DONOSTIA KULTURA
ENPRESA ERAKUNDE PUBLIKOA
Iragarkia
2021eko abenduaren
22ko dataz, Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren Zuzendari Kudeatzaileak
honako ebazpen hau eman du:
«Donostian 2022an
Jaialdiak antolatzeko» emango diren diru-laguntzak arautuko dituzten
oinarriak onestea.
Donostia, 2022ko
urtarrilaren 4a.—Zuzendari-kudeatzailea.
(46)
Donostian 2022an
jaialdiak antolatzeko diru laguntzak emateko prozedura arautzen duten
oinarriak.
1.
artikulua. Xedea.
Donostian musika, antzerki,
dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen arteen jaialdiak, diziplina anitzeko
adierazpenak baztertu gabe, antolatzeko diru laguntzak lehiaketa bidez
emateko prozedura arautzea da oinarri hauen xedea.
Jarduerek honako baldintzak
bete beharko dituzte:
— Donostian
gauzatuko dira 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
— Ikuspegi
ekonomikotik bideragarriak izan behar dute (hori egiaztatzeko aurrekontu
orekatua aurkeztu beharko da) eta oinarri hauetako 14. artikuluan ezarritako
mugak errespetatu behar dituzte.
2.
artikulua. Diru kopurua.
Donostia Kultura
Enpresa Erakunde Publikoak (aurrerantzean Donostia Kultura) deialdi
honetarako izendatutako diru kopurua 100.000 eurokoa da, gutxi gorabehera.
Diru kopuru hori
gehieneko kopurua da, eta gutxi gorabeherakoa.
Bestalde, deialdi
honetako diru laguntzak emateko beharrezkoa izango da kreditu egoki eta
nahikoa izatea 2022ko Aurrekontuan.
2022ko Aurrekontuan
onartutako kreditua hasiera batean aurreikusitakoa baino handiagoa izanez gero,
deialdiari aplikatzea edo ez erabaki ahal izango du, beste deialdirik egin
behar izan gabe.
3.
artikulua. Organo eskuduna.
Donostia Kulturako
Zuzendari Kudeatzailea da oinarri hauek onartzeko eskumena duen organoa.
4.
artikulua. Aplikatu beharreko araudia.
Diru laguntza hauek
emateko eta emailea eta erakunde onuraduna elkarri lotuko dituen harreman
juridikoa finkatzeko, oinarri hauek eta diru laguntzak ematen direnean
indarrean dauden arauak bete beharko dira.
Oinarri hauetan aintzat
hartu ez diren kontu guztietarako, Diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko
38/2003 Lege Orokorra (aurrerantzean Diru laguntzen Lege Orokorra) eta
887/2006 Errege Dekretuak hura garatzeko onartutako Erregelamendua hartuko
dira kontuan.
Era berean, diru
laguntza hauek emateko modua eta diruz lagundutako proiektu eta jarduerak gauzatzea
arautuko dira honako hauek erabilita: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta gizonen arteko benetako
berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa eta Donostiako
Udalaren IV. Berdintasun Plana.
Era berean,
diru-laguntza hauek 2018-2022 Euskararen Erabilera Normalizatzeko 6.
Plangintzaren esparruan baitan garatuko dira.
5.
artikulua. Eskatzaileak.
Oinarri hauen
arabera diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte 1. artikuluan aipatutako
jarduerak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek.
Eskatzaileek
Donostian izan beharko dute egoitza eta jarduteko esparrua, edo egoitza Donostian
ez dutenen kasuan, Donostia Kulturaren ustez hiriarentzat interes berezia duen
jardueraren bat egin beharko dute.
Azaroaren 17ko
38/2003 Diru laguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan (2003ko azaroaren
18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aurreikusitako egoeraren batean
dauden pertsonak edo erakundeak ezingo dira diru laguntza hauen onuradunak
izan.
Norbanakoek edo
erakundeek ezingo dute diru laguntzarik jaso, baldin eta Donostiako
Udalarekin edo haren mendeko erakunde autonomoekin nahiz entitateekin dituzten
zorrengatik premiamendu bidez ordainarazteko prozeduretan hasita badaude, ez
eta Udalarekiko zerga obligazioak ordaintzeke badituzte ere, harik eta zor
horiek benetan ordaindu eta kitatzen dituzten arte; salbuespen bakarra izango da
zorrak geroratuta edo epeka ordaintzeko izatea edo halakoen exekuzioa bertan
behera utzita egotea.
Era berean, ezingo
dira laguntzen onuradun izan martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak, Elkartzeko
Eskubidea arautzekoak, 4. artikuluko 5. eta 6. ataletan araututako debeku
zioak dituzten elkarteak (2002ko martxoaren 26ko Estatuko Aldizkari
Ofiziala).
Bestalde, ezingo
dituzte jaso honako diru laguntza hauek sexu bereizkeria egin izanaren
ondorioz zigor administratiboa edo penala jasotakoek, zigorrean xedaturiko
epean.
Diru laguntzen
onuraduna izateko aurreko ataletan aipatutako debekurik ez duela egiaztatu
beharko du eskatzaileak, 12222n/12223n eskaera inprimakiko erantzukizunpeko
adierazpenaren bidez edota Diru laguntzen Lege Orokorrak 13.7 artikuluan
xedaturiko beste edozein baliabide erabilita.
6.
artikulua. Diru laguntza eskaera.
Entitate
interesdunek baliabide elektronikoak erabiliz eskatu eta egin behar dituzte
izapide guztiak, oinarri hauetako 8. artikuluan adierazitako eran.
Diru laguntza
eskaerak eredu ofizial elebidunean (12222n/
12223n eredua) egingo dira. 8. artikuluan adierazitako Udalinfo bulegoetan eta
udal webgunean dago eskuragarri eredua:
www.donostia.eus/Bulegobirtuala/Tramiteak.
Eskatzaileek diru
laguntza eskaera bakarra aurkeztu ahal izango dute.
