniztasunaren Kudeaketarekiko.

— Lana garatu behar duten pertsona edo pertsonen kultur aniztasunaren gaiarekiko ibilbidea, esperientzia eta trebetasuna.           

— Migratzaile eta gutxiengo etnikoko pertsonen parte-hartze aktiboa ikerlanean.

— Ikerketaren emaitzen zabalpena edo/eta jasotako ezagutzaren aplikagarritasuna egungo edo etorkizuneko ekimen konkretuetan.

— Elkarlana beste erakunde eta elkarteekin.

0 eta 40 puntu artean.

4.    Zeharkako beste ikuspegi batzuk txertatzea.

— Kulturarteko printzipioak txertatzea, hau da, berdintasuna, parte-hartze aktiboa, interakzioa eta kultura-aniztasunarekiko errespetua sustatzeko.

— Intersekzionalitatea eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna kontuan hartzen dituzten ikerketa sustatzea. Proiektuan genero ikuspuntua sartzea, emakumeen parte-hartze aktiboa sustatuko duena estereotipatuak ez diren jarreretatik beren ahalduntzea eraginez.

— Euskara sustatzea gizarte kohesiorako tresna gisa.      

0 eta 20 puntu artean.

Egitasmoak gutxienez 50 puntu jaso beharko ditu hasierako puntuazioan, diruz lagundu ahal izateko.           

Hasierako puntuazioa ponderatuko da puntu gehien jaso dituen proiektuarekiko, ondorengo formularen arabera, eta horrela azkeneko puntuazioa lortuko da.

                                           Jp

                        Ap =                              x Jp

                                           Gp

Non:

Ap = Azkeneko puntuazioa.

Jp = Jasotako hasierako puntuak.

Gp = Puntu gehien jaso dituen proiektuaren puntuazioa.

Proiektu bakoitzari emandako azkeneko puntu kopurua puntu bakoitzaren balioaz biderkatuta aterako da dagokion diru laguntzaren zenbatekoa. Puntu bakoitzaren balioa eragiketa hau eginda aterako da: aurrekontua guztira zati diruz laguntzeko moduko proiektu guztiei emandako azkeneko puntuazioaren batuketa.

B taldea.  Harrera, sentsibilizazio, elkarbizitza edo partaidetza proiektuak.

1.    Elkarte eskatzaileraren esperientzia eta ibilbidea.

— Elkarteak jarduera edo proiektua garatuko den eremuan duen esperientzia egiaztatua eta talde teknikoaren gaikuntza.               

— Elkarteak kultur aniztasunaren arloan erakutsitako ibilbidea.

— Elkartea zenbateraino ezarrita dagoen eta lotura duen Donostiarekin eta Udalarekin, bereziki Kultur Aniztasunaren Bulegoarekin.

0 eta 25 puntu artean.

2.    Proyectuaren formulazioa eta bideragarritasuna.

— Proiektuaren atal guztien formulazioa eta koherentzia ekintzaren justifikazioaren helburuen, proposatutako jardueren, antolamenduaren eta funtzionamenduaren, beharrezko baliabideen, lortu nahi diren emaitzen eta aurreikusitako jarraipen- eta ebaluazio-neurrien artean (12).

— Iraunkortasun ekonomikoa, finantzaketa iturriak eta aurkeztutako aurrekontuaren koherentzia garatu beharreko helburu eta ekintzekin (8).

0 eta 50 puntu artean.

3.    Elkarbizitza hobetzea eta kulturartekotasuna sustatzea.

— Atzerritar jatorriko pertsonen edo gutxiengo etnikoen harreran eta gizarteratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak garatzea.

— Elkarbizitza sustatzea hauen bitartez: parte-hartze aktiboa, esperientzien trukea, topaguneen sorrera eta elkarreragina. Beste erakunde, kolektibo eta jarduera eremu batzuekiko lankidetza sustatzea ere (hezkuntza, kirolak, kultura, auzoa, etab.).              

— Berdintasuna sustatzea eta diskriminazioa prebenitzea arrazakeria eta xenofobiaren aurkako jardueren bitartez.

— Sentsibilizazio, zabalkunde, elkarrekiko ezagutza eta aitortza ekintzak ezartzea, eta kultur aniztasunari balioa ematea.               

0 eta 40 puntu artean.

4.    Zeharkako beste ikuspegi batzuk txertatzea.

— Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea. Proiektuan genero ikuspegia sartzea, estereotipatu gabeko posizioetatik emakumeen parte hartze aktiboa sustatzeko, emakumeak ahalduntzeko eta intersekzionalitatea kontuan hartzeko.       

— Euskararen sustapena gizarte kohesiorako tresna gisa.

