2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA

63/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 13koa, Gipuzkoako herritar erakundeetatik herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzen 2022. urteko deialdia egiteari buruzkoa.

Departamentuko foru diputatuak honako agindu hau eman du 2022ko urtarrilaren 13an (98/2022 Foru Aginduaren bidez zuzenduta, urtarrilaren 18koa).

Diputatuen Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 8ko bileran onartu ditu Gipuzkoako herritar erakundeetatik herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzen oinarri arautzaileak (2019ko urtarrilaren 17an, 12. zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, argitaratuta).

Oinarri arautzaile horietako zazpigarren oinarrian xedatutakoaren arabera, diru laguntzak emateko prozedura organo eskudunak onartutako deialdiaren bidez hasiko da, zeina Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.

Hori dela eta, foru agindu honen bidez egiten da Gipuzkoako herritar erakundeetatik herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzak emateko 2022. urteko deialdia.  

Horregatik, foru diputatu honek

EBAZTEN DU

Lehenengo.    Aipatutako diru laguntzen 2022. urteko deialdia egitea, foru agindu honen eranskin gisa doana.              

Bigarren.    Baimentzea berrehun eta hirurogei mila euroko gastua (260.000 €), aurrekontuko kontu sail hauen kargura:              

a)    130.000 euro 1 0230.300.481.00.02 2022 kontu sailaren kargura.

b)    130.000 euro 5 0230.300.481.00.02 2023 kontu sailaren kargura.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek foru agindu honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.           

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke. 

Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 18a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.          (217)

ERANSKINA

Gipuzkoako herritar erakundeek herritarren partaidetza sustatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia.

1.    Objektua eta xedea.

1.1.    Deialdi honen objektua da Gipuzkoako herritar erakundeei herritarren parte hartzea sustatzeko dirulaguntzak emateko prozedura hastea.          

1.2.    Dirulaguntza hauen xedea da Gipuzkoako herritar erakundeak diruz laguntzea herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzeko.  

2.    Entitate onuradunak.

2.1.    Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun izango dira, beren jarduerak, modu esklusiboan izan ala ez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen badituzte, eta 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan xedatutakoaren arabera onuradun izatea galarazten dien egoeraren batean ez badaude. Hori egiaztatzeko, herritar erakundearen legezko ordezkariak izenpetutako erantzukizunezko adierazpen bat aurkeztu behar da.               

2.2.    Herritar erakunde guztiek banaka edo taldean aurkezteko aukera izango dute.

Herritarren partaidetzari buruzko 2018eko azaroaren 12ko 5/2018 Foru Arauaren arabera, partaidetzaren ondorioetarako herritar erakundetzat hartzen dira pertsona juridikoak, irabazi asmorik gabeak, duten forma juridikoa eta izaera dena dela, baldin eta interes kolektiboen, hala orokorren nola sektorialen, defentsa badute xede, eta beren jarduerak, modu esklusiboan izan ala ez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen badituzte, bai lurralde osoa bai lurraldearen zati bat hartuta.

Edonola ere, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 10.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onuradunak izango dira era berean pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publiko zein pribatuak, nortasun juridikorik izan ez arren, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektuak, jarduerak edo jokaerak aurrera eramateko gai badira edota dirulaguntza emateak eskatzen duen egoeran badaude.

3.    Prozedura antolatu eta bideratzeko eskumena duten organoak.

3.1.    Dirulaguntza hauek emateko prozedura bideratzea eta eskaerak aztertzea Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusiari eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuari dagozkie.      

3.2.    Gobernantza Departamentuko foru diputatua izango da dirulaguntzak emateko organo eskuduna.       

4.    Oinarri arautzaileak.

Deialdi honetako dirulaguntzak arautuko dituzten oinarriak 2019ko urtarrilaren 8ko Diputatuen Kontseiluaren Erabakiaren bitartez onartu dira (2019ko urtarrilaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 12. zenbakia).