Eskaera eredua
osotasunean bete beharko da.
Administrazio Publikoen Administrazio
Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak ezartzen du interesdunek eskubidea
dutela administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok
prestatutako dokumentuak ez aurkezteko».
Diru-laguntza eskabidea aurkezteak berarekin
ekarriko du erakunde eskatzailearen baimena, organo emaileak Ogasunak eta
Udal Dirubilketak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eman
beharreko ziurtagiriak jaso ditzan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko
38/2003 Lege Orokorraren 23.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, zerga
arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzeko.
Zergak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo
ordaintzen dituztenek kasuan kasuko Ogasunak emandako ziurtagiriak aurkeztu
beharko dituzte.
Egiaztagiri horiek baliodunak izango dira
ematen diren egunetik eta hurrengo sei hilabeteetan. Diru laguntza jasotzen
duen kontzeptu bakoitza ordaintzen den unean egiaztagiria eman zen egunetik
sei hilabete baino gehiago pasatu badira, organo emaileak zuzenean jasoko du
ziurtagiri telematiko berria, edo entitateek, zergak Euskal Autonomia
Erkidegotik kanpo ordaintzen badituzte, aurkeztu beharko dituzte berriro
korrontea dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.
Diru laguntza eskatzean edo diru laguntzaren
zatiak ordaintzen zaizkienean pertsonek eta erakundeek ez badauzkate egunean
Udal Zerga Biltegiari, Ogasunari edota Gizarte Segurantzari ordaindu
beharreko zergak, 10 egun emango zaizkie, horren berri ematen zaien hurrengo
egunetik aurrera kontatzen hasita, betekizun horretan egunean daudela egiaztatzeko.
7.
artikulua. Dokumentazioa.
Oinarri hauei erantsitako 12222n/12223n
ereduaren arabera egindako eskaerekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu
beharko dira ezinbestez:
* Aurkeztutako proiektua jasotzen
duen jatorrizko dokumentua, pertsona eskatzaileak edo eskumena duen
erakunderen organoak onartua, laguntzen den proiektuaren gastuak (kontzeptua
eta zenbatekoa) eta diru sarrerak (jatorria eta zenbatekoa) biltzen dituen
aurrekontuarekin batera.
Horretarako, eskaturiko xehetasun guztiak
biltzen dituen eredua (12224n) oinarriekin batera eranskinean azaltzen da,
gida moduan erabiltzeko. Eredua erabiltzen ez bada, aurkeztutako dokumentuak
datu horiek guztiak jaso beharko ditu.
* Ingurumen memoria (I
eranskina).
Ingurumen memoria bat aurkeztu beharko da,
I. eranskinean jasotzen den txantiloiari jarraikiz.
* Hondakinak sor ditzaketen
objektuak (puxikak, lanparatxoak, publizitate orriak, plastikozko ahatetxoak…)
ingurunean (airean, lurrean, ibaietan, etab) ez botatzeko konpromiso sinatua.
Konpromiso sinatu hau nahitanahiezkoa da Sinatutako konpromiso hori nahitaezkoa
da eta eskabidean bertan jasoko da (12222n/12223n eredua).
* Pertsona edo erakunde eskatzaileari
dagokion dokumentazioa.
Pertsona fisikoen kasuan, eskaera sinatzen
duen pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen agiria: Nortasun Agiri
Nazionalaren, pasaportearen edo kideko agiriaren kopia.
Pertsona juridikoen kasuan:
a) Herri Entitateen
Erregistroan inskribatuta dauden erakundeek ez dute erakundeari buruzko agiri
gehigarririk aurkeztu beharrik izango.
Dena den, sinatzailearen kargua ez
badator bat Erregistroan agertzen denarekin, izendapen eguneratuaren
egiaztagiria aurkeztuko da.
b) Herri
Entitateen Erregistroan inskribatuta ez dauden erakundeek honako dokumentu hauek
aurkeztu beharko dituzte:
— Erakundearen eratze
eskritura eta estatutuak edo araudi erregulatzailea, bai eta dagozkion
erregistro publikoetan inskribatuta dagoela egiaztatzen duten agiriak ere.
— Identifikazio
fiskaleko zenbakiaren txartela.
— Pertsona
juridikoaren legezko ordezkariaren identitatea egiaztatzeko agiria, bai eta
haren ordezkaritza ahalordea egiaztatzeko agiria ere.
Eskatzaileak
interesgarritzat jotzen duen edozein dokumentu aurkeztu ahal izango du,
aurrekoen osagarri.
8.
artikulua. Aurkeztea.
Inprimakiak, behar
bezala beteta, modu telematikoan edo aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira.
Ahal dela, bide
telematikoa erabiliko da udal webgunearen bitartez eta bertan ezarritakoari
jarraituz.
www.donostia.eus/Trámites
y Servicios\Catálogo de Trámites.
Online eskaerak
sinadura elektronikoaren bidez sinatuko dira. Horretarako, Herri Administrazio
Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak 10. artikuluan ezartzen duen sistemetako
bat erabiliko da.
Aurrez aurre
aurkeztuz gero, udal webgunearen formatu digitalean baino ezingo da egin;
deskargatu daitezkeen ereduak, horiek erabili behar dira, eta PDF artxiboetan
aurkeztuko dira (CD, DVD edo USB euskarrian), formatu eta egitura hauetan:
— Dokumentazio
guztia PDF formatua duten fitxategietan erantsiko da, eta horretara 10
MB-ak gainditu gabe.
— Dokumentazio atal
bakoitzeko, PDF fitxategi bakarra aurkeztuko da.
Eskaerak aurrez
aurre tramitatuz gero, izapide elektronikoa bideratu eta eskatzaileei lagundu
ahal izateko, Udalinfoko erregistroetan aurkeztuko dituzte eskabideak, behar
bezala Beteta eta euskarri elektronikoan: astelehenetik ostiralera, Herritarrentzako
Arreta Bulegoetan:
— Easo 41
(9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara) (astelehenetik ostiralera).
