1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

14/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 17koa, mugaeguna 2022ko urtarrilaren 25ean duten autolikidazio eta aitorpenak aurkeztu eta ordaintzeko epea luzatzen duena.

Azken asteetan zehar Omicron aldaera Covid-19gatik ekartzen ari den kutsatze olde handia makina bat arazo eragiten ari da zentzu askotan, eta bereziki, jarduera ekonomikoen garapenean. Izan ere, laneko bajen gorakada nabarmenak ezinezko egiten du langileen gaitasunari eta prestasunari buruzko ziurtasuna izatea, eta ondorio garrantzitsuak ditu enpresen Kudeaketan eta antolamenduan.   

Gainera, egoera horrek benetako zailtasunak eragin litzake zerga obligazioak betetzeko, eta, bereziki, mugaeguna urtarrilaren 25ean duten autolikidazio eta aitorpenak aurkezteari dagokionez. Horregatik, komenigarritzat jotzen da onetsi nahi den foru agindu honekin xedatzea mugaeguna 2022ko urtarrilaren 25ean duten autolikidazio eta aitorpenak aurkezteko epearen amaiera data 2022ko urtarrilaren 31ra atzeratzen dela.       


Martxoaren 24ko 1/2020 Foru Dekretu-Arauak, Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituenak, baimena ematen dio Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuari zerga obligazioak betetzeko epe guztiak foru agindu bidez aldatzeko, Covid-19 gaitzak sortutako egoerak hala eskatzen badu.    

Horrenbestez, hau

XEDATZEN DUT

Artikulu bakarra.  Autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztu eta ordaintzeko epea luzatzea.

Mugaeguna 2022ko urtarrilaren 25ean duten autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztu eta, bere kasuan, ordaintzeko epea 2022ko urtarrilaren 31ra arte luzatzen da.

Azken xedapen bakarra.

Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 17a.—Jokin Perona Lerchundi, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua.    
                (271)