5.    Finantzaketa.

5.1.    Emango diren dirulaguntzen kopurua berrehun eta hirurogeita mila euroko (260.000 €) izango da guztira aurrekontuko kontu sail hauen kontura:

a)    130.000 euro 1 0230.300.481.00.02 2022 kontu sailen kargura.

b)    130.000 euro 5 0230.300.481.00.02 2023 kontu sailen kargura.

5.2.    Aurreko puntuan aipatu kopuru hori kreditu gehigarri batez handitu ahal izango da deialdia ebatzi aurretik eta beste deialdi bat egiteko beharrik gabe. Kreditu hori zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak baimendu behar du, aurretik dagokion aurrekontu aldaketa onartuta, halakorik egin beharrik balego.    

Kopuru gehigarri hori eraginkorra izateko baldintza da dirulaguntza ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri dagoela adieraztea.

6.    Dirulaguntzen zenbatekoa eta gastu hautagarrien xehetasunak.

6.1.    Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera finkatuko da, kontuan izanda aurkeztutako prozesuaren kalitatea herritarren parte hartzeari dagokionez.

Herritar erakunde batek gehienez 8.000 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du.

Dirulaguntzak ezingo du gainditu prozesuren kostu osoaren % 80.

Diru kopurua gutxienez 50 puntu lortu dituzten proiektuen artean banatuko da. Proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazteko, dirulaguntzaren aurrekontua gutxienez 50 puntu lortu duten eskaera guztien puntuen baturaren artean zatituko da, eta horrela puntuaren balioa aterako da. Ondoren, balio hori proiektu bakoitzak lortutako puntuez biderkatuko da, eta horrela bakoitzari dagokion dirulaguntza aterako da. Hainbanaketa egin ondoren, proiektu bati dagokion dirulaguntza aurrekontuaren % 80 baino gehiago delako edota proiektua dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoaren mugara iristen delako, gelditzen den kopurua berriz hainbanatuko da gainerako eskaeren artean. Behin eta berriz gauza bera gertatzen bada, berdin jokatuko da gutxienez 50 puntu lortu duten dirulaguntza eskaera guztien artean.       
               


Dena dela, eta aurreko paragrafoan ezarritakoa alde batera utzi gabe, azkenik ordaindutako dirulaguntza proportzionala izango da aurrekontu konputagarriarekiko aurkeztutako justifikazioarekin.

6.2.    Taldean aurkeztutako prozesuek irizpide berdinen arabera jaso ahal izango dute dirulaguntza.

7.    Emateko prozedura.

1.    Dirulaguntzak elkarrekiko lehiakortasun jardunbideaz emango dira. Ondorioz, ezarritako balorazio irizpideen arabera, diruz lagundu nahi diren esperientzien kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatzeko moduko eskaera kopurua hautatuko da. Beraz, proiektu bat baliozkotzat jotzeko, gutxienez 50 puntu lortu behar ditu.

8.    Balorazio irizpideak.

Oinarrietan ezarritakoak.

9.    Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

9.1.    Eskaerak aurkeztu daitezke deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2022ko apirilaren 8an amaituko da.           

9.2.    Eskaera, eransten den proiektuaren eskaera txosten ereduaren arabera, eta harekin aurkeztu behar den dokumentazioa, internet bidez aurkeztu behar dira nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.eus), dirulaguntzen atarian, arau hauetan ezarritakoari jarraikiz: 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duena; eta Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuaren 2016ko otsailaren 22ko 154/2016 Foru Agindua, Gobernantza Departamentuko dirulaguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa ezartzekoa. Horretarako, sinadura elektronikoa edo pasahitza erabiliko dira. 

Eskaerak egiteko eta ondoren zuriketak aurkezteko erabiliko diren formularioak aipatutako egoitza elektronikoan egongo dira, dirulaguntza hauei dagokien atalean; eta ezinbestekoa izango da formulario horiek betetzea.              