— Morlans
eraikina, Morlanseko biribilgunea, 1 (9:00etatik 14:00etara) (astelehenetik
ostiralera).
— Altzako
bulegoa, San Martzial plaza, 4 (9:00etatik 14:00etara) (astelehenetik
ostiralera).
Udalinfoko langileek
jasoko dituzte PDF formatuko fitxategiak, bai eta aurkeztu izanaren
egiaztagiria emango ere.
Halaber,
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko
39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita
aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
9.
artikulua. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko
epea hilabete batekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen
hasita. Epeak betetzeari dagokionez, ez da inolako salbuespenik egingo.
Eskaerak aurkezteko
epea, beraz, oinarri hauek Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilean amaituko da,
argitaratze egunaren ordinala eta epea amaitzen den egunaren ordinala
berdinak izango direlarik, azken egun hau baliogabea ez bada, behintzat.
Baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunean amaituko da.
Muga eguneko hilean
hasierako egunaren baliokiderik ez bada, hilaren azken egunean bukatuko da
epea.
10.
artikulua. Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea.
1. Urriaren 1eko 39/2015
Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1 b)
artikuluan xedatzen duenez, atal honetan aurreikusitako prozedurazko egintzak
Udaletxeko Iragarki Taulan: (http://www.donostia.eug/bulegobirtuala/ediktuenetairagarkientaula)
argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan
jakinarazi beharrik.
Egintzak Iragarki taula horietan argitaratzen
diren eguna izango da epeak zenbatzeko kontuan hartuko dena.
Dena dela, organo instrukzio-egileak aditzera
eman ahal izango du egintzak Iragarki Taulan jarri direla, bitarteko
hauetakoren bat edo guztiak erabilita:
— Kultur etxeetako iragarki tauletan
oharrak jarrita: Casares (Altza), Lugaritz (Antiguo), Loiola (Loiola), Egia
(Egia), Larrotxene eta Intxaurrondo (Intxaurrondo), Ernest Lluch
(Amara), Okendo (Gros) eta Aiete.
— Donostia Kulturaren eta Udalaren
webgunetan aditzera emanda.
— Eskatzaileei telefono bidez, posta
arruntaren bidez eta/edo mezu elektronikoen bidez jakinarazita.
2. Eskaerak edo harekin batera
aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe
baldin badago, interesatuei hamar eguneko epea emango zaie, egintza aipatutako
Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita –aurreko
atalean aipatutako bestelako komunikazio bitartekoak gorabehera–, akatsak
zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko.
Epea amaitu eta akatsak konpondu ez
badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela ulertuko da, eta prozedura artxibatu
egingo da, 39/2015 Legearen 68. artikuluak adierazitakoari jarraituz ebazpena
egin ondoren.
11.
artikulua. Izapideak eta proposamena.
1. Donostia Kulturaren
Baliabideen Administrazio eta Kudeaketa Ataleko zuzendari teknikoari dagokio
prozeduraren instrukzioa egitea.
Ebazpen proposamena egiteko beharrezkoak
diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko egin beharreko jarduera
guztiak ofizioz egingo ditu organo honek. Beharrezkotzat jotako txosten
guztiak eskatu ahal izango ditu, eta txosten horiek hamar egunen barruan
igorriko dira, horien igorpena epe laburrago edo luzeago batean egitea eskatzen
denean izan ezik; azken kasu horretan, ezingo da bi hilabete baino gehiago
izan.
Organo instrukzio-egileak, ezer baino
lehen, laguntza hauen onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzen
direla egiaztatuko du. Espedientean sartuta egon behar du aipatutako organoaren
txostenak, hark duen informazioaren arabera, onuradunak diru laguntzak eskuratzeko
ezinbestekoak diren baldintza guztiak betetzen dituela adieraztekoak.
2. Organo instrukzio-egileak
eskaerak aztertu eta gero, balorazioa egiteko xedez sortutako Balorazio Batzordeak
txostena egingo du eta bertan azalduko dira egindako ebaluazioaren emaitzak.
Balorazio Batzordea erakundeko atal eta
zerbitzuetako arduradunek osatuko dute.
3. Espedientea
eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, organo instrukzio-egileak
behin-behineko ebazpen proposamena egingo du behar bezala arrazoituta; eta pertsona
interesatuek hamar egun izango dituzte alegazioak aurkezteko.
Ebazpen proposamenaren jakinarazpena
Iragarki Taularen bidez egingo da, oinarri hauetako 10. artikuluan aipatutako
komunikazio bitartekoak erabili badaitezke ere.
Tramitazio hori
saihestu ahal izango da prozeduran pertsona interesatuek aurkeztutako egintza
edo alegazio eta probak baino ez daudenean, edo horiek baino kontuan hartzen
ez direnean. Kasu honetan ebazpena behin betikoa izango da.
4. Alegazioak
aurkezten badira, horiek aztertu ondoren, behin betiko ebazpen proposamena
egingo du organo instrukzio-egileak, Balorazio Batzordearen txostena jaso
ondoren.
Proposamenean
honakoak jaso beharko dira: diru laguntza emango litzaiekeen eskatzaileen
zerrenda eta laguntzaren zenbatekoa; egindako ebaluazioa eta kontuan
hartutako balorazio irizpideak; eta ezetsitako eskaerak, ezesteko izan diren
arrazoiak zehaztuta.
12.
artikulua. Ebazpena.
1. Behin
betiko ebazpen proposamena onartu eta gero, Donostia Kulturaren zuzendari
gerenteak prozeduraren ebazpena emango du, arrazoituta eta oinarrietan
ezarritakoari jarraituz; gainera, prozeduran egiaztatu beharko dira ebazpenaren
oinarriak.
2. Ebazpenean
berariaz jasoko da gainontzeko eskaerak baztertu egin direla, hala egin bada,
eta zergatik baztertu diren.
