GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
OGASUN ETA FINANTZA
DEPARTAMENTUA
Gipuzkoako Foru
Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta
Korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozietateen
Espainiako Elkarteak (AEPROSER) zergak kudeatzeko izenpetzen duten Lankidetza
Hitzarmenari Adenda.
2021eko abenduaren
30ean sinatu zen adenda, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza
Departamentuak eta AEPROSERek zergak kudeatzeko 2020ko maiatzaren 27an
izenpetu zuten hitzarmenaren edukia eguneratzen duena.
Dagozkion
ondorioetarako eta denek jakin dezaten adendaren testu osoa argitaratzen
da.
Donostia, 2022ko
urtarrilaren 11.—Laura Gallastegui Amiama, idazkari teknikoa. (147)
Gipuzkoako Foru
Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta
Korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozietateen
Espainiako Elkarteak (AEPROSER) zergak kudeatzeko izenpetzen duten Lankidetza
Hitzarmena.
ADENDA
ELKARTURIK
Alde batetik, Jokin
Perona Lerchundi jauna Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatua, Gipuzkoako
Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren izenean diharduena, Gipuzkoako
Lurralde Historikoko Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko
uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak 40. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Eta bestetik,
Santiago Bellver Gabana jauna, Finantza Entitate eta Korporazioen Prozesu eta
Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozietateen Espainiako Elkartearen (aurrerantzean,
AEPROSER) lehendakaria, elkarte horren izenean eta ordezkaritzan diharduena,
entitatearen estatutuen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Bi aldeek hitzarmen
hau izenpetzeko legezko ahalmen nahikoa aitortzen diote elkarri, eta xede
horrekin honako hau,
ADIERAZTEN DUTE
Lehena. 2020ko
maiatzaren 27an Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza
Departamentuak eta Finantza Entitate eta Korporazioen Prozesu eta Zerbitzuak
Kanpora Ateratzeko Sozietateen Espainiako Elkarteak (AEPROSER) gizarte-lankidetzako
hitzarmen bat sinatu zuten tributuen Kudeaketan, eta, horren bidez, bi
erakundeen arteko oinarrizko lankidetza esparrua ezarri zen, hainbat zerga
ereduen aurkezpenaren Kudeaketa eta zerga obligazioak betetzeko arloan
laguntza eginkizunak burutzeko. Hain zuzen zerga eredu hauek:
— 60A eredua. Egintza juridiko
dokumentatuak. Agiri administratiboak eta notaritzakoak.
— 60S eredua. Aitorpen-likidazioa.
Sozietate eragiketak.
— 60T eredua. Aitorpen-likidazioa. Ondare
eskualdaketak.
Bigarrena. Eredu horiek ZERGABIDEA plataforman sartuko dira (Gipuzkoako
Foru Aldundian zerga-ereduak egin eta aurkezpena); beraz, bide horren bidez
aurkeztu ahal izango dira, ereduak web-zerbitzuen bidez bidali ordez.
Hirugarrena. Gainera, gaur egun ZERGABIDEA plataforman sartu dira Oinordetza
eta Dohaintzen gaineko Zergaren ereduak, hau da,
— 670 eredua. Oinordetzak.
— 671 eredua: Dohaintzak.
— 672 eredua: Bizitza Aseguruak.
Laugarrena. Hitzarmenaren zazpigarren klausulan jasotakoari jarraituz hitzarmenaren
edukia edozein unetan eguneratu edo aldatu ahal izango da, aldeen
adostasunarekin, horretarako dagokion eranskina sinatuz.
Bosgarrena. Aurrekoaren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta
Finantza Departamentuak eta Finantza Entitate eta Korporazioen Prozesu eta
Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozietateen Espainiako Elkarteak (AEPROSER),
Kudeaketa eraginkorragoa izan dadin, komenigarritzat jo dute, 2020ko maiatzaren
27an aldeek sinatutako hitzarmenaren edukia eguneratzea, alde batetik,
hasierako hitzarmenean jasotako ereduak ZERGABIDEA plataforma erabiliz
aurkezteko aukera aurreikusteko, eta, bestetik, hitzarmenaren ondorioak
Oinordetzen gaineko Zergaren aipatutako ereduetara zabaltzeko.
Gauzak horrela, bi aldeek erabakitzen dute
2020ko maiatzaren 27an sinatutako lankidetza hitzarmenaren adenda hau
sinatzea, ondoko klausulei jarraituz:
KLAUSULAK
Lehena. Adendaren
xedea.
Adenda honen xedea da 2020ko maiatzaren
27an aldeek sinatutako hitzarmenaren edukia eguneratzea:
a. Hasierako hitzarmenean
eta adenda honetan jasotzen diren zerga ereduak ZERGABIDEA plataforma
erabiliz aurkezteko aukera jasotzea, eta
b. Hitzarmenaren
ondorioak Oinordetzen gaineko Zergaren hainbat eredutara zabaltzea.