10.    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

10.1.    Eskaerak egiteko, egoitza elektronikoan, dirulaguntzen deialdi honi dagokion atalean, dauden formulario guztiak osatu beharko dira (hain zuzen ere, ondoren aipatzen direnei buruzkoak), eta behar izanez gero, dagokion agiriak gehitu beharko dira:      

a)    Herritarren partaidetzarako prozesuaren memoria.

b)    Prozesuaren aurrekontu xehatua, gastu lagungarriak zehatz-mehatz banakatuta.

c)    Entitate eskatzaileak, estatuko edo nazioarteko administrazio edo entitate publiko zein pribatuetatik, xede berbererako jaso dituen edo eskatu dituen laguntza, sarrera edo baliabideen adierazpena. Beste finantziaziorik ezean hori aitortzen duen adierazpena. Adierazpena eskaera elektronikoan sinatu behar da.

d)    Erantzukizunezko adierazpena (eskaera elektronikoan jasotakoa): 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, onuradun izateko 12. artikuluan ezartzen dituen debekuetan sartuta ez egoteari buruzkoa. Adierazpena eskaera elektronikoan sinatu behar da.               

e)    Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere eskumenak egikarituz, beharrezko egiaztapenak egingo ditu, zerga betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzarenak beteak dituela ziurtatzeko.       

10.2.    Ez dira aintzat hartuko formularioak bete gabe aurkezten diren eskaerak/zuriketak. Nolanahi ere, dirulaguntzen aplikazio informatikoan nahi den informazio osagarri guztia sartzeko atal bat dago.  

10.3.    Gobernantza Departamentuko Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

11.    Ebazteko eta jakinarazteko epea.

11.1.    Ebazpena eman eta argitaratzeko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.               

11.2.    Onuradunei adieraziko zaie zein den dirulaguntzaren gehienezko zenbateko zehatza, eta gastu konputagarrien aurrekontua.

12.    Diruz lagungarriak diren jarduerak hasteko eta bukatzeko epea.

12.1.    Dirulaguntzaren xede diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi beharko dira eta bukatzeko epea 2023ko maiatzaren 15 izango da gehienez.

12.2.    Jarduketen hasiera egiaztatzeko, herritar erakundeek parte-hartze prozesuaren aurrerapen mailaren txostena eta behin betiko kronograma aurkeztu beharko dute. Aurkezteko epea: 2022ko urriaren 24a.

13.    Dirulaguntzen ordainketa.

Dirulaguntzak zuritzeko, kontu zurigarria aurkeztu beharko da, proiektuaren kostua osoarea barne hartzen duena, hau da, Foru Aldundiaren diru laguntzak hartutako zatia barne, baita eskatzaile berak edo beste entitate publiko batzuek finantzatutakoa ere, eta dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri arautzaileetako 15. puntuan zerrendatutako dokumentazioa jasoko du.

Dirulaguntzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu ostean.

Dena den, egiaztatzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa dela finantzaketa, onartutako dirulaguntzak honela ordainduko dira:     

— Dirulaguntzaren % 50, aurrerakin moduan, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa, onuradunek aurkeztu behar duten prozesuaren aurrerapen mailaren txostena eta behin-betiko kronograma jasotzen denean. Aurkezteko epe luzaezina: 2022ko urriaren 24a. Ordainketa hori bermatzeko txosten hori aurkeztu beharko da. Formularioa, gainerako dokumentazioa bezala, egoitza elektronikoan egongo da.

Data horretan prozesua hasteke egongo balitz, egitasmoarekin jarraitzeko asmoa eta kronograma adierazi beharko da aurrerapen mailaren txostenean.

— Gainerako % 50 laguntzaren xede diren jarduerak bukatzen direnean. Aurrez, dena den, 15. oinarrian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Aurkezteko epea: 2023ko maiatzaren 15a. Arrazoi kontableak medio ordainketa hau 2023an gauzatuko da.

14.    Zuritzeko epea.

Prozesuak zuritzeko epea honakoa izango da: 2023ko maiatzaren 15a.

15.    Jakinarazpenak.

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta, argitalpen egunaren biharamunetik hasita, jakinarazpena egintzat joko da lege ondorio guztietarako.