3. Ebazpenean
honakoak jasoko dira: diru laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko modua eta
Oinarri hauetan, edo diru laguntzak ematerakoan indarrean dagoen araudian,
eskatutako gainontzeko baldintza eta betebehar guztiak.
Era berean, zerrenda
batean jasoko dira, onuradun izateko oinarri erregulatzaileetan ezarritako
baldintzak betetzen badituzte ere, deialdian ezarritako kredituaren
gehieneko zenbatekoa gainditzen dutelako kontuan hartu ez diren eskaera
guztiak. Oinarrietan aurreikusitako balorazio irizpideen arabera bakoitzari
emandako puntuazioa adieraziko da bertan.
Kasu horretan,
onuradunetako batek diru laguntzari uko egingo balio laguntza hori emateko
erabakia jakinarazi eta 15 egun naturaleko epean, diru laguntza ematen duen
organoak, puntuazio ordenan atzetik dagoen eskatzaileari jakinaraziko dio 10
egun balioduneko epean diru laguntza proposamena onar dezan. Eskatzaileak
proposamena onartzen duenean, organo eskudunak emakida ebazpena egingo du eta
jakinarazi egingo du aipatutako bideak erabilita.
Puntuazio ordenan
atzetik dagoenak proposamena onartzen ez badu, berdin jokatuko da atzetik
daudenekin.
4. Ebazpena
Iragarki Taularen bidez jakinaraziko da, oinarri hauetako 10. artikuluan
aipatutako komunikazio bitartekoak erabili badaitezke ere. Eskatzaileek 15
egun naturaleko epea izango dute, jakinarazi eta biharamunetik kontatzen
hasita, diru laguntzari uko egiteko. Diru laguntza onartutzat joko da
lehen aipaturiko epean berariaz uko egiten ez badiote.
5. Behin
betiko erabakia hartu eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi
hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Denbora hori pasatu eta
berariazko ebazpenaren jakinarazpenik egin ez bada, diru laguntza eskaerak ez
direla onartu ulertu beharko dute eskatzaileek.
6. Ebazpenak
baliogabetzeko arrazoiak izango dira administrazio prozedurako legeetan
aurreikusita daudenak. Arrazoi horietakoren bat izanez gero, diru laguntza
eman duen organoak ofizioz berrikusiko du, edo, hala badagokio, kaltegarritasun
deklarazioa egingo du eta ondoren aurkaratu, administrazio prozedurako legeetan
xedatutakoari jarraituz. Ebazpenak ez dira ofizioz berrikusiko diru laguntza
itzultzeko arrazoiak daudenean.
7. Era berean,
39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da egintzak ezeztatzeko
eta akatsak zuzentzeko.
8. Diru laguntza
emateko kontuan izandako baldintzak aldatzea –baldin eta honen xedea betetzat
ematen bada– eta, edonola ere, aldi berean edozein erakunde publikok edo
pribatuk emandako diru laguntza edo bestelako laguntza bat lortzea, nahiko arrazoi
izango da diru laguntzak emateko Ebazpena aldatzeko.
Aldaketa idatziz eskatu beharko da,
proiektua egiteko epea amaitu baino lehen, eta berariaz baimendu beharko da.
Ondorio horietarako, ebazteko eskumena duen organoak dagokion aldaketa ebazpena
emango du, emandako diru laguntzaren zenbatekoak egokitzeko.
13.
artikulua. Baloratzeko irizpideak.
Aurkeztutako proiektuak baloratzeko,
honako irizpideak erabiliko dira:
a. Proiektuaren
interes kulturala: 45 puntu arte.
Nagusiki honako alderdiak hartuko dira
kontuan:
Proiektuaren kalitate artistiko eta
teknikoa.
— Izaera berritzailea.
— Ikus-entzule berriak sortu eta finkatzeko
egiten duen ekarpena.
— Bertakoen parte hartzea programatutako
jardueretan.
— Nazioarteko proiekzioa, edo kanpoan
izan dezakeen hedapena eta oihartzuna.
b. Erakundearen
ibilbidea eta jarduera: 5 puntu arte.
Honako alderdi hauek baloratuko dira:
— Eskatzailearen ibilbidea eta kaudimena.
— Jaialdiaren edizio kopurua eta gizartean
erroturik dagoen.
— Azken edizioetako ikus-entzule kopurua.
c. Aurrekontua
eta bideragarritasun ekonomikoa: 20 puntu arte.
Nagusiki honako alderdiak hartuko dira
kontuan:
Aurkeztutako aurrekontua aurkeztutako
jarduera edo proiekturako egokia izatea.
Jarduerak sortutako diru sarrerak.
— Beste finantzaketa iturri batzuk
(beste diru laguntza batzuk, babeslea).
d. Euskararen
erabilera: 10 puntu arte.
Nagusiki honako alderdiak hartuko dira
kontuan:
— Hartzailearen araberako hizkuntza
erabilera (haurrak, gazteak, publiko zabala…).
e. Berdintasuna:
10 puntu arte.
Nagusiki honako alderdiak hartuko dira
kontuan:
— Emakumeen eta gizonen arteko
berdintasunerako irizpideak barne hartzea elkarte eskatzailearen egituran
eta funtzionamenduan.
— Genero berdintasunaren ikuspegia barne
hartzea programaren helburuen eta ekintzen baitan.
f. Ingurumena: 5
puntu arte.
Mugikortasuna, hondakinak eta energia
arloetan ingurumen inpaktua gutxitzeko, Memorian zehaztutako neurriak hartuko
dira kontuan. Balorazioa egitean, aintzat hartuko dira festibalaren tamaina
eta arlo bakoitzari eragiten dion maila.
g. Zailtasun
fisikoak edo sozialak dituzten ikus-entzuleei edukiak ahalbidetzeko ekintzak:
5 puntu arte.