0 eta 15 puntu artean.

Egitasmoak gutxienez 50 puntu jaso beharko ditu hasierako puntuazioan diruz lagundu ahal izateko.            

Proiektu bakoitzak jasotako hasierako puntuazioa ponderatuko da puntu gehien jaso dituen proiektuarekiko, ondorengo formularen arabera, eta horrela azkeneko puntuazioa lortuko da.

                                           Jp

                        Ap =                              x Jp

                                           Gp

Non:

Ap = Azkeneko puntuazioa.

Jp = Jasotako hasierako puntuak.

Gp = Puntu gehien jaso dituen proiektuaren puntuazioa.

Proiektu bakoitzari emandako azkeneko puntu kopurua puntu bakoitzaren balioaz biderkatuta aterako da dagokion diru laguntzaren zenbatekoa. Puntu bakoitzaren balioa eragiketa hau eginda aterako da: aurrekontua guztira zati diruz laguntzeko moduko proiektu guztiei emandako azkeneko puntuazioaren batuketa.

Puntuen arabera eman beharreko diru kopuruak eskatutako guztizkoa gaindituko balu, diferentzia kenduko da. Diru soberakina puntu gehien lortu duten 5 elkarte onuradunen artean zuzen banatuko da.

Atal honetan zerrendaturiko alderdiak balioetsiko dira elkarte eta entitateek web formularioan jasotako informazioa eta aurkeztu lezaketen beste edozein argibide oinarri hartuta.          

7.    Izapidetzea eta proposamena.

Eskaerak Kultur Aniztasunaren Bulegoko teknikari batek izapidetuko ditu.

Oinarri orokorretako 9. artikuluak aipatzen duen Balioespen Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

— Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzuaren burua.

— Berdintasuneko, Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Kultur Aniztasuneko atalburua.

— Kultur Aniztasunaren Bulegoko teknikari bat.

Eskaerak aztertzerakoan, organo izapidegileak eskatzaileei dei egin diezaieke, beharrezkotzat jotzen dituen argibide guztiak lortzeko.           

8.    Ebazpena.

Donostiako udaleko Tokiko Gobernu Batzordea da prozedura hori ebazteko eskumena duen organoa.

9.    Ordaintzea.

Diru laguntza bi epetan ordainduko da:

— Izendatutako kantitatearen % 70a eskumena duen organoak ematea onartzen duen unean.

— % 30a diru laguntza justifikatzeko eskaturiko dokumentuak aurkeztu eta ontzat jo ondoren, oinarri orokorretako 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, teknikariek balioetsitakoan.    

10.    Diru laguntza zertan erabili den justifikatzea.

Diru laguntzak justifikatzeko, 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dituzte deialdiko oinarri orokorretako 16. artikuluan eskaturiko dokumentuak.         

11.    Erakunde onuradunen beste betebehar batzuk.

Laguntzak proiektuei lehen azaldutako terminoetan emateak berez dakar elkarte edo entitate onuradunak Udalari lagundu behar izatea, bai herritarrei proiektua zertan den aditzera ematen, bai argibideak eskaintzen ere.

12.    Aurrekontua.

Laguntza ekonomikoetarako bideratuko den aurrekontua 54.150 eurokoa izango da guztira. Horietatik, 8.000 euro A taldeko eskaerentzako izango dira, eta 46.150 euro B taldeko eskaerentzako.

A taldeko aurrekontu guztia bukatzen ez bada, gelditzen den dirua B taldearen aurrekontuari erantsiko zaio. 

10. eranskina

Donostia Kultura EEP. Donostia Kultura EEP. Kultura aktibitateak. 2022ko diru laguntzak emateko oinarri bereziak

Donostian garatzen diren kultur egitasmo nahiz jarduerak egitearren, irabazi-asmorik gabeko elkarteek diru laguntzak eskatu eta jasotzeko arauak osatzen dituzten oinarri bereziak.            

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da 2022. urtean irabazi-asmorik gabeko erakundeei diru laguntzak eskuratzeko eta emateko baldintza espezifikoak arautzea, kultur programak edo jarduerak garatzeko eta gauzatzeko, betiere programa edo jarduera horien hedatzea eta interesa kontuan hartuta, Donostia Kultura EEPren programetan barne hartutako helburuekin bat badatoz (aipatutako helburuak erakundearen estatutuetan kontsulta daitezke, Donostia Kulturako web orrian «Donostia Kulturari buruz» atalean).      

Hauek dira diru laguntzaren lerroak:

— Zinema, Arte Eszenikoak eta Musika.

— Liburutegiak eta Museologia.