Bigarrena. Jatorrizko
hitzarmenaren lehen klausula aldatzeka.
Aldatu egiten da 2020ko maiatzaren 27an
aldeek sinatutako hitzarmenaren lehen klausula, eta honela geratzen da idatzita:
Hitzarmen honen xedea da oinarrizko lankidetza
esparrua ezartzea Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren
(aurrerantzean, Departamentua) eta Finantza Entitate eta Korporazioen
Prozesu eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozietateen Espainiako
Elkartearen (aurrerantzean, AEPROSER) artean, hainbat zerga ereduen
aurkezpenaren Kudeaketa eta zerga obligazioak betetzeko arloan laguntza
eginkizunak burutzeko. Hain zuzen zerga eredu hauek:
— 60A eredua. Egintza juridiko
dokumentatuak. Agiri administratiboak eta notaritzakoak.
— 60S eredua. Aitorpen-likidazioa.
Sozietate eragiketak.
— 60T eredua. Aitorpen-likidazioa. Ondare
eskualdaketak.
— 670 eredua. Oinordetzak.
— 671 eredua. Dohaintzak.
— 672 eredua. Bizitza aseguruak.
Hitzarmen honek AEPROSERen bazkideentzat
ere sortuko ditu ondorioak. Horretarako, entitate horiek hitzarmenera bildu
beharko dira bere ordezkaritza duen pertsonak I. eranskin gisa ageri den
atxikimendu agiri indibidualizatua sinatuz. Bertan, besteak beste, berariaz
adierazten da hitzarmenaren edukia osorik onartzen dela.
Bigarrena. AEPROSERen
bazkide diren entitateen erakundeen hitzarmenari atxikitzea.
AEPROSERen bazkide diren entitateek hitzarmenean
aurreikusitako jarduerak egin ahal izateko, hari atxikitzeko dokumentu
indibidualizatua sinatu beharko dute, eta bertan adieraziko dute zein
zergatarako atxikitzen diren.
Dagozkion ondorioetarako, aldatu egiten da
hitzarmenari atxikitzeko dokumentu indibidualizatua, jatorrizko hitzarmenaren
I. eranskin gisa agertzen zena. Horren ordez, adenda honen I. eranskin gisa
agertzen dena jarriko da, eta jatorrizko hitzarmenaren zati bihurtuko da,
adenda sinatu ondoren.
Hasierako hitzarmenari atxikitzeko
dokumentua sinatu zuten erakundeek banakako atxikitze-agiri berria aurkeztu
beharko dute, baldin eta beren lanbide-jarduera dela-eta Oinordetza eta Dohaintzen
gaineko Zergaren zerga-ereduak aurkeztu behar badituzte.
Hirugarrena. Zergapekoen
ordezkaritza egiaztatzea.
Hitzarmenari atxikitako erakundeek hitzarmenean
aurreikusitako edozein jarduketa egiteko beste zergadunen izenean, horien
ordezkaritza nahikoa izan beharko dute.
Aitorpen edo autolikidazioak hirugarren pertsona
edo entitateen izenean aurkezten badira horien ordezkaritza nahikorik izan
gabe, bidezko diren erantzukizunak eskatuko dira.
Dagozkion ondorioetarako, aldatu egiten da
jatorrizko hitzarmenaren II. eranskin gisa ageri zen ordezkaritza-eredua,
eta, haren ordez, adenda honen II. eranskin gisa ageri dena jarriko da, eta
jatorrizko hitzarmenaren zati bihurtuko da, adenda sinatu ondoren.
Laugarrena. Hitzarmenaren xede
diren ereduak eta eskakizunak aurkeztea.
Autolikidazioak aurkeztean eta, hala
badagokio, ordaintzean, dagokion zerga aurkezteko eta Gipuzkoako Foru
Aldundiaren zuzenbide publikoko sarrerak bitarteko elektroniko, informatiko eta
telematikoen bidez ordaintzeko araudi erregulatzailean ezarritako
betekizunak eta baldintzak beteko dira.
Hitzarmen honi atxikitako erakundeek bertan
jasotzen diren zerga ereduak aurkezteko soilik bitarteko elektronikoak
erabiliko dituzte, web-zerbitzuen bidez edo ZERGABIDEA plataformaren bidez.
Eredu horiek ZERGABIDEA plataforman sartu
ondoren, hori izango da onartuko den aurkezpen-bide bakarra, hargatik eragotzi
gabe bi bide horiek aldi baterako erabiltzeko baimentzea, Ogasun eta Finantza
Departamentuak egokitzat jotzen duen aldian.
Eta adostasuna erakusteko, bi aldeek adenda
hau izenpetzen dute, bi aletan, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Ogasun eta Finantzetako foru diputatua.
Finantza Entitate eta Korporazioen Prozesu
eta Zerbitzuak Kanpora Ateratzeko Sozietateen Espainiako Elkartearen
(AEPROSER) lehendakaria.