Diru laguntza jaso
ahal izateko 50 puntu eduki behar dira gutxienez; gainera, 25 puntu lortu
behar dira gutxienez, oinarri hauen 13. artikuluaren a) atalean (proiektuaren
interes kulturalari buruzkoan).
14.
artikulua. Zenbatekoa eta mugak.
Diru laguntzen
gehieneko zenbatekoa eskatzaileak aitortutako finantziazio beharra izango
da, eta ezingo da hau baino handiagoa izan:
— Proiektuaren kostu
osoaren % 50 baino handiagoa izan; hau da, gutxieneko finantzazioa
aurkeztutako aurrekontuaren % 50 izango da. Finantzazio iturriak publikoak
zein pribatuak izan daitezke.
— 20.000 euro; hau
da, ez dira 20.000 eurotik gorako diru laguntzak emango.
Lortutako puntuazio
osoa kontuan hartuta, eskaera guztien zerrenda antolatua egingo da, eta
bertatik hautatuko dira bata bestearen atzetik puntuazio orokor handiena
dutenak, erabilgarri dagoen kreditua amaitu arte.
Emango den
diru-laguntza beti izango da eskatu denaren berdina edo txikiagoa. Berdinketa
egonez gero, lehentasuna izango du 13. artikuluaren a) atalean (proiektuaren
interes kulturalari buruzkoan) puntu gehien lortu dituenak.
Diruz lagunduko den
proiekturen batek eskatu duen kantitatea baino gutxiago jasotzen badu, pertsona
edo erakunde eskatzaileari horren berri emango zaio 10 egun balioduneko epean
diru laguntza onar dezan. Diru laguntza proposamena onartzen ez badu,
puntuazio ordenan atzetik dagoenari jakinaraziko zaio eta horrela hurrenez
hurren.
15.
artikulua. Diruz laguntzeko moduko gastuak.
Diruz laguntzeko
moduko gastutzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin zerikusi
estua dutenak, ezinbestekoak direnak eta deialdi honetan ezarritako epean eskatzen
direnak edo diru laguntza emateko ebazpenean, edo haren aldaketetan, definituta
daudenak. Diruz lagundu daitezkeen gastuen eskuratze kostua inola ere ezingo
da izan merkatuko balioa baino handiagoa.
Diru laguntza izan
dezakete diruz lagundutako proiektua egiteko pertsonaleko gastuak, finantza
gastuak, aholkularitza juridikoko edo finantzarioko gastuak, notariotza eta
erregistro gastuak, adituen gastuak eta administrazio gastu espezifikoak,
baldin eta zuzenean lotzen badira diruz lagundutako jarduerarekin eta
ezinbestekoak badira jarduera behar bezala prestatzeko eta gauzatzeko.
Edozein kasutan, antolatzaileei egotzitako gastuek ezin izango dute
gainditu diruz lagundutako proiektuaren kostu osoaren % 35a. Antolatzaileei
egotzitako gastu horiek banakatu egin beharko dira diru-laguntza agiri bidez
frogatzerakoan. Zehaztu egin beharko dira kontzeptuak, kantitateak eta
onuradunak.
Ken daitekeen
BEZaren zenbatekoa ezin izango da diruz lagun daitekeen gastu gisa barnean
hartu, baldin eta pertsona edo erakunde onuradunak zerga hori nahitaez
aitortu behar badu. Kasu horretan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa
frogagirien zerga oinarriari dagokiona izango da.
Zeharkako kostuak,
berriz, diruz lagundutako jardueraren onuradunak konputatu beharko ditu,
betiere zentzuz dagokion zatian –oro har onartzen diren kontabilitate printzipioen
eta arauen arabera– eta beti kostu horiek jarduera benetan egiten den aldiari
dagozkien heinean.
Zeharkako kostuek
ezin izango dute gainditu diruz lagundutako proiektuaren kostu osoaren % 10.
Zeharkako kostuen barruan sartzen dira onuradunak garatzen dituen jarduerei
egotz dakizkien kostu aldakorrak zein, jarduera jakin bati egozten ez bazaizkio
ere, diruz lagundutako jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren egitura
kostuak.
Tresneria ondasunen erosketa, halaber,
laguntzaren justifikazioari egotz dakioke, baina soilik diruz lagundutako
jardueraren garapenean izango duen amortizazioari dagokion zati proportzionalean
–oro har onartzen diren kontabilitate arauen arabera–, betiere ondasunen
erosketa diruz lagundu ez bada.
Erabat kanpo geratzen dira higiezinei eta
ibilgailuei dagozkien amortizazio gastuak.
Donostia Kulturaren espazio eta esparruak
erabiltzen badira, diruz lagundutako jarduerek baldintza onuragarriagoak izango
dituzte espazio horien alokairu prezioetan.
16.
artikulua. Beste diru laguntzekin batera jasotzea.
Honako deialdi honetan xedaturiko laguntzak
bateragarri izango dira helburu bererako edozein administrazio edo erakunde
publikok nahiz pribatu nazionalek, Europar Batasunekok edo nazioartekok
ematen dituzten beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk
lortzearekin, hurrengo atalean xedatua ere indarrekoa izango dela.
Deialdi honen Donostia Kulturak emandako
diru laguntzak, berak bakarrik edo beste diru laguntza, laguntza, sarrera,
eta errekurtsoekin batera, ezin izango du inola ere entitate onuradunak egin
beharreko jardueraren kostua gainditu.
17.
artikulua. Onuradunaren betebeharrak.
Onuradunak honako betebehar hauek izango
ditu:
a. Diru laguntza
emateko arrazoia izan den jarduera edo jardunbidea gauzatu zein konpromisoa hartzea.
b. Jarduera
gauzatu duela edo jardunbidea hartu duela eta diru laguntza eskuratzeko baldintzak
eta betebeharrak bete dituela egiaztatzea.
c. Donostia
Kulturari eta hirugarrengoei sortzen zaizkien kalteez erantzun beharko du.