— Kultur Ekintza: diru laguntzaren beste bi lerroetan sartzen ez diren kultur jarduerak.

Donostia Kulturak erabakiko du aurkeztutako diru-laguntzen eskaera bakoitzari dagokion diru laguntzaren lerroa.

*  Diruz lagundu ezin diren programak eta gastuak.

Deialdiaren oinarrien arabera, ondoren aipatuko diren eskaerak kanpoan utziko dira berariaz:

— Festibalak antolatzeko deialdian diruz lagundutako proiektuak.

— Jai-izaerako edo erritu-izaerako programak edo jarduerak (auzoetako festak, Olentzero, Inauteriak eta abar), deialdi espezifiko bat baitagokie.

— Kultur arlo zehatz bat landu beharrean, kultur arlo jakin batekin propio lotuta ez dauden gaiak (internazionalismoa, ekologia, bakegintza eta abar) lantzen duten programak, edo beste helburu nagusi bat dutenak (hezkuntza ez-arautuaren prestakuntza osagarria, pertsona ezinduen terapia okupazionala eta abar). nahiz eta programa horien helburuak lortzeko artisau-jarduerak, kultur jarduerak eta abar baliatu.        

— Ez da diruz lagun daitekeen gastutzat joko material ez-suntsikorraren erosketa. Adibidez: altzariak, talde edo erakundearen material teknikoa (argi bereziak, bideoa, musika-tresnak…), informatika-ekipoak eta abar.

— Gehienez ere gastu diruz lagungarriaren % 8 erabili ahal izango da proiektuaren gauzatzearekin harremana duten administrazio eta funtzionamendu gastuetarako.

— Portzentaia hori diru laguntza eskaeraren aurrekontuan eta zuriketan agertu beharko da oroharreko zenbateko bezala, eta ez dira xehekatu beharko administrazio eta funtzionamenduarekin lotutako gastu mota ezberdinak.

— Diruz lagungarria den portzentaia hori ez da faktura edo gastu egiaztagien bidez zuritu beharko.

— Haur eta gazteentzako jardueretan euskararen erabilera ziurtatzen ez duten programak.

2.    Erabakitzeko eskumena duen erakundea.

Oinarri hauek onartzeko eskumena duen erakundea Donostia Kulturako Zuzendari-kudeatzailea da.

3.    Eskaerak.

Interesa duten entitateek oinarri orokorretako 4. artikuluan araututako web formulario bidez egingo dute.

Formulario bat proiektu bakoitzeko.

Elkarteek urte osoan egingo dituzten kultur programak edo jarduerak proiektu bakar batean bildu ditzakete, eta horrela egiten badute, eskaera bakar bat aurkeztuko dute. Kasu horretan, urteko programazioaren balorazio orokorra egingo da eta diru laguntza bakar bat emango da, hala badagokio.  

Erakunde batek ezin izango ditu aurkeztu bi eskaera baino gehiago diru laguntzaren lerro bakoitzean.

Proiektuaren datuak eta aurrekontua jasotzen duen web formularioarekin batera 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztuko da, baita jarraian adieraziko den informazioa ere:              

— Elkartearen aurkezpen labur bat, bere ibilbidea, jarraitutasuna, egonkortasuna eta dedikazioa eta beste erakunde batzuekin duen harremana ezagutu eta baloratzeko.

— Elkartearen baitan euskararen erabilera sustatzeko irizpideak.

— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako irizpideak elkartearen egituran eta funtzionamenduan.

4.    Prozedura eta eskaeren balorazioa.

Oinarri orokorren 9. artikuluan aurreikusitako prozedura jarraituko da proposamenaren instrukzioa egiteko eta proposamena lantzeko.

Donostia Kultura EEPren Baliabideen Administrazio eta Kudeaketako Zuzendaritzari dagokio prozeduraren instrukzioa egitea.   

Balorazio Batzordea erakundeko atal eta zerbitzuetako arduradunek osatuko dute.

5.    Balorazio irizpideak.

Eskaerak bereizita baloratuko dira, proiektu edo jarduera bakoitzari dagokion diru laguntzaren lerroa kontuan hartuta.  

Diru laguntza emateko eta dagokion zenbatekoa zehazteko, alderdi hauek baloratuko dira, beste batzuen artean:

1.    Erakundearen ezaugarriak: 10 puntu gehienez ere.

Alderdi hauek hartuko dira kontuan:

— Erakunde eskatzaileak erakutsitako ibilbidea, jarraitutasuna, egonkortasuna eta dedikazioa.

— Sarean lan egitea, erakunde eskatzailearen lurraldeko beste eragile, entitate eta erakundeekin harremana edukitzea eta elkarlanean aritzea.