Horretarako, diruz laguntzen den proiektutik sortzen den erantzukizuna
bermatzeko aseguru poliza bat kontratatu beharko du eta proiektua egikaritzen
den bitartean mantendu.
d. Diruz lagundutako jarduera
gauzatzeko beharrezko baimenak eskuratzea eta haietan agindutakoa betetzea.
e. Diru laguntza ematen duen
organoak egin beharreko egiaztatze lanak onartzea eta laguntza eskaintzea,
eta era berean, kontrol organoek egin beharreko beste egiaztatze eta finantzen
kontrolerako jardueretan ere laguntzea; jarduera horiek egiteko eskatutako
informazio guztia emango da.
f. Kontuen liburuak izatea,
erregistroak beteta eta bestelako dokumentazioa behar den moduan ikuskatua
izatea. Merkataritzarako legediak esaten duenaren eta diru laguntza jasoko
duen onuradunaren sektorerako hitzarmenak dioenaren arabera egon beharko da dokumentazio
guztia. Gainera, diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak exijitutako
kontabilitateko egoeraorriak eta erregistroak ere izan beharko dira, egiaztatze
eta kontrol jarduerak egoki egiten direla egiaztatzeko.
g. Jasotako diru laguntzaren
erabilera egiaztatuko duten agiri guztiak gorde behar dira lau urtean, baita
elektronikoak ere, egiaztatze eta kontrol jardueretarako erabil daitezkeelako.
Epe hau justifikazioa aurkezteko epea bukatzen denetik hasita kontatuko da.
h. Lagundutako
proiektua laguntzeko beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko
nahiz pribatua, nazio mailako nahiz nazioartekoa) jasotako diru laguntzak,
laguntzak, sarrerak edo baliabideak organo emaileari jakinaraztea, halakorik jaso
bada.
i. Diru
laguntza emateko kontuan izandako alderdi objektibo nahiz subjektiborik aldatu
bada, horren berri ematea.
j. Oinarri
hauek aurreikusitako egoeraren bat gertatuz gero, jasotako diru laguntza
itzultzea.
k. Diruz
lagundutako jarduera zabaltzeko ekintzetan garbi adierazi beharko da
Donostia Kulturak diru laguntza eman duela, erakundearen Komunikazio eta Irudi
sailak II eranskinean «Komunikazioa eta Irudia» finkatzen duen irizpideen
arabera.
l. Jarduera
gauzatzean pertsonaren oinarrizko eskubideak eta indarrean dagoen legeria
errespetatu beharko dira; ez da ezeren bazterketarik egingo jaiotza, arraza,
sexu, erlijio, iritzi edo beste edozein ezaugarri edo gorabehera pertsonal
edo sozialengatik; eta bazterketa eragin dezaketen faktoreak izateagatik
bazterkeria modu bat baino gehiago nozitzen duten pertsonen edo pertsona
taldeen oinarrizko eskubideak ere errespetatu egin beharko dira, bazterketa
faktore horiek direla sexua, etniaren jatorria, arraza ezaugarriak, hizkuntza,
erlijioa, iritzi politikoak edo beste era batekoak, gutxiengo nazional
batekoa izatea, ondasuna, jaiotza, elbarritasuna, adina, sexu orientazioa,
sexu-genero identitatea edo beste edozein ezaugarri edo gorabehera pertsonal
edo sozial.
m. Diruz
lagundutako jarduera ezagutarazteko edo osatzeko ahoz edo idatziz
erabilitako elementu guztiak idaztea (argitalpenak, iragarkiak, idazkiak,
propaganda, megafonia, webgunea…), euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz.
Horrez gain, ekitaldi publikoetan mezuak euskaraz eman beharko dira
bozgorailuetatik, edo lehenik euskaraz eta ondoren gaztelaniaz edo beste hizkuntzetan.
Diruz lagundutako
jarduera gauzatu duela egiaztatzean, betebehar hau ere egiaztatu beharko da
(eranskineko 12225n ereduaren arabera),
Entitate eskatzaileek
Euskara Zerbitzura jo ahalko dute testuak itzultzeko eta zuzentzeko,
betiere zerbitzuaren baldintzak eta ezaugarriak betez gero.
n. Indarrean
dagoen lege araudi guztia bete beharko da, batez ere Emakume eta Gizonezkoen
Berdintasunerako 4/2005 legea, lege hori dela bitarte debeku baita, besteak
beste, pertsonen sexuaren araberako bazterkeria klase guztia, zuzenekoa
nahiz zeharkakoa.
o. Diruz
lagundutako jarduerak sortutako komunikazio guztiak hizkuntza muinbakar edo
inklusiboan egitea, eta emakumeen eta gizonezkoen irudiak estereotiporik
gabekoak eta kopuruz ere parekoak izatea.
18.
artikulua. Ordainketa.
Diru laguntza bi
zatitan ordainduko da:
— % 60 eskumena duen
erakundeak emakida onartzen duen unean.
— % 40 oinarrietako
19. artikuluan ezarrita dagoen moduan diru laguntza justifikatzeko eskatu
diren dokumentuak aurkeztu eta onartzen direnean.
Diru laguntza
ezingo da ordaindu onuraduna zerga ordainkizunetan (Foru Ogasuna eta Udal
biltegia) eta Gizarte Segurantzaren aurrean egunean dagoela egiaztatu arte
edo zorduna bada, diru laguntza itzuli behar duela ebatzi delako.
19. artikulua. Diru
laguntza agiri bidez frogatzea.
Diru laguntzak jasotzen
dituztenek behar bezala egiaztatu beharko dute eskuratutako dirua laguntzaren
xede diren eginkizunetarako erabili dutela.
Diru laguntza
zertan gastatu den egiaztatzeko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira
beranduenez 2023ko martxoaren 31n:
1. Diru
laguntzak justifikatzeko inprimakia (12225n zk.ko eredua).
Zeharkako gastuen
kasuan bakoitzari dagokion %a adieraziko da.
2. Diru-laguntza
emateko ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzen duen jarduketaren
memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
3. Diru
laguntzaren xede den jarduerari lotuta egin diren azterlan, programa,
argitalpen, kartel, bideo eta gainerako dokumentu grafiko eta idatzien ale
bana.
Eskatutako
dokumentuak faltako balira edo justifikazio-formularioan akats formalak antzemango
balira, hala nola, aurkeztutako dokumentazioan akatsak egongo balira,
interesatutako pertsonei hamar eguneko epe bat emango zaie akats hauen
konponketarako: Epe hau dagokion errekerimendua Udaletxeko Iragarki Taulan
argitaratu eta hurrengo egunetik kontatutzen hasita eta ere beti Oinarriek
zehaztu ditzaketen beste komunikabideen erabileraren kalterik gabe
(http://www.donostia.eus/oficinavirtual/tablondedictosyanuncio-en). Emandako
epean antzemandako akatsak ez balira konponduko, izapiderako beraien
eskubidean gainbehera etortzea aitortuko zaie beti ere 39/2015 Legeko 73
artikuluko terminoetan onartuko den aurretiazko ebazpen bidez.
Gastu subentzionagarriaren
zenbatekoa 40.000 € baino gutxiago denean (obrak egitearen kostua izanez
gero) edo 15.000 € baino gutxiago (hornidura eta zerbitzu kontratuak
badira), entitate onuradunak eskaintza bana eskatu beharko die hiru enpresa hornitzaileri
–horien lekukotasuna agiri bidez zurigarrietan utzita– zerbitzua emateko
konpromisoa onartu edo ondasuna jaso aurretik; salbuespena izango dela diruz
lagun daitezkeen gastuen ezaugarrien ondorioz, merkatuan halakoa eman edo saltzen
duen nahikoa entitaterik ez egotea edo gastua eskaera bideratu aurretik egin
izana.
Proiektua egiteko
epea aldatuz gero, justifikazioak aurkezteko epea jarduera amaitu ondorengo
hilabetean amaituko da.
Hasierako
aurrekontuan finantziazio propioaren ehunekorik azaltzen bada, azkeneko
justifikazioan ere azaldu behar du, ehuneko hori erabiliko baita doikuntzak
egiteko, egin beharrik bada.
Diru laguntzako
ordainak bideratzeko, espedienteari erantsi beharko zaio behar bezala
egiaztatuta dagoela ziurtatzeko organo instrukzio-egileak emandako
egiaztagiria.
20.
artikulua. Itzultzea.
1. Jasotako
diru kopurua ordaindu eta berandutza interesak eskatzeko garaia izango da
diru laguntza ordaintzen den momentutik emandako pizgarria itzuli behar dela
erabakitzen den eguna arte, 38/2003 Diru laguntzen Lege Orokorra eta zehazten
duen Arautegietan, nola oinarri berezietan aurre ikusten diren baldintzetan
azaldu den egoeraren bat gertatuz gero.
2. Itzuli
beharreko kopuruak zuzenbide publikoko diru sarreratzat hartuko dira, eta
beraz, premiamendu bidez eskatu ahal izango dira dirua ez bada erabakitako epearen
barruan itzuli.
3. Kudeaketa,
ikuskapen edo kontrol funtzioetan emandako diru laguntzaren helburua,
erabilera edo lorpen ez egokiaren zantzurik ondorioztatuko balitz,
espedientean adieraziko dira zantzu horiek, eta beharrezkoak diren zuhurtziako
neurriak hartu ahal izango dira.
21.
artikulua. Itzultze prozedura.
1. Diru
laguntza eman duen organoak eskumena izango du emandako diru laguntzaren
kopuru osoa edo zati bat itzultzea exijitzen duen ebazpena emateko.
Administrazioak itzultzea onartu edo likidatzeko eskubidea Diru-laguntzei
buruzko Lege Orokorraren 39. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriko da.
2. Diru
laguntzak itzultzeko prozedura ofizioz hasiko da diru laguntza eman zuen
organoak horrela eskatuz gero, goiko agindu bidez, beste organo batek
horretarako eskaera arrazoitua eginez gero, gai hori kontrolatu edo ikuskatzeko
eskumena duen organo batek eskatuta, salaketagatik edo partikularrak berak
egindako jakinarazpenagatik.
3. Prozeduraren
izapideak egitean interesatuak entzuna izateko duen eskubidea bermatuko da
beti.
4. Emandako
diru laguntzaren kopuru osoa edo zati bat ez dela behar bezala erabili
egiaztatuz gero, organo eskudunak diktamen arrazoitua emango du, eta bertan
azalduko ditu dirua itzultzera behartzen duen arrazoia edo arrazoiak zein
diren, eta baita itzuli beharreko kopurua zenbat den ere; era berean, dirua
nola eta noiz itzuli behar den ere azalduko da, eta dirua aurreikusitako epean
itzultzen ez bada, premiamendu bidera joko da.
5. Aurreko
atalean deskribatu itzultze ebazpena jakinarazi eta gero, Finantza Zuzendaritza
arduratuko da espedientearen izapideak egiteaz, eta horretarako kontuan hartuko
ditu zuzenbide publikoko diru sarrerentzat aurreikusitako arauak.
6. Administrazioko
arau hausteak izan daitezkeen egiteen ondorioz itzultze prozedura hasiko
balitz, organo eskudunari jakinaraziko zaio dagokion zigortzeko prozedura has
dezan.
7. Itzultze
prozedurari buruzko ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehienezko epea hamabi
hilabetekoa izango da, hasiera erabakiaren datatik kontatzen hasita. Epe hori
igarota, ez bada berariazko ebazpenik eman, prozedura iraungi egingo da, baina
horrek ez du esan nahi jarduerak ezingo direnik aurrera eraman amaiera arte, ez
eta preskripzioa etenda geratuko denik ere egindako jarduerengatik, aipatu epearen
amaiera arte.