— Antzeko erakunderik ez egotea.

2.    Proposatutako jardueraren edo proiektuaren ezaugarriak: 45 puntu gehienez ere.

Alderdi hauek hartuko dira kontuan:

— Jardueraren edo programaren kalitatea.

— Programak berau garatzen den kultur arlora egiten duen ekarpena.

— Proposatutako programaren gizarte-hedadura.

— Proposatutako jardueren antzekorik ez egotea.

3.    Bideragarritasun ekonomikoa: 10 puntu gehienez ere.

Alderdi hauek hartuko dira kontuan:

— Aurkeztutako aurrekontua aurkeztutako jarduera edo proiekturako egokia izatea.

— Jarduerak sortutako diru-sarrerak.

— Beste finantzaketa-iturri batzuk (beste diru laguntza batzuk, babeslea…).

4.    Euskara: 20 puntu gehienez ere.

Alderdi hauek hartuko dira kontuan:

— Elkarteak euskararen erabilera sustatzea.

— Euskararen agerpena eta erabilera proposatutako programan.

5.    Berdintasuna: 15 puntu gehienez ere.

Alderdi hauek hartuko dira kontuan:

— Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako irizpideak barne hartzea elkartearen egituran eta funtzionamenduan.

— Genero-berdintasunaren ikuspegia barne hartzea programaren helburuen eta ekintzen baitan.

Diru laguntza lerro bakoitzaren aurrekontuaren guztizkoa diruz lagun daitezkeen proiektu edo jarduera guztiei esleitutako puntuen baturarekin zatitzean lortzen den emaitzaren arabera erabakiko da puntu bakoitzari dagokion balioa. Puntu bati dagokion balioa proiektu edo jarduera bakoitzak lortutako puntuekin biderkatzean lortzen den emaitzaren arabera erabakiko da emandako diru laguntzaren zenbatekoa.

Diru laguntza jaso ahal izateko 50 puntu eduki behar dira gutxienez; gainera, 25 puntu lortu behar dira gutxienez, oinarri hauen 6. artikuluaren 2. atalean (proposatutako proiektuaren edo jardueraren ezaugarriei buruzkoan). Edozein kasutan, proiektu edo jarduera bakoitzak jasoko duen diru laguntzak ez du 2.000 euroko zenbatekoa gaindituko.

6.    Ebazpena.

Prozedura erabakitzeko eskumena duen erakundea Donostia Kulturako Zuzendaritza-Gerentzia da.

7.    Diru laguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

Diru laguntza bi zatitan ordainduko da:

— % 70 eskumena duen erakundeak emakida onartzen duen unean.

— % 30 oinarri orokorretako 16. artikuluan ezarrita dagoen moduan diru laguntza justifikatzeko eskatu diren dokumentuak aurkeztu eta onartzen direnean.

Diru laguntza justifikatzeko epea 2023ko urtarrilaren 31n amaituko da.

Emandako diru laguntzaren zenbatekoa, diru laguntzaren eskaeran azaltzen den kontu korronte edo libretan sartuko da. Kontuaren edota titularraren edozein aldaketa idatziz jakinarazi beharko zaio Donostia Kultura EEPari, idatziak erakundearen zigilua eta Diruzaintzaren arduradunaren sinadura eramango dituelarik.

8.    Interpretazioa.

Oinarri hauen interpretazioan eta garapenean sor daitezkeen zalantzak Donostia Kultura EEPko Zuzendaritza-Gerentziak ebatziko ditu.

9.    Diru kopurua eta aurrekontu-partida.

Donostia Kultura EEPk deitutako diru laguntzetara 67.268,15 euro bideratu dira guztira.               

Diru kopuru hori lerro bakoitzean aurkezten diren eskaeren proportzioan banatuko da hiru lerroen artean.    

Baldin eta diru laguntzaren lerro bati dagozkion diru laguntzak emateko proposamena landu eta gero, soberakina egongo dela aurreikusten bada, beste lerroetako diru-laguntzei erantzuteko aurreikusitako kopurua handiagotu egingo da.             

Zehaztutako zenbateko hori izango da gehieneko zenbateko zenbatetsia.

Baldin eta oinarri hauek onartzen diren egunetik diru-laguntzen esleipena egiten denera bitartean, 2022ko Aurrekontua onartzen bada eta aurrekontu-kredituaren zenbatekoak hasiera batean zenbatetsitako zenbatekoa gainditzen badu, deialdian sartu ala ez erabaki ahal izango da. Kasu horretan, ebazpenaren aurretik dagokion gastu-espedientea izapidetuko da eta ez da deialdi berri bat egin behar izango.