8. Diru
laguntza eman duen organoak diru laguntza itzultzeko eskaera egin baino
lehen, diru laguntzen Lege orokorraren 37. artikuluan jasotako edozein supostu
bide, erakunde onuradunak bere borondatez itzuli ahalko du ES03 2095 0611 05
1060000006 kontu korrontean entitatearen izena, kopurua eta kontzeptua
azalduz (Diru laguntza/proiektu diru itzultzea). Behin dirua sartu eta gero,
erakunde onuradunak diru laguntza eman duen organoari bidali beharko dio diru
sarreraren egiaztagiriaren kopia bat.
Dirua norbere
borondatez itzultzeak ez du kentzen berandutze interesak kitatu beharra.
Interes horiek diru laguntza ordaindu zen egunetik erakunde onuradunak egiaz
itzuli duen arte kalkulatuko da. Aplikagarri izango den atzeratze interesa,
diruaren interes legala % 25ean haunditua izango da, Estatuko Aurrekontu
Orokorren Legeak bestelakorik ezartzen ez badu.
9. Jarduera
egin ostean edota diru-laguntza zuritzeko emandako epearen barruan
diru-laguntzari uko egiten zaionean edota Dirulaguntzen Erregelamendu
Orokorrak bere 70.3 artikuluan adierazten duen errekerimendua egin aurretik
zuri-laguntza zuritzeko emandako epez kanpoko kasuetan, erabili gabeko
soberakinen itzulpenen berandutze interesa, diruaren interes legalarena
izango da.
Itzulpena aurreko
puntuan zehaztutako kontu zenbakian egingo da espreski adieraziz entitatearen
izena, zenbatekoa eta kontzeptua (Diru laguntza/proiektu diru itzultzea).
Behin dirua sartu eta gero, erakunde onuradunak diru laguntza eman duen
organoari bidali beharko dio diru sarreraren egiaztagiriaren kopia bat.
10. Interesen
likidazioa organo instruktoreak egindu du entitate onuradunak dagozkion
diru-sarrerak egin ostean.
22. artikulua. Arau
haustea.
Administrazioko arau
haustetzat hartzen dira diru laguntzak emateko 38/2003 Lege orokorrean
zehaztuta dauden egite edo ez-egiteak, eta horiek guztiak zigortu egingo dira,
baita zabarkeria hutsaren ondorio direnean ere.
23. artikulua. Zigortzeko
prozedura.
Zigorrak jartzeko
organo eskuduna izango da une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren eta
eskumenak emateko egituraren arabera, aipatu eskumena duen erakundea.
Zigortzeko
prozedura izapidetzeko administrazioko prozedura nahiz herri administrazioen
zigortzeko eskumena arautzen duten arauak beteko dira, eta halaber, diru
laguntza publikoei buruzko arauek aurreikusitakoa.
Arau hausteak lau
urtera indargabetuko dira, egin ziren egunetik kontatzen hasita.
Arau hausteak laur
urtera indargabetuko dira, zigorra ezartzeko eman zen ebazpena irmoa izan eta
hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Erabakitako diru
isunek ez dute loturarik izango diru laguntza itzultzeko betebeharrarekin,
eta horiek kobratzeko aplikagarria izango da zuzenbide publikoko diru
sarrerentzat aurreikusitako.
24.
artikulua. Zigorrak.
Zigorrak ondorengo
irizpideen arabera ezarriko dira, 38/2003 Diru laguntzen Lege Orokorra eta
zehazten duen arautegia dioena kontutan hartuz.
25.
artikulua. Zigor prozedurarekin batera gertatzea.
Prozeduraren
izapideetan agerian geratuko balitz onuraduna arau hauste penala eragin
dezakeen egite edo ez-egite batean aurkitzen dela, Administrazioak jurisdikzio
eskudunari jakinaraziko dio hori, eta zigor prozedura esekitzea erabakiko du
ebazpen judizial irmoa eman arte.
26. artikulua. Beste
zigor espediente batzuekin batera gertatzea.
Diru laguntza jaso
duen jarduera garatzeko beharrezkoak diren baimenak ez betetzeak, egoki
denean, dagozkion zigor espedienteak abiaraztea eragingo du, eta baimena eman
zuen administrazio unitateak izapidetuko ditu horrelakoak.
Espediente horiek
izan ditzaketen diruzko zigorrak, hain zuzen ere, jasotzeko dauden diru
laguntzen kopuruen kontura gauzatu ahal izango dira.
27.
artikulua. Kalteak ondasun publikoetan.
Diru laguntza jaso
duen jardueraren garapenean ondasun publikoetan kalteak egiten badira, horiek
zehazteko kontraesanezko espedientea izapidetuko da. Eragindako kalteak konpontzeko
edo birjartzeko zenbatekoa, berriz, jasotzeko dagoen diru laguntzaren
kontura konpentsatuko da. Zenbateko hura guztia estaltzera iritsiko ez
balitz, geratzen den kopurua kobratzeko egoki diren neurriak hartuko dira.
28.
artikulua. Argitaratzea.
Onuradunek jasotako
diru-laguntzei publikotasuna eman beharko diete 19/2013 transparentzia,
informazio publikora sarbidea eta gobernu onaren Legeak, abenduaren 9koak,
ezartzen dituen zehaztapen eta baldintzen arabera. Lege horrek 5.4 artikuluan
jasotzen duen aurreikuspena erabiltzen bada, Diru-laguntzen Datu Base
Nazionalak bitartekari elektroniko bezala balioko du publizitate betebeharrak
betetzeko.
29.
artikulua. Oinarrien interpretazioa.
Oinarri hauek
interpretatzeko inongo zalantzarik sortuz gero, oinarriak onartu dituen
organoak argituko ditu.
30.
artikulua. Helegiteak.
Honako oinarri hauen
aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahalko da Kulturako eta Hezkuntzako
zinegotzi ordezkariaren aurrean, hilabeteko apean.
Aipatu epea oinarri
hauek argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasiko dira.